Kalean da nazioarteko hizkuntzen garapen-lankidetzari eskainitako Bat Soziolinguistika Aldizkariaren 114 zenbakia
10
Garabide Elkartearekin elkarlanean osatu da BAT Soziolinguistika Aldizkariaren 114. zenbakia. Hizkuntzari eta nazioarteko lankidetzari buruzko artikuluak bildu dira bertan. Honekin, aztertu nahi da euskararen biziberritze ahaleginean sortu eta pilatutako ezagutza eta esperientzia munduko hizkuntza-komunitateekin partekatzeak batzuen eta besteen helburuei begira egiten duen ekarpena.