Hausnartu sarien II. edizioak badu irabazlea.

Lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren
garapena eta berrikuntza da. Asmoa da euskal soziolinguistikarekin harreman
zuzena duten ikerlarien lana bultzatzea, eta beste hainbat ikerlari ere euskal
soziolinguistikaren eremura biltzea, modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren
inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko baitira.

Epai-mahaiak erabaki du Dabid Anauten Argiak eta itzalak
euskararen lurraldean. Euskararen etxean, gazi-gozo
lanari Lehen saria
ematea. Haien iritzia, lan hori, behaketa zorrotzetik sortutakoa saiakera da,
eta behaketa horretatik hipotesiak planteatzen dira, ideiak ematen. Soziolinguistika
arloan normalean entzuten ez den ahots bat ageri da, ahots iradokitzailea.

Etnografian oinarrituriko lan honek beste ikerketarako abiapuntu ugari ere
iradokitzen ditu. Gainera, idazkera oso landua baina aldi berean oso gertukoa
du; zientzia gertuko egiten duela esan daiteke.

HAUSNARTUk beste bi lan ere saritu ditu:

  • Jose M. Zendoiaren Teoria ekonomikoaren ekarpenak soziolinguistika
    alorrean
    (Bigarren saria) eta
  • Urtzi Barrenetxearen Hizkuntza-plangintzekiko errsistentziak
    organizazioetan
    (Hirugarren saria)

HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARI-BANAKETA 2010eko otsailaren 26an burutuko
da, Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen III. Euskal
Soziolinguistika Jardunaldia
n.

Informazio gehiago eta
lan irabazlea.