Euskara dela eta... neskek zer diote?

Jone Miren Hernandez
Aipamenak

Hitzak 12 eta 13 urteko neska-mutilenak dira. Hemen jaso ditudan pasarteetan ikastetxe barruan nesken eta mutilen artean somatutako hizkuntz joera ezberdinak dira hizpide. Nire galderek behin baino gehiagotan gela eta gelatik kanpo behatutakoa zuten abiapuntu. Galderak bai neskei, bai mutilei zuzendu nizkien. Hona hemen batzuen eta besteen zenbait erantzun.


Dena dela, aldagai honen inguruko datuak edota ondorioak urriak badira ere, emakumeek euskararekiko azaltzen duten jarrerari buruz mintzatzen dira noizean behin egile batzuk, bai euskarazko hedabideetan, bai aldizkari espezializatuetan. Hau kontuan hartuz, goiko pasartean aipatu ditudan ikerketak eskainitako datuak baino, joan diren urteotan argitaratutako zenbait artikulutan jasotako hitzak eta iritziak izan dira oinarri lerrook idazteko.


Alde batetik, hizkuntz soziologiak edota soziolinguistikak Euskal Herrian dituen oinarri ahulak aipatu beharko lirateke. Ezaguna denez, gure testuinguruan, hizkuntzaren gaineko lan ildoak beharrak bultzatuta sortu eta garatu dira. Eta behar horiek oinarrizko ikerkuntzak baino ikerkuntza aplikatuaren (hizkuntz plangintza eta hizkuntz politika) garapenak ondorioztatu du. Beraz, arreta zientziaren arlo aplikatuan jarri da eta horretan historikoki emakumeek –talde berezitu bezala- leku gutxi izan dute.


Aldiz, gure inguruan genero ikuspuntutik eta pentsamendu feministatik garatutako lanak asko eta maila handikoak direla esan behar da. Antropologiatik hasita, historia, soziologia, politika, edota artea ikerketa eremu aberatsak izan dira azken hamarkadetan eta Euskal Herrian egindako hainbat azterlan erreferente bihurtu dira, bederen, estatu mailan. Feminismo eta genero ikuspuntuak ez du, ordea, hizkuntzarekin inolako motako erlaziorik garatu. Alderantzizko bidea ere ez da burutu.

Egia da oraindik egiteko asko dagoela, baina belaunaldi gazteen prestakuntza hobetuz doala ezin da ukatu (lizentziatura, gradu ondoko ikastaroak edota ikastaro bereziak, besteak beste). Hobekuntza hori, hizkuntzalaritzari ez ezik, generoaren ikuspuntuari ere badagokiola esan behar da, izan ere apurka-apurka gero eta erakunde eta agente gehiago dira arlo batean zein bestean formazioa eskaintzen dutenak. Bien arteko zubia da faltan somatzen dena, hizkuntza eta generoaren arteko lotura landuko duen korrontea edo lantaldeak alegia.

Hori dela eta, zenbaiten ustez, euskara ama-hizkuntza dutenek hizkuntzarekiko atxikimendu altuagoa adierazten dutela frogatua dago. Horren ondorioz, egile horiek euskararen ondorioztatze prozesua neurri handi batean amaren eskuetan uzten dute, hizkuntzarekiko leialtasuna eta zintzotasuna emakumeek hiztun berriei transmititutakoaren baitan txertatuta egongo litzateke eta.


  • Alde batetik, haurraren eta amaren arteko lotura afektiboa ukatu gabe (eta aitarena ahaztu gabe), harreman horretan dauden aldagai kulturalak edota sozialak kontuan hartu beharrekoak direlakoan nago. Hori dela eta, argi nabarmendu beharko genuke noiz hitz egiten ari garen amaren funtzioaz eta noiz zaintzaileren funtzioaz, izan ere hori tradizionalki (eta naturalki) emakumeen gain utzi izan da, beraiei zegokielakoan.

  • ama berak hezi eta hazi dituen semea eta alaba zergatik, hauek aita eta ama bihurtzen direnean, jarrera ezberdinak adierazten dituzte? Kasu honetan gizartearen birsortze prozesuan egungo genero sistemak duen indarrarekin egiten dugu topo, eta horrek hainbat arloren egoera argituko digu (jada nahikoa jakina dena bestalde): emakumezkoak haurren zaintzarako eta gizarteratze prozesua aurrera eramateko prestatuak izaten direla, gizonezkoak ez bezala.

    Horregatik, gaiari sakontasunez heltzeko emakumeek eta gizonek estatusari heltzeko dituzten bide eta aukera ezberdinak ikertu behar direla pentsatzen dut. Eta horretarako gazteen munduan sartzea bereziki baliagarria izan daitekeelakoan nago. Orduan konturatu gaitezke zein ezberdinak diren neskek eta mutilek beraien identitatea eraikitzeko erabiltzen dituzten tresnak eta bitartekoak.


    Azaldutakoak azalduta, prestigioaren teorien hutsuneak agertzen saiatu naiz alde batetik. Bestetik, generoaren inguruko gertakariak orain arte baino sakontasun gehiagorekin planteatu behar direla aldarrikatzera ausartuko nintzateke. Eta sakontasun bera beharko genuke, hain zuzen ere, euskararen erabileraren feminizazioa planteatzen denean.


    eta gizartea, zertan gauzatzen da bere arduren aldaketa prozesu horretan? Galdera hauek erantzun ezean, ezinezkoa gertatuko zaigu nesken jokaera ulertzea eta interpretatzea. Nesken edota mutilen hizkuntz unibertsoak gizarte ikuspuntua behar du, bata zein bestearen jarrerak errealitate horretan du oinarri eta.


    Bukatzeko, aurreko urratsak garatzen diren bitartean ariketa konparagarriak osatzearen interesa azpimarratuko nuke, bai inguruko errealitateekin, bai urrutiagokoekin; izan ere, munduko zenbait tokitan genero eta teoria feministatik hizkuntzaren inguruan planteatuko hurbilpenak gero eta ekimen interesgarriago bilakatzen ari dira.


    Artikuluaren izenburuari erantzuna bilatu asmoz, eta sarrera gisa, orain dela urte pare bat burututako ikerketa baten ondorioak ekarri nahi izan ditut orrialde hauetara.

    Azterketa EAEko D ereduko ikastetxe batean burutu zen eta bertako ikasleak izan ziren ikerketaren objektu eta protagonista nagusiak. Beraien errutinak jarraituz, ikasgelan, pasabideetan eta jolastokian murgiltzeko aukera izan nuen, eta bide batez bertan gertatzen zena behatzekoa. Ikasleekin eseri nintzen, elkarrekin hitz egin genuen, eta hainbat eginbeharretan taldekide bihurtu nintzen. Hurbiltasun horrek zenbait egoeren lekuko izateko aukera eman zidan. Aldi berean, eguneroko gertutasunean hainbat egoera eta gertakari gaztetxoekin komentatzeko parada ere izan nuen. Jarraian, solasaldi horietako batzuk plazaratu nahiko nituzke, maila teoriko edo hipotetiko batean sarritan esaten dena gizarte aktoreen hitzetan nola adierazten den ikusi ahal izateko.

    Hitzak 12 eta 13 urteko neska-mutilenak dira. Hemen jaso ditudan pasarteetan ikastetxe barruan nesken eta mutilen artean somatutako hizkuntz joera ezberdinak dira hizpide. Nire galderek behin baino gehiagotan gela eta gelatik kanpo behatutakoa zuten abiapuntu. Galderak bai neskei, bai mutilei zuzendu nizkien. Hona hemen batzuen eta besteen zenbait erantzun.

    Neskekin izandako elkarrizketak.

    Elkarrizketa 1.

    • (G) ETA GELAN... NOLA IKUSTEN DUZUE EUSKARAREN ERABILERA?
    • (1) Neska batzuk, bai, baina mutilak... adios!
    • (2) Mutilak bere roiloan daude beti erdaraz hitz egiten eta neskak: ¡vamos! hitz egin euskaraz! "bai, bai, bai ... gero, gero!" edo, "bai, bai..." Zaude hor bost minutu beraiei begiratzen eta daude euskaraz egiten te das la vuelta eta beraiek erdaraz eta zu: "¡vale!"
    • (G) ETA ZUEN USTEZ... ZERGATIK GERTATZEN DA EZBERDINTASUN HORI?
    • (1) Alferragoak dira mutilak, nire ustez,... ez da diskriminatzea... baina beti izan da... alferragoak dira mutilak neskak baino...

      1. Neska. 13 urte.
      2. Neska. 13 urte.

    Elkarrizketa 2.

    • (1) Es que (mutil) guztiak esaten dute: gora Euskadi!, no sé que, baina gero guztiekin erdaraz egiten dute! Eta horrela.
    • (2) Eta esaten diezu: euskaraz! (eta esaten dizute)... ¡Vete a la mierda! ¡No me da la gana!
    • (1) Eta adibidez neskek esaten dute: ah, vale, eta saiatzen dira gehiago euskaraz hitz egiten... nik uste dut...
    • (...)
    • (G) ORDUAN MUTILEK EZ DUTE EUSKARAZ HITZ EGIN NAHI?
    • (1) Nik uste dut berdin zaiela...!
    • (2) Igual esaten diezu euskaraz! eta hasten dira euskaraz hitz egiten baina... minutu barru ya... jarraitzen dute erdaraz.
    • (G) ETA ZUEN USTEZ... HORI ZERGATIK DA?
    • (1) Ez dutelako ohitura beraien artean euskaraz hitz egiteko... Es que nik adibidez, txikitatik egiten dut euskaraz lagunekin...
    • (2) Bai, baina igual ez dute nahi egin... ez dute kasurik egiten!
    • (1) Igual para hacerse los "guays": ¡hala! Egiten dugu erdaraz, ¡somos guays!
    • (2) Nik uste dut baietz, neskei gehiago inporta zaie... ez dakit zergatik.

      1. Neska. 13 urte.
      2. Neska. 13 urte.

    Elkarrizketa 3.

    • (1) (...) Gure koadrila, garela gelako erdia... neskak, bai, denbora guztian euskaraz.
    • (2) Eta igual zerbait eskapatzen bada erdaraz, bere kideak edo esaten dio euskaraz eta bai, zuzentzen du baina...
    • (1) Baina, mutilei gehiago kostatzen zaie, nik uste...
    • (2) Mutilei gehiago kostatzen zaie, baina badaude batzuk zuzentzen dutenak eta beste batzuk nekatzen direla entzuteaz "euskaraz, euskaraz, euskaraz"...
    • (G) ETA ZUEN USTEZ, ZERGATIK EMATEN DA EZBERDINTASUN HORI NESKA ETA MUTILEN ARTEAN?
    • (1) Ba igual, neska eta mutilen artean, ez dakit... igual baliteke arduratsuagoak garela edo hizkuntzarekin...
    • (2) Eta guk pentsatzen dugu benetan desagertu ahal dela euskara eta haiei berdin zaie. Ez dakit. Haiek ere ez daude ez euskara batzordean ez ezer, gure kurtsoko mutil bat ere ez.

      1. Neska. 13 urte.
      2. Neska. 13 urte.

    Mutilekin izandako elkarrizketak.

    Elkarrizketa 1.

    • G) EUSKARAREN ERABILERA DELA ETA... NESKA ETA MUTILEN ARTEKO EZBERDINTASUNAK DAUDELA ESANGO ZENUKETE?
    • (1) Ziur aski bai, ziur aski horrela izango da... bai...
    • (G) ETA HORI, ZERGATIK?
    • (1) Ja, ja, ja... ba gu matxitoagoak garelako... ez, ez, ez... benetan... eta ba... ematen duelako eh... es que hemen ere etiketa batzuk sartzen dira eta nagusiak egin nahi dugunez... ez dakit... tipikoa da erdaraz egitea.

    (Mutila. 16 urte).

    Elkarrizketa 2.

    • (G) ORDUAN... NESKEK ESATEN DIZUTE EUSKARAZ EGITEKO EZTA?
    • (1) Bai.
    • (2) "Euskaraz, euskaraz, euskaraz..."
    • (G) NESKAK BAKARRIK?
    • (2) Bai.
    • (G) ETA HORI... TXARTO IKUSTEN DUZUE?
    • (1) Ez baina, uztea guri bakean! Ba beraiek nahi badute hitz egin euskaraz edo, ba bale, baina egiten badugu ba guk batzutan erdaraz, ba ez egoteko denbora guztian: "euskaraz, euskaraz, euskaraz".
    • (G) ORDUAN ZUEK NAHIAGO DUZUE ERDERA EGIN?
    • (1) Ez, batzutan euskaraz egiten dugu baina zerbait erdaraz esaten badugu ba, entzuten badute beraiek, jo...
    • (G) BAI?
    • (1) Si te oyen esas...!

      1. Mutila. 13 urte.
      2. Mutila. 13 urte.

    Elkarrizketa 3.

    • (G) ZUEN USTEZ... KLASEAN NOLA EGITEN DA JENDEAREN ARTEAN?
    • (1) Neskek euskaraz, beti. Nesken artean... daude euskaldun batzuk direla etxean euskaraz eta guztia... eta neskak beti euskaraz eta mutilak... pixka bat gehiago erdaraz...
    • (...)
    • (G) ETA ZUEN USTEZ... HORI ZERGATIK GERTATZEN DA?
    • (2) Ez dakit, ohiturak...
    • (1) Igual ohiturengatik.
    • (G) BAINA, ZAILA EGITEN ZAIZUE MUTILEI EUSKARAZ EGITEA EDO?
    • (1) Es que mutilak gero goaz futbolera eta horrela... eta adibidez futbolean beti erderaz eta horrela... ez? eta neskak adibidez, bakarrik joaten dira "inglés" edo horrelako gauza bat... eta euskaraz egiten dute eta ohitura zoaz hartzen eta... Ni adibidez, futboletik etorri eta hurrengo egunean ia-ia beti erdaraz hitz egin behar dut... zergatikan daukat hor txipa aldatuta bezala... ohituragatik...

      1. Mutila. 13 urte.
      2. Mutila. 13 urte.

    Artikulu hau agindu zidatenean helburuak sinplea zirudien: azken ikerketetan azaldutako datuak direla eta, euskararen erabileraren inguruan hausnarketa egitea, kasu honetan, generoaren ikuspuntutik. Eginbeharra, aldiz, dirudiena baino askoz zailagoa da, izan ere euskararen gainean aldiro-aldiro osatzen diren azterketa orokorrek (Euskararen Jarraipenak esate baterako) ez dute sexuaren aldagaian erreparatzen (edo informazio hori ez da kaleratzen, behintzat). SEIk egindako kale neurketetan ere, azken bi saiotan bakarrik hasi dira sexuaren araberako datuak kaleratzen. Bestalde, EUSTATek bistan jartzen dituen datuen artean (bere web orrian eskura dagoenean, batez ere) sexuaren araberakoak urriak eta eskasak dira. Gai honekin amaitzeko, beste mota bateko ikerketetan erreparatzen baldin bada (ikerketa lokalagoak edo bereziagoak liratekeenen kasua), panorama ez da ia batere aldatzen, emakumeen eta gizonezkoen arteko hizkuntz ezberdintasunak oso gutxitan edo inoiz ez baitira erakusten.

    Dena dela, aldagai honen inguruko datuak edota ondorioak urriak badira ere, emakumeek euskararekiko azaltzen duten jarrerari buruz mintzatzen dira noizean behin egile batzuk, bai euskarazko hedabideetan, bai aldizkari espezializatuetan. Hau kontuan hartuz, goiko pasartean aipatu ditudan ikerketak eskainitako datuak baino, joan diren urteotan argitaratutako zenbait artikulutan jasotako hitzak eta iritziak izan dira oinarri lerrook idazteko. Material hori aztertu ondoren hausnarketa xumea osatu da hiru atalen inguruan antolatuta. Atal horietako bakoitzak egin behar bati egingo lioke aurre.

    1. Lehenengoan, nesken eta emakumeen hizkuntz jokaera mintzagai izatetik ikergai izatera pasa behar dela aldarrikatzen da.
    2. Bigarren atalean, emakumeen hizkuntz jokaerara hurbiltzeko erabili ohi den ikuspuntua eztabaidagarri bilakatzen da. Hori dela eta, ohikoak izan diren hainbat teorien eta hipotesien inguruan azterketa txiki bat osatuko da.
    3. Azkenik, hirugarren puntuan etorkizunari begirako zenbait erronka aipatzen dira modu laburrean, hizkuntz egoeraren deskribapenean emakumeek duten zeregina azaleratu, neurtu, ikertu, eta azaldu behar dela defendatuz.

    Ondorengo lerroetan, aipaturiko hiru atal horiek landuko dira.

    EMAKUMEAK: MINTZAGAI IZATETIK, IKERGAI IZATERA

    Duela hilabete batzuk, Amatiñok Argia astekarian, neskek egun euskararekiko azaltzen duten joerari buruz idatzi zuen. Bere hausnarketak, ordea, Joxe Azurmendik 1964an idatzitako artikuluan zuen abiapuntu. Artikuluaren edukia alde batera utzita, Amatiñok idatzitakoak ondorengoa pentsatzera eraman ninduen: berrogei urteotan emakumeen hizkuntz jokaeraren inguruan hausnartzeko bestelako erreferentziarik ez al dugu sortu? Gaian murgildu garenok badakigu ezetz, ez da kasik ezer sortu. Eta horren arrazoiak, nagusiki, hiru direla esango nuke.

    Alde batetik, hizkuntz soziologiak edota soziolinguistikak Euskal Herrian dituen oinarri ahulak aipatu beharko lirateke. Ezaguna denez, gure testuinguruan, hizkuntzaren gaineko lan ildoak beharrak bultzatuta sortu eta garatu dira. Eta behar horiek oinarrizko ikerkuntzak baino ikerkuntza aplikatuaren (hizkuntz plangintza eta hizkuntz politika) garapenak ondorioztatu du. Beraz, arreta zientziaren arlo aplikatuan jarri da eta horretan historikoki emakumeek –talde berezitu bezala- leku gutxi izan dute.

    Hori horrela izanik, oinarrizko ikerkuntzan emakumeen presentzia urteen poderioz (eta emakumeen inplikazioaren eraginez) bakarrik hazi eta finkatu dela aitortu behar da. Gauzak horrela, androzentrismoaren azaleratze prozesuaren ondorioz emakumeek gizarte aktore eta agente bezala duten rola bistaratuz doa eta hainbatetan ordura arte gizarte antolaketaren inguruan zeuden teoriak eta ikuspuntuak berraztertu behar izan dira zientzietatik. Ondorioz, generoaren ikuspuntuak eta teoria feministek gai, gertakari, eta azalpen berriak jarri dituzte mahai-gainean, eta lorpen horiengatik soilik teoriaren eta metodologiaren aurrerapenari egindako ekarpena azpimarratzekoa dela esan daiteke.

    Horrez gain, badago bederen sexu ezberdinen arteko hizkuntz jokaeretan erreparatzeko tradizioa. Horren hastapenak antropologiak ezarri omen zituen XX. mendearen hasieran. Garai hartako antropologoak mendebaldekoak ez ziren komunitateetan gizonek eta emakumeek berezko hizkuntzetan adierazten zituzten ezberdintasunak azalarazten eta azaltzen hasten dira. Ezberdintasun horiek mendebaldeko gizarteetan gertatzen zirenarekin alderatzen saiatzen ziren, ikerketa horietako ondorioak eta erabilitako prozedurak eztabaidagarriak iruditu arren.

    Puntu horretatik abiatuta, analisi konplexuagoak eta osatuagoak egingo ziren 1960ko hamarkadan, soziolinguistikako oinarriak jartzen ari ziren garaian. Testuinguru horretan, eta William Labov-ek New Yorken egindako ikerketa batek aditzera eman zuenez, sexua ezinbesteko aldagai bilakatuko zen ikuspuntu eta azalpen soziolinguistikoa garatzeko orduan. Garai hartan jasotako datuak generoaren araberako jokaera ezberdinak azaleratzen lagundu zuten. Jokaera horiek emakumezkoentzako eta gizonezkoentzako eredu bihurtuko ziren aurrerago, eta eredu (pattern) horien inguruko zenbait azalpen eta teoria garatzen joango ziren, estatusari lotutakoak esate baterako.

    70eko hamarkadan eman zen beste aurrerapauso garrantzitsua hizkuntzaren eta generoaren arteko harremanetan. 1975ean Robin Lakoff-ek Language and woman´s place argitaratu zuen. Urte berean, Barrie Thorn-ek eta Nancy Henley-k Language and sex: Difference and dominance kaleratu zuten. Testu hauen ildotik berrikuntzak datoz eta garai horretan sexu ezberdinek hizkuntzarekiko azaltzen zituzten jarrerak eta joerak genero sisteman oinarrituta zeudela aldarrikatzen hasten dira. Jakina denez sistema honek gizonezkoen hegemonia sortzen eta birsortzen laguntzen du, parekotasun ezari ezberdintasun naturalaren forma ezarriz. Hortik aurrera –eta teoria feministak garatzearekin batera- hainbat korronte garatu dira emakumeen eta gizonen arteko asimetriak azaleratzeko eta azaltzeko asmoz. Hizkuntz sexismoa (linguistic sexism) edo elkarrizketetan ematen den rolen hierarkia izan ziren, besteak beste, generoaren ikuspuntutik jorratzen hasten diren bi arlo. Denboraren poderioz, hasierako kezkak bide ezberdinak jarraitu ditu, eta garapen asko eta anitzak izan ditu. Horren isla dugu egun generoaren eta hizkuntzaren arteko loturari erreferentzia egiten dioten teoria eta metodologia ezberdinak.

    Euskal Herrira bueltatuz, ikergai hauek erreferentziatzat hartzen badira, hemengo panorama oso bestelakoa dela erraz antzeman daiteke. Kontsultagarri dagoen bibliografiari errepaso bat egitea baino ez dago. Aldiz, gure inguruan genero ikuspuntutik eta pentsamendu feministatik garatutako lanak asko eta maila handikoak direla esan behar da. Antropologiatik hasita, historia, soziologia, politika, edota artea ikerketa eremu aberatsak izan dira azken hamarkadetan eta Euskal Herrian egindako hainbat azterlan erreferente bihurtu dira, bederen, estatu mailan. Feminismo eta genero ikuspuntuak ez du, ordea, hizkuntzarekin inolako motako erlaziorik garatu. Alderantzizko bidea ere ez da burutu. Salbuespenak aurki daitezke, eta aipatu beharrekoak dira, baina horiek elementu solte moduan agertzen dira eta ez dute, inolaz ere, sostengu nahikorik eskaintzen corpus sendo bat osatzeko. Ildo bat nabarmendu behar izatekotan hezkuntza munduari lotuta dagoena azpimarratu beharko litzateke, eskola munduan (ikastolan bertan eta horiek sortu aurretik izandako esperientzi apaletan) emakumeek izan duten rol garrantzitsuaren isla.

    Ondorioz, hizkuntzaren, euskararen, eta generoaren ikuspuntuek ez dute izan garrantzizko harremanik orain arte. Dena dela, horrek ez du esan nahi, inolaz ere, etorkizunean gauzak horrela izaten jarraitu behar dutenik. Are gehiago, nire ustez, gaur arlo horretan aurrerapausoak emateko oinarriak badaude. Hori ziurtatzeko hiru arrazoi nagusi egongo lirateke.

    • Batetik hizkuntza, generoa, eta teoria feministen inguruko bibliografia lehen baino gehiago eta osatuagoa dago. Iturri anglosaxoniarrak dira erreferentzi nagusiak, baina gero eta gertuko egile gehiago ari dira ikuspuntu eta proposamen horiek lantzen. Hor dugu, besteak beste, Joan Pujolarren lana. Horietaz gain, eta arestian aipatutako oinarrizko lanekin batera, Euskal Herrian badugu genero sistemaren azterketari nondik heldu. Izan ere, hizkuntza zentroan egon gabe, Euskal Herriko emakumeen errealitatea aztergaitzat izan duten ikerlan ugari eta mamitsuak egin dira azken hamarkadetan. Bestelako diziplinak bigarren mailan utzi gabe, antropologiak iker eremu honetan emandako fruituak azpimarratzekoak direla deritzot. Ikuspuntua, metodologia, eta helburuak ezberdinak izanda ere, argitasun osoz hurbildu da diziplina hau emakumeen errealitatera, eta horri esker gure gizartean generoaren sistemak nola funtzionatzen duen ulertzeko gakoak eskura ditugula esan daiteke. Hurrengo pausua elementu horiek hizkuntzaren eremura aplikatzea izango litzateke.

    • Egun hizkuntzaren errealitatera hurbiltzeko eta bertan eragiteko tresna eta baliabide ugari ditugula azpimarratu beharko genuke. Eta tresna eta baliabide esatean denean, oso elementu ezberdinak har daitezke erreferentziatzat: pertsonak eta taldeak, metodologiak eta teknikak, datuen iturriak eta bilguneak, edota erakundeak eta enpresak. Nahaste honetan hainbat harreman eta topaketa sustatzen dira egunero. Sare horretan, generoaren inguruko eztabaidek ere bere tokia aurkitu beharko lukete, beren oihartzuna ahalik eta gune ezberdinetara iritsi ahal izateko.

    • Azkenik eta goian aipatutako alderdiekin bat eginaz, ikerkuntza mailak eta ikerlariak aipatu beharko lirateke. Izan ere, batak eta besteak garatu ahal izateko, gero eta aukera gehiago eta hobeak daudela dirudi. Egia da oraindik egiteko asko dagoela, baina belaunaldi gazteen prestakuntza hobetuz doala ezin da ukatu (lizentziatura, gradu ondoko ikastaroak edota ikastaro bereziak, besteak beste). Hobekuntza hori, hizkuntzalaritzari ez ezik, generoaren ikuspuntuari ere badagokiola esan behar da, izan ere apurka-apurka gero eta erakunde eta agente gehiago dira arlo batean zein bestean formazioa eskaintzen dutenak. Bien arteko zubia da faltan somatzen dena, hizkuntza eta generoaren arteko lotura landuko duen korrontea edo lantaldeak alegia.

    Ikus daitekeenez, hutsuneak nabarmenak badira ere, inguruan zenbait bitarteko baditugu horiek estaltzen hasteko. Dena dela, generoa kezka bihurtzearekin batera, gizarte sistema hori hizkuntz errealitatean nola gauzatzen den sakonki aztertu beharko litzateke, usteak baino, hipotesi eta teori sendoak osatu ahal izateko. Hain zuzen ere, betebehar horri heltzen diot jarraian.

    EMAKUMEEN HIZKUNTZA JOKAERA: HAINBAT TEORIA ETA HIPOTESI

    Emakumearen eta euskararen arteko harremanak aztertu dituzten testu gehienek joera nabarmen bat plazaratu dute: emakumea gizartearen ispilu gisa aurkeztea. Emakumeek gizartean modan dauden joerak kopiatzen eta erreproduzitzen dituztenaren usteari jarraituz, nesken hizkuntz jokaera gizarte osoarenaren termometrotzat hartu izan da. Ildo antzekoa jarraitu izan dute euskararen feminizazioaz hitz egin edo idatzi dutenak. Azken horien ustetan euskararen erabilera publikoaren garapena hobeto egokitu zaie emakumeen gizarte eginkizunei eta bere ohiko lan esparruei gizonezkoenei baino. Beste hitz batzuetan esanda, euskarak gehien eta hobekien zabaldu den tokietan emakumeen presentzia topatu du, eta harreman horren ondorioz euskara feminizatu egin dela esan daiteke.

    Bi ikuspegi horiez gain, emakumeen hizkuntz jokabidearen inguruan garatutako beste bi ideia azaldu behar dira. Batak eta besteak gaia ukitu duen literatura urrian berebiziko garrantzia izan dute. Ez da artikulu honen helburua horietan sakontzea, baina bai hausnarketa xume bat planteatzea. Bi ideiek ondorengo kontzeptuei egiten diete erreferentzia: ama-hizkuntzari eta prestigioari. Kontzeptu biak aski ezagunak dira, izan ere emakumeek euskararekiko duten harremana deskribatzeko garaian askotan erabili baitira.

    Jakina denez, ama-hizkuntzaren ideia amaren rolari lotua agertzen da gehienetan. Modu horretan kontzeptu horrek literalki seme-alabek amarengandik jasotzen duten hizkuntza definitzen du eta zenbait egilek diotenez transmititutako hizkuntzaren ezagupenaz gain, mintzaira horrekiko afektibitatea ere eskuraraziko lioke hiztun berriari. Hori dela eta, zenbaiten ustez, euskara ama-hizkuntza dutenek hizkuntzarekiko atxikimendu altuagoa adierazten dutela frogatua dago. Horren ondorioz, egile horiek euskararen ondorioztatze prozesua neurri handi batean amaren eskuetan uzten dute, hizkuntzarekiko leialtasuna eta zintzotasuna emakumeek hiztun berriei transmititutakoaren baitan txertatuta egongo litzateke eta.

    Bestaldetik, prestigioaren nozioa ere gure artean behin baino gehiagotan aipatu den ideia da. Kasu honetan, ikuspuntu horri eusten zaionean, emakumearen inguruan sortzen den irudia hauskortasunean eta aldakortasunean oinarritua dago. Gizonezkoen kasuan aldiz beraien hizkuntz leialtasuna ziurtzat jotzen da eta horren inguruko zalantzak ez dira planteatzen. Horrela, itxurazko genero ikuspuntu batetik baldin bada ere, emakumeen jokaera bihurtzen da aztergai bakar. Hori egiten denean, gainera, askotan planteamendu murritzekin egin ohi da, oinarri-oinarrian dauden eztabaidei heldu gabe. Gabezi horiek hiru oinarrizko planteamendutan antzeman ditut.

    Lehenengoak ama-hizkuntza kontzeptuari eta horren inguruko hipotesiei dagozkio. Gure inguruan ama-hizkuntzaren ideia arrunt bihurtu da. Kasu askotan pertsonok etxeko giroan ikasten dugun lehenengo hizkuntzari erreferentzia egiteko erabiltzen da, bestelako konnotaziorik gabe. Hori dela eta, hainbat egilek ama-hizkuntzaren ordez, lehen-hizkuntza kontzeptua erabiltzen dute.

    Beste ikerlari batzuk aldiz, ama-hizkuntza kontzeptua ordezkaezin bezala ikusten dute eta bere esanahia amaren irudiari tradizionalki atxikitzen zaizkion betebehar eta rolei lotuta ikusten dute derrigorrez. Alde batetik, ama biologikoaren irudia azpimarratzen da; bestetik, zaintzailearen funtzioa nabarmentzen da. Bi funtzio (ama biologikoa eta zaintzailea) horien ondorioz, haurraren eta amaren artean sortzen den harremana oso indartsu ezartzen da. Harreman horretan erabiltzen den hizkuntza, haurrak ezagutuko duen lehenengoa izango da alde batetik, eta gerora garrantzitsuena bilakatuko da, beste pertsonak haur horrekiko harremanetan erabili dezaketen beste edozein hizkuntzekiko gailenduko delarik.

    Ikuspuntu hau, Peio Jauregiren hitzetan aurkitu daiteke argi eta garbi azalduta. Hona hemen ama-hizkuntzaren inguruan ematen duen azalpena:

    "Ama-hizkuntza kontzeptua ere argi erabili beharko genuke, gogoan izateko ‘euskara amaren ahotik eta jaiotzetik bertatik jaso duten’ pertsonak eta ez bestetik".

    (...)

    Guk ez dugu datu kontrastaturik, ez eta ikerlanen berririk ere, orain egingo duguna baieztatzeko, baina geure senak agindutakoa adieraziko dugu, eta da amaren hizkuntza gailenduko zaiola, salbuespenak salbuespen, nabarmen gainera, beste edozein helduren hizkuntzari, heldua etxekoa izan ala etxetik kanpokoa izan.

    Psikologiak zer esana izango luke hemen, argitzeko zenbateko indarra duen amaren eta umearen arteko erlazioak, erotiko afektibitateari lotuta. Indar sekulakoa, beste helduek dutenarekin parekorik ez duena.

    Definizio hau Jauregi berak Lasarte-Orian burututako ikerketaren ondorioetatik hartua dago, ama-hizkuntzaren kontzeptua herri honetako gazteen artean ematen den hizkuntz jokaera azaltzeko aldagai erabakigarria suertatzen delarik. Amaren eragina erabatekoa dela dio Jauregik:

    Hizkuntzazko jokaera ‘ama’ aldagairekin lotuz gero, honako hauek ikusi ditugu: 1) aitak baino askoz ere gehiago eragiten duela amak umeen hizkuntzako jokaeran; 2) ama euskaldunek leialtasuna handia diotela euskarari, bai bederen beste euskal hiztunek adinekoa; 3) gazteek lagunekin erakusten duten euskarazko jokaera eta etxean amarekin erakusten dutena elkarrengandik oso gertukoak direla.

    Berriro ere, gai honetan sakontzeko lekua hau ez dela onartu behar dut. Halere, mota honetako ikuspuntuak alde batera uzten dituzten planteamenduak aipatu nahiko nituzke.

    • Alde batetik, haurraren eta amaren arteko lotura afektiboa ukatu gabe (eta aitarena ahaztu gabe), harreman horretan dauden aldagai kulturalak edota sozialak kontuan hartu beharrekoak direlakoan nago. Hori dela eta, argi nabarmendu beharko genuke noiz hitz egiten ari garen amaren funtzioaz eta noiz zaintzaileren funtzioaz, izan ere hori tradizionalki (eta naturalki) emakumeen gain utzi izan da, beraiei zegokielakoan. Dena dela, delegatze hori gero eta nabariago ari da agertzen eta ikuspuntu horretatik haurren zaintza (edota bestelako pertsonen zaintza) soziala dela (hau da, guztiona dela) argi geratu beharko litzateke. Hori horrela izanda, nesken eta mutilen hizkuntz profila amaren ardura ez ezik, guztion ardura dela lehenbiziko (eta oinarrizko) premisa beharko lukeela uste dut, eta horrela azpimarratu beharko litzateke. Modu horretan, transmisioaren inguruko planteamenduek (ikerketak, kanpainak, hausnarketak…) haurrengan ardura duten guztiak hartu beharko lituzkete kontuan edo bere filosofia herren geratuko litzatekeela esan behar da.

    • Bestalde, hizkuntz ezagupena eta hizkuntz jokaera amaren eginkizunari lotuta baldin badago, zer gertatzen da ama batek hezitako eta hazitako gizonezkoekin? Beste modu batera esanda: ama berak hezi eta hazi dituen semea eta alaba zergatik, hauek aita eta ama bihurtzen direnean, jarrera ezberdinak adierazten dituzte? Kasu honetan gizartearen birsortze prozesuan egungo genero sistemak duen indarrarekin egiten dugu topo, eta horrek hainbat arloren egoera argituko digu (jada nahikoa jakina dena bestalde): emakumezkoak haurren zaintzarako eta gizarteratze prozesua aurrera eramateko prestatuak izaten direla, gizonezkoak ez bezala. Aipatu eskema horretan amak dira hizkuntzarekiko ardura garatzen dutenak, eta inposaketa ez da –edo gutxienez ez bakarrik- naturala edo biologikoa, soziala baizik. Hori horrela izanik, hau da funtzio horiek biologikoak izan ordez sozialak badira, aitek ardura bera hartzeko prestatuak izan daitezke. Berriro ere, hizkuntzarena ez da bietako sexu baten ardura, gizarte osoarena baizik.

    Ama-hizkuntzaz hitz egiten denean beraz, uste dena baino egoera konplexuagoaz ari garela esan behar da, gizartearen antolaketaz ari baikara. Konplexutasun antzekoa topatzen dugu berriro, emakumeen hizkuntz jokaera prestigioaren ikuspuntutik aztertzen dugunean. Lehen aipatu den bezala, prestigioaren teoriek diotenez, emakumeak hizkuntza batean ematen diren aldaketen aurrean askoz sentiberagoak dira eta beti prestigio forma berriei begira egongo lirateke. Azalpen mota horiek, era inplizituan edo esplizituan, gizonezkoak prestigio forma berriei baino berea den horri eustea nahiago dutela diote, azken finean gizonezkoak gizartearen botere esparruak bereganaturik izanda, ez lirateke prestigioaren formengatik hain baldintzatuak egongo.

    Aski ezagunak dira teoria hauek gure artean, eta gai hauetara hurbildu direnak behin baino gehiagotan emakumeak prestigioaren baldintzapean erakutsi izan dituzte. Gai honekin berriro ere azaleko azalpenetan gelditzen garela uste dut, izan ere mota honetako teoriek genero sistemaren funtzionamenduaren ezaugarri bat baino ez dutela nabarmentzen deritzot. Horregatik, gaiari sakontasunez heltzeko emakumeek eta gizonek estatusari heltzeko dituzten bide eta aukera ezberdinak ikertu behar direla pentsatzen dut. Eta horretarako gazteen munduan sartzea bereziki baliagarria izan daitekeelakoan nago. Orduan konturatu gaitezke zein ezberdinak diren neskek eta mutilek beraien identitatea eraikitzeko erabiltzen dituzten tresnak eta bitartekoak.

    Aldizkari honetan argitaratutako artikulu batean aipatu izan dudan bezala, prestigioaren inguruko kezkatik haratago joateko Community of Practice (CofP) nozioaren inguruan garatutako hainbat teoria erabilgarriak lirateke, eta horren inguruan sakontzera gonbidatuko nituzke gai hauetan dabiltzanak.

    Beste zenbait ikerlarirekin batera, Penélope Eckert-ek CofP teoriaren ildotik hainbat lan interesgarri osatu ditu, denek gazteen unibertsoa dutelarik ikergune. Daniel Maltz eta Ruth Broker-ek garatutako hipotesiari helduz, Estatu Batuetan gizonezkoak eta emakumezkoak azpitalde soziolinguistiko ezberdinetan hazten eta hezten direla diote, eta ondorioz, batzuek eta besteek hizkuntza erabilera eredu ezberdinak garatzen dituzte. Nesken eta mutilen arteko ezberdintasun horiek gaztaroan azaltzen dira, adin horretan generoa erabateko eragina duen aldagaia baita. Garai horretan, beraz, neskek eta mutilek garatutako hizkuntza eredu ezberdinak areagotu egiten dira, eta batzuek eta besteek estatusa lortzeko eta adierazteko dituzten berezko tresnak garatzen dituzte. Prozesu horretan, neskek eta mutilek sexu bereko taldeetan bilatzen dituzte erreferenteak. Ondorioz, mutilek eta neskek sexu bakoitzaren ereduak zorrotz finkatzen dituzte, unibertso zehatz batekiko lotura adieraziz. Unibertso ezberdin horietan hizkuntzak funtzio ezberdina betetzen omen du. Eckertek AEBtako eskoletan egindako azterketetan azaldu duen moduan, mutilek ezberdintasun objektiboetan oinarritzen dute beraien arteko lehia (indarra edota abilezia erabiliz); neskak, aldiz, adiera sinbolikoetan oinarritzen dira beraien arteko mugak ezartzeko jarduna zehazterakoan. Kasu honetan, itxura fisikoa, arropa, edo hizkuntz erabilera nesken identitate adierazgarri garrantzitsu bilakatzen dira. Analisi honen azpian, arestian aipatutako botere ezaren teoria kokatzen du Eckertek.

    Whereas men can justify and define their status on the basis of their accomplishments, possessions, or institutional status, women must justify and define theirs on the basis of their overall character.

    Esandakoaren ondorioz, mutilek zer egiteko gai diren erakutsi behar dute. Neskek, aldiz, bere izaera zertan datzan adieraztea dute helburu, eta desio horretan hizkuntzak erabateko garrantzia izango luke, izan ere, hizkuntza pertsonaren aurkezpenari oso lotua dagoen elementua baita. Gauzak horrela, hizkuntzaren inguruan gertatzen diren izaera ezberdinetako aldaketak nabarmenago agertzen dira emakumeentzako, hizkuntzarekiko eta komunikazioarekiko arreta bereziagoa landu izan baitute.

    Nerabezaroan nesken eta mutilen hizkuntz jokaeran gertatzen den aldaketa hori euskararen kale neurketek ondo islatu dute azkenaldiotan. Esate baterako, 2001eko neurketan emakumeen eta gizonen arteko alde adierazgarriena 14-25 urtekoen artean eman zen.

    Azaldutakoak azalduta, prestigioaren teorien hutsuneak agertzen saiatu naiz alde batetik. Bestetik, generoaren inguruko gertakariak orain arte baino sakontasun gehiagorekin planteatu behar direla aldarrikatzera ausartuko nintzateke. Eta sakontasun bera beharko genuke, hain zuzen ere, euskararen erabileraren feminizazioa planteatzen denean.

    Kike Amonarrizek euskararen feminizazioa zela eta, bere hausnarketa plazaratu zuen orain dela urte batzuk. Bere aburuz, euskararen inguruan –normalizazio prozesua dela eta- emandako urratsak eragin zuzenagoa izan dute hiriko emakume gazteengan gizon gazteengan baino, eta ondorioz,

    (...) une honetan euskararen erabilera ‘feminizazio’-prozesu batean sartu dela esan genezakeelarik, batez ere adin gazteetan.

    Prozesu hau azaltzeko egileak hiru arrazoi ematen ditu:

    • Emakumeek inplikazio linguistiko handiagoa bereganatu dute ohikoak diren funtzioak garatu behar izan dituztelako (hezkuntza munduari eta transmisio munduari, orokorrean, lotuta agertzen diren heinean).

    • Emakumezkoek bete ohi dituzten lanbideetan euskararen eskaera eta erabilera handiago delako.

    • Azkenik, eskola orduz kanpoko jarduerei egiten die so Amonarrizek. Bere ustez, neskek eta mutilek oso praktika desberdinak dauzkaten heinean, batak zein besteak aukeratzen dituzten aisiarako esparruen hizkuntz errealitatearen menpe egongo lirateke. Gauzak horrela, antza denez, gizonezkoen jarduera esparruak (kirola, batez ere) emakumezkoenak baino erdaldunduagoak daude eta horrek mutilen hizkuntz jokaeran eragin nabarmena izango luke.

    Bukaeran Amonarrizek sexuen arteko rol-banaketak egoera minorizatuan dauden hizkuntzen erabileran daukan eragina aitortzen du, eta horrek egun dugun gizarte motarekin lotzen du zuzen-zuzenean.

    Amonarrizen hausnarketa interesagarritzat jotzen dut oinarrizko hurbilpen bati heltzeko. Dena dela, behin eta berriro somatutako hutsunea antzematen dut oraingo honetan ere. Aldaketen agenteak eta protagonistak berriz emakumeak dira. Zer gertatzen da gizonezkoekin? Non daude gizonak aldaketa prozesu hauetan?

    Horretaz gain, artikulu honetan garrantzi handiko bigarren galdera bat geratuko litzateke airean: eta gizartea, zertan gauzatzen da bere arduren aldaketa prozesu horretan? Galdera hauek erantzun ezean, ezinezkoa gertatuko zaigu nesken jokaera ulertzea eta interpretatzea. Nesken edota mutilen hizkuntz unibertsoak gizarte ikuspuntua behar du, bata zein bestearen jarrerak errealitate horretan du oinarri eta.

    Galdera hauek mahai gaineratzean, artikulu honen gaiaren mamira iritsiko ginateke, emakumeak ikusezintasunetik ateratzeko beharrera alegia. Horretarako hainbat urrats planteatzera hausnartuko nintzateke, labur-labur.

    EMAKUMEAK: IKUSEZINTASUNETIK ATERA (BERE HIZKUNTZ JOERAK NEURTU, IKERTU, AZALDU)

    Testu honetan zehar azaldu dudan moduan, azken urteotan euskararen eta emakumeen arteko harremanen inguruan zenbait kezka agertu dira. Beraz, kezka hor dago eta hori hastapen interesgarria dela esan daiteke.

    Hortik abiatuta bidean azaldu diren galderak, hipotesiak, teoriak eta abar zabaldu beharko lirateke, egun euskara dela eta garatzen ari diren esparru ezberdinetara. Horrela, emakumeen eta gizonen hizkuntza jokaeraren inguruko galderak azaleratzen eta zabaltzen lagunduko genuke. Gaia, beraz, bisibilizazio prozesu batean sartuko litzateke eta horrek galdera berriak, teoria berriak, eta hipotesi berriak planteatzea ondorioztatuko luke.

    Prozesu honetan emakumeen agerpena derrigorrezkoa jotzen dut, argitaratzen diren ikerketetan emakumeen eta gizonezkoen inguruko datuak agertzen ez diren bitartean ez baitugu aurrera egingo bestela. Eta gaur egungo errealitatea hori da.

    Arazoa bisibilizatuta eta datu kuantitatiboak eta kualitatiboak eskuratuta, bi sexuek hizkuntzarekin duten harremana aztertzea eta azaltzea litzateke hurrengo betebeharra, ditugun teoriak edota hipotesiak fintzera iritsiz.

    Bukatzeko, aurreko urratsak garatzen diren bitartean ariketa konparagarriak osatzearen interesa azpimarratuko nuke, bai inguruko errealitateekin, bai urrutiagokoekin; izan ere, munduko zenbait tokitan genero eta teoria feministatik hizkuntzaren inguruan planteatuko hurbilpenak gero eta ekimen interesgarriago bilakatzen ari dira. Hori horrela izanik, eta gurean ikerkuntzarako eremu oso interesgarria azaltzen dela jakinda, erronka horri eusteko gonbitea luzatzea baino ez da geratzen.

    EUSTATEKO DATUAK

    EAE

    Araba

    Bizkaia

    Gipuzkoa

    91/03/1

    96/05/1

    01/11/1

    91/03/1

    96/05/1

    01/11/1

    91/03/1

    96/05/1

    01/11/1

    91/03/1

    96/05/1

    01/11/1

    Orora

    2.104.041

    2.098.055

    2.082.587

    272.447

    281.821

    286.387

    1.155.106

    1.140.026

    1.122.637

    676.488

    676.208

    673.563

    Euskara

    290.329

    286.092

    284.084

    3.616

    4.295

    5.504

    102.402

    98.165

    96.415

    184.311

    183.632

    182.165

    Gaztelera

    1.633.265

    1.622.178

    1.608.666

    260.182

    266.544

    268.003

    976.683

    960.168

    947.816

    396.400

    395.466

    392.847

    Biak

    169.654

    178.663

    175.157

    7.525

    9.605

    10.095

    69.818

    75.403

    70.882

    92.311

    93.655

    94.180

    Beste bat

    10.793

    11.122

    14.680

    1.124

    1.377

    2.785

    6.203

    6.290

    7.524

    3.466

    3.455

    4.371

    Gizonez.

    1.033.980

    1.026.647

    1.017.883

    135.582

    139.801

    142.034

    565.546

    555.101

    545.395

    332.852

    331.745

    330.454

    Euskara

    143.417

    140.697

    138.969

    1.765

    2.086

    2.674

    50.037

    47.671

    46.711

    91.615

    90.940

    89.584

    Gaztelera

    805.563

    796.525

    788.037

    129.794

    132.559

    133.057

    479.504

    468.885

    461.128

    196.265

    195.081

    193.852

    Biak

    79.554

    83.845

    83.189

    3.457

    4.458

    4.806

    32.839

    35.379

    33.630

    43.258

    44.008

    44.753

    Beste bat

    5.446

    5.580

    7.688

    566

    698

    1.497

    3.166

    3.166

    3.926

    1.714

    1.716

    2.265

    Emakum.

    1.070.061

    1.071.408

    1.064.704

    136.865

    142.020

    144.353

    589.560

    584.925

    577.242

    343.636

    344.463

    343.109

    Euskara

    146.912

    145.395

    145.115

    1.851

    2.209

    2.830

    52.365

    50.494

    49.704

    92.696

    92.692

    92.581

    Gaztelera

    827.702

    825.653

    820.629

    130.388

    133.985

    134.946

    497.179

    491.283

    486.688

    200.135

    200.385

    198.995

    Biak

    90.100

    94.818

    91.968

    4.068

    5.147

    5.289

    36.979

    40.024

    37.252

    49.053

    49.647

    49.427

    Beste bat

    5.347

    5.542

    6.992

    558

    679

    1.288

    3.037

    3.124

    3.598

    1.752

    1.739

    2.106

    Data 2003ko uztailaren 11

    Iturria: EUSTAT. Censos de Población y Viviendas 1991-2001 y Estadística de Población y Viviendas 1996.

    KALE NEURKETAK

    Emakumezkoen eta gizonezkoen erabilera: Herrialdekako emaitzak

    Araba

    Bizkaia

    Gipuzkoa

    Nafarroa garaia

    Iparraldea

    1997

    2001

    1997

    2001

    1997

    2001

    1997

    2001

    1997

    2001

    Em.Era

    5,1%

    3,8%

    10,0%

    11,5%

    28,3%

    29,7%

    7,0%

    7,3%

    6,9%

    4,8%

    Giz.Era

    4,6%

    3,0%

    10,1%

    11,2%

    28,1%

    29,4%

    8,6%

    5,5%

    8,3%

    8,7%

    Iturria: SEIko datuak egileak egokituta.

    Emakumezkoen eta gizonezkoen erabilera: Hiriburuetako emaitzak

    Gasteiz

    Bilbo

    Donostia

    Iruñea

    1997

    2001

    1997

    2001

    1997

    2001

    1997

    2001

    Em.Era

    4,7%

    3,0%

    4,0%

    5,2%

    12,9%

    15,8%

    3,4%

    2,2%

    Giz.Era

    3,7%

    2,9%

    4,2%

    4,7%

    11,7%

    12,1%

    2,7%

    3,3%

    Iturria: SEIko datuak egileak egokituta.

    LASARTE-ORIAN PEIO JAUREGIK EGINDAKO IKERKETA

    (Unibertsoa: 13-24 urteko gazteak)

    Gizonezkoak

    Oso ongi

    Nahiko ongi

    Zerbait

    Hitz batzuk

    Batere ez

    EE

    Euskarazko gaitasuna

    25,0

    31,3

    31,3

    11,3

    1,3

    0,0

    Lagun euskaldunekiko hizkuntza

    18,8

    8,8

    13,8

    16,3

    42,5

    0,0

    Hizkuntza kuttuna

    21,3

    11,3

    15,0

    33,8

    17,5

    1,3

    Emakumezkoak

    Oso ongi

    Nahiko ongi

    Zerbait

    Hitz batzuk

    Batere ez

    EE

    Euskarazko gaitasuna

    40,2

    29,9

    19,5

    8,0

    2,3

    0,0

    Lagun euskaldunekiko hizkuntza

    21,8

    10,3

    10,3

    16,1

    40,2

    1,1

    Hizkuntza kuttuna

    23,0

    13,8

    13,8

    21,8

    12,6

    3,4

    Hona hemen egilearen hitzak, datuak azaltzeko:

    Emakumezkoek gizonezkoek baino errazago eskuratzen dute euskaraz mintzatzeko gaitasuna. Baina gizonezkoek emakumezkoek baino tinkoago eusten diote euskaraz egiteari. Hori nabarmena da, batez ere, eskalako muturrik altuenean, zeinetan ageri baitira batetik euskaraz oso ongi mintzatzen direnak eta bestetik euskaraz beti egiten dutenak. Horren arabera, gaitasunetik erabilerara dagoen aldea nabaria da emakumezkoen artean, 18,4 puntuko galera baitute; gizonezkoen artean, berriz, txikixeagoa da galera hori: 6,2 puntukoa.