Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak
Kokapena
Ezagutzaren Clusterraren “Kudeaketa aurreratuko enpresak” koadernoak
oinarritzat hartuta abiatutako proiektua da hau. Karmele Perezen zuzendaritzapean
(HUHEZI) eta Oihana Lujanbiok koordinatuta (Soziolinguistika Klusterra), Zihara
Aranbarri izan da kasuak idatzi dituena (HUHEZI). Ezagutzaren Clusterreko Javier
Zarrabeitia aholkulari dugu.
Proiektu honen helburu nagusia euskararen normalizazioan emaitza arrakastatsuak
izan dituzten erakundeen esperientziak ezagutzera ematea da. Esperientzia
hau formatu irakurterrazean idatzita, erakunde hauek lortutako arrakastaren
gakoei buruz gogoeta suspertu eta euskararen normalizazioan baliagarriak diren
ikuspegi eta praktikak hedatu nahi dira enpresa, unibertsitate eta administrazio
arloan.
2007an argitaratu ziren aurreneko bi kasuak eta hauetan ELAY
eta EIKA enpresak aztertu genituen (www.soziolinguistika.org/kasuak).
2008an Bergarako Udala eta IMH ari gara lantzen
eta 2009 hasieran argitaratuko dira kasu berri hauek.



