
Erabilera, labirintotik sukaldera
Oharra: Artikulu hau honako lan honen 10. atalaren itzulpena da: Aguiler, M. M.; Romaní, J. M. (1995). Actituts dels consumidors catalans davant de lus comercial del catal� (Kontsumitzaile katalanen jarrerak katalanaren merkataritza-erabileraren aurrean). Bartzelona, Geralitat de Catalunya.
Eredu honek kontsumitzailearen erabaki-hartzean parte hartzen duten aldagaiak bi motatan banatzen ditu: erabakia hartu eta ekintza gauzatu behar duen subjektuari dagozkion aldagaiak, eta erabakia eta ekintza jaso behar dituen objektuari dagozkion aldagaiak.
10.1. Subjektuari dagozkion aldagaiak
- Aldagai psikologikoak. Hizkuntza katalanaren presentziak esanahi desberdinak har ditzake norberaren historia pertsonalaren arabera, eta beti dago izaera partikular eta bereizgarrien menpean.
- Aldez aurretiko joerazko, jarrerazko eta ziozko aldagaiak. Hizkuntza katalanak eragin desberdina sortzen du norberaren posizionamendu ideologiko/afektiboaren ondorioz aldez aurretik duen joeraren arabera. Katalan jatorriko elkarrizketatuek, oro har, besteek baino neurri handiagoan erakusten dute osagai hau. Eta bera da, hain zuzen, katalanaren efektua hizkuntza bat edo besteren erabilerak dakarren praktika/erosotasunetik harago joanarazten duena. Hizkuntza katalanetik afektiboki hurbilen dauden hiritarrek osagai pragmatikoa (aurretiko jarreretatik deslotuagoa) gailentzen dute merkataritza-esparruan hizkuntzari dagozkion guztietan. Gazteenen segmentuetan, hizkuntza katalanaren ezaguera hoberenak ematen diren segmentuetan, jarrerazko osagai ideologikoago honen murriztea antzematen da.
- Ezagutzazko aldagaiak. Hizkuntza katalanaren ezaguera maila handiago edo txikiagoak eragiten du oinarrian ezaguera baxuagoa denean eta, bereziki, lengoaiak irakurketa arretatsua eskatzen duen informazio idatzi garrantzitsua jakinarazten den egoeretan. Oso eragin gutxi dauka berehalako irakurketako informazio idatzietan, hala nola etiketatzean edo dendetako errotulazioan.
10.2. Kontsumo objektuari dagozkion aldagaiak
Hizkuntza katalanaren presentziak duen eragina honetan ere maila desberdinetan ematen da:
Oharra: Honako artikulu hau Bartzelonan "Ús Interpersonal del Catal� : estat de la qüestió i propostes" izenburuarekin 2001eko azaroaren 29 eta 30, eta abenduaren 1ean burutu ziren jardunaldietan Albert Branchadell jaunak aurkeztutako ponentziaren laburpena da ((Els límits de) la intervenció en l'ús privat de la llengua). Informazio zehatzagorik nahi duenak jo beza www.sociolinguistica.org helbidera.
Zer egin dezake gobernu batek, gizarte liberal-demokratiko batean, hizkuntza gutxitu baten erabilera handi dadin? Herritarrak hizkuntza hori erabiltzera behar al ditzake pertsonarteko harremanetan? Bestela esanda, estatuak hizkuntza baten erabilera debeka al dezake?
Pertsonarteko erabilera, hots, aurrez aurreko erabilera; aurrez idatzi eta finkatutakoa ez dena; horixe izan zuten Grup de Sociolingüísticak antolatutako jardunaldietara hurbildutakoek arretagune. Helburua, berriz, nola eragin katalaneraren erabileraren hazkundea.
Grup de Sociolingüístikak Soziolinguistikaren alorrean ezagutza sakona eta eskarmentu handia duten adituak biltzen ditu. Sortu zenetik katalaneraren berreskurapen eta normalkuntzari soziolinguistikaren alorretik ekarpen kualifikatua egiten ahalegindu izan da. Bere eragina eta itzala nabariak izan dira azken urteotako hizkuntza politikaren hainbat alorretan, ikerketa arloan nahiz hizkuntza katalanaren aldeko mugimenduetan. Jardunaldi hauek, halaber, katalaneraren erabilera handitzea helburu izango duen aro bati hasiera emateko lehen prestaketa lana izan nahi zuten.
Oharra: Honako artikulu hau Bartzelonan "Ús Interpersonal del Catal� : estat de la qüestió i propostes" izenburuarekin 2001eko azaroaren 29 eta 30, eta abenduaren 1ean burutu ziren jardunaldietan Joaquim Torres jaunak aurkeztutako ponentziaren itzulpena da (segmentació de la població adulta de catalunya segons el coneixement de catal� , lús daquesta llengua i la preferència lingüística). Informazio zehatzagorik nahi duenak jo beza www.sociolinguistica.org helbidera.
Kataluniako biztanleria urrun dago homogeneo izatetik, bere hizkuntz ezaguerei, erabilerei eta joerei dagokienez. Beraz, katalanaren pertsonarteko erabilera areagotzeko neurriak gizarteko sektore bakoitzari egokitu behar zaizkio. Ondorioz, biztanleriaren segmentazioari ekin behar diogu, bi gauza definitzea ahalbidetuko digun segmentazioari alegia: alde batetik, zeintzuk diren kopuruz gutxitzea eta handitzea komeniko liratekeen segmentuak, eta, bestetik, zeintzuk diren esku-hartzerik egokienak segmentu bakoitzean katalanaren lagunarteko erabilera areagotzea lortzeko.
Oharra: Honako artikulu hau Bartzelonan "Ús Interpersonal del Catal� : estat de la qüestió i propostes" izenburuarekin 2001eko azaroaren 29 eta 30, eta abenduaren 1ean burutu ziren jardunaldietan Josep-Maria Terricabras jaunak aurkeztutako ponentziaren itzulpena da (el mite de la llibertat delecció de llengua) Informazio zehatzagorik nahi duenak jo beza www.sociolinguistica.org helbidera.
Orain dela aste batzuk, hizketan nengoen gizon batekin Katalunian hizkuntzaren erabilerari buruz, eta berak esan zidan: Pero Vd. tiene que respetar mi libertad de usar el castellano.�» Bat-batean, otu zitzaidan galdetzea: Perdone, ¿Vd. cuántas lenguas habla?�» Una: el castellano�», erantzun zuen. Eta nik esan nion: Entonces Vd. no tiene libertad ninguna de usarlo. Vd. está obligado a ello, como no quiera estarse siempre callado. Yo tengo la suerte de hablar seis idiomas; yo puedo hablar de libertad lingüística, Vd. no.�»
Euskal Soziolinguistika Institutua sortzeko bidean eragile izateko lana eman zion SEI elkarteak bere buruari. Sortu zenetik bi urte luze joan dira eta urratsez urrats bide horretan aurrera urratsak ematen aritu da.
Iaz Euskal Soziolinguistika Institututua Sortzen Sinposiuma antolatu zuen (2000-11-24) hainbat eragilerekin lankidetzan. Ekimen horrek urte beteko harreman eta prestaketa lana izan zituen bere baitan. Emaitza, berriz, bistakoa, Insitutuaren beharra gizarteratzea lortu zen: bai eragile nagusiekin (administrazioak, unibertsitateak, euskalgintza...) zuzenean bilduta, bai euskararen berreskurapen eta normalizazio lanetan diharduten banakoekin gogoeta eginez (ponentzia nagusiaren prestaketa prozesua 400 lagunengana iritsi zen eta Sinposiumean bertan 180 lagun bildu ziren).
Oharra: Honako artikulu hau Bartzelonan "Ús Interpersonal del Catal� : estat de la qüestió i propostes" izenburuarekin 2001eko azaroaren 29 eta 30, eta abenduaren 1ean burutu ziren jardunaldietan Albert Bastardas jaunak aurkeztutako ponentziaren itzulpena da (Breu aportació sobre l'ús del catal� en les relacions interpersonals). Informazio zehatzagorik nahi duenak jo beza www.sociolinguistica.org helbidera.
1. ARAZOAK
Gazteleraren ahozko erabileraren jarraitasunerako joera da eta ez katalanarena, itxaron beharko litzatekeen bezala nabarmen kezkatzen duena Katalunian gaur bizi diren pertsona askoren aldetik, batez ere abian dagoen hizkuntz normalkuntzako esparru batean, eta bereziki L1CATeko gizabanakoen aldetik ez-katalanduntzat izan ala ez izan hartzen dituzten pertsonekin izaten diren elkarrekintzetan, nahiz eta talde honek izan dezakeen gaur Katalunian katalanaren gaitasun handia, ulermenekoa bederen.
Oharra: Honako lan hau Emili Boix jaunarenTriar no ès trair�» (Hautatzea ez da traizio egitea) izenburua duen liburuko ondorioetatik hartutakoa da. Jardunaldi hauetan aurkeztu ez baldin bazen ere, Bartzelonako herritarren erabilera ulertzeko egindako ahaleginik ezagunenetako bat zelako eta Jardunaldietan erreferentzia gisa askotan aipatu zutelako ekarri dugu hona.
Liburu honetako hitzaurrean, elkarlotuta dauden bi galdera egiten nizkion neure buruari: 1) zein neurriraino gazteleradun eta katalandunen talde arteko elkarrizketetan gaztelerari egokitzapen ohiko arauak eman die bide hizkuntz erabilera arau berriei?; eta 2) zein faktorek azal edo erraz dezakete erabilera arau zaharrak jarraitzea edota berriak agertzea? Segmentatutako elkarrizketaren frogako datuetatik (6. kapitulua) eta eremu etnografikoko landa laneko datuetatik (7. kapitulua) bi galdekizunei emango diet erantzuna.
Aurten lehen aldiz jarri da martxan HIZNET graduondokoa (HIZKUNTZA PLANGINTZA UNIBERTSITATE-IKASTAROA) Eusko Ikaskuntzak, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Soziologia 2 sailak, SEI elkarteak eta UEUk antolatuta, Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailordetzaren laguntzaz.
HIZNET-eko formazio teoriko hau osatu asmoz, SEI elkartea eta UEUko Soziolinguistika saila ikastaro bat antolatu dugu 2002ko udaberrirako. Ikastaro hauen helburuak honako hauek dira:
- HIZNET ikastaro telematikoan emango den formazio teoriko orokorra egungo esperientzia praktikorik interesgarrienekin osatzea eta aberastea.
- Azken urteotan egin diren ikerketa lan eta esperientzia praktikoak ezagutzera ematea eta egilearekin aurrez aurre sakontzeko aukera zabaltzea.
- HIZNET ikastaroan eta euskalgintzan lanean ari direnei elkar ezagutzeko, esperientziak trukatzeko eta gaiak eztabaidatzeko gune bat eskaintzea, ekimen, ideia eta elkarlan berriei ateak zabalduz.
Antolaketa; egunak eta ordutegiak:
Oharra: Honako artikulu hau Bartzelonan "Ús Interpersonal del Catal� : estat de la qüestió i propostes" izenburuarekin 2001eko azaroaren 29 eta 30, eta abenduaren 1ean burutu ziren jardunaldietan Joaquim Torres jaunak aurkeztutako ponentziaren itzulpena da (segmentació de la població adulta de catalunya segons el coneixement de catal� , lús daquesta llengua i la preferència lingüística). Informazio zehatzagorik nahi duenak jo beza www.sociolinguistica.org helbidera.
Kataluniako biztanleria urrun dago homogeneo izatetik, bere hizkuntz ezaguerei, erabilerei eta joerei dagokienez. Beraz, katalanaren pertsonarteko erabilera areagotzeko neurriak gizarteko sektore bakoitzari egokitu behar zaizkio. Ondorioz, biztanleriaren segmentazioari ekin behar diogu, bi gauza definitzea ahalbidetuko digun segmentazioari alegia: alde batetik, zeintzuk diren kopuruz gutxitzea eta handitzea komeniko liratekeen segmentuak, eta, bestetik, zeintzuk diren esku-hartzerik egokienak segmentu bakoitzean katalanaren lagunarteko erabilera areagotzea lortzeko.



