Argitaratu da BAT 112: Euskaltzaleen mugimendu berritua

Abe
2

Euskaltzaleen Topagunearen eta Soziolinguistika Klusterraren arteko lankidetzaren fruitu da BAT Soziolinguistika Aldizkariaren zenbaki hau. Topaguneak euskaltzaleen mugimendurako interesekoak diren gaien inguruan urtero antolatzen ditu Topaldia jardunaldiak. Badira jada, hemezortzi edizio. Azkena, 2019ko urtarrilaren 31n, EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan burutu zen eta “Euskaltzaleen Mugimendu berritu baterantz”goiburua izan zuen.

Gipuzkoako hizkuntza-aniztasunaren mapa aurkeztu da

Aza
29

Gipuzkoako hizkuntza-aniztasunaren mapa aurkeztu dute gaur Donostian Foru Aldundiak eta Soziolinguistika Klusterrak, lurraldean dugun hizkuntza-aniztasunaren egungo errealitatea  ezagutzeko ahalegina eta aniztasun hori ahalik eta modu egokienean kudeatzeko tresna gisa. Ikerketa honen arabera, euskara eta gaztelaniaz gain, 130 hizkuntza inguru hitz egiten dira gipuzkoarren artean, eta horietatik hamarren kasuan 1.000 biztanle baino gehiagok ezagutzen dituzte.

Miguel Galiciak irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria

Aza
13

Miguel Galicia Lambarri filologo eta euskaltegiko irakasleak irabazi du 2019ko Hausnartu soziolinguistika saria euskara biziberritzeko plan eta proiektuen ebaluazioaren inguruko lanarekin. Bigarren saria Jon Fernandez kazetariarentzat izan da, Ondarroako nerabeen sare sozialetako hizkuntza-erabileraren azterketagatik. Hirugarren saria Xabier Madorranek jasoko du IKTek euskaran duten eraginari buruzko lanagatik. Sarien XII. edizioa da 2019koa eta Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu duten lehena. Sari-emate ekitaldia Txillardegiri gorazarren egiteko eta UPV-EHUren Donostiako Carlos Santamaria Zentroan Txillardegi Aretoa inauguratzeko baliatu da.

Ulerrizketa: gaitasun mugatua dutenekin euskaraz hitz egiten hasteko bide bat

Urr
15

Ulerrizketa Metodologia. Aldahitz ikerketa argitalpen digitala zabaldu dute Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Aldahitz proiektuaren zuzendaria, Pello Jauregi, eta koordinatzailea, Pablo Suberbiola, dira egileak. Tarteko ulermen maila duten pertsonekin euskaraz aritzeko balio du metodologiak eta lantokien testuinguruan probatu eta egokitu da. Sarean eskuragarri dago argitalpen osoa eta bere edukiek Creative Commons lizentziapean partekatzeko baimena dute. Urriaren 30ean mintegia egingo dute Gasteizko Goiuri Jauregian metodologia aurkeztu eta erabili dezaketen pertsonak trebatzeko.

Euskaraldiaren gaineko ikerketaren herriz herriko emaitzak aurkeztuko dira urria eta azaroan

Urr
11

Euskal Herri osoan egin den “Euskaraldia I. Emaitzen azterketa” ikerketak herri-mailako egokitzapenak izan ditu Soziolinguistika Klusterrari hala eskatu dioten herrien kasuan. Euskaraldiaren antolakuntzan aritu diren zenbait batzorde eta Udalek interesgarri ikusi zuten herri-mailako emaitzak eskuratu eta tokian-tokiko irakurketak egiteko tresnak lortzea.
Honela, hurrengo asteetan, urria eta azaroan zehar, zenbait herritan emaitza horien aurkezpenak egingo dira. Aurkezpen hauek hiru atal nagusi izango dituzte:

Euskaraldiaren ikerketak ondorioztatu du "nabarmen astindu zituela" parte hartu zutenen hizkuntza jokaerak ariketaren 11 egunetan

Ira
16

Soziolinguistika Klusterra arduratu da ikerketa teknikoki aurrera eramateaz, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskararen Erakunde Publikoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Topagunearekin lankidetzan. - Donostian egindako prentsaurreko batean aurkeztu dute ‘Euskaraldia I. Emaitzen azterketa’ azterlana. Urriaren 9an Tolosan emaitzetan sakondu eta aurrera begirako ikasgaiak ateratzeko aukera izango da Euskal Soziolinguistika Jardunaldian.

Pages