Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkartea (NETeLE)

Erakundearen jarduera:
Nafarroako euskara teknikariok elkarlana daukagu lanean aurkitzen ditugun zailtasunak gainditzeko modu bakarra. Elkarlan horrek Lanbide Elkartea sortzera bultzatu gintuen 2000. urtean. Elkartearen helburu nagusia da euskararen normalizazioa laguntzea arlo teknikoaren ikuspuntutik; eta, horretarako, gure lanbidearekin lotutako beste bi helburu lortu behar ditugula uste dugu. Batetik, euskara teknikarion izaera, eginkizunak, eskubideak eta betebeharrak finkatzea; horren ondorioz gure lana eta proposamenak aintzat har daitezen. Bestetik, euskara teknikarion prestakuntzarako bideak etengabean jorratzea, gero eta zerbitzu hobea eman dezagun. Elkartekide gehienak udaletako teknikariak bagara ere, elkartea Nafarroako euskara teknikari guztiena da, nahiz eta edozein administrazio edo erakundetan lan egin.

Logoa:
Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkartea (NETeLE)

Ordena:
5

Soziolinguistikarekiko lotura:
Hizkuntza plangintzarako testuinguru soziolinguistikoaren oinarri sendo eta adostuak behar direla uste dugu, maila bateko eta besteko planak “normalizaziorako ildo bertsuan” koka ditzagun. Bestalde, iruditzen zaigu soziolinguistikaren alde teoriko eta aplikatuaren arteko zubi erabilgarri eta erosoa eraiki behar dela; bi norabideko zubia, hain zuzen, alde teorikoak praktikan ikusi eta frogatutakoaren berri izan dezan eta alde aplikatuak ekarpen teorikoak ezagutu ditzan.