Buruntzaldeko transmisioa indartzeko programa

Kokapena

Proiektu hau Familia bidezko hizkuntza-transmisioa indartzeko
helburuarekin sortua da.
Proiektuaren abiapuntua Buruntzaldeko udaletako euskara teknikariek
izandako esperientzia da, eta horretan oinarrituta, transmisioa indartzeko balio
dezaketen interbentzio eta bide berriak diseinatzeko hausnarketa
egiten da proiektuaren Koordinazio Batzordean. Bertan adostutako ekintzak, materialak
eta gainerakoak Buruntzaldeko udaletan erabili dira, esperientzia bakoitzaren
baliagarritasuna probatuz eta aztertuz.
Koordinazio Batzorde horretan hainbat erakundetako teknikariak ari dira elkarrekin
lanean: Buruntzaldeko euskara teknikariak, HABEkoak, HPSkoak, Hezkuntzakoak,
IRALEKOak, Urtxintxa Eskolakoak eta SL Klusterrekoak
. Maila praktikoan,
orain arte ekintzak gehienbat eskualde honetako ikastetxeetan jarri dira martxan:
Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo ikastetxeetan,
hain zuzen. Horretaz gain, eskualdeko anbulatorioetan ere egin dira saio batzuk.
2005-2006 ikasturtean abiatu zen esperientzia pilotu hau eta ondorengo ikasturteetan
jarraipena eman zaio, urtero egokitzen joanez.
Transmisioa indartzeko balio dezaketen bide berriak lantzen dira proiektuan,
bai gurasoek beren seme-alabekin euskaraz gehiago egitea ekar dezaketenak, eta
bai gurasoen arteko hizkuntzan edo etxeko hizkuntzan eragina
izan dezaketenak
.