Gaztekantoi

HeaderGaztekantoi
AuthorESKORIATZAKO UDALA
Year2002
Harremanetarako943 714688, euskara.abildua.eskoriatza.net
Project of SL Kluster » Gazteen erabilera perspektiba eta prospektiba (AMAITUA)
DescriptionBi fase izan zituen: lehena 2002ko apiriletik ekainera bitartean eta bigarrena 2002ko urritik abendura bitartean. Eskaintza aste buruetan egin zen, zapatu eta domeka arratsaldeetan, eta baita jai egun berezi edo zubietan ere. Ekintza bereziak ere egin ziren: irteerak, ferian parte hartzea... Eskaintza hau gauzatzeko lokal berezirik ez zegoen, eta horregatik astean zehar ludoteka moduan erabiltzen zen lokala erabili zen Gaztekantoi gauzatzeko.
HelburuakAste buruetan gazteentzako aisialdi eskaintza programatua eskaintzea eta Eskoriatzako gazteentzako topagunea eskaintzea. Beste honako helburu zehatzak ere baditu: 13–16 urte bitarteko gazteentzako aisialdi eskaintza interesgarria prestatzea, aisialdia modu osasungarrian, kreatibitatez eta euskaraz goza dezaten; herriko errealitate ezberdinetako gazteek elkar ezagutu dezaten gune komuna eskaintzea; euskara gazteen arteko komunikazio hizkuntza ohikoa izatea; gazteak herriko kultur dinamikan integratzea, euren imajinazioa eta partehartzea bultzatuz; Eskoriatzak eskaintzen dituen aisialdirako azpiegiturak (igerilekua, rokodromoa…) ezagutzera ematea eta erabiltzera bultzatzea.
Eduki motaEsperientziak, plangintzak
GaiaHizkuntza eta gazteak
Kokapen geografikoaGipuzkoa
LanguageEuskara