Aurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldia Bilbon izango da azaroaren 6an

Uzt
2

Hizkuntzen bizitasun digitalaren gaia nabarmenduko da aurtengo egitarauan. Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen urteroko zita euskal soziolinguistikaren inguruan diharduten ikerlari, teknikari eta ekintzaileen topaketarako aukera izango da. Bilboko Udalaren eta EHUren laguntzarekin Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da.

Hizkuntzalaritza Orokorreko XII. Kongresua Galizian [KRONIKA]

Eka
26

Soziolinguistika Klusterreko Pablo Suberbiola eta Olatz Altuna Vigon izan dira, Hizkuntzalaritza Orokorreko Nazioarteko XII. Kongresuan. Vigoko Unibertsitateak antolatutako ekitaldia oparoa izan da, bai hizlari zein aztergaietan. Kongresuan hizkuntzen inguruko ezagutza arlo askotarikoak landu diren arren, Klusterreko ikerlariak soziolinguistikari loturiko saioetan izan dira, beren proiektuak erakusteaz gain.

NPLDren jardunaldia eta urteko Batzar Nagusia Valentzian

mai
30

NPLD (Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarea) Europako hizkuntza gutxituetako lurraldeetako gobernuak, elkarteak eta ikerketa guneak biltzen dituen sareak bere urteko batzar nagusia egin du Valentzian, Soziolinguistika Klusterra ere tartean zela. Besteak beste, hainbat kide berri onartu dira (Baleeretako gobernua eta Alsazia, Kaxubia, Hungaria, Katalunia eta Frisiako erakundeak) eta hurrengo batzarra Okzitaniako Tolosan egitea erabaki da.

Euskara biziberritzeko proiektuak Eleaniztasunari buruzko Nazioarteko I. Konferentzian Frisian

mai
16

Imanol Larrea eta Asier Basurtok parte hartu dute Soziolinguistika Klusterraren ordezkari gisa. Beste hizkuntza komunitateetan eta nazioarteko sareetan soziolinguistika arloan garatzen ari diren ikerketak ezagutu eta harremanak lantzeaz gain, azken urteetan Euskal Herrian egindako lau proiektu aurkeztu dituzte Konferentzian.

Euskaltzaletasunaren aktibazioari buruzko BAT aldizkaria kalean (107. zbk)

mai
16

2018. urteko bigarren zenbakiak euskaltzaletasunaren aktibazioari lotutako artikuluak biltzen ditu. Azken urteotan euskararen inguruko hainbat ekimen sozial eta ikerketa jarri dira martxan aktibazioaren inguruan. BAT soziolinguistika aldizkariaren zenbaki honek hauek eta hauen atzean dauden hausnarketak ezagutzeko aukera ematen du.

2017ko Hausnartu sarien banaketa eta lanen aurkezpenak ikusgai

mai
8

2017ko Hausnartu Euskal Soziolinguistika Sarien banaketa-ekitaldia Baionako Iker Zentroaren egoitzan egin zen. Bertan, epaimahaiak saritutako lanen egileek beren sariak jaso zituzten ekimenaren babesleen eskutik eta bakoitzak bere lana aurkeztu zuen publikoki. Orain sari-emate ekitaldia bera eta saritutako hiru lanen aurkezpenak bideoan ikusgai daude interesa duen ororen eskura.

Hausnartu 2017 - BIDEOAK

"Euskaraldia: 11 Egun euskaraz" ekimenaren eragina ikerketa baten bidez neurtuko da

Api
23

Azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3an amaituko den ekimenean Euskal Herriko milaka pertsonak parte hartuko duela aurreikusten da, guztiak ere euskararen erabilera sustatzeko gogoz. Ekimenaren eragina eta arrakasta neurtzeko, Soziolingusitika Klusterrak ikerketa burutuko du, metodologia kualitatiboak eta kuantitatiboak baliatuz.

Orriak