Katalunia
Hezkuntza etorkinak gizarteratzeko faktorerik garrantzitsuenetakoa da. Agian, helduei dagokienez, baieztapen hori ez da erabat zuzena izango, baina, haien seme-alabei dagokienez, ez dago zalantzarik izugarri garrantzitsua dela. Hezkuntzaren bidez, herrialdeko hizkuntza –edo hizkuntzak– ikasi, gizartean bizitzeko egokiak diren trebetasunak eta ezagutzak eskuratu, eta gehiengoa duen taldeko haurrekin bizi dira. Gainera, batzuek zein besteek elkarrekin bizitzen ikasten dute. Eskola, beraz, elementu garrantzitsuenetako bat da.
Lan honetan, talde arteko harremanetan testuinguru aldaketa baten aurrean (kultura batetik bestera igarotzean) etorkinen egokitzapena harrera-gizartera nola gertatzen den azaltzen duen eredu teorikoa aztertzen da: akulturazio eredua hain zuzen ere (Berry, 1980, 1989). Akulturazioaren fenomenoa norabide bikoitzekoa bada ere, hau da etorkin nahiz harrera-gizartearen aldetik eskatzen ditu egokitzapenak, lan honetan etorkinek harrera-gizartera egokitzeko abian jartzen dituzten estrategiak aztertzen ditugu soilik.
