Lagunarteko hizkerarekin jolasean
| Header | Lagunarteko hizkerarekin jolasean |
|---|---|
| Author | GIPUZKOAKO URTXINTXA ESKOLA |
| Year | 2001 |
| Harremanetarako | 943 270033, gipuzkoa.abildua.urtxintxa.org |
| Project of SL Kluster |
» Interesting matters |
| Description | Programa honen tresna garrantzitsuena jolasa da. Gazteekin burutzen ditugun hamar, sei edo lau ordutako saioetan erabiltzen dugun metodologia erabat dinamikoa eta partehartzailea da. Lehentasunezkoa da gazteek ondo pasatzea saio hauetan, benetan helburuak lortu nahi badira. Horregatik, azalpenak oso gutxi izaten dira (esamoldeak berak aztertzen direnean soilik ematen diraazalpenak), eta beraien esperientzia eta esamoldeetatik abiatuz, jolas, antzerki eta dinamiken bidez,lortu nahi diren helburuetara iristen ahalegintzen gara. Urtero, Euskal Herriko lurralde guztietako 3000 bat gazte hartzen dute parte dinamizazio hauetan |
| Helburuak | Programa honekin egoera informaletan euskarazko erregistro kolokialean eragin nahi dugu. Hau da, gazteek hizkuntzarekin jolastea bilatzen dugu, euskararekin ondo pasatzea. Beraiek erabiltzen dituzten esamoldeetatik eta guk proposatutako berrietatik abiatzen gara ligatzeko, haserretzeko eta adar jotzeko gaietan euskarak behar duen tartea berreskuratzera animatzeko. Horretarako gai jakin batzuen inguruan esamolde batzuk landu, hizkuntzarekin jolastu eta ondo pasa daitekeela erakutsi, erregistro kolokiala erabiliz gustura sentitu, egoera informaletan euskarazko erregistro kolokiala erabili dezaten animatzen zaie gazteei. |
| Eduki mota | Esperientziak, plangintzak |
| Gaia | Hizkuntza eta gazteak |
| Kokapen geografikoa | Gipuzkoa |
| Language | Euskara |
login to post comments
