Soziolinguistika ikastaroak UEUren udako ikastaroetan

Kokapena

2005. urtetik, Soziolinguistika Klusterrak
urtero probestu ditu Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako
udako ikastaroak

soziolinguistika arloko gaiak jorratzeko. 2008ko uztailaren 15etik 16ra Baionan
burututako edizioan gaia "Euskararen legeak: esperientzia praktikoak
eta aukerak
" izan zen.

Azken hogeita bost urtetan, EAEn izan diren aurre-pausuak euskararen legeei dagokienez handiak izan diren arre, ezin gauza bera esan Iparraldea eta Nafarroari buruz. Ikastaro honen bitartez eztabaida bultzatu eta abian dauden legeak kontutan hartuta euskararen erabilera bultzatzeko eta erabiltzeko aukerak aztertu nahi izan ditugu. Horretarako ikastaro honetan batetik aurkezpen teoriko-historikoak izan ziren, Euskal Herriaren gaur egungo egoeraren aniztasuna hobeto ezagutzeko eta lekuan lekuko aukerak eta mugak hobeto ezagutzeko. Bestetik saio praktikoak izango dira eragileen esperientzia ezagutzeko, parte-hartzaileen arteko eztabaida bultzatzeko eta denon artean irtenbide eta aukera berriak sortzeko eta trukatzeko.