Eralan

Kokapena

Proiektu honen xedea, hizkuntza normalizaziorako planak onartuta dituzten lan munduko organizazioetan –publiko zein pribatuetan– euskararen erabilerarako oztopo diren faktoreak identifikatzeko eta horietan positiboki eragiteko lehen hurbilketa edo esperientzia pilotoa egitea da. Bi fasetan: Argitze Fasean ikerketa antolatu, informazioa bildu, erreferente teorikoak ezagutu, problematika zehaztu eta analisirako ekintza-hipotesiak eta hauen balidaziorako metodologiak finkatuko dira. Balidatze Fasean, berriz, aurretik finkatutako ekintza-hipotesien balidaziorako ekintzak burutu, emaitzak jaso, emaitzak aztertu eta hipotesi horiek argitzen diren ala ez ondorioak aterako dira.