Gazteen erabilera perspektiba eta prospektiba

Kokapena

 

Gazteen euskararen erabileraren inguruan azterketak egin dira, baina egindakoa zer den jakiteko bilketa lan sistematizaturik ez dago. Egindakotik abiatuta, beti ere, egiteko dagoena ere asko da, ordea. Proiektu honek bi hutsune horiek betetzen hasteko pauso bat eman nahi du, dagoena bilduz eta, aurrera begira, egin beharrekoen gainean hausnarketa eginez.

Batetik, euskal hiztun gazteen hizkuntza bilakaera ezagutzeko eta ulertzeko egin diren ikerketa eta lanak bildu eta ezagutzera ematea. Bestetik, oinarri horretatik abiatuta, ikerketa nahiz lan-jardun aldetik dauden hutsuneak ezagutu eta etorkizunean interesgarrien edo emankorren izango diren lan-ildoak aztertzea. Orokorrean, proiektu honen helburuan egindakoa sistematizatzeko nahia dago, dispertsioa saihesteko.