Arrue ikerketa-lana

Kokapena

Soziolinguistika Klusterra Hezkuntza Sailarekin batera eta haren eskariz ari da garatzen Arrue programa. Haur eta gazteen eskola giroko hizkuntza erabileran inguruko ikerketa-ildoa da, Ulibarri programaren testuinguruan sortua 03-04 ikasturtean. 04-05 ikasturtean Barnetegietan egin ziren datu-bilketak, eta 05-06 ikasturtean ikastetxeetan, LMH6ko ikasleen artean, 50 bat ikastetxe ezberdinetan. 06-07 ikasturtean, 7 ikastetxeetan Kasu Azterketa (kualitatiboa) egin zen eta, horrez gain, ikerketa-lanaren helburuak eta orain arteko emaitza nagusien berri emateko argitalpen bat prestatzeari ekin zitzaion. 07-08 ikasturtean bigarren datu-jasoketa zabala egin zen LMH6ko ikasleen artean, aurreko urteetako analisiei jarraipena emanaz eta elementu berriak txertatuz. 08-09 ikasturtean, LMH6ko taldeetan ezezik, datu-jasoketak beste ikas-maila batzuetan ere egingo dira, tresna metodologikoak Ulibarri programan erabiltzen direnetara hurbilduz.