

EraLan3
EraLan proiektuaren helburua da hizkuntza normalizaziorako planak onartuta dituzten lan munduko erakundeetan euskararen erabileran eragiten duten aldagaiak identifikatzea, eta horietan positiboki eragiteko metodologiak sortu eta inplementatzea.
EraLan1 [2006-2008] eta EraLan2 [2008-2010] proiektuen jarraipena eta garapena da EraLan3 [2011-2013]. Ikerketa-ekintza paradigma da proiektuaren oinarrietako bat, eta erakundeen arteko lankidetza bestea. Arlo teoriko eta akademikoan ari diren irakasleen eta plangintzen inplementazioan ari diren profesionalen arteko lankidetza bidez garatzen da proiektua, ezagutza teorikoan eta praktikoan aurreratuz.
Helburu orokorrak
1.- Hizkuntza-lidergoa aldagaia lantzen eta interbentzio bidez aplikatzen jarraitzea, bereziki bi eremutan: Administrazioetako euskara planak berritzearen eta Jendaurreko aurkezpen eta prentsaurrekoen eremuan.
2.- Aldagai berri bati ekitea: Hizkuntza portaera aktiboak, erakundeen kulturaren argitan. Aldagai berriaren lanketan, EPEsA metodologiaren balidazioa ere helburu da.
3.- Egitasmoaren garapena egitea lidergo partekatua aplikatuz eta egitasmoko lantalde eta kideen artean lidergo-kateak aktibatzea.
4.- Egitasmoaren garapena egitea erakunde eta eragile ezberdinen arteko lankidetza baliatuz eta berau indartuz, modu horretan Eralan praktika komunitate gisa egituratuz eta gorpuztuz.
Helburu hauek aurrera eraman ahal izateko hiru garapen talderen bitartez garatzen da egitasmoa, 20 erakundetik gora bilduz taldeotan:
Administrazioko planak berritzen Garapen Taldea
Aek – Ahize, Bermeoko Udala, Eibarko Udala, GFA, Lasarte-Oriako Udala, Mondragon Unibertsitatea, NETeLE eta Zumaiako Udala.
Prentsaurreak eta jendaurreko ekitaldiak Garapen Taldea
Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea, Bertsozale Elkartea, Donostiako Udala, GFA, Kontseilua, Kutxa Fundazioa eta Mondragon Unibertsitatea.
Portaera aktiboak erakundeen kulturaren argitan Garapen Taldea
Aek-Ahize, Artez, EHU (HIDM Saila), Elhuyar, Emun, Eusko Legebiltzarra eta GFA.
Proiektu Zuzendaria: Nekane Goikoetxea (Mondragon Unibertsitatea (HUHEZI fakultatea)
Koordinatzailea: Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterra)
Proiektu Taldea:
- Administrazioko planak berritzen Garapen Taldea-ren arduradunak: Izaro Ugalde (GFA) eta Maite Alvarez (Bermeoko Udala)
- Prentsaurreak eta jendaurreko ekitaldiak Garapen Taldea-ren arduradunak: Imanol Miner (Kutxa Funrazioa) eta Rober Gutierrez (Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea)
- Portaera aktiboak erakundeen kulturaren argitan Garapen Taldea-ren arduraduna: Iñaki Marko (EHU - HIDM Saila)
|