Miguel Galiciak irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria

Aza
13

Miguel Galicia Lambarri filologo eta euskaltegiko irakasleak irabazi du 2019ko Hausnartu soziolinguistika saria euskara biziberritzeko plan eta proiektuen ebaluazioaren inguruko lanarekin. Bigarren saria Jon Fernandez kazetariarentzat izan da, Ondarroako nerabeen sare sozialetako hizkuntza-erabileraren azterketagatik. Hirugarren saria Xabier Madorranek jasoko du IKTek euskaran duten eraginari buruzko lanagatik. Sarien XII. edizioa da 2019koa eta Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu duten lehena. Sari-emate ekitaldia Txillardegiri gorazarren egiteko eta UPV-EHUren Donostiako Carlos Santamaria Zentroan Txillardegi Aretoa inauguratzeko baliatu da.

Ulerrizketa: gaitasun mugatua dutenekin euskaraz hitz egiten hasteko bide bat

Urr
15

Ulerrizketa Metodologia. Aldahitz ikerketa argitalpen digitala zabaldu dute Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Aldahitz proiektuaren zuzendaria, Pello Jauregi, eta koordinatzailea, Pablo Suberbiola, dira egileak. Tarteko ulermen maila duten pertsonekin euskaraz aritzeko balio du metodologiak eta lantokien testuinguruan probatu eta egokitu da. Sarean eskuragarri dago argitalpen osoa eta bere edukiek Creative Commons lizentziapean partekatzeko baimena dute. Urriaren 30ean mintegia egingo dute Gasteizko Goiuri Jauregian metodologia aurkeztu eta erabili dezaketen pertsonak trebatzeko.

Euskaraldiaren gaineko ikerketaren herriz herriko emaitzak aurkeztuko dira urria eta azaroan

Urr
11

Euskal Herri osoan egin den “Euskaraldia I. Emaitzen azterketa” ikerketak herri-mailako egokitzapenak izan ditu Soziolinguistika Klusterrari hala eskatu dioten herrien kasuan. Euskaraldiaren antolakuntzan aritu diren zenbait batzorde eta Udalek interesgarri ikusi zuten herri-mailako emaitzak eskuratu eta tokian-tokiko irakurketak egiteko tresnak lortzea.
Honela, hurrengo asteetan, urria eta azaroan zehar, zenbait herritan emaitza horien aurkezpenak egingo dira. Aurkezpen hauek hiru atal nagusi izango dituzte:

Euskaraldiaren ikerketak ondorioztatu du "nabarmen astindu zituela" parte hartu zutenen hizkuntza jokaerak ariketaren 11 egunetan

Ira
16

Soziolinguistika Klusterra arduratu da ikerketa teknikoki aurrera eramateaz, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskararen Erakunde Publikoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Topagunearekin lankidetzan. - Donostian egindako prentsaurreko batean aurkeztu dute ‘Euskaraldia I. Emaitzen azterketa’ azterlana. Urriaren 9an Tolosan emaitzetan sakondu eta aurrera begirako ikasgaiak ateratzeko aukera izango da Euskal Soziolinguistika Jardunaldian.

BAT 111 zenbakia argitaratu da, "Bizindar digitala"

Ira
9

Bizindar Digitalari eskainitako 111 zenbaki monografikoa András Kornai Hungariako Zientzien Akademiako irakasleak zabaldu du. "Hizkuntzen Heriotza Digitala" artikuluan, hizkuntzen zaurgarritasuna neurtzeko dagoeneko ohikoa den bizindarraren aurreikuspenak eta egoera digitalarenaren arteko ikerketa konparatibo interesgarria aurkeztu du. Ikerketa horren emaitza nagusia da orain arte egindako iragarpenen aldean arrakala digitalak sortutako hizkuntzen heriotza masiboaren ebidentziak are eta kezkagarriagoak direla, eta, beraz, beharrezkoa dela hizkuntzen presentzia digitala ziurtatzea ahalik eta modu indartsuenean hizkuntzen etorkizuna bermatzeko.

Hizkuntza ohituren aldaketarako Eusle eta Ulerrizketa metodologien inguruko mintegia urriaren 30ean

Ira
3

Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean gidatzen duen Aldahitz proiektuak ibilbide emankorra egin du 2010ean abiatu zenetik. Ikerketa-ekintza baliatzen da proiektuan hizkuntza ohiturak eraldatzeko metodologiak sortu, aplikatu, hobetu eta jendarteratzeko. Aldahitzen orain arteko ibilbidean sortutako bi metodologia nagusiak EUSLE (2012) eta ULERRIZKETA (2019) dira. Urriaren 30ean Gasteizen mintegi teknikoa eskainiko da bi metodologia hauek ezagutu eta erabiltzeko jardunbideak jaso nahi dituen orori zuzenduta. Gainera, Ulerrizketa metodologiaren argitalpen eta bideo berriak aurkeztuko dira.

Pages