
"Gure nazio-hizkuntza berriro Euskal Herriaren mintzabide eta oinarri bihurtuko bada, beraz, bi gauza lortu behar ditugu; eta lorpen horretan laguntzekotan sortu da eskuetan duzun aldizkari hau. Bata, hizkuntzaren alorreko fenomenoak ahalik eta ongienik ezagutzea. Lehendabizi jakin egin behar da, egia ezagutu behar da albait zehazkienik; beste herrietako saioak, arrakastak eta porrotak aztertu behar dira. Bestea, berriz, hizkuntza pizkundean herria bera interesatu gabe, soluziorik ez dagoela sinetsi eta sinestarazi behar dugu. Herriak ez badu nahi, herriak ez badu nazio-.hizkuntzaren arazoa bere gain hartzen, jai dago."
Iturria: BAT aldizkaria. 1. Zenbakia. 1990eko otsaila J.L. Alvarez Enparantza "Txillardegi" Aldizkariaren zuzendaria
BAT Soziolinguistika aldizkariak urtero lau zenbaki argitaratzen ditu. Oro har soziolinguistikan eta zehazki euskararen soziolinguistikan jantziago egon nahi baduzu, jaso ezazu aldizkaria etxean.
Urte osoko harpidetzaren prezioa 35 € da.
Harpidetza egiteko, bete ezazu azpian duzun fitxa.
Aldizkariaren zenbaki jakinen bat edo batzuk lortu nahi izanez gero, merkeago eskuratzeko aukera duzu. Horretarako jar zaitez gurekin harremanetan web-etik edo posta elektroniko bidez.
Informazio gehiago edo zenbaki zaharrak eskatu