Antolaketa
ANTOLAKETA EREDUA
Kluster baten funtzioa da kooperazio-egiturak antolatuz ezagutzaren hedapenari bide egitea eta berrikuntza sustatzea, horrek guztiak dagokion sektorearen garapenari positiboki eragin diezaion. Klusterrek sinergiak sortzen dituzte, hau da, erakunde desberdinek euren kabuz aurrera atera ezingo lituzketen proiektuak bideragarri egin litezke.
BAZKIDEAK
Soziolinguistika Klusterra Elkartea, esan bezala, askotariko eragilez osaturiko erakundea da. Erakundeak eta gizabanakoak dira Elkarteko bazkide:
ERABAKI-GUNEAK
Soziolinguistika Klusterrak hiru organo nagusi ditu:
Batzar Orokorra:
Bazkide guztiek dute Batzar Orokorraren erabakietan parte hartzeko eskubidea. Aurreko urteko balantzea onartu eta urteko egitasmoa eztabaidatzeaz gainera, zuzendaritzako kideak aukeratzen ditu.
Zuzendaritza Batzordea:
Batzar Orokorrak izendatutako bazkideek osatzen dute. Hausnarketa estrategikoan eta urteko kudeaketa-planean ezarritako helburuak betetzen direla ziurtatzeko beharrezko erabakiak hartu eta egokitzapenak egitea da organo honen zeregin nagusia. Gaur egun ondorengoek osatzen dute:
- Estiñe Astorkia (Artez) Lehendakaria
- Imanol Miner (Kutxa) Lehendakari-ordea
- Jaime Altuna (Urtxintxa)
- J.I. Marko (Eusko Ikaskuntza)
- Olatz Olaso (EMUN)
- Idoia Aldekoa (Elhuyar Aholkularitza)
- Nekane Goikoetxea (Mondragon Unibertsitatea- HUHEZI)
- Mertxe Mujika (AEK)
- Iker Martinez de Lagos(Topagunea)
- Ibon Usarralde (Koordinatzailea)
Bulego teknikoa:
Proiektu eta jardueren garapenaz arduratzen da. Gaur egun, ondorengo teknikariak ari gara Soziolinguistika Klusterrean lanean:
- Olatz Altuna
- Isabel Godinez
- Pablo Suberbiola
- Belen Uranga
- Ibon Usarralde
- Maitane Ayerza
- Josune Zabala






















