Ezagutza soziolinguistikoaren ikerketan, zabalpenean, eta aplikazioan ditugun gabeziei eta beharrei dinamika berri batekin erantzuteko. Euskal Herrian hizkuntza normalizazio prozesuan inplikaturik dauden erakunde eta taldeentzat –pribatu, publiko, zein gizarte mailako- arlo zientifiko-aplikatutik datuak, metodologiak, eta bestelako materialak eskaintzeko egitasmoak lantzen ditu, jarduteko moduaren gaineko ezagutza eta, ondorioz, normalizazio ahaleginen emaitzak hobetzeko.
Nondik dator?Proiektu honen inguruko lehen urratsak, bere garaian, Quebec-etik bueltan, Erramun Baxok doktoreak proposatu zuen ideia baten inguruko hausnarketatik abiatu ziren: gure herrian CIRBren antzerako gune bat sortzearen egokitasuna.
2000ko azaroan “Euskal Soziolinguistika Institutua Sortzen” SINPOSIUMa antolatu zen Gasteizen eta bertan arloko teknikari eta aditu talde zabal batek diagnosi horrekin bat egin zuen eta handik abiatu zen zenbait erakunderen arteko lankidetza (Lankidetza protokoloa I eta II), gerora definitzen eta osatzen joan dena.

Sinposium-aren izenak berak adierazten duenez, hasieran asmoa Institutu bat sortzea zen. Proiektuaren lanketan zehar Kluster moduan egituratzea aztertu zen eta hala onartu zen 2001eko azaroan Zamudion eginiko «SIKeraiki» Lan-Jardunaldian.
Kluster antolaketa industria arloan erabili da gehienbat. Michael Porter-en eskutik iritsi zen hona kontzeptu hau, eta hainbat sektoretan daude klusterrak martxan. Gure erreferentzia nagusia Ezagutzaren Clusterra izan da.
Klusterra taldekatze bat da, esparru jakin batean elkarren artean nolabaiteko lotura, harremana, edo interes partekatua duten entitateen, enpresen, eta instituzioen arteko taldekatzea. Klusterrak, kideen arteko lehia onartuz lankidetza berriak bilatzen ditu, arloko dinamika areagotzeko eta banaka erantzun ezin zaien proiektuei erantzuteko. Kideen osagarritasunak eta interes komunak, zatien batuketa baino handiagoa den balio bat sortzen du; Klusterrek sinergiak sortzen dituzte.
[D]Misioa: Soziolinguistika Klusterraren misioa euskararen berreskurapen eta normalizaziorako soziolinguistika ezagutza garatzea da. Horretarako azpiegitura, baliabide eta baldintza egokiak sortzea, esparru zientifikoaren eta aplikatuaren arteko zubiak eraikitzea, eta arloko eragileekin hausnarketa zein lankidetzarako bilgunesareak osatzea.
Bisioa:Lauzpabost urteko epean Soziolinguistika Klusterra euskararen soziolinguistikan erreferente nagusi den erakundea izango da; bertako eta kanpoko eragileekin harremanak dituena eta proiektu kooperatiboen bidez eta behar besteko autonomiaz bere bazkideen interesei zein euskararen berreskurapen prozesuaren ezagutza beharrei erantzuten diena.