Euskararen erabilera eta transmisio jardunaldiak

Kokapena

 
2005eko maiatzaren 26an, Eusko Jaurlaritzaren egoitzako Areto Nagusian, Euskararen
transmisioaren eta erabileraren inguruko jardunaldia izan zen Kultura Saileko
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Soziolinguistikako Klusterrak antolatuta.

Euskara biziberritzeko prozesuan euskaldun berrien pisua gero eta handiagoa
da, inmigrazio-tasa etengabe ari da gora egiten eta familiaren egitura errotik
ari da aldatzen. Horrek guztiak euskararen geroratzea, eta bereziki familia-bidezkoa
nola ari den gauzatzen zehatz-mehatz ezagutzeko beharra eta, aldi berean, prozesu
horretan eragile diren gizarte-esparruen zeregina finkatzeko premia dakar. Helburu
hori lortzeko urrats bat izateko asmoarekin, hain zuzen ere, antolatu zen euskararen
erabilerari eta transmisioari buruzko jardunaldia.