Ezagutzaren Sakontze Foroak proiektua

Kokapena

Datu Soziolinguistikoak Foroaren helburua: errealitate soziolinguistikoa ezagutzeko eta bere jarraipena egiteko ditugun datu iturriak bildu eta ezagutzera ematea, bakoitzaren metodologia eta erabilgarritasuna ezagutzea eta normalizazio plangintzetan nola erabili lantzea.

Gazteen hizkuntza bilakaera foroaren helburua: batetik, (euskal hiztun) gazteen hizkuntza bilakaera ezagutzeko eta ulertzeko egin diren ikerketak eta lanak bildu eta ezagutzera ematea. Bestetik, oinarri horretatik abiatuta, ikerketa aldetik dauden hutsuneak ezagutu eta etorkizunean interesgarrien edo emankorren izango diren lan-ildoak aztertzea.