HLA Haur Literatur Aretoa

HeaderHLA Haur Literatur Aretoa
AuthorBERBARO ELKARTEA
Year1989
Project of SL Kluster » Gazteen erabilera perspektiba eta prospektiba (AMAITUA)
DescriptionHaur Literatura Aretoa Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan irakurketarako zaletasuna bultzatzea, eta literatur lan gomendagarriak lantzea du oinarri. Adin bakoitzean, formatu ezberdinetan, ipuin kontalariak, "ipuin antzeztua", "liburu erraldoia", idazleekin elkarrizketak eta "erakusketa girotua" bezalako ekintzak eskaintzen ditugu ikasleen mailara hurbilduz, beraien interesguneetatik irakurketara hurbiltzeko.
HelburuakDurangaldeko haurren artean euskararen erabilera bultzatzea eta euskal literaturari hedapen bat ematea: 3-12 urte bitarteko haurrak literaturaren mundura modu aktibo batean hurbiltzea; Irakurketa eta idazketari begira umeek dituzten galderei erantzun bat ematea; nola egiten den liburu bat, ilustrazioa, idazlearen lana, argitaletxearen lana... erakustea. Bestalde, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak sortzen duen interesetik abiatuz, bilduma berri eta gomendagarriak ume, guraso zein irakasleei hurbiltzea.
Eduki motaEsperientziak, plangintzak
GaiaHizkuntza eta gazteak
Kokapen geografikoaBizkaia
LanguageEuskara