Euskararen Datu Basearen (EDB) garapena

Kokapena

EDB 1.0 euskararen datu estatistikoen biltegi bat da. Iturri batetik eta bestetik datu asko jasotzen dira, euskaldunei buruzko datu demolinguistikoak osatu gabe eta sakabanatuak daude, EDBren lehen bertsio honek datu horietako batzuk bildu eta bateratu egin ditu. Horrez gain, Euskal Herri mailako datuak eskuratzeko estimazioak egin dira.

Proiektuaren ekarpenak hiru alderditan laburbil ditzakegu: lurraldeen zehaztapena, datuen osotasuna eta datuak bateratzeko erabili den metodologia.

Lehenengo bertsio honetan, hiru informazio mota aurkezten ditugu: euskararen ezagutzari buruzko datuak, erabilerari buruzkoak eta euskarak hezkuntzan duen tokiari buruzkoak.