Soziolinguistika Eskuliburua

Kokapena

 
2008an abian jarri den proiektua da. Helburua soziolinguistikari eta
euskal soziolinguistikari buruzko oinarrizko eskuliburua euskaraz sortzea da
.

Lan talde eta aholkulari talde aditu eta aritua dugu lan honetan gidari:
Lan taldean, honako izen hauek ditugu:

  • Battittu Coyos (Iker, UPPA)
  • Estibalitz Amorrortu (Deustuko Unibertsitatea)
  • Jon Aizpurua (HPS)
  • Jone M. Hernandez (EHU – Antropologia)
  • Lionel Joly (Euskaltzaindia)
  • Paula Kasares (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)

Eta aholkularien artean, beste hauek:

  • Amaia Antero (Topagunea)
  • Iñaki Martinez de Luna (EHU – Soziologia II, Hiznet)
  • Joxean Amundarain (GFA)
  • Julen Arexolaleiba (HUHEZI)
  • Xabier Erize (Nafarroako Kutxa)

Liburua egitean bi xede-talde nagusi hauek ditugu burutan: Batetik, mundu akademiko
eta unibertsitateko ikasle, ikerlari eta irakasleak eta, bestetik, hizkuntza-plangintzan
eta euskalgintzan diharduten eragileak (udaletako hizkuntza teknikariak, enpresetan
ari direnak, irakaskuntzan, aisialdian…).