Eleaniztasuna Israelen

XIX. mende bukaeran nazionalismo juduak bi bide ezberdin hartu zituen: hizkuntzatzat jidish estandarizatu eta sekularizatua aukeratu zuen lurralde asmorik gabeko nazionalismo kultural bat (Birnbaum 1979, Fishman 1980, Weinreich 1980), eta lur askatu berrietan hebraieraz ihardungo zuen gizaki hebraiar berri bat helburu zuen mugimendu lurralde-aldarrikatzaile sozialista bat (Harsahv 1993). Bi ideologion eta hizkuntzen arteko gudua Europan (Fishman 1991a; 1991b) eta Palestinan (Pilowsky 1985) borrokatu zen, Palestinan hebraiera irten zen garaile (Fishman eta Fishman 1978). Jidisharen arrakasta labur baina itxaropentsua, aldiz, migrazioak ahuldu eta holokaustoak ezabatu zuen

1913rako, hebraieraren sustatzaileak egitasmo zen hirugarren mailako teknologi institutuan erabili beharreko hizkuntzaren eztabaida bizian gailentzeko gai izan ziren (Cohen 1918) eta ziurtatu zuten aurrikusitako unibertsitatea zalantzarik uzten ez zuen "Jerusalem-eko Unibertsitate Hebraiarra" izendatua izango zela. 1920rako askorentzat hebraiera jatorrizko hizkuntza eta Palestinako judu komunitatearen hizkuntza publikoa zen

ohiturazko judu eleaniztasuna hebraieraren elebakartasun ideologiko batek ordezkatu zuela lehenik eta, gero, ingelesaren zabalkunde global sendoarekin batera, hebraiera-ingelesa elebitasunak

Belaunalditan errusiera, poloniera, errumaniera eta alemana "amahizkuntz-gabetuak" izan dira hizkuntza berri hebraiera modernoaren mesedetan.

hebraiera ez zen beste hizkuntzetan mintzo ziren komunitateetan, taldearen homogeneitateak hizkuntza horien iraupenean lagundu zuen

Egun, hori nabarmena da, inondik ere, oraindik orain etorkin iritsitako 75.000 etiopiarren eta Sobiet Batasun ohitik heldutako 600.000 horien artean.

Arabiar komunitateak hebraieraren eragin sendoa jaso du ere eta arian-arian komunitate horretan barreiatzen ari da.

Israeleko arabiar herrisketan eta Nazaret bezalako hiri arabiarretan, arabiera-hebraiera elebitasuna haziz doa gazteek hebraiera eskuratzen dutelako eta hebraiera-hiztunen barrutietako lan aukerak direla medio.

Fisherman-en ikerketa batek (1972) baieztatu zuen estatus ofizialaren argitasunik eza. Egiazki, egin berri diren ikerketek erakutsi dutenez, hizkuntz politika udal mailan ezarria da, eta erakunde bakoitzak ebazten du zer den egokia.

Azken urte honetan hizkuntz politika zehazten due dokumentu umoa argitaratu da (Hezkuntza Ministerioa 1995; 1996). Horretan berresten da hebraiera eta arabierak bi komunitateen hizkuntza legez duten lehen-mailako garrantzia.

1968az geroko urteetan iritsitako makina bat etorkin ingeles-hiztunak dira, talde honek Israelen eragin izugarria izan du. Etorkin horiek ziren hebraierarekin lehia zitekeen hizkuntza baten jabe izaten eta, gainera, ingeles-hiztunzahar olde batez hornitu zuen Israel, horietarik asko ingeles irakasle bihurtu zirelarik.

Hebraieraren parerik gabeko biziberritzeak ondorio izan du zio ideologiko nahiz instrumentaleko elebakartasunak aurreko molde eleaniztasuna ordezkatzeko joera sendo bat.

TESTUINGURU HISTORIKOA

Israel-en kokapen geografikoa Europa, Asia eta Afrika lotzen dituen lurraldearena denez, ondorioz konkista eta birkonkista historia luzea duenez eta lau erligio handiren gune izanik (judaismoaren nahiz kristatutasunaren jaioleku eta inportantea islamarentzat zein baha´i erlijioarentzat), ziurtatua izan du hizkuntz aniztasun konplexuko eta beti aldakorreko tradizio luzea. Aro Komunaren hasierarako, orain dela 2000 urte, agertua zen, ordurako, eredu triglosiko bat non hebraiera, judu-arameoa eta grezierak rol adierazgarriak betetzen zituzten (Spolsky 1983). Hizkuntz antolamendu hori arau bihurtu zen juduentzat beren sakabanaketaldi ia osoan, hiru hizkuntza hauetako bakoitzari funtzio jakin bat eman zioten. Hebraiera (hebraiera eta arameo talmudikoa zehazkiago) erligio eta irakurketarako erabiltzen zen; hizkuntza juduren bat, hala nola, jidisha, judu-frantsesa, ladinoa edota judu-arabiera komunitatearen eta etxeko beste funtzioetarako (Rabin 1981); eta herri-hizkuntza (2) bat edo gehiago judu ez zirenekin komunikatzeko (Weinreich 1980).

Egungo eleaniztasun (3) moldea (4) lurralde hartan XIX. mende azkenaldera juduak Palestinara itzultzearekin batera itxuratzen hasi zen (Spolsky 1993). Hebraieraren ondorengo biziberritzeak (Fellman 1973b) eta herri-hizkuntza nazional bihurtzeak (Blanc 1968, Hrshav 1993) berretsi egin du hizkuntz konplexutasun etengabea (Cooper 1984), etorkinen isuri jarraiaren erronka gorabehera (Bachi 1956).

XIX. mende bukaerarako jada, Palestina aldaketa nozitzen ari zen bere eleaniztasun moldean (ikus bereziki Spolsky eta Cooper 1991: 3 eta 4 atalak). Gobernuaren hizkuntza, oro har, funtzionari eta soldaduei mugatua, turkiera zen. Nekazari eta hirietako biztanleak, ordea, arabieraren tokian tokiko dialektoetan mintzatzen ziren. Aldiz, arabiera klasikoa hezi-bidezko elitearen hizkuntza idatzia zen. Judu sefardiak (5) ere arabieraz mintzatzen ziren, komunitate barruan, ordea, beren hizkuntza judezmoa zen (espainol oinarriko judu hizkuntza, ladino izeneko forma idatzia zuena; Chumaceiro 1982, Harris 1982a; 1982b). Misio Elizak eta atzerriko kontsul boteretsuak, bestalde, hizkuntza europarrak sartzen eta sustatzen ari ziren (Finn 1878, Hyanson 1939). Horrela bada, frantsesak estatus inportantea zuen eta alemanierak gobernuaren hizkuntz hedakuntza politikaren sustengu esplizitua zuen (Wahl 1996). XIX. mendeko bigarren erdian Europa Ekialdetik iristen hasitako judu ashkenazien kopuru gaitzetik gehienak jidish-ez mintzatzen ziren, lurralde horietako herri-hizkuntzak ere ekarri zituzten ordea, hala nola, errusiera, poloniera eta hungariera.

Ukipen egoeretan, Jerusalem kasu, elebitasuna azkar garatu eta aldatu zen. Hasierako judu ashkenazi(6) etorriberriak biziki kexu ziren Europako hainbat hizkuntzen eta hebraiera-arameoaren ezagutza ez baitzitzaien erabilgarri lana aurkitzeko arabiera-hiztunen eremuetan, laster behar adina erraztasun eskuratu zuten ordea, eta hitz egiten zuten jidisha arabierazko hitzez eta esapidez kutsatu zen oso (Kosover 1966). Aldi berean, hainbat arabiar jidish-ez hitz egiten trebatzen ari zen juduekin zuten salerosketaren ondorioz.

HEBRAIERAREN BIZIBERRITZEA

Nolanahi ere, etorkin mota ezberdin baten iristearekin batera ezaugarri berri eta iraultzaile bat sartu zen testuinguru soziolinguistikoan. Etorkin horiek judu nazionalista ideologizatuak ziren, aurreko beren sorterrian hizkuntza eta identitatearen berpizkundearekin arduratuta zeudenak. XIX. mende bukaeran nazionalismo juduak bi bide ezberdin hartu zituen: hizkuntzatzat jidish estandarizatu eta sekularizatua aukeratu zuen lurralde asmorik gabeko nazionalismo kultural bat (Birnbaum 1979, Fishman 1980, Weinreich 1980), eta lur askatu berrietan hebraieraz ihardungo zuen gizaki hebraiar berri bat helburu zuen mugimendu lurralde-aldarrikatzaile sozialista bat (Harsahv 1993). Bi ideologion eta hizkuntzen arteko gudua Europan (Fishman 1991a; 1991b) eta Palestinan (Pilowsky 1985) borrokatu zen, Palestinan hebraiera irten zen garaile (Fishman eta Fishman 1978). Jidisharen arrakasta labur baina itxaropentsua, aldiz, migrazioak ahuldu eta holokaustoak ezabatu zuen (Fishman 1991b).

Hebraieraren biziberritzearen historia behin eta berriro kontatu izan da, modu zeharo sinple eta mitologizatu batean ordea. Fellman-ek erakutsi zuen (1973a; 1973b) Eliezer Ben Yehuda-ren ahaleginei rol garrantzitsuegia egoztearen errakuntza. Bere idazkiak berpizkunderako argudioen eredu gailena izan ziren (Mandel 1993) eta bere lanak funtsezko garrantzia izan zuen beste ekimen eragingarriagoekin batera. Dena den, kolonia berrietan (Nahir 1988), kibbutz-etan eta Tel Aviv hiri berrian finkatuko zirenak (Harshav 1993) izan ziren benetan hizkuntz eta ideologiaren iraultza burutu zutenak.

Hebraiera Palestinako judu yishuv-aren (7) bitartez hedatu zen: 1890ko hamarkadan kolonietako eskoletan hebraiera irakasteko lehen saioak egin zirenetik finkapen komunitarioak sortu zituzten sionista sozialista sutsuen erabilera hizkuntza nagusi bilakatu arte eta Tel Aviv hiri hebraiar berriko hizkuntza publiko bakartzat ezarria izan arte. 1913rako, hebraieraren sustatzaileak egitasmo zen hirugarren mailako teknologi institutuan erabili beharreko hizkuntzaren eztabaida bizian gailentzeko gai izan ziren (Cohen 1918) eta ziurtatu zuten aurrikusitako unibertsitatea zalantzarik uzten ez zuen "Jerusalem-eko Unibertsitate Hebraiarra" izendatua izango zela. 1920rako askorentzat hebraiera jatorrizko hizkuntza eta Palestinako judu komunitatearen hizkuntza publikoa zen, nahiz eta, Harshav-ek (1993) adierazi bezala, hainbat pertsonaia literario eta akademiko aintzindari urrun zegoen, artean, berori aise hitz egitetik.

HEBRAIERAREN HEDAKUNTZA

Britaniar Agintaritzaren gobernuak bereziki bi modutan (besteak beste) sustatu zuen hebraieraren estatus hartzea. Lehenik eta behin, Allenby generalak 1918an herrialde hori okupatu eta, luze gabe, eskoletan alemana erabiltzea debekatu zuen eta irakaslek espetxeratu. Bestalde, Agintaritza aldarrikatu aurretik ere Britaniar Gobernua iritzita zegoen hebraiera judu populazioaren hizkuntza zela eta, horrenbestez, britaniarren araudiek nahiz Agintaritzak berak hebraiera hizkuntza ofizial egin zuten arabiera eta ingelesarekin batera. Bigarrenik, Agintaritzapeko lurraldearekin britaniarrek zuten konpromezu finantziarioa gutxitzearren, utzi egin zieten juduei beren hezkuntza sistema kudea zezaten eta britaniarrek beren esku-hartzea arabiar herrisketan eskolak eraikitzeko dirulaguntzak ematera mugatu zuten. Horrela bada, hebraiera hazi egin zen eskola juduetan, batetik, irakas hizkuntza legez eta unibertsitatean, bestetik, bizitza modernoan nahiz teknologian murgiltzeko ongi hornitutako hizkuntza legez. Egiteko horretan lagundu zuena Hizkuntz Komitearen sorrera izan zen, independentziaz geroztik Hebraiera Hizkuntzaren Akademia deitua (Saulson 1979).

Britaniar Agintaritzapean, ingelesa gobernuko hizkuntza nagusia zen bitartean, arabiar eta judu komunitateek bereizita jarraitu zuten eskola sistema ezberdinekin. Aldi berean, ukipeneko elebitasuna garatu zen, bi komunitateek ingelesa aukeran zutelarik komunikazio zabalagoetarako tresna moduan. Horrela bada, integratzea nahi zuten judu etorkin berriek hebraiera eskuratu beharrean zeuden, lanerako, hezkuntzarako eta bizitza publikorako hizkuntza zelako.

HEBRAIERAREN NAGUSITASUNA

Israeleko hizkuntz soziologiaren gainean egindako azterketa mardul batean, Ben-Rafael-ek (1994) hebraieraren hazkundea eta nagusitzeraino egin duen bidearen jarraipena egiten du. Berak modu oso sinesgarrian argudiatzen du ohiturazko judu eleaniztasuna hebraieraren elebakartasun ideologiko batek ordezkatu zuela lehenik eta, gero, ingelesaren zabalkunde global sendoarekin batera, hebraiera-ingelesa elebitasunak. Izan da, eta jarraitzen du izaten, erresistentziarik hizkuntz ordezkapen eredu horren kontra, azken mende honetan zehar gertatutako aldaketa sail ukaezinaren adierazle da ordea.

Ben-Rafael-ek (1994) ordezkapen eredu horren argigarri diren zenbait adibide tipiko ematen du. 1920 hamarkadan Ekialdeko Europatik iritsitako juduetarik askok kibbutz-etara jo zuten lehenik, non komunitatearen presioaren indarrak bultzatu zituen jidisharen, errusieraren edo polonieraren erabileratik hebraieraren erabilera pribatu nahiz publikora aldatzera. Beren haurrak, "kibbutz-etako haurrak" bertako hebraiera-hiztun elebakar legez hazi ziren, gurasoen hizkuntzen ezagutza lauso pasiboa zutelarik eta hizkuntza horien garrantziarekiko ere begirunerik ez. Bigarren belaunaldiak, ordea, batzutan arabiera ikasi zuen (arrazoi ideologiko eta pragmatikoak zirela medio), eta hirugarren belaunaldia hebraiera-hiztun peto-petoa zen, ingelesa eransteko joera geroz eta nabarmenagoarekin. Hizkuntz molde hori bera topatuko dugu Europatiko etorkinez ari garela. Goi-heziketadun aleman-hiztunen bigarren belaunaldian hizkuntzaren ezagutzari eusteko joera zuten. Aldiz, heziketa apalagoko eta geroago iritsitako errumaniarrak are azkarrago aldatu ziren hebraierara. Ben-Rafael-ek (1994) honela ondorioztatzen du:

Datuek ez dute zalantza izpirik uzten: herrialde honetara iritsita, hebraiera barreiatu egin da jatorriz Erdi eta Eki Europako hizkuntzen hiztun ziren etorkin taldeetan, eta taldeok itxuraldatu nahiz batu egin ditu. Belaunalditan errusiera, poloniera, errumaniera eta alemana "amahizkuntz-gabetuak" izan dira hizkuntza berri hebraiera modernoaren mesedetan.

1948rako Israel-eko estatua ezarria izan zenean, hebraiera judu populazio gehiengoaren lehen hizkuntza zen (Bachi 1956). Hurrengo hamarkadan etorkin berrien kopuru gaitzak iritsi ziren, beren hizkuntz aniztasun handiak, ordea, lagundu egin zuen etorri berriek eta euren haurrek hebraiera luze gabe onar zezaten. Cooper-ek (1984) hebraieraren onarpen azkarra laguntzen duten beste faktore batzuk nabarmendu ditu, hala nola, adina etorrera garaian (zenbat eta gazteago, orduan eta azkarrago), hizkuntz hurbiltasuna (arabiera-hiztunek lehenago ikasten zuten beste hiztunek baino) eta hezkuntza formalaren nahiz kudeaketa, apaiz edo profesional lanen hedapena (esku edo trebakuntza gabeko lanari kontrajarriz). Arabieraz mintzo diren herrietako juduek ashkenazien nagusitzako gizarteak ezarritako balore ugari onartu egin zituzten eta hebraierarako aldaketan parte hartu zuten. Ipar Afrikako juduek, maiz, gutxienez elebidun zirelarik Maghreb-eko arabieraz nahiz frantsesez (sarritan hezkuntza-bidezko hizkuntza zena), laster hebraiera erantsi zioten aurrekoei. Zenbait familiatan arabiera utzi eta hebraierarekin batera frantsesari heldu zioten etxeko hizkuntzatzat; bestetan, ordea, etxeko arabiera izan zen lehen belaunaldiaren hizkuntza, geroko belaunaldiek ezagutza pasiboa hartu zutelarik (Ben-Rafael 1994:84).

Hebraierak, beraz, etorkin taldeetan barreiatzeari eutsi dio eta maiz belaunaldi bakarrean edo bitan jatorrizko hizkuntza ordezkatzea erdietsi du. Badira salbuespenak, hala ere. Lehen belaunaldiko kide zaharragoak motelak ziren hebraiera ikasten, eta horrek lagundu egin zuen beren etxeko eta komunitateko hizkuntza mantentzen. Era berean, hebraiera ez zen beste hizkuntzetan mintzo ziren komunitateetan, taldearen homogeneitateak hizkuntza horien iraupenean lagundu zuen. Hizkuntzaren mantentze hori aurreko aleman- eta ingeles-hiztunen etorkin multzoen baitan ikus liteke auzo berean (moshav) finkatutako etorkinen artean. Egun, hori nabarmena da, inondik ere, oraindik orain etorkin iritsitako 75.000 etiopiarren eta Sobiet Batasun ohitik heldutako 600.000 horien artean.

Fishmanek duela hogeita hamar urte (1966) nabarmendu bezala, gizartean integratzea eta gizartean gora mugitzea eragotzita izan edo hori hautatu ez duten taldeek joera handiagoa dute hizkuntz ordezkapenari aurka egiteko. Azken egitate honen frogagarri ezin-argiagoa judu ultra-ortodoxoak dira. Izan ere, horietarik gehienak jidishari eusten diote beren eskola bereizietako irakas-hizkuntza gisa eta hizketarako beren komunitate itxietan. Molde hori, dena den, nahasi samarra da. Glinert-ek (1996) Inglaterran erakutsi duenez, jidisha erabiltzeko orduan maila ezberdinak daude gizon edo emakume izan eta sekta hasidiko edo anti-hasidikokoa izan (ikus Ben-Rafael 1994:153-9) (8). Azken hamarkadan hebraiera modernoaren ezagutza areagotu egin da, baita ultraortodoxoen artean ere, eta izan badira, hebraiera etxean erabiltzen duten sekta hasidikoak. Hala ere, hezkuntza ultraortodoxoak irakas hizkuntza legez jidisha erabiltzen jarraitzen du.

GUTXIENGO ARABIARRA

Israeleko arabiarrek ere talde eleanitza eta kulturanitza osatzen dute. Horrela bada, banaketetako bat arabiar kristau eta musulamanen artekoa da. Lehenak nagusiki hirietan bizi dira eta aspaldidanik hizkuntza ezberdinetako Elizekin kontaktua izan dute. Artean, bigarrenetan gehienak herrisketan bizi edo hiritar berriak dira. Beduino eta drusoek ere talde bereiziak osatzen dituzte. Israeleko arabiera-hiztunek Ekialde Ertaineko ezaugarri orokorra den diglosia dute amankomunean: irakurketarako eta erabilera formaletarako aldaera klasiko bakar bat; tokian tokiko hizkuntza kopuru gaitza; eta bertsio estandar formala garatzeko joera. Bada, Palestinako arabiera sirieraren aldaki bat da aldaera oso markatuak dituelarik herrialde osoan barrena. Hezkuntzaren hazkundea dela-eta bada goranzko joera bat jatorrizko hiztunen artean beren errepertorioari fonologia eta hiztegi-mailako forma prestigiodunak eta estandarrak eransteko (Amara 1991, Spolsky eta Amara 1996).

Arabiar komunitateak hebraieraren eragin sendoa jaso du ere eta arian-arian komunitate horretan barreiatzen ari da. Hori ulertzeko zenbait bereizketa beharrezkoak dira. Lehena Mendebal Ertzeko eta Gaza eskualdeko populazioa bereizirik hartzea da. Bi eremuok ez daude Israelen jabetzapean, lurralde okupatu eta admisnistratutzat jo daitezke ordea, eta autonomia mailaren bat eskuratze bidean dira. Arabiarrok, intifada arte, behintzat, Israeleko lan merkatuari hertsiki lotuak zeuden bitartean, nekazaritza eta eraikuntzan soilik zen, oro har, eskakizun hebraieraren ezagutza maila apal bat. Aldi berean, intifadak eragin handia izan zuen hebraiera Mendebal Ertzeko eta Gaza eskualdeko arabiarren artean zabal zedin, hizkuntza hori gartzelatu eta terroristei espetxeetan irakasten baitzitzaien. Spolsky eta Cooper-ek (1991:10 atala), bestalde, Jerusalem-eko Alde Zaharreko arabiera-hiztunen artean hebraierak duen hedaduraz idatzi dute (Mendebal Ertzekoaren antzeko zentzu askotan) eta baita erakutsi ere nola berorren ikasketa arrazoi instrumentalei zor zaion batik bat. Hezkuntza eta hebraieraren ezagutza alderantzizko harremanean daude, izan ere, hotel eta jatetxeetan, eraikuntzan eta azoketan lan egiteko prest daudenak dira hebraiera ikasten dutenak. Aldiz, beren komunitate barruan profesional legez lan egiten duten ikasitako arabiarrak gai dira osoki hebraierarik gabe beren lanean iharduteko. Mendebal Ertzean eta Gazan, beraz, hebraieraren funtzio lehena instrumentala eta lanari lotua izan da. Hebraiera ikastaroek (Netanya-ko Ulpan Akiva-n, Israel-en, gaitutako zenbait irakaslek pribatuki kudeatuak) intifada-garaian ere bere horretan jarraitu izana hizkuntza horretan ikusten den balio instrumentalaren erakusgarri garbia da.

Kontuan hartzeko bigarren talde bat arabiar israeldarrak dira, Israelen barruan bertan bizi eta Israeleko populazioaren %19 osatzen dutenak. Arabiera ezagutua dago ofizialki (ikus behean) erabilera publikorako eta hezkuntzarako (Koplewitz 1992, Spolsky 1994). Hargatik, arabiar israeldar gehienak arabiera- eta hebraiera-hiztun elebidunak dira egun. Arabiar israeldarren errepertorio soziolingusitikoan ere hebraiera barreiatzea arrazoi instrumentalei zor zaie, herriska baten gaineko azterketek erakutsi duten bezala (Amara 1986; 1995, Spolsky eta Amara 1986). Hebraieraren barreiatze hori are nabarmenagoa da gazte taldeen artean hebraieraren ezagutzaren sorburua hezkuntza eremuan kokatzen baita. Israeleko arabiar herrisketan eta Nazaret bezalako hiri arabiarretan, arabiera-hebraiera elebitasuna haziz doa gazteek hebraiera eskuratzen dutelako eta hebraiera-hiztunen barrutietako lan aukerak direla medio. Jaffa bezalako hirietan, non hebraiera-hiztunekin harreman estua duten, hebraieraren ezagutza maila altua hartzen ari da, baita arabieraren mantenuaren kaltetan ere. Gainera, Jaffako haur arabiarretarik kopuru handi bat eskola eta haurtzaindegi juduetara doa egun.

Aintzat hartzeko beste talde batzuk drusoak (9) eta zirkasiarrak (10) dira. Drusoek lehen hizkuntzatzat arabiera darabilten arren, maiz hebraieraren hiztun zaluak dira Israeleko Armadan zerbitzen baitute. Zirkasiarrei dagokienez, agerian dago arabiera eta hebraierak duten erakar indar ezberdina Israeleko bi herriska zirkasiera-hiztunetan (Kreindler, et al.,1995 Stern 1991), horietako batek hezkuntza arabieraz nahi baitu eta besteak, ordea, hebraieraz.

HIZKUNTZA OFIZIALA ETA HIZKUNTZ IRAKASKUNTZA POLITIKA

Israelek konstituzio idatzirik ez duenez eta hizkuntz politika definitzen duen legerik ez dagoenez, politikaren auzia lausoa da. Britaniar gobernuak Nazioen Ligaren eskutik Agintaritza hartu aurretik ere, sionista ingelesek gobernua komentzitu zuten ingelesa eta arabierarekin batera hebraierak ere ezagupen ofiziala izateko beharraz. 1920ko Erret Aginduak Agintaritzaren baitan islatu zuen hori hiru hizkuntza ofizial aldarrikatuz, "ofizial" hitzaren esanahia mugatu xamar utzi zuen ordea. Aginduak ezartzen zuen arauak arabieraz nahiz ingelesez argitara zitezen Palestinako eremu nagusiki arabiarretan eta hebraieraz eremu juduetan. Gainera, ezartzen zuen eremuotako jendeoi zilegi izan zekien epaitegi eta gobernu bulegoetara bi hizkuntzotan sar zitezen, kanpaina publiko baten ondoren bakarrik onartu zen telegramak ere hebraieraz igortzea. Hezkuntzaren ardura komunitateen gain uzteko erabakiak (dirua aurrezteko amarrua) bide eman zuen hizkuntz talde bakoitzak irakaskuntzan norbere hizkuntza erabil zezan. Bi sistemok, bestalde, ingelesa irakatsiko zuten.

1948an Israel Estatua sortu zenean, Britaniar Agintaritzapeko lege eta arau guziek indarrean jarraitu zuten zuzendu ziren arte. Zuzendu egin zen legeetariko bat, hain zuzen, ingelesa hizkuntza ofizial izendatzen duena izan zen eta, horregatik, irudi luke hebraiera eta arabiera estatuko bi hizkuntza ofizial legez geratu zirela. Horren esanahia, ordea, nahiko iluna da, izan ere: hiru hizkuntzok txanpon eta zigiluetan agertzen jarraitu zuten; legeak arabierara eta ingelesera itzuli dira; abokatuek, baldintza berezien pean, ingelesez nahiz arabieraz zin egin dezakete; oraindik orain, ordea, zenbait epaitegi-ebazpenek ez du arabieraren estatus ofizialaren aipamenik egiten Haifako kale seinaleen eta Nazaret-eko arabiera hutsezko iragar taula baten auzian. Horren aurretik, Fisherman-en ikerketa batek (1972) baieztatu zuen estatus ofizialaren argitasunik eza. Egiazki, egin berri diren ikerketek erakutsi dutenez, hizkuntz politika udal mailan ezarria da, eta erakunde bakoitzak ebazten du zer den egokia. Spolsky eta Cooper-ek (1991:116-8) honako adibidea ematen dute: 1989an Posta Bulegoak bere seinaleetan arabiera erantsi zuen, urte berean, ordea, poliziak bereetatik ezabatu zuen elebidun geratu zirelarik.

Hizkuntza politika aipatua izan da dagoeneko. Bada, independentzia ostean, estatu juduaren eta estatuaren eskola erlijiosoek (bi sistema publiko ezberdin dira) ikasle guztiekin hebraiera irakas hizkuntzatzat erabiltzen jarraitu zuten. Sistema ultraortodoxo independienteko eskolek, aldiz, jidisharen erabilerari eutsi zioten. Estatuaren lehendabiziko urtean, bestalde, eztabaidatu ostean, ebatzi egin zen eremu arabiarreko eskolek arabiera erabiltzen jarrai zezaten irakas hizkuntzatzat.

Arabiar eskolek hebraiera bigarren hizkuntza legez irakasten dute bigarren edo hirugarren mailatik aurrera. Eskola juduetan haurren ehuneko 40 inguruk arabiera ikasten du hiru urtez, 7. mailatik 9.era. Gutxi batzuk goizago hasi eta geroago bukatzen dute, irakasbide horren arrakasta, ordea, auzitan jar daiteke (Atzmon 1986, Koplewitz 1992, Kraemer 1993). Nolanahi ere, arabiar eta judu sistemotan biotan ikasle guziek ingelesa ikasten dute atzerriko hizkuntza nagusi legez, laugarren edo hirugarren mailan (edo goizago) hasten direlarik (ikus behean) eta 12. mailaraino. Halaber, ikasle kopuru handi batek frantsesa, errusiera edo jidisha ikasten du. Beste hizkuntzak ikasteko badira bestelako aukerak (Hallel eta Spolsky 1993, Spolsky eta Shohamy 1996).

Azken urte honetan hizkuntz politika zehazten due dokumentu umoa argitaratu da (Hezkuntza Ministerioa 1995; 1996). Horretan berresten da hebraiera eta arabierak bi komunitateen hizkuntza legez duten lehen-mailako garrantzia. Aitortu egiten da, halaber, komunitate bakoitzak bestearen hizkuntza ikasteko duen beharra, eta derrigorrezko beste urte bat (10. maila) erantsi zaio arabieraren irakaskuntzari judu eskoletan. Argi eta garbi ezartzen da ingelesa dela atzerriko lehen hizkuntza eta hirugarren mailatik has daitekeela ikasgai izaten. Frantsesa eta errusiera sustatzen dira halaber, garrantzia bereziko hizkuntzak direnez. Beste hizkuntza batzuk ere sustatzen dira. Gainera, etorkin berriei hebraiera eskuratzearekin batera sorterriko hizkuntzari eusteko deia egiten zaie (Shohamy 1994, Spolsky 1996b).

INGELESAREN ZABALKUNDEA

XIX. mendean erroren bat duelarik (Spolsky eta Cooper 1991, Webber 1979), ingelesaren rola zabaldu egin zen Allenby generalak bere britaniar armadarekin Palestina konkistatu eta, ondorioz, Palestinako Agintaritza Britaniar Gobernuari eman zitzaionetik. Horrela bada, 1917 eta 1948 artean, ingelesa gobernuko lehen hizkuntza izan zen eta Britaniar Agintaritzak oinarri sendoa ezarri zion ingelesari. Geroztik atzerriko hizkuntza nagusi moduan iraun du (Horowitz 1988), nahiz eta Israelen independentzia osteko lehen urteetan frantsesarekiko lilurak erakarri zituen epe labur batez.

Fishman-ek, ingelesaren zabalkundearen gaineko lehendabiziko ikerketa soziolingustiko garrantzitsua dena egiterakoan, Israel aintzat hartu izanak (Fishman, Cooper eta Conrad 1977) adierazten du zenbateraino ematen zaion garrantzia ingelesari Israelen (Cooper eta Seckbach 1977, Nadel eta Fishman 1977, Rosenbaum, et al, 1977). 70 hamarkada hasierarako, ingelesaren globalizazio prozesuaren ondorioak begibistakoak ziren. Israelen, gainera, hizkuntza horrek estatus gero eta altuagoa zuen eta gero eta zaluago erabiltzen zen, geroztik ingeles eskaria haziz joan delarik (Cooper 1985). Fishmanen estudioa eta bi hamarkada inguru geroagoko egoerari begiratu bat ematen diolarik eta bere hedakuntza etengabearen marrazkia eginez, Spolskyk (1996) hazkunde horretarako beste azalpen batzuk ematen ditu. Horrela bada, negozio, zientzia, hezkuntza eta bidaietan murgiltzeko sarbidea eskaintzen duen hizkuntza izateaz gain, ingelesa Estatu Batuetako eta bestelako judu diaspora inportanteen hizkuntza da. 1968az geroko urteetan iritsitako makina bat etorkin ingeles-hiztunak dira, talde honek Israelen eragin izugarria izan du. Etorkin horiek ziren hebraierarekin lehia zitekeen hizkuntza baten jabe izaten eta, gainera, ingeles-hiztunzahar olde batez hornitu zuen Israel, horietarik asko ingeles irakasle bihurtu zirelarik. Horrela bada, goi-eskola (11) juduetako ingeles irakasleen %40 hizkuntzaren hiztunzaharrak dira eta horrelako zenbakiren parekorik ez da ziurrenik beste inongo hezkuntza sistema ez-ingelesetan.

Ingelesaren eskaerak goranzkoari eutsi dio. Gurasoen presioa izan zen behartu zuena eskolak ingelesa goizago irakasten has zitezen. Horrenbestez, Ministeritzak 3. mailan ingelesaren irakaskuntza "salbuespen"tzat soilik baimendu duen arren, ikasleen %40 dagoeneko adin horretan hasten da, eta zenbait baita askoz goizago ere. Shohamy-ren (komunikazio pertsonal bidezko) estudio batek aurkitu zuen hebraiera-hiztunek ingelesa jotzen zutela ikasteko premia handieneko hizkuntzatzat, eta arabiera zein errusiera-hiztunek bigarren jartzen zuten hebraieraren ostean.

Dagoeneko, beldurtzen hasiak dira ingelesa hebraierarentzako mehatxagarri izango delakoan, eta hebraieraren Hizkuntz Akademiak Hezkuntza Ministerioa komentzitu du albora dezan eskola batzuetan frogatzekoa zen egitasmo pilotoa, non bat-bi orduko ingeles ikasgaia erantsiko zen. Bitartean, Ben-Rafael-ek adierazi bezala, hebraiera-ingelesa elebitasuna etorkizuneko posibilitatea bihurtzen ari da.

AZKEN ETORKIN OLDEAK

Israel-eko hizkuntz aniztasun moldeen gain orain eragiten ari diren hiru etorkin talde aipagarri izan dira aspaldi honetan: lehenik eta behin, Soviet Batasuna zenetik etorritako 600.000 juduek (Gitelman 1982, Horowitz 1986) Israeleko gizartean eragiteko bezain talde eskerga osatzen dute, beraien hizkuntz integrazioa nahiko ezberdina delarik (Ben-Rafael, Olshtain eta Geist 1995, Moskovitch 1990, Zlatopolsky eta Guri 1995). Egunkari asko errusieraz argitaratzen dira orain eta etorkinak ordezkatzen dituen alderdi politikoak hainbat eserleku irabazi zituen, oraindik orain, hauteskundeetan. Etorkin olde horren hasieratik seinale eta iragarkiak errusieraz agertzen hasi ziren eta ebazpen politiko zentralik ez dagoen arren, udal bulegoak errusierazko zerbitzuak eskaintzen hasi dira (Glinert 1995). Hizkuntz ordezkapena moteltzeko orduan Errusiarren taldeak beste zenbait taldek izan dutena baino arrakasta handiagoa izan lezake.

Bigarren etorkin talde handia 75.000 etiopiarrek osatzen dute, batik bat amhari eta tingriniya-hiztunek. Multzo honetakoek amhari eta giiz-ez (12)  zer edo zer irakurtzeko gai dira. Talde horren eta gainontzeko israeldarren arteko kultur zulo nabarmenak integrazio motela ekarri du, eta soilik gazteenak ari dira aurreratzen hebraieraren eskurapenean.

Hirugarren taldea, azken aldion aipatu besterik egin izan ez dena, etorri berriak diren atzerriko langileek osatzen dute, orotara 100.000 eta 300.000 pertsonek osatzen dute. Horien artean Errumaniatik, Tailandiatik eta Afrikatik etorritakoak nabarmentzen dira. Horietako zenbait langile Mendebal Ertzeko eta Gazako arabiarrak ordezkatzeko ekarri zituzten eta beste batzuk, aldiz, legez kanpo daude Israelen. Interesgarria izango da ikustea, bada, taldeok Europako gestarbeiter-en hizkuntz patu eta eskarmentu bera izango duten  (13).

ONDORIOAK

Israelek hizkuntz aniztasunaren gainean ikertzeko gai oparoa izaten jarraitzen du. Hebraieraren parerik gabeko biziberritzeak ondorio izan du zio ideologiko nahiz instrumentaleko elebakartasunak aurreko molde eleaniztasuna ordezkatzeko joera sendo bat. Presio horri, aldiz, gogor egin diote, nola-halako arrakastaz, arabierak, errusierak, jidishak eta beste hainbat hizkuntzak, batetik, eta ingelesak, bestetik, hebraierarekin gero eta domeinu gehiagotan lehiatzen baita.

BIBLIOGRAFIA OHARRAREKIN

  • Ben-Rafael, E. 1994. Language, identity and social division: The case of Israel. Oxford: Clarendon Press. [Oxford Studies in Language Contact.]
  • Soziologo batek idatzitako liburu honetan Ben-Rafael-ek eta bere ikasleek Israeleko hizkuntzen historia eta egungo estatusaren gainean burututako hainbat estudioren berri ematen da.
  • Fishman, J.A., R.L.Cooper and A.W.Conrad (eds.). 1977. The spread of English: the sociology of English as an additional language. Rowley,MA: Newbury House.
  • Ingelesaren hedakuntzaren gaineko lehendabiziko lan soziolinguistiko inportantea da hau eta liburu honek 1970 hamarkadan Israelen zegoen hizkuntz egoeraren gainean balio handiko hainbat estudio biltzen ditu.
  • Harshav, B. 1993. Language in time of revolution. Berkeley: Universiy of California Press.
  • Liburu honek hebraieraren biziberritzearen berrikuspen sortzailea eskaintzen du. Ideologiaren garrantziaren ezagutza on bat erakusten du eta jasotako mitologiari buruzko eszeptizismo erabilgarri bat eskaintzen du.
  • Spolsky, B. and R.L.Cooper. 1991. The languages of Jerusalem. Oxford: Clarendon Press.
  • Jerusalemeko hizkuntzen azalpen historikoarekin eta hebraieraren biziberritzearekin hasten delarik, 1980ko hamarkadan Jerusalemeko Alde Zaharrean zegoen eleaniztasunaren azalpen soziolonguistikoa ematen du gero.

BIBLIOGRAFIA OHARRIK GABE

  • Amara,M.H. 1986. The integration of Hebrew and English lexical items into the Arabic spoken in an Arab village in Israel. Ramat-Gan: Bar-Ilan University. M.A. thesis.
  • __________ 1988. Arabic diglossia: Conditions for learning the standard variety (in Arabic). Aljadid. 12.14-23.
  • __________ 1991. Sociolinguistic aspects of variation and change: A study of the language spoken in an Arab village in Israel. Ramat-Gan: Bar-Ilan University. Ph.D. diss.
  • __________ 1995. hebrew and English lexical reflections of socio-political changes in Palestinian Arabic. Journal of Multilingual and Multicultural Development. 16.165-172.
  • Atzmon,N. 1986. Study in Israel of Arabic language and culture -a proposed plan. Ramat-Gan: Bar Ilan Universtiy. Unpublished manuscript.
  • Bachi,R. 1956. A statistical analysis of the revival of hebrew in Israel. Scripta Hierosolymitana. 1.179-247.
  • Barkon,E. and E.Avinor. 1995. Academic difficulties and early literacy deprivation: The case of Ethiopians in Israel.
  •  
  • Ben-Rafael, E., E. Olshtain and I. Geist. 1995. Aspects of identity and language acquisition among immigrants from the Commonwealth of Independent States. Jerusalem: Center for Research in Education, Hebrew University.
  • Birnbaum, S.A. 1979. Jidish: A survey and a grammar. Toronto: University of Toronto Press.
  • Bannc,H. 1968. The Israeli koine as an emergent national standard. In J.A.Fishman, C.A.Fergusopn and J.Das Gupta (eds.) Language problems of developing nations. new York: Wiley. 237-251.
  • Chumance Jerusalem Sephardim. International Journal of the Sociology of Language. 37.25-39.
  • Cohen,I. 1918 The German attack on the Hebrew schools in Palestine. London: Jewish Chronicle and Jewish World.[19 pages]
  • Cooper, R.L. 1984. A framework for the description of language spread: The case of Modern Hebrew. International Social Science Journal. 36.1.87-112.

Bibliografia

  • Amara, M. H. 1986. The integration of Hebrew and English lexical items into the
  • Arabic spoken in an Arab village in Israel. Ramat-Gan: Bar-Ilan University.
  • M.A. thesis.
  • 1988. Arabic diglossia: Conditions for leaming the standard variety (in
  • Arabic). Aliadid. 12.14-23.
  • 1991. Sociolingulstic aspects of variation and change: A study of the
  • language spoken in an Arab village in Israel. Ramat-Cian: Bar-Ilan
  • University. Ph.D. diss.
  • 1995. Hebrew and English lexical reflections of socio-political
  • changes in Palestinian Arable. Journal of Mulfilingual and Multicultural
  • Development. 16.165-172.
  • Atzmon, N. 1986. Study in Israel of Arabic language and culture--a proposed plan.
  • Ramat Gan: Bar Ilan University. Unpublished manuscript.
  • Bachi. R. 1956. A statistical analysis of the reviva1 of Hebrew in Israel. Scripta
  • Hierosolymitana. 2.179-247.
  • Barkon, E. and E. Avinor. 1995. Academic difficulties and early literacy deprivation:
  • The case of Ethiopians in Israel. Longuage, Culture and Curriculum.
  • 8.201-210.
  • Ben-Rafael, E., E. Olshtain and 1. Geist. 1995. Aspects of tdentity and language
  • acquisition among immigrants from the Commonwealth of Independent
  • States. Jerusalem: Center for Research m Education, Hebrew University.
  • 3imbaum, S. A. 1979. Yiddish: A survey anda grammnr. Toronto: Ilniversity of
  • Toronto Press.
  • Blanc. H. 1968. The Israeli koine as an emergent national standard. In J. A. Fishman,
  • C. A. Ferguson and J. Das Gupta (eds.) Languageproblems of developing
  • nations. New York: Wiley. 237-251.
  • Zhumaceiro, R. M. 1982. Language maintenance and use among Jemsalem
  • Sephardim. International Journal of the Sociology ojlanguage. 31.25-39.
  • Cohen, 1. 1918. The German attack on the Hebrew schools in Palestine. London:
  • Jewish Chronicle and Jewish World. [ 19 pages.]
  • Zooper, R. L. 1984. A framework for the description of language spread: The case of
  • Modem Hebrew. International Social Science Journal. 36.1.87-I 12.
  • 1985. Fantasti! Israeli attitudes towards English. In S. Greenbaum
  • (ed.) The English language today. Oxford: Pergamon. 233-241,
  • Cooper, R. L. and F. Seckbach. 1977. Economic incentives for the leaming of a
  • language of wider communication: A case study. In J. A. Fishman, R. L.
  • Cooper and A. W. Conrad (eds.) The spread of English. Rowley, MA:
  • Newbury House. 2 12-2 19.
  • Fellman, J. 1973a. Conceming the “revival of the Hebrew language.
  • Anthropological Linguisfics. 15.250-257.
  • 1973b. The revival of a classical tongae: Eliezer ben Yehuda and the
  • modern Hebrew language. The Hague: Mouton.
  • Ferguson, C. A. 1959. Diglossia. Word. 15.325-340.
  • Finn, J. 1878. Stirring times, or records from Jerusalem consular chronicles of
  • 1853-1856. (Translated by his wife.] London: C. Hegan and Paul.
  • Fisherman, H. 1972. The official languages of Israel: Their status in law and police
  • attitudes and knowledge conceming them. tanguage Behavior Papen.
  • 1.3-23.
  • Fishman, J. A. 1966. Language loyalty in the United States: The maintenance and
  • perpetuation of non-English mother tongaes by Ameritan ethnic and
  • religious groups. The Hague: Mouton.
  • 1980. Attracting a following to high-culture functions for a language
  • of everyday hfe: The role of the Tshemovlts Conference in Ihe ‘Rise of
  • Yiddish’. International Journal of the Sociology of Language. 24.43-73.
  • 1991a. The Hebraist response to the Tschemovits Conference. In A.
  • S. Kaye (ed.) Semrtic studres in honor of Wolf Leslau on the occasion of his
  • eighty-jfth birthday. Wiesbaden: Otto Harrassowitz. 437448.
  • 1991b. Yiddish: furning to life. Amsterdam: John Benjamins.
  • and D. E. Fishman. 1978. Yiddish m Israel: A case study of efforts to
  • revise a monocentric language policy. In J. A. Fishman (ed.) Advances in fhe
  • study of societal multilingualism. The Hague: Mouton. 185-262.
  • Gitelman, Z. 1982. Becoming Israelis: Political resocialization of Soviet and
  • Ameritan immigrants. New York: Praeger.
  • Glinert, L. 1995. Language policy towards recent Soviet immigrants in Israel. Paper
  • read at Intemational Symposium on Language Policy, Bar-Ilan University,
  • Ramat-Gan, 1995.
  • 1996. “We never changed our language: Attitudes to Yiddish acquisition
  • among Hasidic educators in Britain. Osnabrucker Beitrage zur
  • Sprachtheorie.
  • Hallel, M. and B. Spolsky. 1993. The teaching of additional languages in Israel. In
  • W. Grabe, el al. (eds.) Annual Review ofApplied Linguistics, 13. Issues in
  • second language teaching and learning. New York: Cambridge University
  • Press. 3749.
  • Harris, T. K. 1982a. Editor’s note: The name of the language of the Eastem
  • Sephardim. International Journal of the Sociology of Language. 37.5.
  • 1982b. Reasons for the decline of Judeo-Spanish. International Journal
  • of the Sociology of Langaage. 37.7 1-97.
  • Horowitz, N. 1988. History of English curriculum in Israel. Ramat-Gan: Bar-Ilan
  • University. M.A. thesis.
  • Horowitz, T. R. 1986. Between tvo worlds: Children from the Soviet Union in
  • Israel. Lanham, MD: University Press of America.
  • Hyamson. A. M. (ed.) 1939. The British consulate in Jerusalem in relation to the
  • Jews of Palestine 1838-1914. Par1 1: 1838-1861. London: Edward
  • Goldston for the Jewish Historical Society of England.
  • Koplewitz, 1. 1992. Arabic in Israel: The sociolinguistic situation of Israel’s
  • linguistic minority. International Journal of the Sociology of Language.
  • 98.29-66.
  • Kosover, M. 1966. Arabic elements in Palestinian Yiddish: The old Ashkenazic
  • Jewish communily in Palestine, its history and its language. Jerusalem:
  • Rubin Mass.
  • Kraemer, R. 1993. Social psychological factors related to the study of Arabic among
  • Israeli high school students: A test of Gardner’s socioeducational model.
  • Studies in Second Language Acquisition. 15.83-106.
  • Kremdler, 1.. M. Bensoussan, E. Avinor and C. Bram. 1995. Circassian Israelis:
  • Multilingualism as a way of hfe. Language, Culture and Curriculum.
  • 8.149-162.
  • Mandel, G. 1993. Why did Ben-Yehuda suggest the revival of spoken Hebrew? In 1
  • Glinert (ed.) Hebrew in Ashkenaz. Oxford: Oxford University Press.
  • 193-207.
  • Ministry of Education, Culture and Sport. 1995. Policy for language education in
  • Israel (in Hebrew.) Jerusalem: Office of the Director General.
  • 1996. Policy for language education in
  • Israel (in Hebrew). Jerusalem: Office of the Director-General.
  • Moskovitch, V. 1990. Russian-Hebrew language contacts. In Y. Gun (ed.) The
  • revival of the Hebrew language. Jerusalem: Aliya. 104-124.
  • Nadel, E. and J. A. Fishman. 1977. English in Israel. In J. A. Fishman, R. L. Cooper
  • and A. W. Conrad (eds.) The spread of English. Rowley, MA: Newbury
  • House. 137-167.
  • Nahir, M. 1988. Language planning and language acquisition: The “Great Leap in
  • the Hebrew revival. In C. B. Paulston (ed.) International handbook of
  • bilingualism and bilingual education. New York: Greenwood Press.
  • 275-295.
  • Pilowsky, A. L. 1985. Yiddish alongside the revival of Hebrew: Public polemics on
  • the status of Yiddish in Eretz Israel, 1907-1929. In J. A. Fishman (ed.)
  • Readings in the sociologv of Jewish languages. Leiden: Brill.
  • Rabin. C. 1981. What constitutes a Jewish language? International Journal of the
  • Sociology of Language. 30.19-28.
  • Rabin, H. 1973. A short histoy of the Hebrew language. Jemsalem: Jewish Agency.
  • Rosenbaum, Y.. E. Nadel, R. L. Cooper and J. A. Fishman. 1977. English on Keren
  • Kayemet Street. In J. A. Fishman, R. L. Cooper and A. W. Conrad (eds.)
  • The Spread of English. Rowley, MA: Newbury House. 179-196.
  • Saulson, S. B. (ed.) 1979. Institutionalrzed languageplanning. The Hague: Mouton.
  • [Studies in the Sociology of Language.]
  • Shohamy, E. 1994. Issues in language plannmg in Israel: Language and ideology. In
  • R. D. Lambert (ed.) Language planning around the world: Contexts and
  • systematic change. Washington DC: National Foreign Language Center.
  • 131-142.
  • Spolsky, B. 1983. Triglossia and literacy in Jewish Palestine of the First Century.
  • International Journal of the Sociology of language. 42. 95-110.
  • 1993. Langnage conflict in Jerusalem-1880 and 1980. In E. H. Jahr
  • (ed.) Language conflict and language planning. Berlin: Mouton de Gruyter.
  • 179-192.
  • 1994. The situation of Arabic in Israel. In Y. Suleiman (ed.) Arabic
  • sociolinguistics: Issues and perspectives. Richmond, UK: Curzon Press.
  • 227-236.
  • 1996a. English in Israel after independence. In J. A. Fishman, A.
  • Rubal-Lopez and A. W. Conrad (eds.) Post-imperial English. Berlin:
  • Mouton.
  • 1996b. Prolegomena to an Israeli language policy. In T. Hickey and J.
  • Williams (eds.) Language, education and sociefy in a changing world.
  • Dublin and Clevedon: IRAAL/Multilingual Matters. 45-53.
  • and M. Amara. 1986. The diffusion and integration of Hebrew and
  • English lexical items in the spoken Arabic of an Israeli village.
  • Anthropological Linguistics. 28.43-54.
  • 1996. Politics and language change: The sociolinguistic
  • reflexes of the division of a Palestinian village. In S. Ehasson and E. H. Jahr
  • (eds.) Studies in memory of Einar Haugen. Berlin: Mouton de Gmyter.
  • and E. Shohamy. 1996. National profíle of language education: Israel.
  • In P. Dickson and A. Cumming (eds.) Profiles of language education in 25
  • countries. London: National Foundation for Educational Research (NFER)
  • for the IEA.
  • Stern, A. 1991. Educational policy towards the Circassian minority in Israel. In K.
  • Jaspaert and S. Kroon (eds.) Ethnic minority Ianguages and education.
  • Amsterdam: Swets and Zeitlinger. 175-184.
  • Wahl, R. 1996. Gerrnan language policy in 19th century Palestine. Ramat-Gan: Bar-Ilan
  • Umversity. M.A. thesis.
  • Webber, J. 1979. The status of Enghsh as a lingua franca in contemporary Jerusalem.
  • Oxford: Oxford University. D.Phil. diss.
  • Weinreich, M. 1980. History of the Yiddrsh language. [Trans. by J. A. Fishman and
  • S. Noble.] Chicago: University of Chicago Press.
  • Zlatopolsky, Y. and Y. Guri. 1995. Russian language in Israel. Russian Language
  • Abroad. 4.

 


 

[1]Itzultzailearen Oharra: Artikulu hau 1997ko Annual Review of Applied Linguistics urtekari berezituan agertu zen, eta aldizkari hori Cambridge University Press-ek plazaratzen du.

[2]I.O.: Herri-hizkuntza = erdaraz vernacular deitzen dena

[3]I.O.: Multilingualism=Eleaniztasun

[4]I.O.: Pattern=Molde

[5]I.O.: Erdi Aroan Iberia Penintsulan sustraitu ziren judu horiei judu sefardiak deritze, eta geroko sakabanaketaldian, Anatolia eta Ipar Afrikan batik bat, jatorri horren kutsua gorde zuten.

[6]I.O.: Erdi Aroan Alemania aldean sustraitu ziren judu horiei judu ashkenaziak deritze. Maizenean jidish-aren hiztun ziren, aleman sustraiko bertsio judu bat, eta unibertso aleman-hiztunetik at Europa Ekialdera zabaldu zirenean ere hizkuntza horri eutsi zioten elementu berriez hornituz eta jidisha osatuz. Ashkenazietarik frankok EE.BB.ra emigratu zuen eta herrialde horretako judu komunitate boteretsua osatu zuen. Egun, diasporako judu hizkuntzetan hiztun kopuru adierazgarria duen bakarra da. Judu komunitateei buruz ikus Ben-Rafael 1994:5.49, ikus ere euskaraz "judu" in Euskal Hiztegi Entziklopedikoa. Donostia: Klaudio Harluxet Fundazioa. 1995:1825.

[7]I.O.: "Yishuv"a Israel estatua sortu aurreko bertako judu komunitatea zen.

[8]I.O.: "Hasidim"en mugimendu erlijiosoa judaismoaren barruan sortu zen XVIII. mendean eta ñabardura ezberdinetako sektek osatzen dute. Maizenean, jidish hizkuntza dute lehen hizkuntzatzat eta muzin egiten diote askotan hebraiera modernoari nahiz sionismoari, hebraierak erlijio hizkuntza hutsa behar duelakoan eta sionismoa sekularregia delakoan.

[9]I.O.: Drusoek XI. mendean islamaren barruan sortutako sekta batean dute jatorria. Islam ofizialarekin liskar handiak izandakoak dira eta, egun, Israel-en bederen, islamaz aparteko mugimendu batekotzat dute beren burua. Ekialde Hurbileko hainbat estatutan barreiatuak daude eta Israel-en laguntzaile izan dira. Tradizioz arabiera-hiztunak izan dira. (Ikus Ben-Rafael 1994:173).

[10]I.O.: Zirkasiarrak (beren buruak Adygh izendatzen dute) antzina Kaukaso aldean bizi ziren herria dira, egun, berriz, 1870-80 aldera batik bat, errusiarrak Kaukason sartu zirenetik biziraun zutenek Turkia eta Mediterraneo ekialdeko lurraldeetara jo zuten. Harrezkero arrunt sakabanatuak daude: 90000 bat Turkiako hainbat gunetan, 61000 bat Sirian, 29000 Jordanian eta 8000 inguru Irak-en. Israel-en 2500 inguru zirkasiar daude bi herriskatan bilduak. Hizkuntza propioa dute zenbaitek euskararekin harremanean jartzen duena. (Ikus Stern, A. 1991).

[11]I.O.: 15 eta 18 urte artekoentzako batxilergo eskolaldia

[12]I.O.: Amhari eta tigriniya Etiopiako hizkuntz zerrenda luzean gailentzen diren bi hizkuntzak dira (tigriniya Eritrean), batik bat iparraldean erabiliak. Amharia lingua franca moduan erabiltzen dute eta etiopiarrek (nola-hala ia %70 dira gai amhari-z mintzatzeko) eta hizkuntza horren aurrekari antzinakoa giiz-a da, bertako Eliza Ortodoxoak bakarrik bere elizkizunetan darabilena. (Ikus Colin Baker and Sylvia Prys Jones. Encyclopedia of Bilingualism and Bilingual Education. Clevedon: Multilingual Matters. 358.)

[13]I.O.: Gestarbeitern: Alemaniara lan egitera joandako atzerritarrak dira, batez ere 1950eko hamarkadaz geroztik. Maizenean hegoaldeko herritarrek osatzen dute talde anitz hori, kurdu, turkiar eta greziarrek gehien bat. Talde itxietan biltzeko joera dute, eta beren egoera sozio-ekonomiko kaskarra dela medio beren integrazioa are zailagoa da, beren jatorrizko hizkuntzari luzaz eusten diote alemanaz jabetzeko zailtasunak dituztelarik. (Ikus Colin Baker and Sylvia Prys Jones).

BAT aldizkaria: 
30. 1999ko ekaina. Suomieraren normalkuntzaz
Egilea(k): 
Bernard Spolsky
Urtea: 
1999