Bazkide sustatzaileak vs. erabiltzaileak
Bazkide Sustatzaileen eta Erabiltzaileen arteko ezberdintasunak
Klusterreko Zuzendaritza Batzordean Onartutakoa
| SUSTATZAILEAK |
ERABILTZAILEAK |
|
| Zuzendaritza |
Zuzendaritzan parte hartzeko eskubide osoa. |
Erabiltzaile guztien artean ordezkari bat zuzendaritzan. |
| Proiektu taldeak |
Proiektuetan parte hartzeko lehentasuna. |
Proiektu taldeetan partehartze eskubide mugatua, zuzendaritzaren erabakiaren menpe. |
| Informazioa |
Web orriaren intranetean eta beste informazio kanaletan informazio osoa eskuratzeko aukera. |
Informazio mugatua eskuratzeko aukera. |
Bazkidegai berriei bazkide izateko irizpideak:
- Klusterreko bazkide berriak SUSTATZAILE izaten dira.
- Arau honetatik kanpo gelditzen dira eta ERABILTZAILE gisa bazkidetu daitezke egitura txikia duten edota baliabide ekonomikorik ez duten erakundeak.
- Erabiltzaile izan nahi duten erakunde horiek espreski eskatu behar dute hori eta bere eskaera justifikatu egin behar dute. Zuzendaritzak erabakiko du eskaera onartu ala ez.
- Bazkide berriek aukera dute lehen urtean ERABILTZAILE gisa bazkidetzeko. Behin urtea pasa ostean, SUSTATZAILE bihurtzen dira.
- Pertsona fisiko diren bazkideak erabiltzaileak dira.
- Proiektu taldeetan egon daitezkeen norbanakoek, Klusterreko bazkide den erakunderen bateko kide ez diren kasuan, gutxienez bazkide erabiltzaile izan behar dute.
- Bazkide berriak onartzeko, erakunde horren euskararen erabilerari buruzko hizkuntza irizpideak kontuan hartzen dira.



