Euskararen kale erabilpena Euskal Herrian
1997ko azaroan Euskal Kulturaren Batzarreak euskararen kale erabilpenaren neurketa burutu zuen. Oraingoa hirugarren aldia izan du, 1989az geroztik lau urtean behin gauzatu baita.
EKBren ikerketa honen ezaugarri bereizleak azterketa eremua eta metodologia dira. Esku artean duguna, Euskal Herri osoan eta behaketa zuzenaren bidez, inkesta baliatu gabe, burutzen den bakarra da. Neurketak 159 herritako 260.352 lagunen euskararen erabilpen objektiboa jaso du (behaketa zuzena), ez erabilpen aitortua (inkesta). Honek guztiak, hau da, hiztun kopuruak eta neurtzeko teknikak, emaitzen fidagarritasuna areagotzen du.
1997ko neurketaren arabera, Euskal Herrian gertatzen diren elkarrizketen %13a euskaraz gauzatzen da. Elebidunak %22,5a direla jakinik, estatistikoki espero zena baino altuagoa da erabilpena. Aurreko bi neurketen aldean, erabilerak gora egin du, baina hazkundearen erritmoa mantsotu egin da: 1989tik 1993ra hazkundea %17,5ekoa zen, 1993 eta 1997 bitartean %13koa izan da igoera hori.
Txosten honetan zehar, azterketa eremua eta metodologia sakonago azaltzeaz gain, neurketaren emaitzak atalka eskaintzen dira, jarraian datorren hurrenkeraren arabera:
Emaitza orokorrak
- Emaitza nagusiak: Erabilera herrialdeka. Bilakaera eta erritmoa.
- Adin taldeak.
- Aldagai berriak: sexua eta haurren presentzia.
- Hego Euskal Herriko emaitzak: eskualdeka, herri tamainaren arabera, eta ezagutzaren arabera.
- Herriz herriko datuak.
AZTERKETA EREMUA
Ikerketa honek kalean entzuten den hizkuntza du aztergai. Neurketa kalean soilik burutu da, denda, taberna, lantoki, eta gainerako leku itxiak baztertuz, honela hizkuntza aukeratzerakoan eragile izan daitezkeen kanpo faltoreak ekiditeko. Beraz, neurketa honetan senideekin, lagunekin, eta oro har lagunartean sortutako elkarrizketa intimoen hizkuntza jasotzen da.
Euskararen erabileraren kale neurketa 159 herritan egin da: Euskal Herriko Hegoaldean 5.000 biztanletik2 gorako herri guztietan, hots 74 herritan3, eta 5.000 biztanletik beherako herri kopuru osoaren %10ean, 47 herritan, alegia. Honetarako herri txikiekin bi multzo egin dira hiztun kopuruaren arabera eta sei multzo euskaldunen portzentaiari begira: hortaz, 12 tipologia bereiztu dira. Tipologia bakoitzari dagokion herri kopuruaren %10a zozketa sistemaz aukeratu da. Beraz, Hegoaldean 121 herri neurtu dira orotara.
Euskal Herriko Iparraldean 1000 biztanletik gorako herri guztiak izan dira aztergai: 37 herri. Hauez gain Larzabal udalerria ere neurtu da 1.000 biztanle baino gutxiagokoa izan arren, bestela neurketatik kanpo geratzen ziren bailarako zortzi herrien presentzia jasotzeko asmoz. Hortaz, Iparraldean 38 herri neurtu dira guztira.
Neurtutako 159 herrietako hiztun kopurua guztira 2.388.060ekoa da, Euskal Herriko hiztunen %84,8a alegia. Herri kopuruaren herrialdekako banaketa honako hau izan da: Araban 8, Bizkaian 37, Gipuzkoan 36, Nafarroan 40, Lapurdin 31, Nafarroa Beherean 5 eta Zuberoan 2.
METODOLOGIA
NEURTZAILEAK ETA NEURKETA IBILBIDEAK
Aurreko atalean azaldutako irizpideak jarraituz aukeratutako herrietan, ibilbide edo neurtu beharreko zirkuito bat edo gehiago zehaztu da, biztanlegoaren arabera 15.000 biztanletik beherako herrietan ibilbide batean egin da neurketa. Gorakoetan, 10.000 biztanleko ibilbide bat gehitu zaie: Bermeori esaterako, 16.899 biztanle izanik, 2 ibilbide dagozkio, eta Iruni aldiz, 54.148 biztanlekoa denez, 5 ibilbide.
Ibilbide bakoitzaren nondik norakoa zehazteko irizpidea herriko kale jendetsuenak biltzea izan da: plaza ingurua, salerosketa kaleak, e.a. Oro har, ibilbideak aurreko neurketetako berberak izan dira. Zoriz suertatutako herri txiki berrietan ere ibilbideak 1993ko neurketan erabilitako irizpideen araberakoak dira. Kasu gutxi batzuetan ibilbidea aldatu egin da, lau urtetan herriko kale jendetsuenen kokapena eta herritarren ohiturak aldatu direlako, herriguneko kale batzuk ibilbide zaharretik kanpo geratuz.
Ibilbide bakoitzean neurtzaile bikote bat aritu da neurketa lanetan: guztira 734 lagun. Neurtzaileak prestatzen eta antolatzen Koordinatzaile orokorraz gain, lurralde bakoitzeko arduradunak aritu dira: Araban Roberto Gutierrez, Bizkaian Arkaitz Estiballes eta Iñaki Aurrekoetxea, Gipuzkoan Ixiar Erasun eta Unai Sasiain, Ipar Euskal Herrian Miren Kontxi Luzar eta Aitor Renteria, eta Nafarroan Rosa Ramos eta Silvia Alonso.
NEURKETA EGUNAK
Neurketa 1997ko azaroaren erdialdean egin zen: Hego Euskal Herrian hilaren 12an (asteazkena) eta 15ean (larunbata), eta astebete geroago Iparraldean.
Herri bakoitzean hiru neurtaldi egin dira: asteazken arratsaldean 16:00etatik 18:00etara Ipar Euskal Herrian eta 18:00etatik 20:00etara Hegoaldean, eta larunbat goizez 10etatik 12etara Iparraldean eta 11etatik 13:00etara Hegoaldean, eta larunbat arratsaldean asteazkeneko ordutegi berean.
BEHAKETA ZUZENAREN BIDEZKO NEURKETA
Euskararen kale erabilera neurtzeko modua behaketa zuzena izan da, ez inkesta. Hiztunak neurketaren momentuan erabiltzen duen hizkuntza jasotzen da zuzenean, ezer galdetu gabe. Neurtzaileak ibilbidean zehar topatzen duen jendeak darabilen hizkuntza markatzen du honetarako prestatutako fitxatan. Hiztunak ez daki inongo momentutan behatua izan denik, eta neurtzaileak hiztunaren joera naturala jasotzen du. Era honetara inkestaren bidez jasotako datuen subjetibotasuna baztertzen da, emaitza fidagarriagoak lortuz.
Metodogia hau Siadeco ikerketan soziologikoen enpresak sortua, hizkuntzaren kale erabilpena neurtzeko egokiena da, eta nazioartean ere eredutzat hartzen da. BAT aldizkariaren 3/4, 9, eta 13/14. zenbakietan metodoaren inguruko argibide zabala dago eskuragarri.
EMAITZEN FIDAGARRITASUNA
Jarraian datorren grafikoan EKBko neurketaren emaitzak eta zenbait herritan, herriko talderen batek edo udalak metodologia bera erabiliz burututako neurketen datuak ikusten dira parez pare. Datuen gertutasuna neurketaren fidagarritasunaren seinale da.
Zenbait kale neurketetako emaitzen arteko alderaketa (emaitzak ehunekotan)
EMAITZA OROKORRAK
1.- EMAITZA NAGUSIAK: ERABILERA HERRIALDEKA. BILAKAERA ETA ERRITMOA
Azterketa eremuaz esan dugun bezala, neurketak Euskal Herriko Hegoaldean 5.000 biztanletik gorako udalerri guztiak eta herri txikien (5.000tik beherakoen) %10eko lagina hartu ditu kontuan. Herri txikietan herri tamainaren eta ezagutzaren araberako taldeak egin ondoren, talde bakoitzean neurtutako herrien, hau da, %10eko laginaren bataz bestekoa neurtu gabekoei aplikatu zaie.
Ipar Euskal Herrian, herri bakoitzeko euskararen ezagutzaren daturik ez dugunez, ezinezkoa izan da aipatu estimazioa burutzea. Beraz, Hegoaldean herri guzti-guztiak kontutan hartu diren arren, Iparraldeko datuak neurtutako herriekin bakarrik atera dira, 1.000 biztanletik beherakoak kanpoan geldituz. Honako hauek dira emaitza orokorrak:

Euskal Herrian euskararen kale erabilpena %13koa da. Hau da, gaur egun kalean euskaldun eta erdaldunek hitz egiten dutenaren %13a da euskara.
Emaitza orokorra bere horretan hartuta, datuak oraindik ere zeregin haundia dagoela adierazten du. Baina ezagutzak erabilera baldintzatzen duela jakinik, positibotzat hartu behar da, izan ere elebidunen kopurua %22,5ekoa baita. Hortaz, oso altua da, ezagutzaren muga aintzat hartuta, euskaldunok aukera dugunean, beste euskaldun batekin topatzean alegia, euskara erabiltzeko joera.
EUSKARAREN KALE ERABILERAREN BILAKAERA ETA HONEN ERRITMOA
Oraingoa hirugarren neurketa dugunez, euskararen kale erabileraren bilakaera eta honen erritmoa aztertzeko datu garrantzitsuak ditugu esku artean. 1989ko emaitzak, 1993koekin eta 1997koekin alderatzeko, lehenengo neurketan jasotako herriak baino ez dira hartu, 10.000 biztanletik gorakoak hain zuzen.
Beheko taulan ikus dezakegunez, 1989tik 1997ra orokorrean euskararen kale erabilerak bilakaera oso positiboa izan du. Aitzitik, Iparraldean erabilera jaitsi egin da. Kontutan izan behar da lehenengo neurketan Baiona, Donibane Lohitzune, eta Hendaia baino ez zirela neurtu, eta hortaz, hiru udalerri horien arteko bataz bestekoa da Ipar Euskal Herriko datutzat ematen duguna.
%

ERABILERAREN BILAKAERAREN ERRITMOA HERRI HANDIETAN
Euskararen erabileraren bilakaera positiboa bada ere, hazkunde erritmoa motelduz doa. Hau da, orokorrean gaur egun 1989an eta 1993an baino gehiago hitz egiten da euskaraz, baina 1989tik 1993ra hazkundea handiagoa izan zen 1993tik 1997rakoa baino.
ERABILERAREN BILAKAERAREN ERRITMOA EUSKAL HERRIAN
10.000 biztanletik gorako herrietan
Hurrengo taulan, bilakaera erritmoa herrialdeka ikus dezakegu; orokorrean esan bezala, erritmoa moteldu egin da, Nafarroan bereziki. Gipuzkoan aldiz azkartu egin da.

Hurrengo taulan, bilakaera erritmoa herrialdeka ikus dezakegu; orokorrean esan bezala, erritmoa moteldu egin da, Nafarroan bereziki. Gipuzkoan aldiz azkartu egin da.
| NEUR´89 | NEUR´93 | 89 ® 93 | NEUR´97 | 93 ® 97 | 89 ® 97 | |
| ARABA | 2,04 | 2,56 | + % 25,49 | 2,93 | + % 14,45 | + % 43,63 |
| BIZKAIA | 5,39 | 6,21 | + % 15,21 | 6,56 | + % 5,64 | + % 21,71 |
| GIPUZKOA | 17,02 | 19,65 | + % 15,45 | 22,92 | + % 16,64 | + % 34,67 |
| NAFARROA | 1,71 | 2,47 | + % 44,44 | 2,54 | + % 2,83 | + % 48,54 |
| HEGO E.H | 7,72 | 9,09 | + % 17,75 | 10,22 | + % 12,43 | + % 32,38 |
| IPAR E.H | 4,34 | 5,49 | + % 26,50 | 3,14 | - % 42,81 | - % 27,65 |
| EUSKAL HERRIA | 7,62 | 8,97 | + % 17,72 | 9,99 | + % 11,37 | + % 31,10 |
2.- ADIN TALDEAK
Datu hauetan 5.000 biztanletik gorako Euskal Herriko udalerri guztiak hartu dira kontutan. Honako hauek dira adin taldekako emaitzak:
| ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA | NAFARROA | IPAR EH | HEGO EH | EUSKALHERRIA | |
| Haurrak(2 - 14 urte) | 4,95 | 10,06 | 38,54 | 5,31 | 4,21 | 16,36 | 15,72 |
| Gazteak(15- 24 urte) | 3,33 | 6,89 | 25,02 | 1,19 | 1,75 | 10,52 | 10,18 |
| Helduak(25 - 64 urte) | 2,82 | 7,07 | 20,44 | 2,83 | 3,72 | 9,66 | 9,41 |
| Zaharrak(65 urtetik gora) | 0,91 | 7,28 | 21,7 | 4,61 | 5,06 | 10,3 | 9,93 |
| GUZTIRA* | 3,60 | 9,85 | 29,30 | 6,47 | 6,35 | 13,53 | 13,00 |
*Guztirako emaitzetan 5.000 biztanletik gorako udalerriak ezezik hemendik beherakoak ere jaso dira, beraz herri guzti-guztiak hartzen dira kontutan.
Emaitza orokorretan aipatu bezala, esku artean dugun hirugarren neurketa honekin zortzi urtetan zehar erabilerak izan duen bilakaera aztertzeko aukera dugu. Honetarako soilik 10.000 biztantetik gorako herriak hartu dira, hauek izan baitziren 1989an neurtutakoak. Beheko grafikoan ikusten den modura, haur, gazte eta helduengan erabilpena igo egin da, eta zaharren artean aldiz, jaitsi egin da (-%13,6). Igoera gazteengan gauzatzen da gehienbat (%92,7), ondoren, hurrenez hurren, helduen (%34) eta haurren artean (%31).
ADIN TALDEKAKO BILAKAERA EUSKAL HERRIAN
10.000 biztanletik gorako herrietan

Grafiko honetan zortzi urtetan (1989-1997) adin talde bakoitzean erabilerak izandako bilakaera ikusten da.
Hiru neurketen arteko prozesuei banaka erreparatuz, bi epetako (1989-1993 eta 1993-1997) bilakaeraren erritmoa zein izan den aztertu da, grafikoan zutabeen artean, ehunekotan, ageri den bezala.
Hortaz, lehenengo hiru adin taldeetan (haurrak, gazteak, eta helduak) erabilera, esan bezala gorantza doan arren, hazkuntzaren erritmoa mantsotu egin da:

Euskal Herrian zortzi urte hauetan erabilerak %31,1aren igoera izan du. Honenbestez, adin taldekako banaketari begira, haurrek eta helduek igoera orokorraren pareko hazkuntza izan dute. Gazteak eta zaharrak joera orokor horretatik urrun agertzen dira, lehenengoak igoera askoz haundiagoa izateagatik (%92,7koa) eta zaharrak erabilera gutxitu egin dutelako (-%13,6an).
Azpimarragarria da gazteen adin taldeak bizitako bilakaera: aztertu bi egoeretan, nabarmena da erabileraren igoera beste adin taldeen aldean. Izan ere, 1989 eta 1993 artean %50,5ean hazi da erabilera, eta 1993-1997 bitartean ere aipatzekoa da %28ko igoera, hazkuntza erritmoa moteldu egin den arren. Gainera, gazteena euskara gutxien zerabilen adin taldea izatetik, helduek eta zaharrek baino gehiago erabiltzera igaro da.
Zaharren adin taldean gaur egun orain zortzi urte baino gutxiago hitz egiten da euskaraz. Adin talde honetan, gainontzeko hiruretan ez bezala, erabilera jaitsi egin da. Ez da harritzekoa, izan ere helduen taldea erdaldunena, eta zaharren taldea euskaldunena izanik, urteak pasa ahala zaharrak hiltzean eta helduak zaharren taldera igarotzean, adin talde hau erdaldundu egiten baita. Erritmoari dagokionez, lau adin taldeetan mantsotuz doa. Kontutan izanik zaharren artean bilakaera negatiboa izan dela (erabilera gutxitu baita) jaitsiera erritmoaren mantsotze hau positibotzat jo behar da erabilerari begira.
ALDAGAI BERRIAK: SEXUA ETA HAURREN PRESENTZIA
1997ko neurketa honetan hiztunaren sexuak eta haurren presentziak erabileran duen eragina aztertu da lehenengo aldiz. Aldagai bakoitzaren neurketa egindako hiru neurtaldietako batean egin da7. Honakoak izan dira jasotako datuak:
Sexuaren araberako emaitzak
Hiztunaren sexuak, hau da, emakumezkoa edo gizonezkoa izateak, ez du eraginik euskara erabiltzerakoan. Hortaz, emakumezkoek zein gizonezkoek euskara neurri berean erabiltzen dutela esan daiteke. Joera hau herrialde guztietan ikusten da.
| Emakumezkoak% | Gizonezkoak% | |
| Araba | 4,69 | 3,65 |
| Bizkaia | 7,51 | 8,68 |
| Gipuzkoa | 24,10 | 23,91 |
| Nafarroa | 4,05 | 3,34 |
| HegoEH | 11,25 | 11,49 |
| IparEH | 5,44 | 4,76 |
| EUSKALHERRIA | 10,73 | 10,87 |
Haurren presentzia
Aldagai honen emaitza orokorrek haurrak egoteak erabilera neurri haundian baldintzatzen duela adierazten dute. Izan ere, Euskal Herrian gazte, heldu eta zaharren artean haurrak egonez gero, erabilera % 67,54an igotzen da.
Hurrengo taulak herrialde guztietan haurren presentziak euskararen erabilera areagotzen duela erakusten du. Azpimarragarria da Ipar Euskal Herrian gertatzen dena, bertan haurren presentziak erabilera baldintzatzen badu ere, gainontzeko herrialdeekin alderatuz eragina nabarmen txikiagoa baita.
Hego Euskal Herriko emaitzak
Ipar Euskal Herrian herriz-herriko euskararen ezagutzaren daturik ez dugunez, ezinezkoa zaigu batetik erabilera eta ezagutza alderatzea eta bestetik, Hego Euskal Herrian egin den bezala ezagutzaren araberako tipologien batez bestekoa neurtu gabekoei aplikatzea herri guztietako emaitzak lortzeko.
Eskualdekako emaitzak
| HEGO EUSKAL HERRIKO EUSKARAREN KALE ERABILPENA ESKUALDEKA | ||||
| Eskualdea | Herri kopurua | Biztanleak | 1993ko Neurketa % | 1997ko neurketa % |
| ARABA | 51 | 276.909 | 2,90 | 3,60 |
| Aiaraldea | 5 | 33.230 | 3,02 | 4,74 |
| Añanaldea | 9 | 4.077 | 0,03 | 1,68 |
| Arabako Errioxa | 15 | 9.466 | 1,78 | 4,26 |
| Arabako Lautada | 11 | 221.168 | 2,60 | 2,89 |
| Arabako Mendialdea | 6 | 3.105 | 1,98 | 6,22 |
| Gorbeialdea | 5 | 5.863 | 18,84 | 22,70 |
| BIZKAIA | 109 | 1.119.323 | 9,01 | 9,85 |
| Arratia Nerbioi | 15 | 25.342 | 25,19 | 29,03 |
| Bilbo Handia | 27 | 868.899 | 3,95 | 3,76 |
| Busturialdea | 18 | 43.075 | 45,85 | 50,65 |
| Durangaldea | 14 | 88.334 | 15,48 | 21,52 |
| Enkartazioak | 9 | 28.553 | 2,05 | 0,57 |
| Lea-Artibai | 11 | 26.234 | 72,12 | 74,96 |
| Uribe-Butroe | 15 | 38.886 | 19,26 | 24,29 |
| GIPUZKOA | 89 | 663.221 | 25,09 | 29,30 |
| Bidasoa Beherea | 2 | 68.246 | 9,27 | 11,42 |
| Deba Beherea | 6 | 55.911 | 25,69 | 29,65 |
| Deba Garaia | 9 | 62.618 | 40,08 | 40,84 |
| Donostialdea | 11 | 307.108 | 13,88 | 18,17 |
| Goierri | 21 | 63.331 | 30,83 | 39,32 |
| Tolosaldea | 29 | 43.429 | 46,41 | 48,36 |
| Urola-Kostaldea | 11 | 62.578 | 59,73 | 68,27 |
| NAFARROA | 268 | 506.858 | 5,73 | 6,47 |
| Erribera Garaia | 23 | 52.635 | 1,01 | 1,72 |
| Estellerria | 59 | 34.703 | 6,18 | 2,47 |
| Ipar Mendebaldea | 51 | 50.059 | 37,90 | 42,60 |
| Irunerria | 41 | 255.522 | 1,90 | 2,59 |
| Naf. Erdialdeko Ekial. | 29 | 28.758 | 2,10 | 3,14 |
| Pirinioaldea | 46 | 14.289 | 4,12 | 7,55 |
| Tuteraldea | 19 | 70.892 | 0,94 | 1,60 |
| HEGO EUSKAL HERRIA | 517 | 2.566.311 | 11,90 | 13,53 |
| Herri tamaina | Herri kopurua | Hiztunak | Ezagutza´91 % | Erabilera´93% | Erabilera´97% |
| 1.000 biztanletik behera | 304 | 109.010 | 40,42 | 28,14 | 30,35 |
| 1.001 - 5.000 biztanle | 138 | 314.961 | 33,56 | 20,65 | 23,55 |
| 5.001 - 10.000 biztanle | 31 | 228.729 | 29,57 | 17,90 | 20,97 |
| 10.001 - 25.000 biztanle | 28 | 445.641 | 39,54 | 23,34 | 27,00 |
| 25.001 - 50.000 biztanle | 8 | 280.423 | 15,69 | 7,62 | 4,96 |
| 50.001 - 100.000 biztanle | 3[1] | 286.734 | 14,75 | 3,53 | 3,16 |
| 100.000 biztanletik gora | 5 | 900.813 | 10,94 | 4,00 | 5,17 |
| Hego Euskal Herria | 517 | 2.566.311 | 23,15 | 11,90 | 13,53 |
Taulan ikus daitekeen bezala, 25.000 eta 100.000 bitarteko herrietan (Barakaldo, Basauri, Eibar, Errenteria, Galdakao, Getxo, Irun, Leioa, Portugalete, Santurtzi, Sestaoeta Tutera) erabilera jaitsi egin da. Gainontzekoetan aldiz, igoera gertatu da. Herri handienetan (100.000 biztanletik gorako lau hiriburuetan hain zuzen) aipatzekoa da Donostiako kasua, 93an erabilera %9,53koa izatetik, 97an %14,06koa izatera igaro baita.
Ezagutzaren araberako emaitzak| Euskararen ezagutza | Herri kopurua | Hiztunak | Erabilera´93% | Erabilera´97% |
| %0 - 10 euskaldun | 266 | 1362738 | 2,50 | 2,68 |
| %10,01 - %25 euskaldun | 34 | 355.910 | 4,67 | 4,56 |
| %25,01 - %50 euskaldun | 41 | 451.055 | 13,36 | 17,41 |
| %50,01 - %75 euskaldun | 47 | 228.226 | 35,96 | 42,47 |
| %75,01 - %90 euskaldun | 53 | 136.032 | 61,65 | 64,20 |
| %90,01 euskaldunetik gora | 76 | 40.320 | 69,16 | 79,23 |
| Hego Euskal Herria | 517 | 2.566.311 | 11,90 | 13,53 |
Herri erdaldunetan (euskaldunen kopurua %25a baino gutxiagokoa denetan) orokorrean erabilera mantendu egin da, euskaldungoa %25a baino haundiagoa denetan berriz, erabilera igo egin da.
ONDORIO NAGUSIAK
Euskal Herrian euskararen kale erabilpena %13koa da. Emaitza orokor honek oraindik ere euskaraz gutxi hitz egiten dela adierazten du, baina ezagutzak erabilera erabat baldintzatzen duenez (are gehiago Euskal Herrian, erdal hiztunekin nahasian bizi baikara) ezinbestekoa da hiztun euskaldunen kopurua aintzat hartzea. Honela, elebidunak %22,5a izanik, erabilera estatistikoki espero zena baino haundiagoa da; euskaldunok leialak gara euskararekin, aukera dugunean euskara erabiltzeko joera baitugu. Kontutan hartzekoa da halaber errazagoa dela euskalduna erdaldun batekin topatzea, eta era horretara euskaraz hitz egiteko posibilitatea murriztu egiten dela.
Euskararen erabilera Euskal Herri osoan neurtzen duen ikerketa bakarra da EKBk burutzen duena. Neurketaren beraren garrantziaz gain, oraingo honek badu beste berezitasun bat: hirugarrena dela eta, euskararen kale erabileraren bilakaera eta honen erritmoa aztertzeko aukera eskaintzen du.
Lehenengo neurketaren emaitzek (1989) bigarrenekoekin (1993) eta hirugarrenekoekin (1997) alderatzeko, lehenengo neurketan jasotako herriak baino ez dira hartu, 10.000 biztanletik gorakoak hain zuzen. Zortzi urte hauetan euskararen kale erabilerak orokorrean bilakaera positiboa izan du, Iparraldean izan ezik gainontzeko herrialdeetan gora egin baitu.
Iparraldeko jaitsiera %27,7koa da, eta 1996ko Euskal Herriko Soziolinguistika Azterketak9 ere joera honen berri ematen du.
Esan bezala, zortzi urte hauetan erabilerak gora egin badu ere, oso garrantzitsua da aipatu igoeraren erritmoa moteltzen ari dela. Hau da, 1989tik 1993ra eta 1993tik 1997ra igoera gertatzen bada ere, lehenengo epean igoera erritmoa altuagoa da bigarrenean baino.
Emaitza orokorrez gain neurketak euskararen erabilerari eragin diezaioketen aldagaiak ere aztertu ditu. Besteak beste azterketak hiri nagusietan (25.000 biztanletik gorakoetan) orain lau urte baino gutxiago hitz egiten dela erakusten du. Salbuespena hiriburuetan dago, hauetan igoera gertatu baita, Donostian batez ere.
Hirugarren neurketa honetan hiztunaren sexuak eta haurren presentziak erabileran duen eragina aztertu da lehenengo aldiz. Hiztuna emakumezkoa edo gizonezkoa izateak ez du datu bereizgarririk eskaintzen. Haurren presentzia berriz oso eragile garrantzitsua da gazteek, helduek eta zaharrek hizkuntza hautatzerakoan, izan ere haurrak egonez gero, erabilera %67an areagotzen baita.
Adin taldeei dagokienez ere, goranzko joera da nabarmen, zaharren artean izan ezik. Oro har, azpimarragarria da gazteek izandako bilakaera, 1989 eta 1993 bitartean adin talde honetan euskararen erabilera %50,5ean hazi baitzen, eta hurrengo lau urteetan %28an. Guztira, beraz, zortzi urte horietan %93ko igoera gertatu da gazteen artean. Euskararen erabilera gaztetzen ari dela nabarmendu behar da. Tradizionalki zaharrek zuten lekua gazteek hartu dute orain. Aipatu zaharren taldean orain zortzi urte baino gutxiago erabiltzen da euskara. Batetik zahar euskaldunak desagertzen ari direlako, eta bestetik helduak denborarekin zaharren taldera igarotzen direlako. Kontutan izan behar da adin talderik erdaldunena helduena dela.
Datu orokorrek erakutsi bezala, hazkunde erritmoaren moteltzea adin talde guztietan ikusten da. Haurretan gutxiago, baina gazte eta helduetan joera hori argia da. Erritmo moteltze hau oso kezkagarria da, eta ezagutza mailan edo hiztun kopuruan igoera haundirik gertatu ezean oso zaila izango da erabilerak gora egitea eta moteltze erritmo hori gelditzea.
[1]1996ko erroldan Barakaldok 98.843 hiztun baditu ere, 100.000 hiztunerik gorako taldean sartu dugu, 1993ko neurketari dagokion bezala. Izan ere, datuak alderatzerakoan, batez ere herri haundien kasuan, herri berdineko taldeak osatzea egokiagoa baita.
(Euskararen kale erabilpenaren neurketen emaitzak hemen aurki ditzakezu).



