Arrue ikerketa-lana
Kokapena
Arrue, EAEko haur eta gazteen eskola-giroko hizkuntza-erabilera
ikertzeko sortutako proiektua da.
Ikerketa honen helburua eskolako hizkuntza-erabileran zein aldagaik eragiten
duten ikertzea da, edo hobeto esateko, nolako lotura duen eskolako hizkuntza-erabilerak
aztertzen diren beste aldagaiekin (adibidez: ikaslearen lehen hizkuntza,
ikaslearen ahozko gaitasuna, ikastetxearen zenbait ezaugarri...). Horretarako
hizkuntza-erabileraren neurketak egiten dira (bai gela barruan, bai
jolaslekuan) eta ikasleen ezaugarriei buruzko informazioa biltzen da,
galdetegien bidez gehienbat.
Ikerketa 2004-2005 ikasturtean jarri zen martxan, eta geroztik ikasturtero
egin dira datu-jasoketak eta analisiak. Datuak EAEko ikastetxeetan
eta barnetegietan egiten da, bertako irakasleen laguntzarekin. Lehen lau ikasturteetan,
batez ere LMH6ko (11-12 urte) ikasleen datuak jaso eta aztertu dira.
Proiektu hau Soziolinguistika Klusterraren eta Jaurlaritzako
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren arteko lankidetza
bidez garatzen da, eta IRALEren partaidetza ere badu.



