Familia barruko hizkuntza transmisioa soziolinguistikoki konplexuak eta anitzak diren hizkuntza komunitateetan: Pasaia
SARRERA
Pasaiako udalerriak proposatutako ikerketa-beka batean du bere oinarria idazlan honetan aurkeztuko dugunak. Ikerketa honen emaitzarik esanguratsuenak 2004ko otsailean Bilbon egin zen VI. Soziologiako Kongresuko soziolinguistikako atalean aurkezten ari ginela, SEI Elkartekoen gonbitea jaso genuen aldizkari honetan ikerlanaren berri emateko.
Hiru arlo nagusi landuko ditugu ondorengo orrialdeetan: batetik ikerketa-bekaren arrazoiak eta nondik norakoak deskribatuko ditugu; bigarren atal batean ikerketaren emaitzarik garrantzitsuenak baloratuko ditugu; amaitzeko, izaera honetako ikerketek ondorengo plangintzetan izan dezaketen eragina ere aztertuko dugu.
- FAMILIA BARRUKO HIZKUNTZA TRANSMISIOA PASAIAN: IKERKETAREN DESKRIPZIOA.
1.1. Pasaian familia barruko hizkuntza transmisioaren azterketa: zergatik?
Pasaian egin izan dira 1990eko hamarkadan zehar hainbat eta hainbat ikerketa euskara gaitzat hartuta. Ildo honi jarraikiz, 1999. urtean Familia barruko euskararen transmisioa gaiarekin ikerketa-beka bat aurkeztu zuen Pasaiako Udalak. Gai hau ez zen ausazkoa. Lehendik udalerrian egindako beste ikerlan batek, Pasaiako euskararen historia soziala liburuak, nabarmen agertu zuen udalerrian XX. mendean zehar, eta batez ere 1940-1970 urteen artean, euskararen erabileraren inguruan ordezkapen prozesu bat eman zela familietan, euskararen erabilera asko jaitsiz eta gaztelaniarena nagusituz (Atela, N. / Isasi, A. / Vicente, J. 2000).
Hau horrela izanik, bi galdera berriren inguruan oinarritu zen ikerlan berria:
- Zer ezaugarri izan zituen 1940-1970 urteen arteko familia barruko hizkuntza transmisioak Pasaian?
- XXI. mendearen hasieran, Pasaiak bizi duen egoera soziolinguistiko konplexuan, zer nolakoa da ematen den familia transmisioa?
Egoera honetaz jabetuta Pasaiako Udalaren aldetik gai hau aztertzea interesgarria ikusi zen. Bertako emaitzak lagungarriak izan baitaitezke errealitatea modu egokian ulertu eta interbentzio plan eraginkorrak abian jartzeko.
- Pasaia. Soziolinguistikoki udalerri konplexua.
Pasaia Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerria da. Donostia, Lezo eta Errenteriako udalerriekin egiten du muga. Kostako udalerria izanik, mendeetan zehar Pasai San Juan eta Pasai San Pedroko barrutiak izan dira itsasoaren bi aldeetara biztanlegoa hartu dutenak. XIX. mendearen amaieran bi barrutien artean geratzen zen paduran Pasaiako portuaren eraikitzeak eta hartu zuen indarrak, beste bi barrutiren sorrera ekarri zuen; Pasai Antxo mendearen hasieran sortu zen portuaren arrimuan, eta jatorri askotako etorkinak hartu zituen bertan. San Pedro eta Donostiaren artean, berriz, Trintxerpeko barrutia sortu zen; etorkin asko hartu zituen, Galiziatik etorri zirenen kopurua adierazgarria izanik.
Pasaiako egoera soziolinguistikoa ezin dugu modu isolatuan aztertu. Euskarak maila orokorragoetan bizi duen egoerarekin harremanetan aztertu behar dugu. 2.001ean, azkeneko zentsuko datuen arabera, 15.962 biztanle ditu Pasaiak. 1981ean 20.756 ziren, beraz, biztanlegoak oso modu nabarmenean behera egin du. Ezberdintasunak ezberdintasun, biztanleen galera barruti guztietan gertatu da.
Euskararen ezagutzari dagokionez Pasaiak bizi duen egoerak badu berezitasunik. (Ikus 1. taula).
|
1. taula: EUSKARAREN EZAGUTZA PASAIAN BARRUTIZ BARRUTI (% horizontalak) |
||||
|
Euskaldunak |
Ia-euskald. pasiboak |
Erdaldunak |
Guzt. |
|
|
Pasai Antxo |
32,4 |
24,5 |
43,0 |
100 |
|
Pasai Donibane |
59,4 |
21,0 |
19,6 |
100 |
|
Pasai San Pedro |
30,6 |
22,2 |
47,2 |
100 |
|
Trintxerpe |
20,4 |
20,1 |
59,5 |
100 |
|
Pasaia orok. (1996) |
31,7 |
21,8 |
46,5 |
100 |
|
Pasaia orok (2001)* |
33,5 |
23,5 |
43,1 |
100 |
|
Donostialdea |
37,1 |
17,7 |
45,2 |
100 |
Iturria:EUSTAT. Etxebizitza eta Biztanlegoaren Zentsua.1996
(*) 2001 . urteko daturik ez dugu lortu oraindik barrutiz barruti bereizita. Udalerriko datu orokorrak adierazten ditugu joerak adierazteko
(% horizontalak) |
|||||
|
Euskara |
Euskara /Gaztel. |
Gaztelan. |
Beste bat |
Guz |
|
|
Pasai Antxo |
21,3 |
6,4 |
69,6 |
2,7 |
100 |
|
SJ/Ald.Zahr. |
67,1 |
4,1 |
26,1 |
2,7 |
100 |
|
SJ/Zabalgun |
39 |
12,6 |
44,4 |
4 |
100 |
|
SP/Al. Zahar. |
39 |
7,6 |
49,6 |
3,8 |
100 |
|
SP/Azkuene |
6,1 |
3 |
77,9 |
12,9 |
100 |
|
SP/Es.G.Sol |
7,4 |
2,5 |
63,9 |
26,3 |
100 |
|
SP/Eusk-Pes |
11,3 |
4,6 |
72,5 |
11,6 |
100 |
|
Pasaia orok. (1996) |
21,1 |
5,6 |
64,5 |
8,9 |
100 |
|
Pasaia orok.(2001)** |
18,5 |
8,5 |
68,1 |
4,8 |
100 |
|
Donostiald. |
25,1 |
6,5 |
66,3 |
2 |
100 |
(*) Bost urtetik gorako pertsonei buruzko datuak dira.
Iturria: II. Mapa soziolinguistikoa. Eusko Jaurlaritza.
(**) 2001. urteko daturik ez dugu lortu oraindik barrutiz barruti bereizita. Udalerriko datu orokorrak adierazten ditugu joerak adierazteko
Oinarri eta berezitasun hauek izanda ere Pasaiako udalerrian euskararen ezagutza gero eta zabalagoa da gazteenen artean. Hezkuntza sistemako hizkuntza ereduek zeresan handia dute honetan. A eredua Haur Hezkuntzan baino ez da azaltzen eta oso kopuru txikia da, gainera. B eta D ereduak dira hezkuntza sisteman garrantzia duten hizkuntza ereduak.
1.3. Pasaiako udalerrian familia barruko hizkuntza transmisioa. Oinarri metodologikoak.
Familia barruko hizkuntza transmisioaren azterketa kualitatiboa egin genuen. Osagarriak ziren bi azterketa egin genituen, bi galdera ezberdini erantzuna eman nahian;
A. Pasaia 1940-1970. Zein izan ziren gertatuko hizkuntza ordezkapenaren arrazoiak? Zein izan ziren euskarari eutsi zioten familien motibazio nagusiak?
1940-1970 bitartean familia euskaldunetako hizkuntza transmisioa nolakoa izan zen aztertzea zen gure oinarria. Eta nolakotasun hori jasotzeko banakoek gai honen inguruan eraikitako diskurtsoak jaso eta aztertu genituen.
Diskurtso sozialaren azterketaz baliatu ginen horretarako. Azterketa modu horrek izaera kualitatiboa du, eta izaera berezia ematen dio horrek azterketari. Diskurtso sozialaren azterketa bideratzeko elkarrizketa sakonez baliatu ginen. Gizakiak gizarte rol bat betetzen duen aktore gisa eraiki duen diskurtsoa eskaintzen digute elkarrizketa sakonek (Delgado, J.M. / Gutiérrez, J. edit. 1994).
Aldagai hauek kontutan hartuta bost elkarrizketa egin genituen. Bakoitzean ondorengo gaiak izan genituen aztergai:
- Euskara, gurasoen harreman sarean eta ingurunean (etxea, kalea, eskola, eliza…).
- Gurasoek euskararekiko zuten motibazioa.
- Gurasoek haurren hizkuntza transmisioa nola pentsatu zuten.
- Haurrak, gurasoek hautatutako hizkuntza transmisioaren aurrean.
- Gurasoak, hautatutako hizkuntza transmisioaren aurrean.
B. XXI. mendearen hasieran, Pasaiak bizi duen egoera soziolinguistiko konplexuan, zer nolakoa da ematen ari den familia transmisioa?
Bikote-hizkuntza izango da (maila handi batean) familia barruko hizkuntza transmisioa definituko duena. Bikote batek komunikatzeko eraikitzen duen lehen bitartekoa bikote-hizkuntza da. Bikote-hizkuntza, bikoteko kide bakoitzak duen elebitasun motak definituko du maila handi batean. Elebitasun mota ezberdinen bereizketa egokia Iñaki Arrutik jasotzen duena iruditu zaigu (Arruti, 1997):
E1: Euskal elebidunak (euskaraz erdaraz baino errazago hitz egiten dutenak).
E: Elebidun orekatuak (euskaraz zein erdaraz hitz egiteko erraztasun maila bera dutenak).
E2: Erdal elebidunak (erdaraz euskaraz baino errazago hitz egiten dutenak).
E0: Elebidun hartzaileak (euskaraz zertxobait hitz egiten dutenak, edota ongi edo nahiko ongi ulertzen edota irakurtzen dutenak).
Sailkapen honetatik abiatuaz nahiko egokia iruditzen zaigu Iñaki Arrutik zentzu honetan osatutako hipotesia:
"1. Bestelako eragilerik izan ezean, euskara bikote-hizkuntza izateko, edo bikotekide biek euskal elebidunak izan behar dute, edo bietako batek behintzat euskal elebiduna izan behar du eta beste bikotekideak elebidun hartzaileak duena baino gaitasun jasoagoa behar du, edo bestela biak elebidun orekatuak behar dute izan eta orduan hirugarren aldagai batek (harreman-sarearen ezaugarri ez-linguistikoek, jarrerak) aldekotasunez eragin beharko dute bikote-hizkuntza euskara izan dadin.
2. Beste kasu guztietan (bikote erdaldunetan, bikote mistoetan eta aurreko pasartean jasoak geratu ez diren bikote euskaldunetan) bikote-hizkuntza erdara izango litzateke ziurrenik."
Azterketa hau egin ahal izateko eztabaida taldeak egin genituen euskararekiko egoera ezberdina aurkezten zuten hainbat bikoterekin. 12 urtetik beherako haurrak dituzten gurasoak izan genituen aztergai, ikastetxe mota ezberdinetan (publikoa / pribatua; erlijiosoa / laikoa…) B edo D hizkuntza eredua hautatu dutenak. Pasaian barrutiz barruti euskararen egoera ezberdina dela eta, barruti guztietako banakoek parte hartzea garrantzitsua izan zen.
Familia barruko hizkuntza transmisioaren nolakotasuna eta jarrerak bost egoera ezberdinetan aztertu genituen:
* Guraso euskaldunak. Biak euskaldunak direnean (biak erdal elebidunak, elebidun orekatuak edo euskal elebidunak izanda ere). (Ikastolako gurasoak. Barruti guztietakoak)
* Guraso linguistikoki mistoak. Bat euskalduna denean (erdal elebiduna, elebidun orekatua edo euskal elebiduna) eta bestea, berriz, erdalduna (euskararik bat ere ez dakiena izan daiteke, edo elebidun hartzailea). (Pasai Antxokoak)
* Bikote erdaldunak. Biak erdaldunak direnean (Euskararik bat ere ez dakitenak izan daitezke, edo elebidun hartzaileak). (Eskola publikoko gurasoak. Trintxerpekoak)
* Euskaltegietako transmisioko ikastaroetan ari diren gurasoak. Bikote misto edo erdaldunak dira beti, eta gurasoetako bat transmisio ikastaroetan ari da euskara ikasten. (Antxokoak eta Trintxerpekoak)
* Linguistikoki mistoak diren bikote gazteak. Haurrik ez duten bikoteak. Kide bat euskalduna da (erdal elebiduna, elebidun orekatua edo euskal elebiduna) eta bestea elebidun hartzailea. (Barruti guztietakoak)
2. FAMILIA BARRUKO HIZKUNTZA TRANSMISIOA PASAIAN: LORTUTAKO DATUEN AZTERKETA.
2.1. Pasaia 1940-1970. Euskara gaztelaniarengatik ordezkatua. Euskarari eusten ziotenek halabeharrez edo arrazoi ideologiko sakonengatik egiten zuten.
Pasaian gertatu zen ordezkapen prozesuari dagokionez ondorengo aipamen orokorrak egin daitezke:
- Euskaldun dentsitate txikia eta euskararen erabilera murritza zen eremuetan euskarak ez zuen lekurik.
- Euskaldun elebakarrak izanik gune soziolinguistiko erdaldunetan bizi ziren gurasoek gaztelania hala moduz ikasteko beharra izan zuten. Zenbait kasutan, ikasketa prozesu hori traumatikoa eta konplexuz betea izan zenez, ez zuten nahi beren seme-alabentzat halako "arazorik".
- Gurasoek ere, zenbait kasutan, euskaldunak izan arren hizkuntza ohiturak gaztelaniaz osatu zituzten.
- Eskola gaztelaniaz zen. Egoera horretan, euskaraz bakarrik zekiten haurrek arazoak izaten zituzten beren garapen akademikoan.
- Haurrak ziren maiz hizkuntzaren erabileran euskaratik gaztelaniaren aldeko ordezkapena eskatzen zutenak. Etxetik kanpoko gune nagusiak (eskola eta kalea) gaztelaniaz zirenez eragozpentzat har zezaketen euskara.
- Identitate nazionalista zutenen kasuetan, etxea izan zen euskara erabiltzeko gune bakarra.
- Zenbait kasutan, aita eta ama euskaldunak ziren, eta ez zuten gaztelaniaz aritzeko gaitasunik. Egoera horretan euskara zen gurasoekin aritzeko hizkuntza, ezinbestean.
- Euskaldun elebakarrak izanik gune soziolinguistiko euskaldunetan bizi ziren gurasoek (Pasai Donibanen batez ere), ez zuten gaztelaniaren beharrik eta etxeko eremuan zuten eskema bakarra erreproduzitu zuten beren seme-alabengan.
- Ezin ulertu ditugu gune guztiak modu berean. Pasai Donibanen, euskararen erabilera normalizatuagoa zen heinean, euskararen transmisioa ere berezko zerbait bezala egiten zen, eta San Pedron edo Pasai Antxon transmisio hau zailagoa da.
- Euskararen familia transmisioa XXI. hasierako Pasaian. Izaera soziolinguistiko konplexuaren adierazlea.
Soziolinguistikoki izaera ezberdina agertzen duen familia tipo bakoitzak azterketa berezitua behar du. Bakoitzak egoera ezberdina bizi baitu, eta bakoitzari eman beharreko erantzunak dituen behar eta eskakizunen araberakoa izan behar baitu.
Guraso euskaldunek haurrekin erabiltzen duten hizkuntza euskara da. Haurren ama hizkuntza euskara da, eta haurrekin komunikazioa lantzen den egoera guztietan familia hizkuntza ere euskara da. Hala ere, beren haurrek ezin diote ihes egin gaztelaniaren erakargarritasunari, eta gurasoek euskara hutsean egiten baldin badiete ere, berehala ikasten dute gaztelania. Kalea, eskola… dira gaztelania ikasteko aipatzen dituzten gune nagusiak. Gainera, haurrak konturatu egiten dira eguneroko bizitzan komunikatzeko, eta familiako eta eskolako gunetik kanpo gaztelania ezinbestekoa dutela, eta ikasteko demanda egiten dute.
Ilusio eta eszeptizismo nahasketaz ikusten dute etorkizuna. Haurrek gaztelaniarekiko menpekotasuna dutela ikusten dute batetik, baina, bestetik, aisialdian, kiroletan… euskaraz aritzeko gero eta aukera gehiago sortzen ari direla diote.
2.2.2. Linguistikoki mistoak diren gurasoak: euskara eta gaztelaniaren elkar bizitzan euskararen aldeko apustua.
Haurrei etxean euskaraz zein gaztelaniaz egiten diete. Euskaraz ondo dakienak euskaraz, eta euskaran nahikotasun mailarik ez duenak, ahal duena euskaraz eta gainontzekoa gaztelaniaz. Oso haur txikiak dituzten bikoteetako kide erdaldunak saiatzen dira euskaraz muga ugari izan arren ahalik eta gehiena euskaraz egiten. Baina adinean gora egin ahala gero eta zailagoa ikusten dute hori, komunikazioa gero eta konplexuagoa baita.
Haur hauen ama hizkuntza zein izango den ez dute argi. Gainera batzuk garrantzi handia ematen diote horri, baina beste batzuek, berriz, erlatibizatu egiten dute ama hizkuntzaren garrantzia.
- Guraso erdaldunak: haurrak euskalduntzeko gogo eta kezkak
Talde honetako partaideen artean gaztelania da familia hizkuntza. Hezkuntzan berriz, euskarazko ereduren baten (B edo D) apustua egiten dute. Hala ere, badute euskara "gehiegi" sartzen denean gaztelaniarik ikasten ez denaren ustea. Eta ez dute nahi halakorik beraien seme-alabentzat. Ikastetxean euskaraz aritzea egoki iruditzen zaie, baina gaztelania etxean bermatzeko beharra ere ikusten dute. Euskarak eremu txiki bat hartzen duelako eta gaztelaniak, berriz, eremu askoz ere zabalagoa. Zentzu honetan, kritikoak dira ikastoletako hezkuntzarekiko; haurrek ikastoletan gaztelaniarik ez dutela ikasten uste dute. Hizkuntza ereduei dagokionean ez dute D ereduaren aldeko apustu sendorik egiten, eskolan aholku hori egin arren.
Haur txikiek hasiera batean euskara eta gaztelania nahasten dituzten arren, Haur Hezkuntzaren amaierarako, bi hizkuntzak bereiztea lortzen dute. Euskararen erabilera nahiko mugatua da, hala ere. Gurasoen gehiengoak dio haurrek ez dutela ohiturarik euskaraz egiteko. Aukerak ere gutxi dituzte eskolatik kanpo. Trintxerpeko ingurunea eta harreman sarea erdaldunak izanik, zaila da euskararen erabilera normalizatzea.
Gurasoek, haurrak euskaraz ikasten aritzea ilusioz bizi dute. Hala ere, ikusten dituzte eragozpenak. Batez ere, etxeko lanetan laguntzeko orduan. Haurrak euskaraz ikasten badu, etxeko lanak ere euskaraz egin beharko ditu, eta gurasoak, euskararik ez jakitean, baztertuta sentitzen dira lan horietan. Horixe da, hain zuzen ere, D ereduaren alde egiteko zalantzak sortzen dizkien arrazoietako bat.
2.2.4. Euskaltegietako transmisio taldeak: Euskaraz komunikatzeko irrika bizia.
Euskaltegietako transmisio taldeetako kideek familia hizkuntza gaztelania dute. Hala ere, euskaraz ahalik eta gehien egiten saiatzen dira. Haurrak euskarazko ereduetan dituzte guztiek, eta haurrak euskalduntzea dute helburu nagusi.
Beraiek euskaraz ikasten egoteko motibazio nagusia haurra da. Ez dute beraien burua euskalduntzeko itxaropenik baina beraiek ikasten aritzea haurrarentzako eredu egokia dela uste dute. Horretaz gain haurraren heziketa prozesua (eskolako lanak...) gertuagotik jarraitzeko aukera ematen die euskara ikasteak.
Haurrek nahiko ondo omen daramate etxean gaztelaniaz eta eskolan euskaraz aritzea. Hala ere, gaztelaniaz aritzeko joera dute. Inguruneak eragin handia du horretan, hizkuntza ohiturak gaztelaniaz baitira gehienetan.
2.2.5. Udal euskaltegiko bikote misto gazteak: bikote hizkuntza euskara bihurtzeko aukera
Erdaldunek euskararekiko oso motibazio positiboa dute, identitatezkoa, nahiz eta arrazoi instrumentalak ere agertzen diren. Adierazgarria da Trintxerpeko etorkinen seme-alaben egoera. Euskararen batere beharrik gabe hazi eta hezi izan dira, eta heldutasunean euskara deskubritzen dute bikote euskaldunaren bitartez askotan; eta mundu berri horretara gerturatzeko irrikaz daude. Beren helburua euskaldun oso izatea da, baina horretara euskaltegiko jardunarekin bakarrik iristea zaila iruditzen zaie. Inguruneak, berriz, ez du euskaraz aritzeko behar adina gunerik eskaintzen. Eta horrez gainera, arrazoi endogenoak ere badira: beldurrak, kezkak, besteek esango dutenaren ardura… Euskaraz dakien jendeak laguntzen dien galdetzen zaienean, batzuek baietz diote, baina beste batzuek hizkuntza ohitura aldatzean komunikazioa asko trabatzen dela eta zaila dela uste dute.
Etorkizunean, haurrik izango balute, ahal duten mailan euskaraz egiteko asmoa agertzen dute. Erdaldunek, gainera, haurrekin beraiek ere errazago ikasiko dutela uste dute. Egon zen zalantzaren bat, hala ere, haurrarekin ama hizkuntza ez den hizkuntza erabiltzeak sortzen dituen arazoen eta emaitza txarren inguruan.
2.3.…Euskararen transmisioa bermatu ahal izateko motibazioak. Hizkuntzaren ezagutza maila eta harreman sarearen araberakoak.
- Euskararen ezagutza gero eta handiagoak identitatezko motibazio bat dakar. Euskaldunak kontziente dira gaztelaniaren gehiegizko eraginaz eta haurrek egoera hori gainditzea nahi dute. Etxean haurrekin euskaraz egin arren, gertuko harreman sareetan hizkuntza ohiturak aldatzea zaila ikusten dute eta administrazioaren aldetik interbentzioa eskatzen dute beraien haurrak euskaraz bizitzeko aukera izan dezaten.
- Euskarazko nahikotasun maila bat ez dutenen artean ezberdintasunak nabaritzen dira harreman sarearen arabera. Euskaldunekin harremanak dituztenek identitatezko motibazioa dute euskararekiko eta hizkuntza ez ezagutzea gabezi bezala bizi dute. Euskara beraientzat esanahi afektiboa duen zerbait da, beraiek menperatzen ez badute ere. Beraien haurrek "euskararen mundua" ezagutu dezaten nahi dute beraien ezintasun, lotsa eta arazoak gainditzearren.
- Euskararen inguruko harreman sarerik ez dutenentzat, berriz, inposatutako hizkuntza arrotz eta zaila da euskara. Euskara, beraiek haurrak zirenean euskaldunek egiten zuten etxeko hizkuntza izatetik ikastetxean eta lan munduan sartzeko ezinbesteko baldintza izatera pasa zen, eta oroitzapen txarrak dauzkate euskara ikasteko iraganean egindako saiakeren inguruan. Inposatutako zerbait bezela bizi izan zuten, eta oroitzapen horrek bizirik dirau.
Inposizio horrek beraien haurrengan ahalik eta eragin gutxien izan dezan hizkuntzaren transmisioarekiko motibazio instrumentala dute. Arazoak sortzen dizkie, ordea: haurrekin komunikazioa zailtzen du etxeko lanak egiterakoan, eskolako gaietaz hitz egiterakoan… Euskarak eskaintzen duen munduarekiko ezezagutza handia dute eta propioa duten erdararen galera ekar dezakeela uste dute.
- Konplexuak eta anitzak diren hizkuntza komunitateetan erantzun berezitu baina osagarriak eman behar zaizkie hizkuntza gaitasun ezberdina duten eta harreman sare ezberdinak dituzten gurasoei. Guztiak, bakoitza bere abiapuntutik, saiakera handia ari baitira egiten beraien haurrak euskaldun izateko.
3. FAMILIA BARRUKO HIZKUNTZA TRANSMISIOA PASAIAN: IKERKETAREN ERAGINKORTASUNA ONDOREN UDALERRIAN EDO ESKUALDEAN EGIN DIREN PLANGINTZETAN
Pasaiako Udalak idazlan honen oinarria den ikerketa-beka deitu zuenean bi helburu ezarri zituen:
- Batetik, udalerriko memoria historikoa jaso nahi zuen euskarari dagokionean. Helburu honekin eginak ziren lehenagotik hainbat ikerketa udalerrian (Atela, N. / Isasi, A. / Vicente, J .2000). Lan berri honekin osatu egin nahi zen aurreko ikerketek egindako bidea.
Zentzu horretan interesgarria ikusten zen familia transmisioak 1940-1970 urteen artean ezagutu zuen galeraren inguruko azterketan sakontzea. Aldi berean, egungo memoria kolektiboan gertaera hark zein eragin izan dituen lantzea ere egokia zela pentsatu zen.
- Bestetik, familia transmisioaren inguruan gaur egungo gurasoek eraikitako diskurtsoa jasotzea ere interesgarria ikusten zen oso. Guraso tipo ezberdinek gai honen inguruan dituzten motibazio, iritzi eta beharrak ezagutzea ezinbestekoa da administrazioarentzat eraginkorra izango den eskuhartze bat diseinatu eta abian jartzeko orduan.
Udal teknikariek positiboa ikusi dute plangintza diseinatzeko orduan Pasaiako udalerrian egindako ikerketa eskura izatea. Hausnarketan sortzen ziren iritzi eta erreflexioen osagarri moduan ikusi dute, eta prozesuan eraikitako diskurtsoekin alderatzeko baliagarria izan zaie.
- AEK. ELE aldizkaria. 13. zenb.
- Agirretxe, J.L. / Lersundi, M./ Olaetxea, O.(1998) Pasaiako hizkera. Pasaia: Pasaiako Udala.
- Arruti, I. "Euskararen familia bidezko jarraipena". BAT Soziolinguistika Aldizkaria. 22/23.zenb. (69-110 or.)
- Atela, N. / Isasi, A. / Vicente, J. (2000). Pasaiako euskararen historia soziala. Pasaiako Udala.
- Delgado, J.M. / Gutiérrez, J.(edit.). (1994) Métodos y técnicas cualitativas de investigación en Ciencias Sociales. Madrid. Síntesis Psicología. (236-295 or.)
- Eusko Jaurlaritza. (1995) Euskararen Jarraipena. Vitoria-Gasteiz: Kultura Saila. Eusko Jaurlaritza.
- Eusko Jaurlaritza.(1997) Euskararen jarraipena II. Euskal Herriko Soziolinguistika Inkesta. 1996. Eusko Jaurlaritza. Nafarroako Gobernua. Euskal Kultur Erakundea.
- Eusko Jaurlaritza.(1999) II. Soziolinguistikako Mapa. Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusia. Eusko Jaurlaritza.
- Eusko Jaurlaritza. (1999) Euskara biziberritzeko plan nagusia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
- Fishman, J. (1990) "Eskolaren mugak hizkuntza biziberritzeko saioan" Euskal Eskola Publikoaren Lehen Kongresua. Estudios y Documentos 9. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco.
- Fishman, J. (1991) Reversing language shift. Multilingual Matters.
- HABE. (1994) Hizkuntza normalkuntzarako famili programa. Txosten fotokopiatua.
- HABEren bideo eta kuadernoak: (1996) "Umeen jolasak eta kantak" eta "Ipuinen kontaketa".
- HABEren bideo eta kuadernoak: (2002) "Gurasoak heziz" eta "Gurasoak lagunduz"
- Jauregi, P. / Moreno, B. (1996) Euskararen transmisio kanpaina: balantze ikerketa. Txosten fotokopiatua
- Oarsoaldeko Euskara Zerbitzua. (1999) Oarsoaldeko haur eta gazteen artean euskararen erabilera gehitzeko 1999-2003 bitarteko planaren lan-ildoak. Txosten fotokopiatua.
- Pasaia Lizeoa. (1976) Memoria. Pasaia Lizeoa.
- Sánchez Carrión, J.M. (1987) Un futuro para nuestro pasado. Donostia. Elkar
- SIADECO.(1994) Familia bidezko hizkuntza transmisioaren azterketa. Siadeco (1978-91) eta HPINko (1991) ikerketetan bildutako datuen arabera, txosten fotokopiatua.
- SIADECO. Hizkuntza Normalizaziorako Estrategiak Oarsoaldean. Proposamena. Txosten fotokopiatua.
- Urdangarin, J. Familia bidezko jarraipena: Hiztun herriaren muina. Interneteko dokumentua. www.euskadi.net/euskara-ebpn

Pasaiako egoera ez da mundutik aparte dagoen kasu isolatu bat. Bertako baldintza eta arazo nagusiek badute antzekotasunik egoera soziolinguistiko konplexua aurkezten duten beste hainbat gunerekin. Euskararen berreskurapen eta berrindartzerako familia barruko hizkuntza transmisioa oinarrizko bitartekoa baldin bada ere, hizkuntza tipologia ezberdinak dituzten gurasoek gaitasun eta motibazio ezberdinak dituzte pauso hau eman ahal izateko.
Egoera honetaz jabetuta Pasaiako Udalaren aldetik gai hau aztertzea interesgarria ikusi zen. Bertako emaitzak lagungarriak izan baitaitezke errealitatea modu egokian ulertu eta interbentzio plan eraginkorrak abian jartzeko.
- Pasaia. Soziolinguistikoki udalerri konplexua.
Pasaia Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerria da. Donostia, Lezo eta Errenteriako udalerriekin egiten du muga. Kostako udalerria izanik, mendeetan zehar Pasai San Juan eta Pasai San Pedroko barrutiak izan dira itsasoaren bi aldeetara biztanlegoa hartu dutenak. XIX. mendearen amaieran bi barrutien artean geratzen zen paduran Pasaiako portuaren eraikitzeak eta hartu zuen indarrak, beste bi barrutiren sorrera ekarri zuen; Pasai Antxo mendearen hasieran sortu zen portuaren arrimuan, eta jatorri askotako etorkinak hartu zituen bertan. San Pedro eta Donostiaren artean, berriz, Trintxerpeko barrutia sortu zen; etorkin asko hartu zituen, Galiziatik etorri zirenen kopurua adierazgarria izanik.
Pasaiako egoera soziolinguistikoa ezin dugu modu isolatuan aztertu. Euskarak maila orokorragoetan bizi duen egoerarekin harremanetan aztertu behar dugu. 2.001ean, azkeneko zentsuko datuen arabera, 15.962 biztanle ditu Pasaiak. 1981ean 20.756 ziren, beraz, biztanlegoak oso modu nabarmenean behera egin du. Ezberdintasunak ezberdintasun, biztanleen galera barruti guztietan gertatu da.
Euskararen ezagutzari dagokionez Pasaiak bizi duen egoerak badu berezitasunik. (Ikus 1. taula).
|
1. taula: EUSKARAREN EZAGUTZA PASAIAN BARRUTIZ BARRUTI (% horizontalak) |
||||
|
Euskaldunak |
Ia-euskald. pasiboak |
Erdaldunak |
Guzt. |
|
|
Pasai Antxo |
32,4 |
24,5 |
43,0 |
100 |
|
Pasai Donibane |
59,4 |
21,0 |
19,6 |
100 |
|
Pasai San Pedro |
30,6 |
22,2 |
47,2 |
100 |
|
Trintxerpe |
20,4 |
20,1 |
59,5 |
100 |
|
Pasaia orok. (1996) |
31,7 |
21,8 |
46,5 |
100 |
|
Pasaia orok (2001)* |
33,5 |
23,5 |
43,1 |
100 |
|
Donostialdea |
37,1 |
17,7 |
45,2 |
100 |
Iturria:EUSTAT. Etxebizitza eta Biztanlegoaren Zentsua.1996
(*) 2001 . urteko daturik ez dugu lortu oraindik barrutiz barruti bereizita. Udalerriko datu orokorrak adierazten ditugu joerak adierazteko
Euskaldun kopurua % 20 duten eremuak euskaldun kopurua % 59 duten eremuekin batera bizi dira Pasaian. Orokorrean, Donostialdearekin alderatuz gero, han baino txikiagoa da euskaldun kopurua, baina bada hori baino berezitasun handiagorik, alegia, udalerriko barruti bakoitzak duen izaera berezia.
Ama hizkuntzaren azterketa egiten badugu nabarmen agertzen da Pasaiako barruti bakoitzaren izaera berezia (ikus 2. taula). Zenbait barrutietan euskara ohikoa eta etxeko hizkuntza izan den bitartean (SJ / Alde Zaharra), beste zenbait gunetan (Trintxerpen) gaztelania eta beste hizkuntza bat dira nagusi. Esanguratsua eta bereizgarria da beste hizkuntza baten presentzia. Zenbait barrutitan biztanlegoaren % 26aren ama hizkuntza euskara edo gaztelania ez den hizkuntza bat da. Azterketa zehatzago batek galizieraz eta maila txikiagoan portugesaz ari garela adieraziko liguke, Pasaiako portuaren hazkundeari lotuta bertaratutako etorkin gehienak lurralde horietakoak baitziren.
(% horizontalak) |
|||||
|
Euskara |
Euskara /Gaztel. |
Gaztelan. |
Beste bat |
Guz |
|
|
Pasai Antxo |
21,3 |
6,4 |
69,6 |
2,7 |
100 |
|
SJ/Ald.Zahr. |
67,1 |
4,1 |
26,1 |
2,7 |
100 |
|
SJ/Zabalgun |
39 |
12,6 |
44,4 |
4 |
100 |
|
SP/Al. Zahar. |
39 |
7,6 |
49,6 |
3,8 |
100 |
|
SP/Azkuene |
6,1 |
3 |
77,9 |
12,9 |
100 |
|
SP/Es.G.Sol |
7,4 |
2,5 |
63,9 |
26,3 |
100 |
|
SP/Eusk-Pes |
11,3 |
4,6 |
72,5 |
11,6 |
100 |
|
Pasaia orok. (1996) |
21,1 |
5,6 |
64,5 |
8,9 |
100 |
|
Pasaia orok.(2001)** |
18,5 |
8,5 |
68,1 |
4,8 |
100 |
|
Donostiald. |
25,1 |
6,5 |
66,3 |
2 |
100 |
(*) Bost urtetik gorako pertsonei buruzko datuak dira.
Iturria: II. Mapa soziolinguistikoa. Eusko Jaurlaritza.
(**) 2001. urteko daturik ez dugu lortu oraindik barrutiz barruti bereizita. Udalerriko datu orokorrak adierazten ditugu joerak adierazteko
Oinarri eta berezitasun hauek izanda ere Pasaiako udalerrian euskararen ezagutza gero eta zabalagoa da gazteenen artean. Hezkuntza sistemako hizkuntza ereduek zeresan handia dute honetan. A eredua Haur Hezkuntzan baino ez da azaltzen eta oso kopuru txikia da, gainera. B eta D ereduak dira hezkuntza sisteman garrantzia duten hizkuntza ereduak.
1.3. Pasaiako udalerrian familia barruko hizkuntza transmisioa. Oinarri metodologikoak.
Familia barruko hizkuntza transmisioaren azterketa kualitatiboa egin genuen. Osagarriak ziren bi azterketa egin genituen, bi galdera ezberdini erantzuna eman nahian;
A. Pasaia 1940-1970. Zein izan ziren gertatuko hizkuntza ordezkapenaren arrazoiak? Zein izan ziren euskarari eutsi zioten familien motibazio nagusiak?
1940-1970 bitartean familia euskaldunetako hizkuntza transmisioa nolakoa izan zen aztertzea zen gure oinarria. Eta nolakotasun hori jasotzeko banakoek gai honen inguruan eraikitako diskurtsoak jaso eta aztertu genituen.
Diskurtso sozialaren azterketaz baliatu ginen horretarako. Azterketa modu horrek izaera kualitatiboa du, eta izaera berezia ematen dio horrek azterketari. Diskurtso sozialaren azterketa bideratzeko elkarrizketa sakonez baliatu ginen. Gizakiak gizarte rol bat betetzen duen aktore gisa eraiki duen diskurtsoa eskaintzen digute elkarrizketa sakonek (Delgado, J.M. / Gutiérrez, J. edit. 1994).
Gure aztergaia bikotea bazen ere, ez genuen bikoterik bildu. Bikote bakoitzeko kide bat baino ez genuen elkarrizketatu, edo horien seme-alabaren bat, bikoteak hizkuntza transmisioaren inguruan izan zituen motibazio eta jarreren inguruan eraikitako diskurtsoak jasotzeko.
Elkarrizketa kopurua definitzeko bi aldagai izan genituen kontutan. Batetik, bikote euskaldunak bizileku izan zuen barrutia; bestetik, bikoteak haurrentzat hautatu zuen hizkuntza eredua.
Aldagai hauek kontutan hartuta bost elkarrizketa egin genituen. Bakoitzean ondorengo gaiak izan genituen aztergai:
- Euskara, gurasoen harreman sarean eta ingurunean (etxea, kalea, eskola, eliza…).
- Gurasoek euskararekiko zuten motibazioa.
- Gurasoek haurren hizkuntza transmisioa nola pentsatu zuten.
- Haurrak, gurasoek hautatutako hizkuntza transmisioaren aurrean.
- Gurasoak, hautatutako hizkuntza transmisioaren aurrean.
B. XXI. mendearen hasieran, Pasaiak bizi duen egoera soziolinguistiko konplexuan, zer nolakoa da ematen ari den familia transmisioa?
Bikote-hizkuntza izango da (maila handi batean) familia barruko hizkuntza transmisioa definituko duena. Bikote batek komunikatzeko eraikitzen duen lehen bitartekoa bikote-hizkuntza da. Bikote-hizkuntza, bikoteko kide bakoitzak duen elebitasun motak definituko du maila handi batean. Elebitasun mota ezberdinen bereizketa egokia Iñaki Arrutik jasotzen duena iruditu zaigu (Arruti, 1997):
E1: Euskal elebidunak (euskaraz erdaraz baino errazago hitz egiten dutenak).
E: Elebidun orekatuak (euskaraz zein erdaraz hitz egiteko erraztasun maila bera dutenak).
E2: Erdal elebidunak (erdaraz euskaraz baino errazago hitz egiten dutenak).
E0: Elebidun hartzaileak (euskaraz zertxobait hitz egiten dutenak, edota ongi edo nahiko ongi ulertzen edota irakurtzen dutenak).
Sailkapen honetatik abiatuaz nahiko egokia iruditzen zaigu Iñaki Arrutik zentzu honetan osatutako hipotesia:
"1. Bestelako eragilerik izan ezean, euskara bikote-hizkuntza izateko, edo bikotekide biek euskal elebidunak izan behar dute, edo bietako batek behintzat euskal elebiduna izan behar du eta beste bikotekideak elebidun hartzaileak duena baino gaitasun jasoagoa behar du, edo bestela biak elebidun orekatuak behar dute izan eta orduan hirugarren aldagai batek (harreman-sarearen ezaugarri ez-linguistikoek, jarrerak) aldekotasunez eragin beharko dute bikote-hizkuntza euskara izan dadin.
2. Beste kasu guztietan (bikote erdaldunetan, bikote mistoetan eta aurreko pasartean jasoak geratu ez diren bikote euskaldunetan) bikote-hizkuntza erdara izango litzateke ziurrenik."
Bikote-hizkuntza eta harreman-sarearen ezaugarriak oinarrizko aldagaiak dira beraz familia barruko hizkuntza transmisioa definitzeko orduan. Pasaiako udalerrian bi aldagai hauek bizi duten aniztasuna eta konplexutasuna dela eta, ikerketa interesgarria da familia barruko hizkuntza transmisioaren inguruko gaitasun, motibazio eta eskakizunei dagokiona.
Azterketa hau egin ahal izateko eztabaida taldeak egin genituen euskararekiko egoera ezberdina aurkezten zuten hainbat bikoterekin. 12 urtetik beherako haurrak dituzten gurasoak izan genituen aztergai, ikastetxe mota ezberdinetan (publikoa / pribatua; erlijiosoa / laikoa…) B edo D hizkuntza eredua hautatu dutenak. Pasaian barrutiz barruti euskararen egoera ezberdina dela eta, barruti guztietako banakoek parte hartzea garrantzitsua izan zen.
Familia barruko hizkuntza transmisioaren nolakotasuna eta jarrerak bost egoera ezberdinetan aztertu genituen:
* Guraso euskaldunak. Biak euskaldunak direnean (biak erdal elebidunak, elebidun orekatuak edo euskal elebidunak izanda ere). (Ikastolako gurasoak. Barruti guztietakoak)
* Guraso linguistikoki mistoak. Bat euskalduna denean (erdal elebiduna, elebidun orekatua edo euskal elebiduna) eta bestea, berriz, erdalduna (euskararik bat ere ez dakiena izan daiteke, edo elebidun hartzailea). (Pasai Antxokoak)
* Bikote erdaldunak. Biak erdaldunak direnean (Euskararik bat ere ez dakitenak izan daitezke, edo elebidun hartzaileak). (Eskola publikoko gurasoak. Trintxerpekoak)
* Euskaltegietako transmisioko ikastaroetan ari diren gurasoak. Bikote misto edo erdaldunak dira beti, eta gurasoetako bat transmisio ikastaroetan ari da euskara ikasten. (Antxokoak eta Trintxerpekoak)
* Linguistikoki mistoak diren bikote gazteak. Haurrik ez duten bikoteak. Kide bat euskalduna da (erdal elebiduna, elebidun orekatua edo euskal elebiduna) eta bestea elebidun hartzailea. (Barruti guztietakoak)
Talde guztietan gai berdinak aztertu genituen, egoera bakoitzean gauzatzen diren jarrera eta iritzi ezberdinak landu eta erkatu ahal izateko. Idazlan honetan, ditugun espazio mugak direla eta, adierazle batzuetara mugatuko gara, bikote tipologia bakoitzak nola bizi dituen aztertzeko; haurrentzako hautatutako hizkuntza transmisioa; haurren bizipenak hautapen honen ondorioz (gurasoen pertzepzioa); gurasoen bizipenak hautapen honen ondorioz..
2. FAMILIA BARRUKO HIZKUNTZA TRANSMISIOA PASAIAN: LORTUTAKO DATUEN AZTERKETA.
2.1. Pasaia 1940-1970. Euskara gaztelaniarengatik ordezkatua. Euskarari eusten ziotenek halabeharrez edo arrazoi ideologiko sakonengatik egiten zuten.
Pasaian gertatu zen ordezkapen prozesuari dagokionez ondorengo aipamen orokorrak egin daitezke:
- Euskaldun dentsitate txikia eta euskararen erabilera murritza zen eremuetan euskarak ez zuen lekurik.
- Euskaldun elebakarrak izanik gune soziolinguistiko erdaldunetan bizi ziren gurasoek gaztelania hala moduz ikasteko beharra izan zuten. Zenbait kasutan, ikasketa prozesu hori traumatikoa eta konplexuz betea izan zenez, ez zuten nahi beren seme-alabentzat halako "arazorik".
- Gurasoek ere, zenbait kasutan, euskaldunak izan arren hizkuntza ohiturak gaztelaniaz osatu zituzten.
- Eskola gaztelaniaz zen. Egoera horretan, euskaraz bakarrik zekiten haurrek arazoak izaten zituzten beren garapen akademikoan.
- Haurrak ziren maiz hizkuntzaren erabileran euskaratik gaztelaniaren aldeko ordezkapena eskatzen zutenak. Etxetik kanpoko gune nagusiak (eskola eta kalea) gaztelaniaz zirenez eragozpentzat har zezaketen euskara.
1940-1970 urteen artean Pasaian bizi zen egoera nahiko ondo agertzen dute egin ditugun aipamenek. Egoera horrelakoa izanik, euskararen transmisioa bi aldagairen araberakoa zen nagusiki; batetik, guraso euskaldunak bizi ziren barrutiko ezaugarri soziolinguistikoak; bestetik, gurasoek eraikita zuten euskararekiko identitatea.
- Identitate nazionalista zutenen kasuetan, etxea izan zen euskara erabiltzeko gune bakarra.
- Zenbait kasutan, aita eta ama euskaldunak ziren, eta ez zuten gaztelaniaz aritzeko gaitasunik. Egoera horretan euskara zen gurasoekin aritzeko hizkuntza, ezinbestean.
- Euskaldun elebakarrak izanik gune soziolinguistiko euskaldunetan bizi ziren gurasoek (Pasai Donibanen batez ere), ez zuten gaztelaniaren beharrik eta etxeko eremuan zuten eskema bakarra erreproduzitu zuten beren seme-alabengan.
- Ezin ulertu ditugu gune guztiak modu berean. Pasai Donibanen, euskararen erabilera normalizatuagoa zen heinean, euskararen transmisioa ere berezko zerbait bezala egiten zen, eta San Pedron edo Pasai Antxon transmisio hau zailagoa da.
- Euskararen familia transmisioa XXI. hasierako Pasaian. Izaera soziolinguistiko konplexuaren adierazlea.
- Guraso euskaldunak: aldebakarreko elebitasun soziala gainditu nahian
Soziolinguistikoki izaera ezberdina agertzen duen familia tipo bakoitzak azterketa berezitua behar du. Bakoitzak egoera ezberdina bizi baitu, eta bakoitzari eman beharreko erantzunak dituen behar eta eskakizunen araberakoa izan behar baitu.
Guraso euskaldunek haurrekin erabiltzen duten hizkuntza euskara da. Haurren ama hizkuntza euskara da, eta haurrekin komunikazioa lantzen den egoera guztietan familia hizkuntza ere euskara da. Hala ere, beren haurrek ezin diote ihes egin gaztelaniaren erakargarritasunari, eta gurasoek euskara hutsean egiten baldin badiete ere, berehala ikasten dute gaztelania. Kalea, eskola… dira gaztelania ikasteko aipatzen dituzten gune nagusiak. Gainera, haurrak konturatu egiten dira eguneroko bizitzan komunikatzeko, eta familiako eta eskolako gunetik kanpo gaztelania ezinbestekoa dutela, eta ikasteko demanda egiten dute.
Gurasoak kezkatzen dituen gai bat honako hau da: gaztelaniaren eraginez euskarak jasaten duen kalitate galera, haurrek bi hizkuntzen nahasketa egiten baitute askotan, bi hizkuntzen kalterako, noski. Gurasoek, bestalde, zalantza ugari dituzte haurrei transmititzen dieten euskararen inguruan. Beraien egunerokotasunean hizkuntza nagusia gaztelania izanda, erraztasun handiagoa dute, eta egoera horretan zaila ikusten dute taxuzko euskara transmititzea.
Ilusio eta eszeptizismo nahasketaz ikusten dute etorkizuna. Haurrek gaztelaniarekiko menpekotasuna dutela ikusten dute batetik, baina, bestetik, aisialdian, kiroletan… euskaraz aritzeko gero eta aukera gehiago sortzen ari direla diote.
2.2.2. Linguistikoki mistoak diren gurasoak: euskara eta gaztelaniaren elkar bizitzan euskararen aldeko apustua.
Haurrei etxean euskaraz zein gaztelaniaz egiten diete. Euskaraz ondo dakienak euskaraz, eta euskaran nahikotasun mailarik ez duenak, ahal duena euskaraz eta gainontzekoa gaztelaniaz. Oso haur txikiak dituzten bikoteetako kide erdaldunak saiatzen dira euskaraz muga ugari izan arren ahalik eta gehiena euskaraz egiten. Baina adinean gora egin ahala gero eta zailagoa ikusten dute hori, komunikazioa gero eta konplexuagoa baita.
Haur hauen ama hizkuntza zein izango den ez dute argi. Gainera batzuk garrantzi handia ematen diote horri, baina beste batzuek, berriz, erlatibizatu egiten dute ama hizkuntzaren garrantzia.
Haurrek txikitan erraz nahasten dituzte bi hizkuntzak. Adinean aurrera egin ahala zaila da gurasoentzat haurrei euskaraz aritzeko ohitura ezartzea. Eta eskolarentzat ere hala da, nahiz eta guztiek euskarazko eredu baten aldeko apustua egin. Gaztelaniarekiko joera dute denek, eta gurasoen ustez etxean ezarritako hizkuntza ohiturengatik baina gehiago, lagunen arteko harremanak gaztelaniaz eraikitzen direlako da. Horrek asko kezkatzen ditu, eta baita haurren euskararen kalitateak ere, gaztelaniaren eraginpean erabiltzen baitute.
- Guraso erdaldunak: haurrak euskalduntzeko gogo eta kezkak
Talde honetako partaideen artean gaztelania da familia hizkuntza. Hezkuntzan berriz, euskarazko ereduren baten (B edo D) apustua egiten dute. Hala ere, badute euskara "gehiegi" sartzen denean gaztelaniarik ikasten ez denaren ustea. Eta ez dute nahi halakorik beraien seme-alabentzat. Ikastetxean euskaraz aritzea egoki iruditzen zaie, baina gaztelania etxean bermatzeko beharra ere ikusten dute. Euskarak eremu txiki bat hartzen duelako eta gaztelaniak, berriz, eremu askoz ere zabalagoa. Zentzu honetan, kritikoak dira ikastoletako hezkuntzarekiko; haurrek ikastoletan gaztelaniarik ez dutela ikasten uste dute. Hizkuntza ereduei dagokionean ez dute D ereduaren aldeko apustu sendorik egiten, eskolan aholku hori egin arren.
Haur txikiek hasiera batean euskara eta gaztelania nahasten dituzten arren, Haur Hezkuntzaren amaierarako, bi hizkuntzak bereiztea lortzen dute. Euskararen erabilera nahiko mugatua da, hala ere. Gurasoen gehiengoak dio haurrek ez dutela ohiturarik euskaraz egiteko. Aukerak ere gutxi dituzte eskolatik kanpo. Trintxerpeko ingurunea eta harreman sarea erdaldunak izanik, zaila da euskararen erabilera normalizatzea.
Gurasoek, haurrak euskaraz ikasten aritzea ilusioz bizi dute. Hala ere, ikusten dituzte eragozpenak. Batez ere, etxeko lanetan laguntzeko orduan. Haurrak euskaraz ikasten badu, etxeko lanak ere euskaraz egin beharko ditu, eta gurasoak, euskararik ez jakitean, baztertuta sentitzen dira lan horietan. Horixe da, hain zuzen ere, D ereduaren alde egiteko zalantzak sortzen dizkien arrazoietako bat.
2.2.4. Euskaltegietako transmisio taldeak: Euskaraz komunikatzeko irrika bizia.
Euskaltegietako transmisio taldeetako kideek familia hizkuntza gaztelania dute. Hala ere, euskaraz ahalik eta gehien egiten saiatzen dira. Haurrak euskarazko ereduetan dituzte guztiek, eta haurrak euskalduntzea dute helburu nagusi.
Beraiek euskaraz ikasten egoteko motibazio nagusia haurra da. Ez dute beraien burua euskalduntzeko itxaropenik baina beraiek ikasten aritzea haurrarentzako eredu egokia dela uste dute. Horretaz gain haurraren heziketa prozesua (eskolako lanak...) gertuagotik jarraitzeko aukera ematen die euskara ikasteak.
Haurrek nahiko ondo omen daramate etxean gaztelaniaz eta eskolan euskaraz aritzea. Hala ere, gaztelaniaz aritzeko joera dute. Inguruneak eragin handia du horretan, hizkuntza ohiturak gaztelaniaz baitira gehienetan.
2.2.5. Udal euskaltegiko bikote misto gazteak: bikote hizkuntza euskara bihurtzeko aukera
Euskaldun eta erdaldun bikote mistoek era askotako egoerak bizi dituzte. Denen ezaugarri nabarmenena da bikote hizkuntza gaztelania dela. Bikotekide euskalduna euskaldun-zaharra denean saiakerak egiten dira bikote hizkuntza euskara bihurtzeko; kasu horretan, euskaldun-zaharrak motor lana betetzen du. Gainontzeko bikoteetan, bikotekideetako batek nahikotasun maila lortua izan arren, ez da euskararik egiten. Inguruneari egozten diote errua. Ingurune euskaldunago batean egonez gero, dagoeneko euskaldun izango liratekeela uste dute.
Erdaldunek euskararekiko oso motibazio positiboa dute, identitatezkoa, nahiz eta arrazoi instrumentalak ere agertzen diren. Adierazgarria da Trintxerpeko etorkinen seme-alaben egoera. Euskararen batere beharrik gabe hazi eta hezi izan dira, eta heldutasunean euskara deskubritzen dute bikote euskaldunaren bitartez askotan; eta mundu berri horretara gerturatzeko irrikaz daude. Beren helburua euskaldun oso izatea da, baina horretara euskaltegiko jardunarekin bakarrik iristea zaila iruditzen zaie. Inguruneak, berriz, ez du euskaraz aritzeko behar adina gunerik eskaintzen. Eta horrez gainera, arrazoi endogenoak ere badira: beldurrak, kezkak, besteek esango dutenaren ardura… Euskaraz dakien jendeak laguntzen dien galdetzen zaienean, batzuek baietz diote, baina beste batzuek hizkuntza ohitura aldatzean komunikazioa asko trabatzen dela eta zaila dela uste dute.
Etorkizunean, haurrik izango balute, ahal duten mailan euskaraz egiteko asmoa agertzen dute. Erdaldunek, gainera, haurrekin beraiek ere errazago ikasiko dutela uste dute. Egon zen zalantzaren bat, hala ere, haurrarekin ama hizkuntza ez den hizkuntza erabiltzeak sortzen dituen arazoen eta emaitza txarren inguruan.
2.3.…Euskararen transmisioa bermatu ahal izateko motibazioak. Hizkuntzaren ezagutza maila eta harreman sarearen araberakoak.
- Ez dugu ezer berririk esaten euskara etxean transmititzeko bikoteko bi kideak elebidun izan behar dutela esaterakoan. Motibazioa ere oso ezberdina da bikoteko kideen euskararen ezagutza maila eta daukaten harreman sareen arabera.
- Euskararen ezagutza gero eta handiagoak identitatezko motibazio bat dakar. Euskaldunak kontziente dira gaztelaniaren gehiegizko eraginaz eta haurrek egoera hori gainditzea nahi dute. Etxean haurrekin euskaraz egin arren, gertuko harreman sareetan hizkuntza ohiturak aldatzea zaila ikusten dute eta administrazioaren aldetik interbentzioa eskatzen dute beraien haurrak euskaraz bizitzeko aukera izan dezaten.
- Euskarazko nahikotasun maila bat ez dutenen artean ezberdintasunak nabaritzen dira harreman sarearen arabera. Euskaldunekin harremanak dituztenek identitatezko motibazioa dute euskararekiko eta hizkuntza ez ezagutzea gabezi bezala bizi dute. Euskara beraientzat esanahi afektiboa duen zerbait da, beraiek menperatzen ez badute ere. Beraien haurrek "euskararen mundua" ezagutu dezaten nahi dute beraien ezintasun, lotsa eta arazoak gainditzearren.
Haurrarekin euskaraz aritzeko saiakerak egiten dituzte haurrarekin eraikitako komunikazioa zailagoa eta eskasagoa izango dela jakin arren. Oso kasu gutxitan dute familia hizkuntza euskara bihurtzeko helburua, baina beraien eredua haurrarentzat ona izango delakoan daude. Azken hau da transmisio taldeetan euskaltegietan ari direnen motibazio nagusia.
- Euskararen inguruko harreman sarerik ez dutenentzat, berriz, inposatutako hizkuntza arrotz eta zaila da euskara. Euskara, beraiek haurrak zirenean euskaldunek egiten zuten etxeko hizkuntza izatetik ikastetxean eta lan munduan sartzeko ezinbesteko baldintza izatera pasa zen, eta oroitzapen txarrak dauzkate euskara ikasteko iraganean egindako saiakeren inguruan. Inposatutako zerbait bezela bizi izan zuten, eta oroitzapen horrek bizirik dirau.
Inposizio horrek beraien haurrengan ahalik eta eragin gutxien izan dezan hizkuntzaren transmisioarekiko motibazio instrumentala dute. Arazoak sortzen dizkie, ordea: haurrekin komunikazioa zailtzen du etxeko lanak egiterakoan, eskolako gaietaz hitz egiterakoan… Euskarak eskaintzen duen munduarekiko ezezagutza handia dute eta propioa duten erdararen galera ekar dezakeela uste dute.
- Konplexuak eta anitzak diren hizkuntza komunitateetan erantzun berezitu baina osagarriak eman behar zaizkie hizkuntza gaitasun ezberdina duten eta harreman sare ezberdinak dituzten gurasoei. Guztiak, bakoitza bere abiapuntutik, saiakera handia ari baitira egiten beraien haurrak euskaldun izateko.
Guraso hauen guztien motibazioan eragin ahal izateko erakundeen arteko elkarlana (administrazioa, ikastetxeak, erakundeak, elkarteak) ezinbestekoa da. Bikote euskaldunen kasuan beraien saiakeran lagunduta sentitu ahal izateko. Bikote mistoen kasuan, bikote hizkuntza euskara bihurtzeko eta haurrentzako erreferente positiboak izateko konplexu eta lotsarik gabe. Eta bikote erdaldunen kasuan, euskara ezagutu dezaten, ez eraso eta inposizio moduan, aukera zoragarri baten moduan, baizik.
3. FAMILIA BARRUKO HIZKUNTZA TRANSMISIOA PASAIAN: IKERKETAREN ERAGINKORTASUNA ONDOREN UDALERRIAN EDO ESKUALDEAN EGIN DIREN PLANGINTZETAN
Pasaiako Udalak idazlan honen oinarria den ikerketa-beka deitu zuenean bi helburu ezarri zituen:
- Batetik, udalerriko memoria historikoa jaso nahi zuen euskarari dagokionean. Helburu honekin eginak ziren lehenagotik hainbat ikerketa udalerrian (Atela, N. / Isasi, A. / Vicente, J .2000). Lan berri honekin osatu egin nahi zen aurreko ikerketek egindako bidea.
Zentzu horretan interesgarria ikusten zen familia transmisioak 1940-1970 urteen artean ezagutu zuen galeraren inguruko azterketan sakontzea. Aldi berean, egungo memoria kolektiboan gertaera hark zein eragin izan dituen lantzea ere egokia zela pentsatu zen.
- Bestetik, familia transmisioaren inguruan gaur egungo gurasoek eraikitako diskurtsoa jasotzea ere interesgarria ikusten zen oso. Guraso tipo ezberdinek gai honen inguruan dituzten motibazio, iritzi eta beharrak ezagutzea ezinbestekoa da administrazioarentzat eraginkorra izango den eskuhartze bat diseinatu eta abian jartzeko orduan.
Ikerketa honetako emaitzak eta iradokizunak aintzakotzat hartu dira 2003. urtean Oarsoaldeko eskualdean abian jarritako Familia Egitasmoa diseinatzeko orduan.
Egitasmo honen hausnarketa eta diseinu prozesua familia transmisioan eragina izan dezaketen eragile guztien elkarlana izan da. Euskaltegiak, ikastetxeak (guraso eta irakasleak), Berritzegunea, euskara elkarteak eta Udala bera prozesu guztian parte hartzen aritu dira.
Udal teknikariek positiboa ikusi dute plangintza diseinatzeko orduan Pasaiako udalerrian egindako ikerketa eskura izatea. Hausnarketan sortzen ziren iritzi eta erreflexioen osagarri moduan ikusi dute, eta prozesuan eraikitako diskurtsoekin alderatzeko baliagarria izan zaie.
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA