Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu,
sakatu
hemen
21. zenbakia / 2008ko uztaila
AGENDA
Batekmila “Euskal munduak” erakusketa
zabalik da Kanbon eta Hendaian.
Euskal munduen ikuskera berri eta berezitua eskaintzen duen Batekmila erakusketa
zabalik da Kanbon, ekainaren 11tik abuztuaren 15a bitartean, eta, Hendaian,
abuztuaren 22tik irailaren 21era. Batekmila “Euskal munduak" erakusketak
euskara eta euskal kultura ezagutzera eman nahi du erakusketa ibiltari eta interaktiboaren
bitartez. Gogoan izan behar da, erakusketak UNESCOren babesa jaso duela kultura
artekotasunaren gaian sentiberatasuna sustatu nahi baitu. Hori guztia Nazio
Batuen Erakundeak izendaturiko 2008 Hizkuntzen Nazioarteko Urtean.
Informazio gehiago: Batekmila; http://www.batekmila.com//
Euskal Kultur Erakundeak euskal kulturaren inguruko mintzaldi
zikloa antolatu du Miarritzen.
Pantxoa Etchegoin, Terexa Lekunberri, Jean Haritschelar eta Marikita Tambourin
ariko dira Miarritzeko Mediatekan euskal kulturaren inguruko mintzaldi zikloan.
Aurreneko aldiz antolatu dute ekitaldia eta euskal kantuaz, pastoralaz, arkitekturaz
eta hizkuntzaz ariko dira hitzaldietan. Uztailaren 17an Etchegoinen hitzaldiarekin
zabaldu da zikloa eta abuztuaren 21ean amaituko da.
Informazio gehiago: Euskal Kultur Erakundea;
http://www.eke.org
Aniztasun berrien harira EHUko uda ikastaroa.
Uztailaren 14tik 16ra Aniztasun berrien harira izenburupeko udako ikastaroa
burutu zen EHUren Donostiako udako ikastaroetan, Xabier Aierdi soziologoak zuzenduta,
eta Immigrazioaren Euskal Behatokiaren lankidetzarekin. Euskal Herrira immigrazio
berrituak heldu direnean aniztasun forma berriak ezarri dira eta askoren ustez
munduko hainbat herrialdeetako biztanleek ekarri omen dute aniztasuna. Egun,
esaterako, gure artean neurri ezberdineko 100 ama-hizkuntza ezberdin ezagutzen
dira. Baina, aniztasun berri honen parean, etengabe euskal aniztasunaz hitz
egiten da: nola kudeatu immigrazio prozesu berriak, gutxiengo nazional baten
eskariak eta indarreko estatu- nazioaren nahi homogeneizatzaileak.
Ikastaroko hainbat irakasleren ekarpenak ikusteko: SUSTATU;
http://sustatu.com1216190524
BERRIA;
http://www.berria.info
Mehatxupeko Hizkuntzen inguruko Fundazioak (Foundation for
Endangered Languages) XII. Kongresua antolatu du, 2008ko irailaren 24tik 27ra
bitartean burutu dadin.
Oraingo honetan, Herbeheretan kokaturiko Frisia eskualdean izango da kongresua.
Mercator (Hizkuntza Aniztasuna eta Hizkuntzaren irakaskuntza Ikertzeko Europako
Zentroa) eta Frisiako Akademiaren laguntzarekin antolatu da. Kongresua Nazio
Batuek izendatutako 2008 Nazioarteko Hizkuntzen Urteko ospakizunen baitan kokatzen
da. Aztertuko diren gaien artean honakoak daude: mehatxupeko hizkuntzek dituzten
eskualde hizkuntz-aniztasun kasu arrakastatsuen azterketa, hizkuntza irakaskuntza-prozesuak
eta hizkuntza-transmisioa hizkuntza erkidego txikietan, eta hizkuntza transmisioa
eskola-eremu formaletatik haratago. Izen-ematea zabalik izango da irailaren
5a bitartean.
Informazio gehiago:
Foundation for Endangered Languages (FEL)
http://www.mercator-research.eu/conferences/2008-september-24-27
Hizkuntzalaritza Orokorreko VIII.
Kongresua Madrilen burutu da.
Iragan ekainaren 25etik 28ra bitartean, Hizkuntza (Metahizkuntza) aniztasunaren
balioa izenburupean Madrilen VIII Hizkuntzalaritza Orokorreko VIII. Kongresua
ospatu zen. Bertan, hizkuntza-aniztasuna gaitzat hartuta parte hartu zuten,
besteak beste, José Luis Mendívil, Carme Junyent, Xulio Viejo
Fernández, Gustavo Benavides eta Sara del Valle irakasleek.
Informazio gehiago:
Madrileko Unibertsitate Autonomoa; http://elvira.lllf.uam.es/clg8/
Galiziako irakasleek galizierak hezkuntza-sisteman
duen presentzia eta erabilera aztertu zuten Hizkuntza Politikarako Idazkaritza
Orokorrak antolaturiko jardunaldietan.
Iragan uztailaren 1a eta 10a bitartean, Santiagon ospatu zen mintegian 35 irakaslek
parte hartu zuten. Mintegia Galiziako Gobernuko Hizkuntza Politikarako Idazkaritza
Orokorrak (Secretaría Xeneral de Política Lingüística
) Hezkuntza Sailaren laguntzarekin antolatu zuen, eta, bertan, unibertsitatez
kanpoko hezkuntzan galizieraren erabileraz, Galiziako egoera soziolinguistikoaz
eta lan-munduko aurreiritzi zenbaiti buruz aritu ziren. Aldi berean, hizkuntza-politika
eraginkorra gauzatzeko ildo berriez ere mintzatu ziren.
Informazio gehiago:
La Voz de Galicia; http://www.lavozdegalicia.es/galicia/2008/07/07/0003_6966629.htm
EKIMENAK ETA KANPAINAK
Frantziako
Konstituzioa eta eskualde hizkuntzak euskara "ondare kultural" izendatu
du Frantziako Konstituzioak.
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak aurkeztutako Konstituzioaren erreforma
boto bakarreko aldearekin onartu zuen Frantziako Kongresuak. Erreforma hori
dela-eta Errepublikako hizkuntza gutxituak, hau da, euskara eta gainerako hizkuntza
gutxituak, ondare gisako aitortza izango dute, 75. artikuluak hala jasoko baitu;
hala ere, aipatu hizkuntza horiek ez dira ofizialak izango.
Informazio gehiago: Sareko
Argia; http://www.argia.com
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko
dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak uztailaren lehen egunean.
Dekretuak eragina du Euskal Autonomi Erkidegoko honako arlotan aritzen diren
enpresa eta establezimenduengan: komunikazio-sareak, jendearentzako telefono-zerbitzuak,
garraio publiko erregularrak, bidaiarien aire-garraioko zerbitzuak aireportuetan,
errepide asistentzia zerbitzuak, energia elektriko eta gas natural zerbitzuak
eta banaketa-enpresak, besteak beste. Aldi berean, jendeari begirako produktuak
saltzeko edo zerbitzuak emateko establezimenduak ere dekretuaren eraginpean
egongo dira, baldin azalera-neurriarekiko edota langile-kopuruarekiko hainbat
ezaugarri betetzen badituzte. Betebeharren artean arautzen dira publikoaren
aurrean burutu beharreko seinaleztapena, errotuluak eta kartelak, inprimakiak
eta katalogoak, kontratuak eta baldintza orokorren agiriak eta komunikazioak
eta jakinarazpenak. Aldi berean ahozko informazioa eta publikoari zuzeneko arreta
eskaintzerako betebeharrak ere arautuak geratzen dira.
Informazio gehiago:
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko dekretua; http://www.euskara.euskadi.net
SUSTATU; http://sustatu.com/1215010778
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza; http://www.euskara.euskadi.net
Kontseilua;
http://www.kontseilua.org
Administrazioan euskararen erabilera sustatzeko 4. plana aurkeztu
du Jaurlaritzak.
Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak 2008
eta 2012 bitartean Administrazioko langileen artean aplikatuko den Euskararen
Erabilera Normalizatzeko 4. Plana aurkeztu zuen uztailaren 9an. Planak Araba,
Gipuzkoa eta Bizkaiko administrazioetako 6.556 langileri eragiten die eta haren
arabera, 2.876 lanpostutan izango da derrigorrezkoa euskararen ezagutza egiaztatzea,
eta beste 3.680 lanpostutan meritu bezala baloratuko da.
Informazio gehiago:Eusko Jaurlaritza eta bere erakunde
autonomoetan Euskararen Erabilera Normalizatzeko IV. Plangintzaldia; http://www.euskara.euskadi.net
Abian da Etxepare Institutua.
Euskara eta euskal kultura nazioartean zabaltzako helburuarekin Etxepare Institutuaren
Patronatua osatuta geratu zen pasa den uztailaren 14an. Hemendik aurrera, Zuzendaritza
Batzordea osatuko da eta ondoren Zuzendaria Nagusia izendatuko. Etxepare Euskal
Institutuaren egitekoak honakoak izango dira, besteak beste: euskararen irakaskuntza,
ikasketa eta erabilera munduan sustatzea; euskara nazioartean onartua izan dadin
laguntzea eta sustatzea; euskal kultura, kanpora hedatzen laguntzea, eta gure
herriaren errealitatea euskaraz hitz egiten duten mundu osoko kolektibitateetara
hurbiltzea.
Informazio gehiago: Etxepare Institutua; http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-714/eu/contenidos/nota_prensa/etxepare_institutua
BERRIA; http://www.berria.info
Euskararen Aholku Batzordeak XXI. mende hasierako hizkuntza
politikaren oinarriak dokumentuari eginiko ekarpenak aztertu ditu.
Euskara Aholku Batzordearen Osoko bilkura, ehun lagunetik gora ari dira parte
hartzen, eta joan den ekainaren 26an bildu ziren aipatu dokumentuari nork bere
ekarpenak aurkezteko.
Informazio gehiago: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza; http://www.euskara.euskadi.net
Espainiako UNED Urruneko Unibertsitateak euskara eta euskal
kultura ikasketak eskainiko ditu bere zentro guztietan.
Espainiako Urruneko Hezkuntza Unibertsitate Nazionalak (UNED, Universidad Nacional
de Educación a Distancia) euskara eta euskal kultura ikasketak eskainiko
ditu datorren ikasturtetik aurrera bere zentro guztietan, Eusko Jaurlaritzarekin
sinaturiko hitzarmena medio. Horrekin batera, Jaurlaritzak beste zazpi unibertsitaterekin
ere hitzarmenak sinatzea onetsi zuen, haien baitan ematen ari diren euskara
eta euskal kultura ikastaroen segida ziurtatzeko. Unibertsitae horien artean
honakoak daude: Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa, Mexiko eta Pueblako
Unibertsitate Iberoamerikarrak, Monterreyko Goi Mailako Ikasketa eta Teknologia
Institutua, Berlineko Frei Unibertsitatea, eta Moskuko Unibertsitatea, besteak
beste.
Informazio gehiago: UNEDeko
ikasketa eskaintza http://www.uned.es/ca-bergara/index.htm
Euskalkultura.com;
http://www.euskalkultura.com/albisteak
Kultur Elejira dagoeneko martxan da.
Topagunea euskara elkarteak antolatzen duen Kultur Elejira abian jarri da, eta
UEMAko kide diren herrietan izango da datozen hilabeteotan. Proiektuaren helburua
herrietan kultur giro euskalduna sustatzea da eta, horretarako, mota askotako
emanaldiak eskaintzen dituzte, guztiak formatu txikikoak, eta haurrei zein helduei
zuzendutakoak dira.
Informazio gehiago: UEMA;
http://www.uema.org/albisteak_text.cfm?id=133
BERRIA; http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-11&orria=042&kont=005
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-11&orria=042&kont=005
Elhuyar Fundazioak "hizkuntza-zerbitzuak" web gunea
jarri du martxan.
1972az geroztik sortu dituen tresna eta baliabideak bildu
dituzte bertan, hizkuntzaren arloan lan egiten duten profesionalek zein gainerako
herritarrek erabil ditzaten. Hiztegigintza lan guztia kontsultatu, hiztegien
plugin-ak deskargatu eta telefono mugikorrerako euskara-gaztelaniazko hiztegi
murriztua eskuratu ahal dira web gune horretan, besteak beste. Zientzia eta
Teknologiaren Corpusa, CorpEus, OpenTrad eta Elebila bezalako baliabideak bildu
ditu Elhuyarrek.
Informazio gehiago: ELHUYAR; http://www.elhuyar.coma
SUSTATU; http://sustatu.com/1216213343
Erabili.com; http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1216276326
AEK-k urtero bezala udako ikastaroak eta barnetegiak antolatu ditu aurten ere
Dagoeneko zabalik du matrikula epea udan euskara ikasi nahi duen ororentzat,
AEK-k antolatu duen ikastaro eta barnetegietako egonaldi eskaintza berezia.
Aukera ezberdinak eskainiz, ikastaroak uztailean, abuztuan edota irailean izango
dira, herri euskaldunetan kokatutako barnetegietan eta AEKren euskaltegietan.
Informazio gehiago:AEK; http://www.aek.org
IKERKETAK ETA AZTERKETA LANAK
EUSTAT-ek euskararen ezagutza eta erabileraren inguruko 2006ko
datuak argitara eman ditu, biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika 2006
atalaren baitan.
Emaitza deigarrien artean honakoak azpimarratu dira: 2001-2006 artean euskaldunen
kopuruan ia 118.000 lagun gehiago ditugu; Euskal AEn bizi direnen hamarretik
seik euskara ulertu eta hitz egiteko gai dira, ongi edo ahaleginduz; Euskaldunak
eskualdeen arabera ikusiz gero, Gipuzkoak darrai gehiengoarekin, %52,9; Bizkaia
ondoren, %31,3, eta Araba, %25,1. 2001aren aldean, ordea, Araban gehitu da gehien
euskaldunen kopurua, %8,9; Bizkaian %6,4 eta Gipuzkoan %1,5. Jaiotzek, heriotzek,
mugikortasun geografikoak eta euskara irakaskuntzan sartzeak euskararen ezagutza
homogeneizatu eta espazioan hedatu egiten dute; Aramaion izan ezik, Arabako
udalerri guztietan hazi da euskaldunen ehunekoa; Euskal AEko zazpi biztanletatik
batek euskaraz bakarrik hitz egiten du etxean. Ildo horretan, Gipuzkoa nabarmentzen
da, lautik batek euskaraz bakarrik hitz egiten du etxean
Informazio gehiago:
EUSTAT; http://www.eustat.es/elem/ele0004700/not0004712_e.html
EUSTAT 2 urteko eta gehiagoko biztanleriaren bilakaera; http://www.eustat.es/elem/ele0000400/tbl0000487_e.html
Sareko ARGIA; http://www.argia.com/albistea.php?id=32140
Europar Batasuneko hizkuntza gutxituetako hedabideen egoera
aztertu dute.
EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Iñaki Zabaleta Urkiola irakasleak
zuzendutako ikerketan parte hartu duten irakasleak Arantxa Gutierrez, Iñaki
Zabaleta, Nikolas Xamardo, Santi Urrutia eta Itxaso Fernandez dira. Azterketa
hamar hizkuntza-komunitateetan oinarritu da: euskalduna, katalana, galiziarra,
bretoiera, korsiarra, frisiarra, gaeliko eskoziarra, gaeliko irlandera, galesa
eta samia. Azterturiko hamar hizkuntza-komunitate horietan hogeita hamar milioi
biztanle daude orotara, eta horietako hamaika milioi inguruk hizkuntza gutxitua
erabiltzen du, nahiz eta erabilera horren neurria asko aldatzen den batetik
bestera.
Hamar hizkuntza horietan aritzen diren 1.120 hedabideren egoera aztertu dituzte,
prentsa, irrati eta telebista eta interneten hedatuta daudenak ere bai.
Informazio gehiago: EUSKONEWS; http://www.euskonews.com/0449zbk/gaia44901eu.html
CEAR Euskadi erakundeak Etorkin eta Errefuxiatuek euskara
ikasi eta erabiltzeko duten interesaren azterketa burutu du.
Azterketaren helburuak etorkin eta errefuxiatuek euskara ikasi eta erabiltzeari
buruz
dituzten jarrerak aztertu nahi izan dira. Horretarako, etorkin eta errefuxiatuen
ezaugarri soziodemografikoak, euskarari buruz adierazitako interesaren eta euskara
ikasteari emandako balioaren, eta adingabeen ardura duten eta adingaberik ez
duten etorkin- eta errefuxiatu-familien ezaugarri soziodemografikoak, eta euskarari
buruz duten irudipen soziala, hezkuntza eredu ezberdinak kontuan hartuz.
Informazio gehiago:
IKUSPEGI Immigrazio Behatokia; http://www.ikuspegi.org/documentos/documentos_externos/Euskera%20Ikerketa%202007.pdf
SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA
BAT soziolinguistika aldizkaria
Hurrengo zenbakia (67): Monografikoa:
Erramun Baxoken omenez
I. ATALA Erramun BAXOKen BIOGRAFIA (Jean-Baptiste Battittu Coyos)
II. ATALA ERRAMUN BAXOKEN OMENEZKO AITORTZAK
Erramun Baxoki omenaldia Quebecetik (Richard Y. Bourhis)
Erramun Baxok gogoan (Pello Esnal)
Tobera Mustrak Baigorrin (Jean Haritschelar)
Umiltasunaren miraila (Pantxoa Etchegoin)
Erramun Baxok euskaltzaleari aitormena (Maria-Jose Azurmendi)
Erramun Baxoki gutun xumea (Jokin Apalategi)
III. ATALA ERRAMUN BAXOKI ESKAINITAKO LANAK
Ipar Euskal Herrian, euskararen irakaskuntza eskaintzaren egituraketa (Jean-Claude
Hiriart)
Hizkuntza antolaketaren bideetan (Erramun Baxok)
Hizkuntza-politika Ipar Euskal Herrian: nondik nora? Ibilbidearen azterketa
(Jean-Baptiste Battittu Coyos)
EAEko euskararen belaunez belauneko familia bidezko transmisioa (Pablo Sagardoy
Lizuain)
Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak nola bermatu (Xabier Mendiguren Bereziartu)
Nafarroa Oinez 2007ko jai egunaren azterketa soziologikoa (Euskara Kultur Elkargoa
eta Nafarroako Ikastolen Elkartea)
Identitate Etnolinguistikoa (IELa) Euskal Autonomi Erkidegoan (EAEan) (Maria-Jose
Azurmendi, Nekane Larrañaga, Jokin Apalategi)
Hizkuntza-gutxiengoen talde-bizindarra, kultura-autonomia eta ongizatea (Richard
Y. Bourhis, Rodrigue Landry
Harremanetarako: kluster@soziolinguistika.org
Hausnartu: euskal soziolinguistika
sarietarako deialdia
Hausnartu deitutako sariak antolatu ditu Soziolinguistika Klusterrak. Sari
horien helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena
eta berrikuntza da. 5 sari emango ditu Soziolinguistika Klusterrak 2008an.
Deialdi honetan euskal soziolinguistikaren arloan garapen teorikoak lantzen
dituzten lan hoberenak sarituko dira. Asmo horrekin, kontuan hartuko dira
euskararen gaineko berariazko garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako gerapenetatik
abiatuta gure hizkuntzaren egoera aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak.
Informazio gehiago:
http://www.soziolinguistika.org/files/Hausnartu.pdf
Hizkuntzaren normalkuntza eta hizkuntza-plangintza arloko
teknikariak prestatzeko egitasmoa.
Egitasmo honekin, orain 25 urte abian jarritako
normalkuntza prozesuan ari diren teknikarien eskakizunei erantzun nahi die.
Teknikariek udaletxeetan, hainbat enpresatan eta bestelako erakunde publiko
zein pribatuetan aritzen dira eta euren formazio erabat heterogeneoa da. Euskal
Herrian soziolinguistika arloan nabari den formazio egituratuaren gabeziari
aurre egin nahi dio Soziolinguistika Klusterrak egitasmo honekin.
Informazio gehiago:
http://www.ueu.org/courses/one?id=448&scope=public
Soziolinguistika Klusterrak UEUko
Udako Ikastaroetan ikastaro bat eman du "Euskararen legeak: esperientzia
praktikoak eta aukerak" gaia hartuta.Udako Euskal Unibertsitatearen 36. udako ikastaroen baitan
Soziolinguistika Klasterrak Euskararen legeei buruzko ikastaroa antolatu du.
Ikastaroa Baionan, uztailaren 15ean eta 16an burutu zen honako helburu bikotzarekin:
Alde batetik, euskararen legeak hobeto ezagutzea, EHko aniztasuna kontutan
hartuz, eta, bestetik, eztabaida bultzatzea eta parte-hartzaileen esperientzia-trukaketa
bultzatzea, legeek ematen dituzten aukerak ahalik eta hoberen ezagutzeko,
baliatzeko eta praktikan jartzeko.
Informazio gehiago:
Udak Euskal Unibertsitatea http://ikastaroak.ueu.org/component/ikastaroak/ikastaro/25.html
Soziolinguistika Klusterra http://www.soziolinguistika.org/
ARGITALPENAK
Hik Hasiren 22. zenbaki monografikoak "Elebitasunetik
eleaniztasunera" du gai nagusitzat.
2. monografikoak hezkuntza euskalduntzea du gaitzat: euskalduntze datuak,
“elebitasunetik eleaniztasunera” Nafarroan egindako jardunaldia,
Euskararen Kontseiluak prestatutako “Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen”
txostena, “Euskararen eta euskarazko egituraketa kualitatiboa”
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoarako Euskararen Erakunde Publikoaren
txostena eta abar.
Aldaketa sakona somatzen da euskararen irakaskuntzan Euskal Herri osoan. Iparraldean,
EPEk (Euskararen erakunde publikoak) euskara garatzeko ikastetxeetan ezarri
beharko liratekeen ildo nagusiak finkatu ditu. Nafarroan, ingelesa irakasteko
eredu berriak eskaintzen ari dira gobernutik. D ereduko ikastetxeetan, aldiz,
ingelesa irakastea bai, baina inola ere ez euskararen kaltetan planteatzen
da. Horregatik, otsailean Iruñean egindako jardunaldietan bi ildo azpimarratu
ziren: diskurtsoa berritzearen garrantzia, elebitasunetik eleaniztasunera
salto egiteko unea delako; eta, herritarrok euskaldun eleanitz gisa bizi ahal
izateko, euskararen hezkuntza indartzeko zer baldintza hobetu behar diren
sakonki hausnartzea, ipinitako helburuen lorpenean jardunak bere biziko garrantzia
duelako. Euskal Autonomi Erkidegoan, Hezkuntza Sailak aurkeztutako “Hizkuntzak
irakatsi eta ikasteko markoa”ri ekarpena eginez, Euskararen Kontseiluak
bere proposamena egin du. Horiek guztiak agertzen dira ale monografiko honetan.
Informazio gehiago:
Hik Hasi http://www.hikhasi.com/albistea.php?id=218
BESTELAKOAK
Kontseiluak IV. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak aztertu
ditu Nafarroari dagokionean.
Azterketa horren arabera 15 urteren buruan hazkundea %1,6koa da, Kontseiluaren
ustez, hazkunde oso txikia, izan ere euren ustetan bide horretatik 835 urte
beharko dira ezagutza populazio osora heltzeko. Inkestaren hainbat alderdi
aztertu ditu, hala nola zonifikazioaren eragina, hizkuntzaren belaunaldiz
belaunaldiko hizkuntza transmisioa eta hizkuntzaren erabilera
Informazio gehiago: Inkesta
Soziolinguistikoa Nafarroan; http://www.kontseilua.org/txostenak%5CInkesta%20soziolinguistikoa%20Nafarroan-Txostena%2008-7-3.pdf
Euskara elkarteaek "Oraina eta geroa" gaiarekin
mahai-ingurua osatu dute I. Arruti, K.Irizar, A.Miner eta J.L.Arexolaleibak.
Mahai-ingurua LARRUN aldizkariaren 122. alean eman da argitara, eta, bertan,
iraganari gain begirada bana emateaz gain hizlariek gaur egungo erronkei aurre
egiteko moduaz aritu ziren. Euren arteko kezka nagusiak dinamizaziotik eta
euskal kultur eskaintzaren bidetik haratago egiten diren ahaleginen emaitzak
hobetzeko ingurukoak dira, eta nola uztartu boluntario edo militantismotik
gaindiko ekimenak helburu esanguratsuagoak eta iraunkorragoak lortzeko.
Informazio gehiago: Sareko
ARGIA; http://www.argia.com/argia-astekaria/2143/euskara-elkarteak-oraina-eta-geroa/osoa
Aurelia Arkotxa euskaltzain oso izendatu dute
Pasa den uztailaren 19an egin zuen Aurelia Arkotxa Euskaltzaindiko sarrera-hitzaldia
Hendaiako Herriko Etxean. Ekitaldiaren amaieran, Andres Urrutia euskaltzainburuak
euskaltzain osoa dela adierazten duen diploma eta domina eman zizkion.
Informazio gehiago:
Aureli Arkotxaren sarrera-hitzaldia
Euskaltzaindia; http://www.euskaltzaindia.net
Carme Junyent hizkuntzalari katalanaren esanetan “elebitasuna apurtu behar
da etorkinen hizkuntzekin”.
Bartzelonako Unibertsitateko irakasle eta bertako Mehatxupeko Hizkuntzen Ikerketarako
Taldearen (Grup d'Estudi de Llengües Amenaçades) zuzendaria da
Carme Junyent; Hizkuntza aniztasunaren inguruko ikerketetan aitzindari, Afrikako
hizkuntzetan aditua ere bada, eta azken urteetan immigrazioaren inguruko hizkuntzen
gaietan buru belarri murgilduta dagoen ikerlari nagusienetakoa da. Euskal
Herrian hainbat aldiz etorri den irakasle honen ustetan hizkuntza menperatuek
bizirauteko bidea eleaniztasuna da eta ez elebitasuna.
Informazio gehiago:
Sareko ARGIA http://www.argia.com/argia-astekaria/2144/carme-junyent
Zaragozako Expo2008an aragoierari emaniko trataera salatu
dute Plataforma por a esfensa d’a luenga aragonesa-k eta Ligallo de
Fablans de l'Aragonés-ek.
Zaragozako Expo-2008an aragoierari emaniko trataera salatuz (trataera-eza)
Aragoieraren defentsarako Plataformak (Plataforma por a esfensa d’a
luenga aragonesa, PEA) prentsaurrekoa eman zuen. Ligallo de Fablans de l'Aragonés-en
hitzetan Expoaren antolatzaileek hildako hizkuntza dela diote, nahiz eta jakina
den gutxienez 11.000 hiztun dituela.
Informazio gehiago:
Ligallo de Fablans de l'Aragonés, http://www.fablans.org/
Plataforma por a esfensa d’a luenga aragonesa, PEA http://www.fablans.org/