HAUSNARTU - EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK

VI. EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK (2013)

DEIALDIA

 

Soziolinguistika Klusterrak antolaturiko VI HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarietara lanak aurkezteko epea ZABALIK da 2013ko irailaren 30a bitartean.

LEHIAKETAKO OINARRIAK

EGILEA
  • Bakarra edo lantalde bat aurkeztu ahal izango da.
FORMATUA
  • Word formatuan bidaliko dira eta irudiak ere izan ditzakete.
LUZERA
  • Lehiaketak ez dio lanaren luzerari mugarik jarri. Nolanahi ere, gehienez 30.000 karaktere (hutsunerik gabe) dituen laburpena leharaziko du egileak, jatorrizko lana muga hori baino luzeagoa bada.
EPAI-MAHAIA
  • Soziolinguistikan adituak biltzen dituen lantalde batek ebaluatuko ditu jasotako lanak.
  • Epaimahaia osatuko duten kideak honako hauek izango dira:
    • Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkaria
    • Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria
    • BAT Soziolinguistika Aldizkariko ordezkaria
    • Soziolinguistika Klusterreko kidea
  • Euskal soziolinguistikan aditua den beste pertsona batek ordezka dezake aurreko mahaikideren bat, egoki ikusiz gero.
SARIAK
  • Lehen saria: 1.500 €
  • Bigarren saria: 1.000 €
  • Hirugarren saria: 700€
ZABALPENA
  • Lan hoberenak BAT aldizkariaren berariaz prestaturiko ale berezian argitaratuko dira.
LAN SARITUEN ERREFERENTZIA
  • Lan sarituak BAT Aldizkarian argitaratuko dira lehenbizikoz. Lan horien ondorengo aipamenetan berariaz jaso beharko da Soziolinguistika Klusterrak antolatutako HAUSNARTU Sarietan saridun izana.
EPEA
  • 2013ko irailaren 30 arte.
NORA
DATUAK
  • Egile guztien izena eta bi deiturak
  • Helbide postala zein elektronikoa
  • Telefono-zenbakia
  • Lanbidea: Irakaslea, ikaslea, euskararen gaietan profesionala, euskaltzalea e.a.
  • Lantokia, hala badagokio: Unibertsitatea, Fakultatea, e.a.
 
 

Laguntzaileak:

 

 

AttachmentSize
HAUSNARTU DEIALDIA 2013.pdf209.11 KB