- eu
- es
- fr
- en
2011-04-14 UEMA - Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak TOPAKETA
![]() |
|
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak izeneko topaketa antolatu du. Topaketa Azpeitiko Sanagustin aretoan izango da apirilaren 14an (osteguna), goizez. Topaketan, UEMAren 20 urteetako ibilbidearen berri emango da eta etorkizunerako UEMA zein izan daitekeen landuko. Horrekin lotuta, lurralde euskaldunetan hizkuntza ekologiaren teoriaren, planteamenduen eta ikasbideen aplikazioa aztertu nahi da. Helburu horrekin gonbidatu ditugu hizlariak, eta haiekin batera elkarrekin hitz egin eta eztabaidatzeko tartea izango dugu, horretarako prestaturiko kafe-tertularen bitartez. Soziolinguistika Klusterrentzat oso pozgarria da topaketa honen antolakuntzan parte hartzeko aukera izatea, eta, hortaz, zuen interesekoa izango delakoan hemen duzue prestaturiko egitaraua: |
![]() |
|
Lan honetan laguntzaile izan dira gurekin batera, Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesle Donostia-Gipuzkoa Kutxaren Gizarte arloko EKOGUNEA. Topaketan izena emateko epea martxoaren 28an zabaldu da eta apirilaren 11n itxiko da. Matrikula 15 euro izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, www.uema.org gunean duzu eskura edo uema@uema.org helbidera idatz dezakezu.
|



