Bikoteen artean hizkuntza ohituren aldaketa. Ikerketa lana

Kokapena

Proiektu hau beren arteko harreman-hizkuntza gaztelaniatik euskarara aldatu duten bikoteen kasuen gaineko ikerketa da. Ikerketaren helburua EAEn aldaketa hori eman duten bikoteen ibildideak ezagutzea da, aldaketa-prozesu horietan eragin duten klabeak ezagutzeko. Modu horretan, gainera, hizkuntza-ohitura aldatzearen fenomenoari buruzko ezagutza bat ere eskuratu nahi da.

Ikerketa 2008ko udaberrian jarri zen martxan eta 2009an amaituko da. Soziolinguistika Klusterra ari da ikerketa egiten Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) eskariz, eta Pello Jauregi (EHU) irakaslearen aholkularitzarekin.

Proiektu honen ideia Buruntzaldeko transmisioa indartzeko programaren baitan sortu zen, eta ikerketan eskuratzen den informazioak Familia bidezko transmisioa indartzen lagundu dezake.