SL klusterra
Ongi etorri Soziolinguistika Klusterraren web orrira! Hemen topatuko duzu erakunde honen izaeraren eta egitasmoen inguruko informazio nagusia. Soziolinguistika Klusterraren lehen-urratsen, osaketaren, eta misioaren berri emango da bertan, eta baita parte hartu nahi duen edonorentzat informazio baliagarria ere.
Ezagutza soziolinguistikoaren ikerketan, zabalpenean, eta aplikazioan ditugun gabeziei eta beharrei dinamika berri batekin erantzuteko sortu da Soziolinguistika Klusterra. Euskal Herrian hizkuntza normalizazio prozesuan inplikaturik dauden erakunde eta taldeentzat –pribatu, publiko, zein gizarte mailako- arlo zientifiko-aplikatutik datuak, metodologiak, eta bestelako materialak eskaintzeko egitasmoak landuko ditu, jarduteko moduaren gaineko ezagutza eta, ondorioz, normalizazio ahaleginen emaitzak hobetzeko.
Ezagutza soziolinguistikoaren ikerketan, zabalpenean, eta aplikazioan ditugun gabeziei eta beharrei dinamika berri batekin erantzuteko. Euskal Herrian hizkuntza normalizazio prozesuan inplikaturik dauden erakunde eta taldeentzat –pribatu, publiko, zein gizarte mailako- arlo zientifiko-aplikatutik datuak, metodologiak, eta bestelako materialak eskaintzeko egitasmoak lantzen ditu, jarduteko moduaren gaineko ezagutza eta, ondorioz, normalizazio ahaleginen emaitzak hobetzeko.
Nondik dator?Proiektu honen inguruko lehen urratsak, bere garaian, Quebec-etik bueltan, Erramun Baxok doktoreak proposatu zuen ideia baten inguruko hausnarketatik abiatu ziren: gure herrian CIRBren antzerako gune bat sortzearen egokitasuna.
2000ko azaroan “Euskal Soziolinguistika Institutua Sortzen” SINPOSIUMa antolatu zen Gasteizen eta bertan arloko teknikari eta aditu talde zabal batek diagnosi horrekin bat egin zuen eta handik abiatu zen zenbait erakunderen arteko lankidetza (Lankidetza protokoloa I eta II), gerora definitzen eta osatzen joan dena.
Ezagutza soziolinguistikoaren ikerketan, zabalpenean, eta aplikazioan ditugun gabeziei eta beharrei dinamika berri batekin erantzuteko. Euskal Herrian hizkuntza normalizazio prozesuan inplikaturik dauden erakunde eta taldeentzat –pribatu, publiko, zein gizarte mailako- arlo zientifiko-aplikatutik datuak, metodologiak, eta bestelako materialak eskaintzeko egitasmoak lantzen ditu, jarduteko moduaren gaineko ezagutza eta, ondorioz, normalizazio ahaleginen emaitzak hobetzeko.
Nondik dator?Proiektu honen inguruko lehen urratsak, bere garaian, Quebec-etik bueltan, Erramun Baxok doktoreak proposatu zuen ideia baten inguruko hausnarketatik abiatu ziren: gure herrian CIRBren antzerako gune bat sortzearen egokitasuna.
2000ko azaroan “Euskal Soziolinguistika Institutua Sortzen” SINPOSIUMa antolatu zen Gasteizen eta bertan arloko teknikari eta aditu talde zabal batek diagnosi horrekin bat egin zuen eta handik abiatu zen zenbait erakunderen arteko lankidetza (Lankidetza protokoloa I eta II), gerora definitzen eta osatzen joan dena.
Sinposium-aren izenak berak adierazten duenez, hasieran asmoa Institutu bat sortzea zen. Proiektuaren lanketan zehar Kluster moduan egituratzea aztertu zen eta hala onartu zen 2001eko azaroan Zamudion eginiko «SIKeraiki» Lan-Jardunaldian.
Kluster antolaketa industria arloan erabili da gehienbat. Michael Porter-en eskutik iritsi zen hona kontzeptu hau, eta hainbat sektoretan daude klusterrak martxan. Gure erreferentzia nagusia Ezagutzaren Clusterra izan da.
Klusterra taldekatze bat da, esparru jakin batean elkarren artean nolabaiteko lotura, harremana, edo interes partekatua duten entitateen, enpresen, eta instituzioen arteko taldekatzea. Klusterrak, kideen arteko lehia onartuz lankidetza berriak bilatzen ditu, arloko dinamika areagotzeko eta banaka erantzun ezin zaien proiektuei erantzuteko. Kideen osagarritasunak eta interes komunak, zatien batuketa baino handiagoa den balio bat sortzen du; Klusterrek sinergiak sortzen dituzte.
[D]Misioa: Soziolinguistika Klusterraren misioa euskararen berreskurapen eta normalizaziorako soziolinguistika ezagutza garatzea da. Horretarako azpiegitura, baliabide eta baldintza egokiak sortzea, esparru zientifikoaren eta aplikatuaren arteko zubiak eraikitzea, eta arloko eragileekin hausnarketa zein lankidetzarako bilgunesareak osatzea.
Bisioa:Lauzpabost urteko epean Soziolinguistika Klusterra euskararen soziolinguistikan erreferente nagusi den erakundea izango da; bertako eta kanpoko eragileekin harremanak dituena eta proiektu kooperatiboen bidez eta behar besteko autonomiaz bere bazkideen interesei zein euskararen berreskurapen prozesuaren ezagutza beharrei erantzuten diena.
Soziolinguistika Klusterra ikerketa bat garatzen ari da Hezkuntza Sailarekin, haur eta gazteen erabileran eragiten duten faktoreen inguruan. Ikastetxeei zuzendutako Ulibarri programaren testuinguruan sortutako ikerketa da, 2003-2004 ikasturtean abiatutakoa. Ikerketa honetan hainbat lantalde eratu ditu Klusterrak eta bertan unibertsitate ezberdinetako irakasleak (EHU, HUHEZI, Deustu) eta bestelako adituak ari dira beren ekarpenak egiten eta esperientziak trukatzen.
Euskal Herri mailako ikerketa da, eta kaleko ahozko erabilera du aztergai. Orain arte bezala, lau urtean behingo maiztasuna mantenduz gero, 2005ean egin beharko genuke V. Kale Neurketa. Baina, hemendik aurrera neurketaren urtea zentsuarekin eta errolda urtearekin parekatzea erabaki da; beraz, neurketa 2006an egingo da. Aurten metodologia doitu zeko eta sendotu zeko ahalegina egingo da, besteak beste. Horrekin batera, metodologia egokituko da gune txikietan eta itxietan neurketak egiteko diseinua egokituz.erabiltzeko Izan ere, . gGeroz eta handiago dabaita lantokietan, ikastetxeetan, saltokietan... erabileraren neurketak egiteko metodologia zientifiko kontrastatu bat lantzearen beharra. (Lotura: http://www.soziolinguistika.org/node/13)
Soziolinguistika Klusterra Kalitatea eta Ulibarri programa aztergai dituen proiektu bat gauzatzen ari da Hezkuntza Sailarekin. Ulibarri egitasmoaren ebaluaketarako lehen eredu bat zehaztu eta ebaluaketa egitea, kalitatea eta normalkuntza programen arteko loturak aztertzea, eta honen guztiaren inguruan, teknikarientzako oinarrizko lehen materiala edo orientabideak prestatzea dira, besteak beste, lortu nahi diren helburuak. Horrez gain, Soziolinguistika Klusterra Ulibarri programako Aholku Elkarteetako bat da eta bere aholkularitza eskaintzen du teknikarien prestakuntzan.
Lezoko Udaleko Euskara Zerbitzuak eskatuta, 2005ean zehar herriko haur eta gazteen hizkuntza gaitasunean gaur egun dauden gabezien ak azterketa tu eta deskribapena egingo da. eta hauek haur eta gazteen erabileran duten eragina ikertuko da. Gaitasunaren (eta bertan antzematen diren gabezien) a Gaitasunaren azterketa egiteko, 1993. urteanbere garaian L. Erriondok eta X. Isasik eginiko “Elebiduntasun testa” ikerketan oinarrituko da. Erabilerari dagokionean, ekin lotzeko, berriz, Lezoko Kale Erabileraren neurketak erabiliko ditugu (2001ean, 2002an eta 2004an SEIk egindakoak). Datu oinarri honekin osatuko da hausnarketa txostena., adituen zein herriko eragileen ekarpenekin., eta horrez gain bereziki haur eta gazteen erabilera gune informaletan neurtzeko 2002an SEIk eginiko neurketa.
2003. urtean zehar, Pasaiako Udalaren beka batean oinarrituta “Pasaiako gazteen hizkuntza jokaerak” ikerketa lana egin zuen(ikerlaria: Maite Otegik). Ikerketa ikuspegi “psikosoziolingusitiko” batetik egina dago eta datu kuantitatibo nahiz kualitatiboak biltzen ditu. Ikerketa honen ondorioetatik abiatuta, gazteekin abian dituzten egitasmoetan (aisialdiko jarduerak...) motibazioa zein erabilera bultzatzeko materiala prestatuko diseinatuko da. Helburua ez da liburu bat egitea, ikerketaren emaitzak erabiliz jarduera eta egoera konkretuetan lagungarri, motibagarri, eraginkor... izango diren material ezberdinak sortzea baizik. Material horiek definitzea eta prestatzea da proiektuaren xedea.
Euskararen Datu-Basea 1.0 egitasmoaren helburu nagusia, euskarari buruz dagoen informazio estatistikoa bildu eta bateratzea izan da. Lehen bertsio honek datuak lau sailetan banatzen ditu: erabilera datuak, ezagutza datuak, eraginkortasun indizeak, eta ikastereduetan matrikulazio datuak. Datu horiek adin-taldeka, sexuaren arabera eta bilakaeraren arabera ikus daitezke esparru ezberdinetan, hau da, udalerrika -kasu batzuetan- eta hortik gora eskualdeka, herrialdeka eta Euskal Herri mailan. SEI Elkarteak Aztiker Soziologia ikergunearekin elkarlanean eraturiko tresna da, Udalbiltzaren laguntzarekin. Lotura: http://www.soziolinguistika.org/edb
Euskararen berreskurapen eta normalizazio lanetan diharduten eragileak soziolinguistika eta glotopolitikan janztea da BAT soziolinguistika aldizkariaren helburu nagusia. Horretarako Euskal Herriko nahiz atzerriko (bereziki Europako) ekarpen esanguratsuak biltzen ditu. Soziolinguistika alor aski disziplinartekoa denez aldizkariak ahalegin berezia egiten du aniztasun horri bide ematen, bai gaiei dagokionez, bai egileei dagokionez. Honela, aldizkariaren orrietan jurilinguistikan katedradun denaren gogoeta sakonak edo normalizazio ekimen bat burutu duen eragile baten azalpen xehea topatuko dituzu. Bere sorreraz geroztik, urtero batez beste lau zenbaki eman ditu argitara.
Soziolinguistika Klusterrak bi hilean behin berripaper elektroniko bat argitaratzen du soziolinguistikaren inguruko argitalpen, ikerketa, ekimen, eta abarren berri emanez. Ekimen honen bidez, euskararen berreskurapen lanetan zein soziolinguistika arloan dihardugun guztiontzat informazio leiho bat zabaldu nahi da, elektronikoa eta erabilgarria. Bertan, atalka banatuta aurkituko duzue informazioa, beti modu honetan antolatuta:
· argitalpen, ikerketa, ekimen, eta abarren erreferentzia (izena, data, arduraduna...) · azalpen laburra · Informazio gehiago lortzeko web orria (htttp://www...) edo harremanetarako helbide elektronikoaClaude Hagège – Saran 2007ko ekainak 15ean Claude Hagège, Pariseko Frantziako Kolegioko ikertzailearekin, mintzaldia izan zen Saran. Informazio gehiago: http://www.eke.org/agenda/1180443165 Euskararen merkatu balioari buruzko hitzaldiak Udako Euskal Unibertsitateak “euskararen merkatu balioa” -ri buruzko hitzaldiak antolatu ditu Eibarren uztailaren 12 eta 13rako. Hitzaldi hauen helburu nagusia euskararen merkatu-balioaz hausnartzea da. Hainbat sektore anitzetako profesionalen azterketa, datu-analisi, ikuspegi eta iritziak aurkeztu eta trukatuko dira bertan. Jardunaldia euskalgintzan murgildutako profesional eta militanteei, marketin eta komunikazio alorretan interesdunei, soziologia eta merkatu-ikerketen teknikak ikasten ari diren ikasleei eta, oro har, euskararen egoeraz kezkatuta dagoen edonori zuzenduta dago. Informazio gehiago: http://ikastaroak.ueu.org/ikastaro_info.php?ikastaroa_id=13
Hizkuntzalaritzazko Ikasle Biltzarra Deustuko Unibertsitateak antolatu duen Hizkuntzalaritzarako Ikasle Biltzarra uztailaren 14an izango da Deustuko Unibertsitatean. Informazio gehiago: http://littera.deusto.es
Eleaniztasuna kudeatzeko erronkak Datorren uztailaren 14ean Elekak eta Miramon Enpresa Digitalak antolatuta 'Nazioarteratzea. Eleaniztasuna kudeatzeko erronkak' izeneko jardunaldia egingo da Donostiako Miramon Parke teknologikoan. Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1180954313
Hizkuntza plangintzak: teoriak eta aplikazioak 2007ko uztailaren 17an eta 18an Hizkuntza plangintzaren teoriei eta aplikazioei buruzko ikastaroa burutuko da Iruñean UEUko udako ikastaroen artean. Ikastaro hau Soziolinguistika Klusterrak antolatzen du eta bertan hizkuntza plangintzan adituak diren hainbat irakasle izango dira. Informazio gehiago:http://ikastaroak.ueu.org/ikastaro_info.php?ikastaroa_id=29
Hizkuntzen Jabekuntzari buruzko Nazioarteko V. Kongresua 2AEAL ( Hizkuntza Jabekuntza Ikasketen elkartea)-k antolatzen duen Hizkuntzen Jabekuntzari buruzko Nazioarteko V. kongresua uztailaren 26tik 28ra bitartean izango da Oviedoko Psikologia fakultatean (Espainia). Informazio gehiago:http://www.aeal.eu/index.html
Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskal Konfederazioak Ipar Euskal Herriko udaletan eta administrazioetan euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena sinatu zuten Baionan. Orain arte Euskal Konfederazioak bultzatutako Euskara Herriko Etxeetan planarekin EEP k jarraituko du, herri elkargoetako euskara teknikarien bitartez. Dagoeneko lau elkargok hartu dituzte euskara teknikariak. Konfederazioarekin batera aldiz, Ipar Euskal Herriko 42 udalek izenpetu dute euskara sustatzeko akordioa. Euskal Konfederazioak baikortzat jo du orain arte egindako lana baina "neurri konkretuak eskas" direla nabarmendu du.(www.erabili.com) Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1175097183
Gipuzkoa Donostia Kutxak, Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkar hartu dute hiru erakundeen artean, alde batetik, eta Gipuzkoako herrietan, bestetik, euskararen erabilera sustatzeko. Lankidetza hori jasotzen duen hitzarmena Donostian sinatu zuten 2007ko apirilaren 24an. Informazio gehiago: www.argia.com
Buruntzaldeko Euskarako Zerbitzuek kanpaina berria jarri dute abian. Gestorietako diru-kontuekin lotutako tramiteak euskaraz egitera animatzea du helburu. Kanpainan erabilitako leloetako batek dioen bezala, “errentagarritasuna % 100ekoa da eta arriskua % 0”.(www.erabili.com) Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1179303180
Aurten DBHko 3. maila egiten ari diren 6.500 gazte baino gehiagori zuzendutako kanpaina abian jarri dute Bizkaian. Aurrerantzean egingo dituzten ikasketetan euskarazko eredua aukeratzea da kanpainaren xedea.(www.erabili.com) Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1179735414
Bermeoko 49 enpresa eta elkartek euskararen erabilera areagotzeko neurriak hartzeko hitzarmena sinatu zuten, maiatzaren 18an, Bermeoko XIII. Arrain Azokaren egunean. Sinadura ekitaldia eguerdiko 13:30tan izan zen Bermeoko Nestor Basterretxea Kultur Aretoan. Enpresa eta elkarte sinatzaileez gain, Bermeoko Udalaren izenean Juan Karlos Goienetxea alkatea bera ere han egon zen euskararen aldeko konpromisoa berresteko.(www.sustatu.com) Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1180345223
Behatokia Euskal Autonomi Erkidegoko Ararteko Iñigo Lamarcarekin bildu da hizkuntza-eskubideei buruzko urteko txostenaren ondorioak azaltzeko.(www.erabili.com) Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1180430442
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, LanHitz egitasmoaren baitan, euskara enpresetara zabaltzeko tresna berriak aurkeztu ditu: enpresen hizkuntza-diagnostikorako aplikazioa, agiri-ereduen bankua, CRM "Customer Relationship Management" delakoa eta LanHitz webgunea.(www.erabili.com) Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1180443427
Ikusita zenbait ikaslek ez dutela euskara maila nahikorik, HUHEZIk (Mondragon nibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea) protokolo bat onartu du, ikasle horien hizkuntza maila hobetzeko. Protokoloa datorren 2007-2008 ikasturtean abiatuko da, baina maiatzean eta ekainean proba egingo zaie horrela eskatu duten ikasleei.(www.erabili.com) Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1180708277
Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko diru-laguntzen ebazpena aurkeztu zuten ekainaren 6an Baionan, Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Guztira 1,45 milioi euro banatuko dituzte euskalgintzako eragileen artean. EEP k milioi bat euro jarri ditu eta Eusko Jaurlaritzak 450.000 euro. 60 eragilek 82 egitasmo aurkeztu zituzten orotara deialdira baina 43 eragileren 54 egitasmok jasoko dute diru laguntza. Hitzarmen Bereziak lagundu ez zituen hainbat egiturek ere izango dituzte diru laguntzak.
Lapurdiko Haltsu herriko Udalak eta Euskararen Erakunde Publikoak euskara sustatzeko hitzarmena sinatu dute. Akordio horri esker, herritarrei zuzendutako zerbitzu guztietan euskararen presentzia bermatzea onartu du Haltsuko Herriko Etxeak. Jada 42 herrik izenpetu dute gisa horretako hitzarmena. (www.beria.info) Informazio gehiago: http://www2.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-06-26&orria=022&kont=007
Emun Kooperatiba Elkarteak web gunea sortu du langile euskaldunei nahiz erdaldunei lanean euskara erabiltzeko lagunduko dieten tresnak eskaintzeko eta lan mundua euskalduntzen lanean ari diren eragileen arteko komunikazioa eta esperientzia trukatu ahal izateko. www.lantalan.com web gunean hiztegiak, terminologia bankuak, euskara zuzentzaile ortografikoak eta dokumentuak euskaraz sortzeko jarraibideak bilduko dituzte, besteak beste. Arrasateko Kulturaten aurkeztu du Emun Kooperatibak komunikabideen aurrean www.lantalan.com-en eraginkortasuna eta harpidedun kopurua handitzeko sustapen kanpaina. Informazio gehiago: www.lantalan.com www.argia.com http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1183543116
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskara sustatzeko diru laguntzen berri eman zuen. Aurten, orotara, 12.525.000 euroko diru laguntzak banatuko ditu, iaz baino %19,7 gehiago. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak kopurua handitzen jarraitzeko asmoa agertu zuen. (www.berria.info) Informazio gehiago: http://www.argia.com eta http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-07-06&orria=014&kont=768
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa datorren ikasturteko Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa prestatzen dabil iada. Berrikuntzen artean nagusiena, datorren ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluen eskaintzaren artean egongo dela da. (www.sustatu.com) Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1181810404
Zintzo Mintzo Euskara Elkarteak Urretxu eta Zumarragako Euskara lana Interneten jarri du kontsultagai.(www.sustatu.com) Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1179240675
Lehen Hezkuntzako azken mailan (seigarrena) dabiltzan ikasleen erdiek baino gutxiagok menperatzen du maila egokian euskara EAEn. % 51,3ak ez du gainditu joan den azaroan ISEIk (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko erakundea) 1.599 ikasleri eginiko B1 proba.(www.erabili.com) Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1180104171
Kontseiluak alderdi politikoen hautagaiei euskarari buruzko hiru galdera zuzendu zien kanpaina hasieran, orain, bukaeran erantzunak dokumentu honetan jaso ditu. (www.sustatu.com) Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1180095058
EHU-n hizkuntzalariak eta ingeniariak formatzen ibili dira 2001. urtetik hizkuntzaren teknologian agente aktiboak izan daitezen. Hasieran Hiztek masterra izan zen (2001-2006), gero HAP doktorego-programa (2004-2007) eta orain master ofizial berrien erronkari ekin die. (www.sustatu.com) Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1182950151
Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Orokorra euskalduntzeko III. plangintzaldiaren balorazioaren aurrerapena aztertu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Administrazioaren euskalduntzearekin kezkatuta agertu da Kontseilua, 25 urte pasatu ostean euskalduntze sistemak 'leku guztietatik' huts egiten duela uste du. (www.kontseilua.org) Informazio gehiago: http://www.kontseilua.org/zerberri.cfm?hizkuntza=0&atala=berria_erakutsi&id=534
Euskarazko komunikazioan gertatu den erabateko hazkundeak ekarri dituen erronka eta behar berriei erantzuteko asmoz antolatu da aurkezten dizuegun master hau. Master honekin, egungo euskarazko komunikazioaren diagnosia egin asmo dugu, eskasietan eta premietan sakondu ahal izateko.(www.sustatu.com) Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1184054965
Dosierra: - Euskararen erabilera eskolaz-ordu kanpo
Dosierra: - Helduen euskalduntze-alfabetatzea
Soziolinguistikari buruzko ikastaroa UEUko udako ikastaroetan 2007ko uztailaren 17an eta 18an Hizkuntza plangintzaren teori eta aplikazioei buruzko ikastaroa burutuko da Iruñean UEUko udako ikastaroen artean. Ikastaroa Soziolinguistika Klusterrak antolatzen du eta bertan hizkuntza plangintzan adituak diren hainbat irakasle izango dira. Informazio gehiago: http://ikastaroak.ueu.org/ikastaro_info.php?ikastaroa_id=29
Soziolinguistika klusterraren 2006ko memoria argitaratu dugu eta laister jasoko dute bazkide guztiek euren etxean.
Bazkide diren erakundeekiko harreman estutu nahian eta euren interesak hobeto ezagutu asmoz, bilera erronda hasi dugu. Oraingoz, Hernaniko Udala eta Elhuyar Aholkularitzarekin egin dugu bilera eta gure asmoa urtea amaitu aurretik beste sei bazkiderekin biltzea da.
Ekainaren 27an egin genuen Eibarren Arrue Programako jardunaldia. Bertan, programa honen helburuak eta azken 3-4 urteetan emandako urratsak azaldu ziren. Horrez gain, Ikasleen jolaslekuko erabilera-ren eta beste aldagaien artean nolako loturak dauden jakiteko egindako ikerketaren metodologia eta emaitzak azaldu, eta horien gainean aritu ginen. Han aurkeztutako Txostena ontzat eman da Hezkuntza Sailaren aldetik eta urte amaierarako argitaratzea aurreikusten da.
Gazteen hizkuntza erabilera. Perspektiba eta prospektiba proiektu bilera "Gazteen hizkuntza erabilera. Perspektiba eta prospektiba" proiektuaren baitan bilera antolatu genuen ekainaren 19an Martin Ugalde Kultur Parkean. Proiektua labur azalduz, izenean ikusten diren bi atalak daude: Gazteen hizkuntza erabileraren perspektiba eta prospektiba. Perspektiba osatzeko, euskal hiztun gazteen hizkuntza erabileraren berri ematen diguten esperientzia eta ikerketen bilketa egin da. Gaiaren inguruan egin diren lan hauek bildu ondoren, hutsuneez ohartu eta etorkizunean interesgarrien edo emankorren izango diren lan-ildoak proposatzea da proiektuaren beste zatia: Prospektiba. Lan bilera honetan bi atal hauek landu ziren. Perspektiba kontuan hartu, prospektiba lantzeko. Bileraren edukia laburtzen duen galdera, honakoa: Gazteen hizkuntza erabileran eragiteko, gaia aztertzeko... zer egin da eta zer egin behar da? Beraz, bi helburu nagusi zituen lan-bilera honek: Gazteen hizkuntza erabileraren inguruan egiten denaren balorazioa egitea eta, hori oinarri, lehentasunez landu beharrekoaren gainean iritziak biltzea. Bilerako ondorio nagusiak biltzen dituen txostena irailean webgunean zintzilikatuko dugu.
Jorge Maria Ribero Meneses filologoak El verdadero origen de los Baskos: la primera Humanidad liburua aurkeztuko du Donostian. Euskaldunak Europako biztanlerik zaharrenak direla eta euskara munduko hizkuntzarik zaharrenaren eboluzioaren fruitua dela dio Menesesek liburuan. Horrez gain, mapek eta dokumentuek Euskadi eta Kantabria beti gauza bera izan zirela baieztatzen dutela uste du filologoak. El verdadero origen de los Baskos: la primera Humanidad liburuaren aurkezpena Agiñalde kultur elkarteak antolatu du eta ekitaldian, Unescok euskara kontuan izan dezan eskatzeko xedea duen ekimena aurkeztuko du. Informazio gehiago: www.argia.com
Columbia Unibertsitateko Ofelia Garciak eta Wales Bangorko Colin Baker-ek hezkuntza elebidunari buruzko liburu berri bat argitaratu dute Multilingual Matters argitaletxean. Liburu honetan hainbat garrantzi handiko artikulu biltzen dira Ipar Amerikako eta mundu osoko esperientziak kontutan hartuz. Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?isb=1853599077
Anna Nizegorodcew-en argitalpen berrian hizkuntzaren irakaskuntza eta bigarren hizkuntzen jabetze prozesuak aztertzen dira. Liburua hezitzaileei, irakasleei eta ikertzaileei zuzendua dago. Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?isb=1853599379
Vienna International School-eko Maurice Carder-ek hezkuntza elebiduna arakastatzua izan den hainbat ikastxeen kasuak aztertzen ditu, curriculumak aurkeztuz. Liburua bereziki ingelesaren ikuspegitik jorratuta dago. Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/display.asp?isb=1853599409
Espainiako Hizkuntz Ofizialen Kontseilua sortu dute Espainiako Ministroen Kontseiluak Hizkuntz Ofizialen Kontseilua eta Hizkuntz Ofizialetarako Bulegoa sortuko ditu. Errege-dekretuaren bidez sortuko diren bi erakunde horien helburua, hizkuntz ofizial propioa duten erkidegoetako biztanleek Estatuko Administrazio Orokorrarekin duten harremana hizkuntz horretan izateko duten eskubidea bermatzea izango da. Espainiako Gobernuko ministerio guztietako ordezkariek izango dute ordezkaritza bi erakunde berrietan. (www.berria.info) Argibide gehiago: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-07-08&orria=016&kont=903
Miren Azkarate Kultura sailburua eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea Bruselan elkartu ziren joan zen astean Leonard Orban Eleaniztasunerako Europar komisarioarekin, Eusko Jaurlaritzak euskara gizarteratzeko garatzen ari den ekimenen berri emateko.(www.erabili.com) Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1179478383
Dibulgazio-artikuluen hiru sari nagusiak eta gazteentzako sari berezia ez ezik, dibulgazio-liburu bat idazteko beka ere emango dute, bosgarren aldiz. (www.sustatu.com) Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1180082306
Elhuyar Fundazioaren Basque Research web guneak diseinu berria eta atal berriak ditu. Web gune berriak AA irisgarritasun-maila lortu du. (www.sustatu.com) Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1180968977
EHU ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak Euskarazko komunikazioa eta hizkuntza gutxituak izeneko master profesionala eskainiko du 2007/08 ikasturtean. Masterrak, teknologia berriek aurkezten dituzten erronken aurrean profesional onak eta euskaldunak trebatzea du helburu.
Mikel Zalbide euskaltzain osoak 2007-6-2an Donostian irakurri zuen sarrera-hitzaldia oso-osorik daukazue jarraian. (www.erabili.com) Osorik irakurtzeko: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1181124576
Europako hizkuntza gutxitu guztiak ordezkatuko dituen Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarea (NPLD) datozen hilabeteetan hasiko da lanean. Davyth Hicks, Eurolang hizkuntza minoritarioen agentziako erredaktore buruak, sare berriaz eta hizkuntza gutxituek Europako Batasunaren barruan bizi dituzten errealitate ezberdinetaz idatzi du. (www.gipuzkoaeuskara.net) Informazio gehiago: http://www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1182149602
Euskarazko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berrien Inbentarioa aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak ekainaren 28an Donostian, IKT-en arloan euskaraz dauden baliabideak eta tresnak zeintzuk diren herritarrei jakinarazteko, eta haiek erabili nahi dituztenek berehala eskuratu ditzaten errazteko. (www.erabili.com) Informazio gehiago: : http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1183038562
Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen
2005eko azaroak 5-6 2005eko azaroaren 5 eta 6an Praktika kulturalak eta nortasun kolektiboak jardunaldiak burutu dira. Euskal Kultur Erakundeak eta Eusko Ikaskuntzak Euskal Herri osoan praktika kulturalei eta nortasun kolektiboei buruz eraman inkestaren emaitzen aurkezpena egin da eta ondoren Cyrille Peyramonen "Euskara" filma ikusi ahal izan da.
Argibide gehiago: http://www.eke.org/agenda/1132744638
2006 urtarrila 18-21. "Munduko hizkuntzak, hizkuntzen mundua" lelopean, Expolangues azoka burutuko da urtarrilaren 18tik 21era Parisen. 24. edizio honetan gonbidatutako Herria Alemania izango da. Euskarak bere lekua izango du Eusko Jaurlaritzak jarriko duen erakustokiaren bitartez. Argibide gehiago: http://www.expolangues.fr/
2006 urtarrilla 23-25. Lehenengo eta bigarren hizkuntzen ikaskuntza "Apprentissage des langues premières et secondes" mintzaldiak burutuko dira Parisen 2006ko urtarrilaren 23 eta 25 artean. Mintzaldi horiek M. Kail, M. Fayol & M. Hickmann antolatuak dira eta ahozko eta idatzizko hizkuntzen ikasketa landuko dira 3 egun horietan. Informazio gehiago: kail@psycho.univ-paris5.fr
2006 urtarrilla 30- otsaila 3. Urtarrilaren 30tik otsailaren 3ra bitartean Ikerketaren metodologia hizkuntzalaritzan jardunaldiak egingo dira Morellan, Institu Joan Lluis Vivesek antolatuak. Argibideak: http://www.gipuzkoaeuskara.net/egutegia/1135669432
2006 otsaila 19-25 Hizkuntzalaritza konputazionaliri buruzko 7. mintzaldi internazionalak (7th International Conference on Intelligent Text Processing and Computational Linguistics) egingo dira Mexikon otsailaren 19tik 25ra. Argibide gehiago: http://www.cicling.org/2006/
2006 martxoa 30- apirila 1 AESLA Biltzarraren XXIV. Edizioa egingo da Madrilen 2006ko martxoaren 30etik apirilaren 1era "Hizkuntzak ikastea, hizkuntza erabiltzea eta eredu kognitiboak: diziplina arteko ikuspegiak" lelopean. Argibide gehiago: www.uned.es/aesla2006
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gizartearen aurrean legealdi honetarako (2005-2009) hartzen duen konpromisoa jaso nahi du dokumentu honek. Euskara berreskuratzeko bidean jorratu nahi diren hizkuntza politikaren ildo, oinarri eta jarraibide nagusiak eman nahi ditu ezagutzera. Dokumentua osorik irakur daiteke gure weborrian materialen atalean: http://www.soziolinguistika.org/
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak plazaratu berri duen 2005-2009 egitasmoaren lan ildoetako bat lan munduko esparru publiko nahiz pribatuetan euskararen erabilera sustatzea da. Horretan lagungarri izan liteke Asmoz Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean antolatutako LINGUANET, Internet bidezko Lan Munduko Hizkuntza Plangintza ikastaroa. Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1114774742
"Zeurea da aukera, jarraitu euskaraz" kanpaina abian jarri dute Bizkaiko 38 udalerrik Batxilergo eta Lanbide Heziketa ikasketak egin behar dituzten gazte euskaldunek D eredua aukera dezaten eta euskaraz ikasten jarrai dezaten. Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1137081568
Urola Kostako sei enpresek euskararen erabilera handitzeko "Lanera!" egitasmoan parte hartzeko hitzarmen bana sinatu dute. Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1132738495
Azpeitiak era berezian ospatu du "Euskararen Nazioarteko Eguna". Azpeitiko Udalak, herriaren historian estreinakoz, euskararentzat lortu beharrekoa arautu du: "Azpeitiko Udalean eta Udalerrian Euskararen Erabileraren Sustapena eta Normalizazioa Bermatzea Helburu duen Udal-ordenantza". Informazio gehiago: http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1133365410
"Euskararekin zeu irabazle" Lasarte-Oriako udalak euskararen presentzia merkataritzan bermatzeko plana aurkeztu du. Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1133274725
Hitzarmena sinatu dute Baionako erietxeak eta Euskal Kultur Erakundeak, ospitalean Euskaraz taldearen partaidetzarekin. Horren bidez, ama berriei euskara eta euskal kultura hobeki ezagutzeko "opari kulturala" eskaintzen die, esan nahi baita, hiru kanta biltzen dituen diskoa, haurren sortzeari buruzko informazioa eta euskararen familia transmisioa aipatzen dituen liburuxka. Euskaraz eta frantsesez dator dena. 600 ale argitaratu dituzte, urte bukaera arte banatzekoak. Informazio gehiago: Euskararen berripapera 162.
Herritarrek, eta bereziki haurrak dituzten gurasoek, udalerrian euskaraz zer zerbitzu, jarduera edota ekimen aurki ditzaketen argi eta garbi eta eskura izateko tresna berria sortu dute Bizkaian. Hainbat udalerri eta udal-elkarte batu dira horretarako, Alkarbide bilgunearen eskutik. Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1136800203
Eibarren aurkeztu zen "Eibartarren Ahotan Ahozko artxiboa online". Proiektuaren helburua Eibarko ahozko ondarea jasotzea da: herriko nagusiekin berba egin eta antzinako ipuin eta kontuak grabatu eta bideoz jasotzea. Orain, hori guztia Interneten dago kontsultagai. Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1128410038 eta http://www.egoibarra.com/Eibar/Eibartarren_Ahotan
2005eko apiriletik iraila arte, Bordeleko Unibertsitatean ikasketak egiten dituen Julie Bercetchek memorio bat idatzi du euskal kulturak hirian duen tokiaz. Euskal kultur erakundeak abiatu Batekmila egitarauan sartzen da. Azterketa lan hau osorik irakur daiteke gure web-orrian materialen atalean: http://www.soziolinguistika.org Informazio gehiago: http://www.eke.org/albisteak/1132755634
Marges linguistiques-ren 10. zenbakia Hizkuntza gutxituei buruzko da. Euskararen inguruko bi artikulu irakur daitezke bertan, bata J-B. Coyosek idatzitakoa eta bestea E. Urteagak osatutakoa. Informazio gehiago: http://marges.linguistiques.free.fr
Dosierra: Euskararen egoera Nafarroan: hizkuntza politika eta bestelako ekimenak
Dosierra: Euskararen erabileraren eta normalizazioaren azterketa lan munduan:
Abian da EHko Kale Erabileraren neurketarako prestakuntza da. Lehen urratsa proiektu honen finantzazioa osatzea izango da eta horretarako udalei herrian neurketa berezia egin edo proiekturako dirulaguntza eskaintzeko aukeren berri eman diegu.
Internacional Journal of the Sociology of Language 174. Euskal Herriari buruzko ale berezirako prestutako hainbat artikulu ez zuten argitaratzerik izan J. Fishmanek zuzentzen duen aldizkarian, aldizkari honen neurriak direla medio. Soziolinguistika klusterrak argitalpen berezi bat prestatzen ari da artikulu guzti horiekin. Ingelesez argitaratuko den liburu honen titulua The Case of Basque: Past, Present and Future izango da eta bere helburua Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa Euskal Herritik kanpo ezagutaraztea da. Liburuaren edizioaren koordinatzaileak Maria-Jose Azurmendi eta Iñaki Martínez de Luna izango dira.
Egileak: Mª Teresa Echenique Elizondo, Juan Sánchez Méndez Argitaratzailea: Madrid : Gredos, D.L. 2005. Liburu honetan Estatu espainolaren historia linguistikoa aurkezten da modu osatu batean. Hizkuntz bilakaera historikoa ez ezik, modu deskriptiboa eta juridikoak ere agertzen dira liburu honetan.
Egileak (editoreak): Judith F. Kroll, Annette M. B. De Groot. Argitaratzailea: Oxford University Press, 2005. Ingelesez argitaratutako lan honetan elebiduntasunari buruzko azterketa egiten da. Jorratzen diren gaiak anitz eta interesgarriak dira. Tartean, bigarren hizkuntzaren ikaste prozesua aztertzen da, eta oinarri biologikoak eta elebiduntasunaren ondorio kognitiboak agerian uzten dira.
Egilea: Iñigo Urrutia Libarona. Argitaratzailea: Lete Argitaletxea, D.L. 2005. Egilearen doktorego tesian oinarritutako argitalpen honetan hezkuntza sistema eta euskara aztertzen dira. Euskal Herriko hiru eremu administratiboen bilakaera historikoa aurkeztu ondoren, Europa maila ere aztertzen da. Liburuaren bukaeran gaurko egoeraren diagnosia egiten da, EAEn, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian.
Egileak: Azpeitiko Euskara Patronatua eta Urtxintxa "Gazte hizkera: jardunaldien hitzaldiak eta ondorioak" izeneko liburua aurkeztu dute Azpeitiko Euskara Patronatuko lehendakaria Ana Mendizabalek eta Urtxintxa Eskolako Jaime Altunak. Liburuan hainbat adituk 2005eko apirilean ospatutako jardunaldietan egindako hitzaldietan eta mahai inguruetan esandako guztiak biltzen dira. Informazio gehiago: http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1133544673
Egileak (editoreak): Laurent Filliettaz & Jean-Paul Bronckart. Argitaratzailea: Louvain-La-Neuve : Peeters, 2005. (Bibliothèque des Cahiers de l'Institut de Linguistique de Louvain. Frantsesez argitaratutako lan honetan hizkuntzaren eta lanaren arteko harremanak aztertzen dira. Tartean, hizkuntzaren lekua lana aztertzeko ereduetan aurkitzen da.
Egilea: Adrian Blackledge. Argitaratzailea: Amsterdam : John Benjamins, cop. 2005. Lan honetan egoera eleanitzetan, hizkuntzaren inguruan dauden botere tentsioak aztertzen dira, bereziki sortzen diren diskriminazioak eta diskriminatoriak diren diskurtsoak.
Egilea: A. Geiger-Jaillet. Argitaratzailea: Paris : L'Harmattan, D.L. 2005. Liburu honen lehenengo partean gazteak elebidunak izateko problematika azalarazten da, etxeko eta hezkuntzako ikuspegitik. Bigarren zati batean 2. hizkuntzaren irakaskuntza munduko hizkuntza sistemetan aurkezten da eta azken zatian Frantziako kasua agerian usten du egileak.
Egilea: Catherine Kerbrat-Orecchioni. Argitaratzailea: Paris : Armand Colin, imp. 2005. Diskurtso analisia interakzioan gaiari buruzko aurkezpen teorikoa egin eta gero, hiru kapitulu nagusitan banantzen da C. Kerbraten liburua. Lehenengo zatian solasaldien negoziazioa aztertzen da, bigarrenean gizalegea interakzioko diskurtsoan eta hirugarrenean ikuspegi konparatiboa nagusitzen da.
Egilea (editoreak): Robert B. Kaplan and Richard B. Baldauf. Argitaratzailea: Clevedon : Multilingual Matters, cop. 2005 (1. alea) 2006 (2.alea) Liburu honek bi ale ditu , lehenengoa non Hungariako, Finlandiako eta Suediako aurkezpenak egiten diren 2005ean argitaratu zen. Bigarrena aldiz 2006an argitaratu da eta bertan Txekiar errepublikaren, Europako Batasunaren eta Ipar Irlandaren hizkuntza plangintzak aurkezten dira.
Egilea: Hizkuntz Eskubideen Behatokia . Argitaratzailea: AIruñea : Hizkuntz Eskubideen Behatokia, LG 2005. Behatokiak ingelesez argitaratutako liburu honetan bost kapitulutan banantzen da. Lehengoan Behatokiaren eta bere proiektuen aurkezpena egiten da Hurrengo bi kapituluetan egoera demolinguistikoa eta juridikoak plazaratzen dira eta azken bi kapituluetan urteko balantzea eta ondorioak islatzen dira.
Egilea: Irene Lozano. Argitaratzailea: Pozuelo de Alarcón: Espasa, D.L. 2005. Liburu honetan Estatu Espainiaren egoera eleanitzari buruzko eta honen gestioari buruzko gogoeta bat egiten da. Liburu honek 2005ko Espasa Ensayo saria jaso zuen.
Egilea: Adrian Blackledge. Argitaratzailea: Amsterdam : John Benjamins, cop. 2005. Lan honetan egoera eleanitzetan, hizkuntzaren inguruan dauden botere tentsioak aztertzen dira, bereziki sortzen diren diskriminazioak eta diskriminatoriak diren diskurtsoak.
2004ko azaroan egindako Kazetaritza euskaraz jardunaldietako materialarekin liburua editatu du EHUk. Sarean jarri dute PDF formatuan, jaisteko moduan. Eta horrelaxe bakarrik, ez baitago paperezko bertsiorik. Informazio gehiago: http://www.kazetaritza.org/kazetaritza/7/kazetaritza
Zuzenbidearen Euskal Akademiak lehenbizikoz erabat euskaraz argitaratu du bere aldizkari juridikoa. "Erabili.com"-en eskura daiteke. Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1132927887
Basqueliterature.com lau hizkuntzatan plazaratzen den euskal literatura ataria da. Bertan Euskal literaturari buruzko hainbat argibide aurkitzen dira, hala nola, Euskal literaturaren historia laburra, euskal egile, obra nahiz itzulpenen katalogoa edo euskal literaturari buruzko albistegia.Argibide gehiago: http://www.basqueliterature.com/
Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarreko lehendakariak Euskararen Nazioarteko Eguna zela-eta, Eusko Legebiltzarrak onartu duen euskararen aldeko adierazpen instituzionala irakurri du. Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1133546731
EAEko ikasleek euskara ikasi eta jakingo dutela bermatzeko, hizkuntza eredu berri bat sortu eta egungo legedia berritu egin behar dela erabaki du Eusko Legebiltzarrak, PSOE, EHAK, Aralar, Ezker Batua, EA eta EAJ alderdien aldeko botoekin. Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1133820042
Ikastolen Elkarteak 0 eta 16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei eta haur eta gazte horiekin lan egiten duten profesionalei bereziki zuzendutako kontsulta gunea abiarazi du: http://www.semealabok.net Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1132651653
Soziolinguistika Klusterrak argitaratu duen lehen liburua da, Andoaingo Arrasateko, Bergarako, Hernaniko, eta Lasarte-Oriako Udalen laguntzarekin, eta soziolinguistikaren esparruarekin eta euskararen normalkuntzarekin estuki lotua dagoena. Ibon Usarralde eta Iñaki Martinez de Luna izan dira liburu honen egileak. Ikerketa honen abiapuntuan, hausnarketa guztien oinarrian bat nabarmendu daiteke: erabilera dela euskararen normalizazioaren adierazle adierazgarriena eta erabileran zeresana duten faktoreak identifikatu, bakoitzaren garrantzia zehaztu, eta neurtu beharra dagoela eskuartze ekimen eraginkorrak bideratu nahi badira. Zergatik dakienak ez du erabiltzen? Ikerketa hau galdera horri erantzuteko ahaleginean koka dezakegu.
“Globalizazioa, migrazioa eta hizkuntzak” (udako ikastaroak)
Ikastaro honetan, batetik, soziologia zein filosofiaren ikuspegitik oinarri teorikoak landu nahi ditugu (fenomeno hauek ulertzen, eta ondorioz kudeatzen, lagunduko digutenak). Bestetik, soziolinguistikaren ikuspegitik dauden formulazioak, diskurtsoak, interpretazioak... jaso nahi ditugu. Horrekin batera, egoera jakinetan (hemen nahiz beste lekuetan) sortu diren hizkuntza-arazoak eta –bereziki– eman zaizkien erantzunak ere eman nahi ditugu aditzera.
Maiatzaren 26an Eusko Jaurlaritzaren egoitzako Areto Nagusian, Euskararen transmisioaren eta erabileraren inguruko jardunaldia izango da Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Soziolinguistikako Klusterrak antolatuta.
Euskara biziberritzeko prozesuan euskaldun berrien pisua gero eta handiagoa da, inmigrazio-tasa etengabe ari da gora egiten eta familiaren egitura errotik ari da aldatzen. Horrek guztiak euskararen geroratzea, eta bereziki familia-bidezkoa nola ari den gauzatzen zehatz-mehatz ezagutzeko beharra eta, aldi berean, prozesu horretan eragile diren gizarte-esparruen zeregina finkatzeko premia dakar. Helburu hori lortzeko urrats bat izateko asmoarekin, hain zuzen ere, antolatu da euskararen erabilerari eta transmisioari buruzko jardunaldia.
“Globalizazioa, migrazioa eta hizkuntzak” n (udako ikastaroak)
Ikastaro honetan, batetik, soziologia zein filosofiaren ikuspegitik oinarri teorikoak landu nahi ditugu (fenomeno hauek ulertzen, eta ondorioz kudeatzen, lagunduko digutenak). Bestetik, soziolinguistikaren ikuspegitik dauden formulazioak, diskurtsoak, interpretazioak... jaso nahi ditugu. Horrekin batera, egoera jakinetan (hemen nahiz beste lekuetan) sortu diren hizkuntza-arazoak eta –bereziki– eman zaizkien erantzunak ere eman nahi ditugu aditzera.
Maiatzaren 26an Eusko Jaurlaritzaren egoitzako Areto Nagusian, Euskararen transmisioaren eta erabileraren inguruko jardunaldia izan zen Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Soziolinguistikako Klusterrak antolatuta.
Euskara biziberritzeko prozesuan euskaldun berrien pisua gero eta handiagoa da, inmigrazio-tasa etengabe ari da gora egiten eta familiaren egitura errotik ari da aldatzen. Horrek guztiak euskararen geroratzea, eta bereziki familia-bidezkoa nola ari den gauzatzen zehatz-mehatz ezagutzeko beharra eta, aldi berean, prozesu horretan eragile diren gizarte-esparruen zeregina finkatzeko premia dakar. Helburu hori lortzeko urrats bat izateko asmoarekin, hain zuzen ere, antolatu zen euskararen erabilerari eta transmisioari buruzko jardunaldia.
Herrietan egiten ditugun Kale Erabileraren Neurketen oinarri metodologikoa Euskal Herri mailan egiten den neurketan garaturikoa da, baina kasu honetan herriko berezitasunetara egokituta. Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketa Orokorra 1989. urtean egin zen lehen aldiz eta geroztik lau urtez behin errepikatu da: 1993an eta 1997an. 1998an EKB desagertu ondoren, SEIk hartu zuen bere gain Neurketa Orokorra egitearen ardura eta 2001eko azaroan bertan egin genuen IV. Neurketa. Modu horretan, beraz, SEIk orain arteko neurketen oinarri metodologikoa eta esperientzia jaso du, eta orain, Soziolinguistika Klusterrak oinarri kontrastatu hau erabiliz egiten ditu herrietako neurketak ere.
Ikerketa honen helburua ikastetxeetan eta eskolaz kanpoko jardueretan haur eta gazteen erabilera neurtzea da. Horretarako Euskal Herri mailako Kale Neurketaren metodologiaz baliatzen gara. Horrez gain, aztergai dugun eremuaren -ikastetxeen- ezaugarrietara egokitzen dugu ikerketa-metodologia. Dagoeneko, Soziolinguistika Klusterrak (eta aurretik SEI Elkarteak) badu eskarmentua horrelako neurketetan, izan ere, 2001az geroztik ari baita ikastetxeetan erabileraren neurketak burutzeko metodologia garatzen.
Euskaini herri batean euskararen eskaintza zenbatekoa den neurtzen duen adierazlea da. Eskaintza publikoa neurtzen du, alegia, gizartearen sektore ezberdinetan (administrazioan, ekonomian, hedabideetan, eta. abara.) topatzen dugun hizkuntza eskaintza zenbatekoa den, eta indize zehatzetan adierazten digu. Euskaraz egiten den eskaintzaren argazki moduko bat eskaintzen digu, zehatza eta konparagarria, eta informazio iturri baliagarria da hizkuntza planifikazioan eta bere jarraipenean, bereziki udalerri mailan. Aukera ematen du udalerri bakoitzean dagoen eskaintza alderatzeko, orokorrean zein sektoreka eta bilakaerak aztertzeko.
Soziolinguistika Klusterraren kide izan daiteke soziolinguistika-ezagutzaren garapenarekin harremana duen edota interesatuta dagoen edozein erakunde, elkarte, enpresa, talde edo pertsona fisiko: fakultate edo unibertsitate-sailak, administrazio nagusiko atalak, foru-administrazioko atalak edo udalak, aholkularitzak edo enpresak, ikerketa-erakundeak, elkarte profesionalak, formazio-erakundeak, elkarteak edota norbanakoak.
Bazkideak Batzar Orokorrean antolatzen dira eta honek zuzendaritza organoa den Zuzendaritza Batzordea eta Lehendakaria izendatzen ditu.
Zuzendaritza Batzordearen osaketan bazkide direnen artean arlo ezberdinetako –unibertsitate, administrazio, enpresa, elkarte– ordezkaritza parekatua bilatu da, Zuzendaritza Batzorde gisa dagokion dinamizazio eta zuzendaritza lanetan neutraltasun ahalik eta handiena lortzeko asmoz.
Zuzendaritza Batzordearen esanetara, kontratupeko langileez osatutako Idazkaritza Teknikoa ari da, Klusterraren azpiegituraren eta eguneroko lanen jarraipenaren ardura bere gain hartuta.
Soziolinguistika Klusterraren kide izan daiteke soziolinguistika-ezagutzaren garapenarekin harremana duen edota interesatuta dagoen edozein erakunde, elkarte, enpresa, talde edo pertsona fisiko: fakultate edo unibertsitate-sailak, administrazio nagusiko atalak, foru-administrazioko atalak edo udalak, aholkularitzak edo enpresak, ikerketa-erakundeak, elkarte profesionalak, formazio-erakundeak, elkarteak edota norbanakoak.
Bazkideak Batzar Orokorrean antolatzen dira eta honek zuzendaritza organoa den Zuzendaritza Batzordea eta Lehendakaria izendatzen ditu.
Zuzendaritza Batzordearen osaketan bazkide direnen artean arlo ezberdinetako –unibertsitate, administrazio, enpresa, elkarte– ordezkaritza parekatua bilatu da, Zuzendaritza Batzorde gisa dagokion dinamizazio eta zuzendaritza lanetan neutraltasun ahalik eta handiena lortzeko asmoz.
Zuzendaritza Batzordearen esanetara, kontratupeko langileez osatutako Idazkaritza Teknikoa ari da, Klusterraren azpiegituraren eta eguneroko lanen jarraipenaren ardura bere gain hartuta.
Soziolinguistika Klusterra arloko eragile guztiei dago zuzendua, eta bertan mota guztietako eragileek parte har dezakete: enpresak, unibertsitateak, erakunde publikoak, elkarteak... baita banakoek ere. Klusterrean parte hartzeko bertako bazkide izan behar da eta bertako arautegian definituriko betebeharrei erantzun (kideek urteko kuota bat ordaintzen dute, erakunde motaren arabera desberdina dena). Soziolinguistika Klusterrak bere zerbitzua nagusiki bazkideei eskaintzen die. Kide ez diren erakundeentzat ere egiten ditu lanak eta, oro har, sortzen duen informazioa eta produktuak erabilera publikorako zabaltzen ditu.
BAZKIDETZA MOTAK: Soziolinguistika Klusterrean bi bazkide mota bereizten ditugu:
Estatutuetan jasotzen den bezala bazkide guztiek legearen araberako eskubide eta betebehar berberak dituzte. Klusterraren funtzionamenduan, proiektuetan parte hartzeko orduan eta Klusterrean erabakiak hartzeko orduan, ordea, izaera ezberdina dute:
- Bazkide Erabiltzaileak Klusterraren jardunean parte hartuz kuota sinbolikoa ordaintzen duten bazkideak dira. Klusterrak garatzen dituen proiektuetan partehartze mugatua dute eta baita ordezkaritza ere Zuzendaritza Batzordean (ordezkari bat Bazkide Erabiltzaile guztientzat). Informazio mailan ere, oro har Klusterreko informazio zuzena jasotzen dute (erakundeari buruzkoa), baina proiektuei dagokionean, ezin dute informazio guztia eskuratu: proiektu bakoitzean erabakitzen da bereizketa.
- Bazkide Sustatzaileak, berriz, Klusterraren jardunean parte hartuz kuota osoa ordaintzen dutenak dira. Zuzendaritza Batzordeko kide izateko eskubide osoa dute, eta Klusterraren proiektuetan parte hartzeko lehentasuna. Informazio mailan ere, proiektuetan sortzen den informazio guztia dute eskura webguneko intranet bidez zein beste iturrien bitartez.
Ondorengo koadroan dituzue Soziolinguistika Klusterreko bazkideek urtean ordaindu beharreko kuotak:
| 2005. urterako KUOTAK (urte osokoak) |
|
| BAZKIDE ERABILTZAILEAK |
|
| Erakundeak (pertsona juridikoak) |
250 € |
| Banakoak (pertsona fisikoak) |
60 € |
| BAZKIDE SUSTATZAILEAK |
|
| Enpresak eta elkarteak |
1500 € |
| Unibertsitateak |
1500 € |
| Administrazio atalak |
3000 € |
Soziolinguistika Klusterraren garapenerako oinarria Bazkide Sustatzaileak dira, bai beren ekarpen ekonomikoagatik eta baita proiektuetan zein Klusterraren erabakietan izango duten inplikazioagatik ere. Zentzu horretan, Klusterreko bazkide egiten diren erakundeak Bazkide Sustatzaile dira lehentasunez, eta hala aholkatutzen die Zuzendaritza Batzordeak (ikus eranskina).
Dena den, Klusterrak aukera eman nahi die soziolinguistika arloko izaera, neurri, eta mota guztietako erakundeei bertako dinamikan parte hartzeko. Horrela, Bazkide Erabiltzaile izateko aukera dute egitura txikia edo behar adinako baliabide ekonomikorik ez duten erakundeek.
Nolanahi ere, erakunde berri batek denbora bat behar izaten du edozein elkarteren dinamikan txertatzen joateko. Bazkide berriek aukera dute, noski, zuzenean Bazkide Sustatzaile gisa hasteko Klusterrean. Bazkide Erabiltzaile gisa hastea nahiago dutenek, berriz, aukera dute urtebetez hala aritzeko, eta ondoren pasatuko dira Bazkide Sustatzaile izatera.
Urtebete igaro ondoren Bazkide Erabiltzaile izaten jarraitu nahi izanez gero (Bazkide Erabiltzaile modu iraunkorrean izan nahi dutenak, esaterako), dagokion erakundeak eskaera egin beharko dio Klusterreko Zuzendaritza Batzordeari Bazkide Erabiltzaile izaten jarraitzeko arrazoiak azalduz.
Klusterraren barruan kasu berezia dira pertsona fisikoak. Klusterreko bazkideak pertsona juridikoak dira oro har (mota guztietako erakundeak), baina pertsona fisikoek ere badute bazkide izateko aukera. Bazkide egiten diren pertsona fisikoak Bazkide Erabiltzaile dira.
Bazkide Sustatzaileen eta Erabiltzaileen arteko ezberdintasunak
Klusterreko Zuzendaritza Batzordean Onartutakoa
| SUSTATZAILEAK |
ERABILTZAILEAK |
|
| Zuzendaritza |
Zuzendaritzan parte hartzeko eskubide osoa. |
Erabiltzaile guztien artean ordezkari bat zuzendaritzan. |
| Proiektu taldeak |
Proiektuetan parte hartzeko lehentasuna. |
Proiektu taldeetan partehartze eskubide mugatua, zuzendaritzaren erabakiaren menpe. |
| Informazioa |
Web orriaren intranetean eta beste informazio kanaletan informazio osoa eskuratzeko aukera. |
Informazio mugatua eskuratzeko aukera. |
Bazkidegai berriei bazkide izateko irizpideak:
Proiektuari buruz, Egitasmo Estrategikoaz, edo bertan parte hartzeaz informazio zehatzagoa nahi izanez gero, Soziolinguistika Klusterraren bulegoan eska dezakezue (kluster@soziolinguistika.org edota 943.59.25.56).
Bazkide egiteko bete beharreko orriak:
Jarraian dituzue bazkide sustaltzaile nahiz bazkide erabiltzaile egin nahi dutenentzat bete beharrekoak diren dokumentuak.