Metodologia sendorik gabe teoria onik ez

Xabier Isasi
Aipamenak
oraindik ez dakigu behar den zorroztasun mailaz Euskal Herrian zenbat euskaldun bizi garen. Arazo korapilatsua da. Alderdi batetik, egia da Euskal Herriaren banaketa politiko-administratiboak ez duela batere laguntzen euskararen lurraldeetan euskaldunak zenbatzen. Baina, gure ustez, hori ez da arazo nagusia. Benetako arazoa metodologian datza; ez baitaukagu euskaldunak zenbatzeko prozedura fidagarririk.

Badakigu zerbait: euskaldunok gobernuek zenbatu behar gaituzte zentsuaren bitartez. Frantziako gobernuak ez gaitu zenbatzen, inkesta bidez estimazio batzuk egin baditu ere. Espainiako gobernuak, Nafarroako Foru Komunitatekoak eta Eusko Jaurlaritzak, bai, zenbatzen gaituzte. Hala ere, Nafarroako zonalde “erdalduneko” euskaldunak ez zenbatzea erabaki dute Espainiako eta Nafarroako Foru Komunitateko gobernuek.

Nafarroa Garaian eta EAEn zenbaketarako antzeko metodologia erabiltzen dute. Eta, gogoan izan, aurkeztutako datu guztien sorburua berbera da, 2001ko zentsua, alegia. Nola liteke, bada, horren desberdinak izatea? Nola liteke INEren arabera euskaldunak milioi inguru izatea eta EUSTAT eta IENen datuetan zazpiehun mila inguru izatea? Zein dabil zuzen eta zein oker? Benetan, zenbat gara euskaldunak?

Euskarari buruzko galderak irudian agertzen diren moduan egiten dira, ez dago aparteko azalpenik, laguntzarik edo iradokizunik. Horrela, erantzuleak bere kabuz hautatu behar ditu derizkion erantzunak. Erantzuleari ez zaio jakinarazten erantzun-aukeren artean bateraezintasunik egon daitekeen ala ez. Printzipioz, erantzun posible guztiak aintzat hartzen dira, beraz. Galdesortak horretarako bidea ematen du, behintzat.

Gure ustez erantzun klase sailka ezinak –gorriz markaturikoak–, 45 dira, guztira % 56. Hala ere, definizioak malgutasun handiz aplikatuz, erantzun klase sailka ezinen kopurua hogei batera murriztu dugu (% 20). Gure ustez, hogei erantzun klase horiek benetan onartezinak eta sailka ezinak dira, ezin egotz baitakizkioke definitutako inongo hiztun tipori. Horretan, gure ustez, modu desberdinean jokatu dute INEk, alde batetik, eta EUSTATek eta Nafarroako Estatistika Institutuak, bestetik. Hortik, bada, zenbakiak horren diferenteak lortu izana.

Metodologia akats larri horiek anabasa sorrarazten dute hiztunen sailkapenetan eta, sarri askotan, kategoria ulertezinak sortu. Ez ditugu ezagutzen EUSTATek eta INEk hiztun klaseak osatzeko erabiltzen dituzten esleipen arauak. Dakiguna da hiztun klaseak eta, seguru asko, esleipen arauak desberdinak direla. Ez daukagu esaterik, bada, zein den hobea edo zuzenagoa.

Ikerketa ugari egin izan dira euskararen erabilerari buruz. Eta egiten ari dira. Hori ondo dago, beti ikasten da zerbait-eta. Halere, berriz diogu, nekez lor dezakegu euskararen erabilera soziala neurtzea, zenbat euskaldun garen jakiteko. Horrek garamatza, ezinbestean, erabileraren inguruko aurreiritzi eta epai moral ugari zabaltzera.

Erabileraren behe-goi mugak ezaguturik, ondorengoa esan dezakegu: HIZKUNTZA GUTXITUAREN ERABILERA MAILA ELEBIDUNEN PROPORTZIOA BAINO TXIKIAGOA DA. Kasurik onenean, esaterako, erabilera erabateko leialtasunez eta bikoteka gauzatzen denean, hizkuntza gutxiagotuaren goren mailako erabilera tasa elebidunen proportzioaren berretura besterik ez litzateke izango. Eta hori, berriz diogu, erabileraren izugarrizko maila jasoa izango litzateke, ia ezinezkoa.

Euskararen erabileraz hitz egitea konplexua da, erabilera mota asko dago-eta. Hemen erabilera sozialaz edo kaleko erabileraz dihardugu. Garrantzitsua da ñabardura hori aintzat hartzea, kasuan kasu, neurketarako erabili beharreko metodologia arras desberdina izan baitaiteke. Gure kasuan, neurgaiaren izaera (hiztunen portaera) zein den jakinik metodologiarik egokiena behaketa metodologia deiturikoa da.

Edozein kasutan, bide desberdinetatik lor ditzakegun indizeak interpretatzeko eta ebaluatzeko irizpideak izanez gero, metodologia desberdinak erabiltzea onuragarria izan daiteke. Tamalez, ez dugu uste hori oraindik orain horrela denik. Erabileraren inguruko ikerketetan maizago lantzen dira espekulazioak eta euskaldunen hizkuntza portaeren gaineko ebaluazio moralak (eta linguistikoak), erabileraren egoeraren berri eman dakiguketen adierazleak baino.

Iritziak iritzi, denetarik aurki dezakegu berreskurapen prozesua ebaluatzerakoan, baikorrenetatik hasi ezkorrenetaraino. Badira izan, euskara bizkorregi eta oso ondo zabaltzen ari dela esaten dutenak eta, aldi berean, motel eta oso gaizki doala esaten dutenak. Biek ahala biek dauzkate arrazoiak, datuak, eta ikerketa mamitsuak.

Oinarri metodologiko sendoagoak eta adostuak beharko genituzke datu eta interpretazio kontrajarrien anabasa honetatik ateratzeko.

Hizkuntzen arteko ukipen egoera gertaera arrunta da. Hau da, herri askotan jazotzen da; Europan bakarrik berrogeita hamar milioi pertsona inguru bizitzen gara egoera horretan. Halere, ez da gehiegi aztertu. Gehienetan, hizkuntza gutxitua desagertu aurreko egoera gisa ulertzen da. Baina beti ez da horrela izaten. Horra hor, lekuko, euskararen egoera. Hizkuntzen arteko ukipen egoera, bada, ezegonkorra da; aldakorra, alegia. Aldakortasun horretan hizkuntzen arteko lehia ez da beti modu berean agertzen. Hizkuntza gutxituaren aldetik iraupenerako erresistentziarik izaten ez bada erabateko desagerpena berandu baino lehenago gertaera segurua da. Erresistentzia egonez gero hizkuntza gutxitua iraunarazi daiteke. Erresistentziatik harago, berreskurapena eginkizun zaila eta luzea da.

Euskararen kasua azken horietako bat da, eginkizun zaila eta luzea. Gauden horretan zer egiten den eta nola egiten den lorpenetan eta prozesuaren abiadan eragingarriak dira. Hizkuntzen arteko ukipen egoeran hizkuntza gutxituaren desagerpena berezko joera da. Horren aurrean etengabeko azterketak eta planifikazioak beharrezkoak dira. Eta horretarako, metodologia zorrotza eta sendoa izatea ezinbestekoa da. Artikulu honetan oinarrizko metodologia arazoei heltzen diegu. Ez dira berriak, baina, gure ustez, argitu gabe daude oraindik eta oso garrantzitsuak dira euskararen berreskurapen prozesua bide zuzenetik eraman ahal izateko.

ZENBAT GARA EUSKALDUNAK?

Izenburutik erretolikaz hastea gehiago dagokio politikagintzari, soziolinguistika aldizkariko artikuluari baino. Erretolika da, bai, baina HOGEI URTE baino gehiago gabiltza gai honen itzuli-mitzulian, eta ez diogu taxuzko erantzunik eman. Hau da, oraindik ez dakigu behar den zorroztasun mailaz Euskal Herrian zenbat euskaldun bizi garen. Arazo korapilatsua da. Alderdi batetik, egia da Euskal Herriaren banaketa politiko-administratiboak ez duela batere laguntzen euskararen lurraldeetan euskaldunak zenbatzen. Baina, gure ustez, hori ez da arazo nagusia. Benetako arazoa metodologian datza; ez baitaukagu euskaldunak zenbatzeko prozedura fidagarririk.

Euskaldunak zenbatzeak, horrela esanda, eginkizun erraza dirudi. Zuek irakurleak BAT aldizkariak laurehun bat dauzka–, idazleak demagun hogei bat, Klusterreko langileak, ... Bide horretatik euskaldun mota jakin bat zenbat garen jakin genezake, euskaldun batzuk zenba genitzake, baina horrela guztiak inondik inora ez. Euskaldun guztiak zenbatzea, ostera, nola egin da? Edo, galdera errazagoa egin dezagun, nork egin behar du? Nazioarte mailan eginkizun hori tokian tokiko gobernuei egozten zaie. Nazio Batuen Erakundeak hizkuntzari lotutako hiru ezaugarri, gutxienik, neurtzea (zenbatzea) gomendatzen du: jatorrizko hizkuntzaren araberako hiztunak (ama-hizkuntza), hizkuntzaren jakite-mailaren araberako hiztunak (hizkuntzaren jakite-maila) eta hizkuntzaren erabilera (hizkuntzaren erabilera). Aipaturiko erakunde horrek zer neurtu, noren ardura den, eta zeren bitartez egin daitekeen adierazten du. Tresna edo bitartea zentsua da, biztanleriaren zentsua, alegia.

Badakigu zerbait: euskaldunok gobernuek zenbatu behar gaituzte zentsuaren bitartez. Frantziako gobernuak ez gaitu zenbatzen, inkesta bidez estimazio batzuk egin baditu ere. Espainiako gobernuak, Nafarroako Foru Komunitatekoak eta Eusko Jaurlaritzak, bai, zenbatzen gaituzte. Hala ere, Nafarroako zonalde “erdalduneko” euskaldunak ez zenbatzea erabaki dute Espainiako eta Nafarroako Foru Komunitateko gobernuek. Zenbatze kontu horretan gobernuen estatistika erakundeek dihardute. Espainiako Nazio Estatistika Institutua (INE), Nafarroako Foru Komunitateko gobernuaren Nafarroako Estatistika Institutua (IEN) eta EAEko Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT) dira, besteak beste, zentsu eta udal erroldetako datuak ustiatzen dituztenak. Datuen jatorria, berriz, berbera da kasu guztietan: zentsuak eta udal erroldak. Hala ere, horiek dira euskaldunak zenbatzeari dagokionez erreferentzia nagusiak. Auzia zertan den ikus dezagun, adibide gisa Espainiako INEk eta EAEko EUSTATek euren web guneetan zabaltzen duten informazioa aldatu dugu hona:

1. taula: Euskaldunak zenbatzen INE.

Conocimiento de lenguas propias

TOTAL

No lo entiende

Sólo lo entiende

Sólo lo entiende y lo sabe leer

Sólo lo entiende y lo sabe hablar

Lo entiende y lo sabe hablar y leer, pero no escribir

Lo entiende y lo sabe hablar, leer, y escribir

No es aplicable

TOTAL

2613642

1107510

87683

19703

104281

34294

1017753

242418

Navarra (Comunidad Foral de)

548166

210906

8215

1538

9862

4467

70760

242418

País Vasco

2065476

896604

79468

18165

94419

29827

946993

0

@INE 2004. Censos de Población y Viviendas 2001. Resultados definitivos.

INEk lurralde horietan egindako zenbaketaren arabera euskaldunak izango ginateke:

Nafarroa

EAE

Guztira

Euskaldunak

85089

1071239

1156328

Nafarroako Estatistika Institutuak, euskarari dagokionez, ez du 2001eko daturik argitaratu bere web gunean –guk ez dugu aurkitu, behintzat–, eta 1996ko datuekin konformatu behar dugu. Aldaketa hori gogoan hartuta interesgarria iruditu zaigu datu horiek bere horretan hona ekartzea:

2. taula: Euskaldunak zenbatzen Nafarroako Estatistika Institutua.

2 Urtetik goitikoen banaketa hizkuntza tipologiaren, sexuaren eta eremuaren arabera. Distribución de la población de 2 y más años por tipología lingüïstica, según sexo y zonas.

SEXU ETA EREMUAK SEXOS Y ZONAS

GUZTIRA TOTAL

EUSKALDUNES

CUASI-EUSKALDUNES

ERDALDUNAK ERDALDUNES

ALFABETUA ALFABETIZADOS

ERDI.ALFABET PARCIAL. ALFA

ALFABETATU GABE .NO ALFABETI.

ALFABETUA ALFABETIZADOS

ALFABETATU GABE .NO ALFABETI.

PASIBOAK PASIVOS

GUZTIRA / TOTAL

511.898

34.907

14.865

6.158

16.876

9.955

11.114

418.023

Euskalduna / Vascófona

55.292

16.909

12.189

4.331

2.344

2.750

2.298

14.471

Mistoa / Mixta

267.299

15.581

2.411

1.612

11.186

5.838

7.433

223.238

Ez-Euskalduna / No Vascófona

189.307

2.417

265

215

3.346

1.367

1.383

180.314

Fuente: Estadística de Población de Navarra. 1996

Nafarroa Garaian, 1996an, euskaldunak izan zitezkeen 55.930. Eguneraturik gabeko datuak badira ere, irakurleak Nafarroako Estatistika Institutuak zer informazio ematen duen eta zein formatutan agertzen duen ikustea nahi genuen. EAEko EUSTATek damaigun informazioa itxuratu egin dugu baina daturik aldatu gabe. Ikus dezagun:

3. taula: Euskaldunak zenbatzen EUSTAT.

Guztira

Erdaldunak

Ia-euskaldun hartzaileak

Ia-euskaldun alfabetatu gabeak

Ia-euskaldun alfabetatuak

Ia-euskaldunak

Euskaldun alfabetatu gabeak

Euskaldun erdi-alfabetatuak

Euskaldun alfabetatuak

Euskaldunak

Euskal AE

2033247

906143

95926

71711

302487

470124

22776

106433

527771

656980

Araba

279460

165241

12931

6771

49205

68907

1281

4532

39499

45312

Gipuzkoa

656499

189520

30885

30830

67468

129183

10384

53423

273989

337796

Bizkaia

1097288

551382

52110

34110

185814

272034

11111

48478

214283

273872

>=2urteko biztanleria per lurraldea eta euskara-maila.

EUSTAT

2001

Azkenik, EDB1.0 euskararen datu-baseak darabiltzan datuak erakusten ditugu.

4. taula: Euskaldunak zenbatzen EDB1.0.

Lurraldea

Urtea

Euskaldunak

Ia-euskaldunak

Erdaldunak

Euskal Herria

2001

779.788

552.871

1.497.091

Araba

2001

45.312

68.907

165.241

Bizkaia

2001

273.872

272.034

551.382

Gipuzkoa

2001

337.796

129.183

189.520

EAE

2001

656.980

470.124

906.143

Ipar Euskal Herria

2001

59.177

33.953

166.384

Nafarroa Garaia

2001

63.631

48.794

424.564

EDB1.0 datu-basearen iturriak EAEren eta Nafarroa Garaiaren kasurako, hurrenez hurren, EUSTAT eta Nafarroako Estatistika Institutuak dira. EDB1.0ren bitartez jakin dezakegu 2001eko Nafarroa Garaiko euskaldunen kopurua, beraz. Badago egon euskaldunak zenbatzeko beste iturri batzuk, garrantzitsuena, adibidez, Eusko Jaurlaritzak aldian aldiro egiten duen “Euskararen Jarraipena”. Zenbaketa hori inkestaren bitartez egiten da eta, espero daitekeenez, ez dator guztiz bat goian emandako datuekin. Metodologia desberdina darabilelarik hausnarketa honetan ez sartzea erabaki dugu.

Irakurleak argiago ikus dezan lau iturri desberdinetatik (EDB1.0, EUSTAT, Nafarroako IE eta INE) jasotako datuak taula bakarrera ekarri ditugu.

5. taula: 2001ean zenbatutako euskaldunak iturri desberdinen arabera.

Lurraldea

EDB1.0

EUSTAT

Nafarroako EI

INE

Euskal Herria

779.788

EAE

656.980

656.980

1.071.239

Ipar Euskal Herria

59.177

Nafarroa Garaia

63.631

63.631

85.089

EDB 1.0-k, Euskal Herri osoko datuak ematen dituen bakarra izateaz harago, EUSTAT eta Nafarroako Estatistika Institutuko datuak erabiltzen dituela erakusten du. Oro har, aurreratu dezagun, Nafarroa Garaian eta EAEn zenbaketarako antzeko metodologia erabiltzen dute. Eta, gogoan izan, aurkeztutako datu guztien sorburua berbera da, 2001ko zentsua, alegia. Nola liteke, bada, horren desberdinak izatea? Nola liteke INEren arabera euskaldunak milioi inguru izatea eta EUSTAT eta IENen datuetan zazpiehun mila inguru izatea? Zein dabil zuzen eta zein oker? Benetan, zenbat gara euskaldunak?

Nahas-mahas horretan, informazioaren sorburua zein den aztertzeari lotzea beste irtenbiderik ez dago. Zentsuan eta udal erroldetan hizkuntzari buruzko galderak, euskarari dagozkionak, hiru ataletan banaturik daude: hizkuntzaren jakite-mailari dagozkionak (ulermena, mintzamena, irakurmena eta idazmena), jatorrizko hizkuntzari dagozkionak (ama-hizkuntza euskara, gaztelania, biak ala beste erdararen bat) eta etxean gehien erabiltzen den hizkuntzari dagozkionak (euskara, gaztelania, biak ala beste erdararen bat).

Aztertu ditugun galdesorta edo kuestionarioetan, bakar batean agertzen dira hizkuntzari (euskara) buruzko galderak. Erroldako datuak deritzan galdesortan ez dago euskarari buruzko galderarik. Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika deritzan galdesortan ez dago euskarari buruzko galderarik. Bakarrik, Etxegunearen galdesortan euskarari dagozkion hiru itaun agertzen dira:

53isasi1

1. irudia: Etxegunearen galdesortako euskarari buruzko galderak.

Euskarari buruzko galderak irudian agertzen diren moduan egiten dira, ez dago aparteko azalpenik, laguntzarik edo iradokizunik. Horrela, erantzuleak bere kabuz hautatu behar ditu derizkion erantzunak. Erantzuleari ez zaio jakinarazten erantzun-aukeren artean bateraezintasunik egon daitekeen ala ez. Printzipioz, erantzun posible guztiak aintzat hartzen dira, beraz. Galdesortak horretarako bidea ematen du, behintzat.

Galdesortan agertzen diren hiru galdera sorta horien atzean oinarrizko aldagai demolinguistikoak direla esango dugu. Hegoaldeko lau herrialde historikoetan oinarrizko aldagai demolinguistikoak ondorengoak dira:

1. Euskararen jakite-maila.

2. Jatorrizko hizkuntza

3. Etxean gehien erabiltzen den hizkuntza

Artikulu honetan konformatuko ginateke jakingo bagenu euskaldunak zenbat garen edo, halabeharrez, zenbaketa nola egiten den jakingo bagenu.

Zentsuen eta udal erroldetako orriko galdesortaren 7. itaun sorta (ikus 1. irudia) aztertzen badugu, laurogeita bat erantzun posible daudela erraz ikus dezakegu. Teorian, bada, laurogeita bat hiztun mota atera zitezkeen itaun sorta horretatik. Errealitatean sailkapen hori ezinezkoa dela, bistan da. Edozelan ere, arazoa zorrotzago aztertzeko itaun sortaren lagin-espazioa eta euren probabilitate-funtzioa zein den aztertzen badugu, 3*3*3*3 heineko taula eraiki beharko genuke: ulermena * mintzamena * irakurmena * idazmena. Bi bider biko espazioan ikusi ahal izateko, berriz, ulermena/mintzamena eta irakurmena/idazmena elkartu ditugu ondoko taula paperera ahal izateko:

6. taula: Euskara maila orokorra, zentsu eta udal erroldetako hiztun tipologia.

ULERTU / HITZ EGIN

Ezer ez

Ezer ez

Ezer ez

Nekez

Nekez

Nekez

Ondo

Ondo

Ondo

Ezer ez

Nekez

Ondo

Ezer ez

Nekez

Ondo

Ezer ez

Nekez

Ondo

IRAKURRI / IDATZI

Ezer ez

Ezer ez

7

7

0

6

5

5

6

5

3

Ezer ez

Nekez

7

7

0

6

5

5

6

5

3

Ezer ez

Ondo

7

0

0

6

5

5

6

5

3

Nekez

Ezer ez

7

0

0

6

5

5

6

5

3

Nekez

Nekez

7

0

0

6

4

4

6

4

2

Nekez

Ondo

7

0

0

6

4

4

6

4

2

Ondo

Ezer ez

7

0

0

6

4

4

6

4

2

Ondo

Nekez

7

0

0

6

4

4

6

4

2

Ondo

Ondo

7

0

0

6

4

4

6

4

1

Taulan, erantzunekin osa daitekeen lagin-espazio osoa islatu dugu, 34 kategoria posible guztiak, laurogeita bat alegia. Jakina denez, ostera, erabiltzen den hiztun tipologia zazpi kategoriakoa besterik ez da. Zazpi kategoria horiek 1981eko zentsuaz geroztik erabiltzen direnak dira, hain zuzen ere, 2. eta 3. tauletan agertzen diren hiztun tipoak. Batetik zazpira zenbakiturik, euskaldun alfabetatua tipoarengandik erdalduna tipoarengana, kategoria guztiak 6. taulako erantzunen lagin-espazioan kokatu ditugu zenbaki desberdinez bereziturik. Zazpi tipo horiei sailka ezinak –gorriz eta 0 zenbakiaz markaturikoa– kategoria erantsi diegu. Hau da, erantzun onartezinak edo interpreta ezinekoak. Seigarren taula horretan, hiztun klase bakoitzari kolore –zenbaki– bana egotzi diegu euskaldun alfabetatua berde iluna (1), euskaldun erdi-alfabetatua berdea (2), euskaldun alfabetatugabea berde argia (3), ia-euskaldun alfabetatua berdexka (4), ia-euskaldun alfabetatugabea urdin argia (5), ia-euskaldun hartzailea horixka (6) eta, azkenik, erdalduna horia (7).

Erantzun klase bakoitzari dagokion hiztun tipoa zehazteko estu lotu gatzaizkie EUSTATek darabiltzan definizioei. Hiztun tipoak eta erantzun klaseak ahalik eta gehien lotzen saiatu gara. Horregatik, hain zuzen, berez sailka ezin daitezkeen erantzun klase batzuk –gorriz markaturikoak–, hiztun tipo zenbaki jakinekin agertzen dira. Gure ustez erantzun klase sailka ezinak –gorriz markaturikoak–, 45 dira, guztira % 56. Hala ere, definizioak malgutasun handiz aplikatuz, erantzun klase sailka ezinen kopurua hogei batera murriztu dugu (% 20). Gure ustez, hogei erantzun klase horiek benetan onartezinak eta sailka ezinak dira, ezin egotz baitakizkioke definitutako inongo hiztun tipori. Horretan, gure ustez, modu desberdinean jokatu dute INEk, alde batetik, eta EUSTATek eta Nafarroako Estatistika Institutuak, bestetik. Hortik, bada, zenbakiak horren diferenteak lortu izana.

Azterketaren hariari jarraituz, honela eratu dugu ondorengo probabilitate-taula:

7. taula: Hiztun tipoak, erantzun klase kopurua eta dagozkion probabilitateak.

maiztasun

Hiztun-tipoak kodea gordina erlatibo multzoka

Sailka ezinak

0

16

0,20

Euskaldun alfabetatuak

1

1

0,01

0,11

Euskaldun erdi-alfabetatuak

2

4

0,05

Euskaldun alfabetatugabeak

3

4

0,05

Ia-euskaldun alfabetatuak

4

15

0,19

0,56

Ia-euskaldun alfabetatugabeak

5

12

0,15

Ia-euskaldun hartzaileak

6

18

0,22

Erdaldunak

7

11

0,14

Aurreneko bi zutabeetan hiztun tipoak eta erantzun sailka ezinak eta zenbakizko ikurrak jarri ditugu, ondoren kategoria bakoitzari dagozkion erantzun klase kopurua, gero kategoria bakoitzari dagokion zorizko probabilitatea eta, azkenik, sailka ezinen kategoriari eta hiru hiztun tipo nagusiei dagozkien zorizko probabilitateak. Probabilitate banaketa uniformea beharko luke. Alegia, hiztun tipo guztiek, edo erantzun klase multzo guztiek, zorizko probabilitate maila bera beharko lukete izan. Ez da horrela, ostera.

Metodologia akats larri horiek anabasa sorrarazten dute hiztunen sailkapenetan eta, sarri askotan, kategoria ulertezinak sortu. Ez ditugu ezagutzen EUSTATek eta INEk hiztun klaseak osatzeko erabiltzen dituzten esleipen arauak. Dakiguna da hiztun klaseak eta, seguru asko, esleipen arauak desberdinak direla. Ez daukagu esaterik, bada, zein den hobea edo zuzenagoa. INEk darabilena estandarragoa, metodologikoki landuagoa eta sinpleagoa da. Honaino iritsita, ondorio batzuk atera ditzakegu:

1. INEk, alderdi batetik, eta EUSTATek eta Nafarroako EIk, bestetik, erabiltzen dituzten hiztun tipologiak bateraezinak dira. 2. INEk euskaldunen kopurua nabarmen handiesten du. 3. EUSTATek eta Nafarroako EIk egindako neurketa metodologikoki oso ahula da eta, erabilitako prozedura dela bide, baliteke euskaldunen kopurua agertzen dena baino txikiagoa izatea.

Utz dezagun hemen euskaldunak zenbat garen edo ez garenaren auzia, eta horrela eskatu digute, eta euskaren erabileraren ur uherretan murgil gaitezen. Irakurle argiak, ikusten denez, zenbaketaren arazo hutsala konpontzeko gauza izan ez bagara, nekez uler dezakegu hori baino handiago den beste bat. Hala ere, saiatuko gara.

EUSKALDUNOK ZENBAT ERABILTZEN DUGU EUSKARA?

Galderak badu bere mamia. Hasteko jarri dugu “zenbat” eta ez nola, non, noiz, edo bestelakorik. Zenbaki bat bilatu nahi dugu, proportzio bat, hain zuzen ere. Jarraitzeko, “euskaldunak” idatzi dugu, ez biztanle guztiak, bakarrik euskaraz dakiten pertsona horiek. Eta, hau patua! hortik datorkigu aurreneko zorigaitza! Zelan jakin dezakegu euskaldunek zenbat erabiltzen duten euskara, euskaldunak eurak zenbat diren jakin barik? Arazo latza da, benetan. Izan ere, euskararen erabileraren neurketa definizioz erlatiboa da. Hau da, zehatz-mehatz zenbat euskaldun garen jakin gabe erabilera kuantifikatu nahi izatea alferrikakoa da. Agian, zorrotzegiak izan gara eta ez genuen esan behar alferrikakoa denik. Baliteke zurrunegi hitz egitea, ados. Edozein kasutan, arazo larriak izango ditugu neurtutako erabilera interpretatzen. Demagun EAEn % 16ko erabilera neurtu dugula: zuek uste duzue berdina dela interpretatzea INEren datuekin (milioi bat euskaldun) edo EUSTATekoekin (seiehun mila euskaldun)?

Ikerketa ugari egin izan dira euskararen erabilerari buruz. Eta egiten ari dira. Hori ondo dago, beti ikasten da zerbait-eta. Halere, berriz diogu, nekez lor dezakegu euskararen erabilera soziala neurtzea, zenbat euskaldun garen jakiteko. Horrek garamatza, ezinbestean, erabileraren inguruko aurreiritzi eta epai moral ugari zabaltzera.

Nola ebalua daiteke euskararen erabilera?

Argi hitz egin dezagun, ikuspegi estatistikotik (eta legaletik) euskaldun guztiok elebidunak gara. Badakigu jakin gure gizartean txertaturik bizimodu arrunta eginez ezinezkoa dela euskara hutsez bizitzea. Hiztunen kontzientzietan arakatzen hasi aurretik, hizkuntzen arteko ukipen egoerak euskararen erabilera askerako zer tarte uzten duen jakin beharko genuke. Hori neurri batean egina dago. Jose Luis Alvarez Enparantzak, Txillardegi irakasleak, aspaldi erakutsi zigun prozedura erraz bat kalkuluak egiteko. Aldizkari honetan bertan orain baino lehenago argitaratu izan dugu horri buruzko artikuluren bat edo beste. Artikulu horietatik hartu izan dugu hainbat pasarte hona aldatzeko.

Jose Luis Alvarez Enparantza irakasleak hizkuntza gutxituaren erabileraren auzia ebazteko 1984. urteaz geroztik eredu matematiko zehatza garatu du. Eredu matematiko hori, funtsean, prozesu estokastikoaren deskribapenean datza. Hizkuntza gutxiagotuaren erabilera maila hiru osagairen funtzio zuzena izango litzateke: elebidunen proportzioa (ex ), mintzakide taldearen tamaina edo solaskide kopurua erabilera askean (wi ) eta hizkuntza gutxituarekiko leialtasuna (mB ). Horrela, erabilera maila kalkulatzeko formula ondorengoa izango lirateke:

elebidunen proportzioa

laukotearen pisua

hirukotearen pisua

bikotearen pisua

hizkuntzarekiko leialtasuna

Hizkuntza gutxiagotuaren erabilera maila

Ikusten denez, mintzakide kopurua bikotetik laukoteraino mugatu dugu. Izan ere, elkarrizketa askea solaskide gehiagoren artean gertatzea oso probabilitate txikiko jazoera baita. Hau da, bost edo hiztun gehiago biltzen direnean, elkarrizketa laukote edo azpitalde txikiagotan banatzen dela suposatzen dugu. Nola nahi ere, wi pisu estatistikoak dira, haztapen neurriak, alegia.

Horiek horrela, eredu honetan ondorengoak bete beharrekoak dira, nahitaez:

w2 + w3 + w4 = 1

eta ondorioz erabilera maila ere:

EKBk 1993an eta 1997an, eta SEIk 2001eko neurraldietan, solaskide kopurua behatu zituzten. Hau da, behatutako elkarrizketak bikoteetan, hirukoteetan, laukoteetan, boskoteetan edo talde handiagoetan gertatzen zirenen arabera, bikote, hirukote, laukote, boskote,… kopuruak zenbatu eta haien artean zeintzuk egiten zuten euskaraz zehaztu ere.

Neurraldi horietan solaskide kopuruaz, guk wi haztapen estatistikoak deitutakoaz, jasotako datuetatik abiaturik, laukoteetara mugatu dugu hiztun taldeen tamainaren eragina eta w2 , w3 eta w4 haztapen estatistikoak balio finkotzat jo ditugu. Horrela, batenaz beste, bikote, hiruko, eta laukoteen ondorengo pisuak finkatu ditugu:

w2 = 0.5488

w3 = 0.2862

w4 = 0.1650

Ez da artikulu honen xedea Txillardegiren eredu matematikoa aztertzea. Balio dezala emandako azalpen xumeak irakurleak jabetzeko erabilera zuzen-zuzenean lotzen zaiola euskaldunen proportzioari. Edozelan ere, euskararen erabilera soziala –kaleko erabilera–, erabilera mugatua dela argi adierazi nahi dugu. Txillardegik landutako formulei jarraituz muga estatistikoa zein den jakin dezakegu.

Erabileraren behe-goi mugak ezaguturik, ondorengoa esan dezakegu: HIZKUNTZA GUTXITUAREN ERABILERA MAILA ELEBIDUNEN PROPORTZIOA BAINO TXIKIAGOA DA. Kasurik onenean, esaterako, erabilera erabateko leialtasunez eta bikoteka gauzatzen denean, hizkuntza gutxiagotuaren goren mailako erabilera tasa elebidunen proportzioaren berretura besterik ez litzateke izango. Eta hori, berriz diogu, erabileraren izugarrizko maila jasoa izango litzateke, ia ezinezkoa.

Kalkulatutako erabileraren muga estatistikoa indize interesgarria izan daiteke erabileraren neurketak ebaluatzeko. Indizearen inguruko neurketek erabilera maila oso altuak adieraziko lituzkete, indizea baino handiagoak izatea ez litzateke ohikoa izango. Indizetik behera zenbat eta gehiago urrunduz, berriz, erabilera maila orduan eta eskasagoa izango litzateke. Ulergarriago izan dadin, ondorengo taulan –ehunekotan– euskararen jakite-maila indizeei legozkiekeen erabilera tasa handienak dituzue. Hau da, euskaldunok euskara erabili ahal izateko aukera guztietan euskaraz egingo bagenu (erabateko leialtasuna) itxaron daitezkeen erabilera-tasak zein diren. Ikus dezagun:

8. taula: Euskararen jakite-maila eta erabilera isotropiakoa tasak.

Ehunekotan

Erabilera

0,00

0,00

5,00

0,14

10,00

0,58

15,00

1,34

20,00

2,45

25,00

3,94

30,00

5,85

35,00

8,20

40,00

11,03

45,00

14,40

50,00

18,33

55,00

22,87

60,00

28,08

65,00

33,99

70,00

40,67

75,00

48,16

80,00

56,54

85,00

65,84

90,00

76,14

95,00

87,51

100,00

100,00

Ikuspegi honen arabera, euskaldunok biztanleriaren % 50 izango bagina eta euskaraz hitz egiteko aukera guztiaz baliatuko bagina euskararen presentzia sozialak % 18,33 mailaraino irits zitekeen. Atalase-maila hori gainditzekotan euskararen hizkuntza komunitatearen trinkotzea ohi baino handiagoa izan beharko luke ezinbestean.

Nola neurtu erabilera?

Euskararen erabileraz hitz egitea konplexua da, erabilera mota asko dago-eta. Hemen erabilera sozialaz edo kaleko erabileraz dihardugu. Garrantzitsua da ñabardura hori aintzat hartzea, kasuan kasu, neurketarako erabili beharreko metodologia arras desberdina izan baitaiteke. Gure kasuan, neurgaiaren izaera (hiztunen portaera) zein den jakinik metodologiarik egokiena behaketa metodologia deiturikoa da. Hori da, hain zuzen ere, EKBk, SEIk, SIADECOk eta beste batzuek erabili izan duten metodologia kaleko euskararen erabilera neurtzerakoan. Nekosoa, luzea, eta garestia da. Trukean, baliotasuna, egokia, fidagarria, eta egonkorra da. Metodologia horren bitartez erabilera bere horretan behatzea lortzen dugu hiztunen jarrerak, motibazioak, aurreiritziak edo bestelako aldagaien eraginik izan gabe.

Badira, izan, erabilera neurtzeko beste prozedura batzuk. Erabiliena, azken urteotan behintzat, galdesortarena da: hiztunari berari galdetzea noiz, non, norekin, zertarako, eta zenbateko erabilera egiten duen. Metodologia horrekin oso zaila da hiztunen jarrerak, motibazioak, aurreiritziak, edo bestelako aldagaien eragina saihestea. Are gehiago, sarri askotan ezinezkoa da bereiztea zein den benetako erabilera eta zein hiztunen nahia edo euren euskararekiko atxikimendua (edo gutxiespena).

Edozein kasutan, bide desberdinetatik lor ditzakegun indizeak interpretatzeko eta ebaluatzeko irizpideak izanez gero, metodologia desberdinak erabiltzea onuragarria izan daiteke. Tamalez, ez dugu uste hori oraindik orain horrela denik. Erabileraren inguruko ikerketetan maizago lantzen dira espekulazioak eta euskaldunen hizkuntza portaeren gaineko ebaluazio moralak (eta linguistikoak), erabileraren egoeraren berri eman dakiguketen adierazleak baino.

Arestian esan dugunez, erabilera mailaz zorroztasunez hitz egin ahal izateko euskararen jakite-maila soziala ezagutu beharko genuke. Hurrenkera inplizitua badago, egon. Euskararen jakite-maila soziala zenbatekoa den jakin barik euskararen erabilera sozialaren zenbatekoaz deus gutxi esan dezakegu. Hortik aurreragokoa, euskararen erabileraren kalitatea zertan den jakin nahi izatea, adibidez, borondate oneko hizkuntzalari eta komunikologo batzuen asmoak besterik ez dira. Gure ikerketa alor honetan, bada, kantitate/kalitate, kuantitatibo/kualitatibo tankerako dikotomiak antzuak dira; ez dira berez kontrajarriak, elkarri loturik doazkion ezaugarriak baizik.

Euskaldunok zenbat garen jakin gabe, euskara zein neurritan erabiltzen dugun jakin gabe, nola esan daiteke, euskaldunok, euskaldun gazteak kasu honetan, orokorrean, komunikagarritasuna eta euskararen hizkuntza baliabideak galtzen ari garela? Egia izan daiteke, ez dugu ukatzen baieztapen horretarako zantzuak daude-eta. Halere, laginen bitartez egindako ikerketetan, hiztunen laginak zein hizkuntza-laginak, ondorio ugari atera daitezke, ugari eta kontrajarriak. Ezagutzen dugun Euskara Batua abian jarri zenetik ia berrogei urte igarota, euskararen berreskurapen prozesuan aje, akats, eta hutsune asko agertu dira. Normala iruditzen zaigu. Iritziak iritzi, denetarik aurki dezakegu berreskurapen prozesua ebaluatzerakoan, baikorrenetatik hasi ezkorrenetaraino. Badira izan, euskara bizkorregi eta oso ondo zabaltzen ari dela esaten dutenak eta, aldi berean, motel eta oso gaizki doala esaten dutenak. Biek ahala biek dauzkate arrazoiak, datuak, eta ikerketa mamitsuak.

Oinarri metodologiko sendoagoak eta adostuak beharko genituzke datu eta interpretazio kontrajarrien anabasa honetatik ateratzeko.