Soziolinguistika Klusterra arloko eragile guztiei dago zuzendua, eta bertan mota guztietako eragileek parte har dezakete: enpresak, unibertsitateak, erakunde publikoak, elkarteak... baita banakoek ere. Klusterrean parte hartzeko bertako bazkide izan behar da eta bertako arautegian definituriko betebeharrei erantzun (kideek urteko kuota bat ordaintzen dute, erakunde motaren arabera desberdina dena). Soziolinguistika Klusterrak bere zerbitzua nagusiki bazkideei eskaintzen die. Kide ez diren erakundeentzat ere egiten ditu lanak eta, oro har, sortzen duen informazioa eta produktuak erabilera publikorako zabaltzen ditu.
BAZKIDETZA MOTAK: Soziolinguistika Klusterrean bi bazkide mota bereizten ditugu:
Estatutuetan jasotzen den bezala bazkide guztiek legearen araberako eskubide eta betebehar berberak dituzte. Klusterraren funtzionamenduan, proiektuetan parte hartzeko orduan eta Klusterrean erabakiak hartzeko orduan, ordea, izaera ezberdina dute:
- Bazkide Erabiltzaileak Klusterraren jardunean parte hartuz kuota sinbolikoa ordaintzen duten bazkideak dira. Klusterrak garatzen dituen proiektuetan partehartze mugatua dute eta baita ordezkaritza ere Zuzendaritza Batzordean (ordezkari bat Bazkide Erabiltzaile guztientzat). Informazio mailan ere, oro har Klusterreko informazio zuzena jasotzen dute (erakundeari buruzkoa), baina proiektuei dagokionean, ezin dute informazio guztia eskuratu: proiektu bakoitzean erabakitzen da bereizketa.
- Bazkide Sustatzaileak, berriz, Klusterraren jardunean parte hartuz kuota osoa ordaintzen dutenak dira. Zuzendaritza Batzordeko kide izateko eskubide osoa dute, eta Klusterraren proiektuetan parte hartzeko lehentasuna. Informazio mailan ere, proiektuetan sortzen den informazio guztia dute eskura webguneko intranet bidez zein beste iturrien bitartez.
Ondorengo koadroan dituzue Soziolinguistika Klusterreko bazkideek urtean ordaindu beharreko kuotak:
| 2005. urterako KUOTAK (urte osokoak) |
|
| BAZKIDE ERABILTZAILEAK |
|
| Erakundeak (pertsona juridikoak) |
250 € |
| Banakoak (pertsona fisikoak) |
60 € |
| BAZKIDE SUSTATZAILEAK |
|
| Enpresak eta elkarteak |
1500 € |
| Unibertsitateak |
1500 € |
| Administrazio atalak |
3000 € |
Soziolinguistika Klusterraren garapenerako oinarria Bazkide Sustatzaileak dira, bai beren ekarpen ekonomikoagatik eta baita proiektuetan zein Klusterraren erabakietan izango duten inplikazioagatik ere. Zentzu horretan, Klusterreko bazkide egiten diren erakundeak Bazkide Sustatzaile dira lehentasunez, eta hala aholkatutzen die Zuzendaritza Batzordeak (ikus eranskina).
Dena den, Klusterrak aukera eman nahi die soziolinguistika arloko izaera, neurri, eta mota guztietako erakundeei bertako dinamikan parte hartzeko. Horrela, Bazkide Erabiltzaile izateko aukera dute egitura txikia edo behar adinako baliabide ekonomikorik ez duten erakundeek.
Nolanahi ere, erakunde berri batek denbora bat behar izaten du edozein elkarteren dinamikan txertatzen joateko. Bazkide berriek aukera dute, noski, zuzenean Bazkide Sustatzaile gisa hasteko Klusterrean. Bazkide Erabiltzaile gisa hastea nahiago dutenek, berriz, aukera dute urtebetez hala aritzeko, eta ondoren pasatuko dira Bazkide Sustatzaile izatera.
Urtebete igaro ondoren Bazkide Erabiltzaile izaten jarraitu nahi izanez gero (Bazkide Erabiltzaile modu iraunkorrean izan nahi dutenak, esaterako), dagokion erakundeak eskaera egin beharko dio Klusterreko Zuzendaritza Batzordeari Bazkide Erabiltzaile izaten jarraitzeko arrazoiak azalduz.
Klusterraren barruan kasu berezia dira pertsona fisikoak. Klusterreko bazkideak pertsona juridikoak dira oro har (mota guztietako erakundeak), baina pertsona fisikoek ere badute bazkide izateko aukera. Bazkide egiten diren pertsona fisikoak Bazkide Erabiltzaile dira.
Bazkide Sustatzaileen eta Erabiltzaileen arteko ezberdintasunak
Klusterreko Zuzendaritza Batzordean Onartutakoa
| SUSTATZAILEAK |
ERABILTZAILEAK |
|
| Zuzendaritza |
Zuzendaritzan parte hartzeko eskubide osoa. |
Erabiltzaile guztien artean ordezkari bat zuzendaritzan. |
| Proiektu taldeak |
Proiektuetan parte hartzeko lehentasuna. |
Proiektu taldeetan partehartze eskubide mugatua, zuzendaritzaren erabakiaren menpe. |
| Informazioa |
Web orriaren intranetean eta beste informazio kanaletan informazio osoa eskuratzeko aukera. |
Informazio mugatua eskuratzeko aukera. |
Bazkidegai berriei bazkide izateko irizpideak:
Proiektuari buruz, Egitasmo Estrategikoaz, edo bertan parte hartzeaz informazio zehatzagoa nahi izanez gero, Soziolinguistika Klusterraren bulegoan eska dezakezue (kluster@soziolinguistika.org edota 943.59.25.56).
Bazkide egiteko bete beharreko orriak:
Jarraian dituzue bazkide sustaltzaile nahiz bazkide erabiltzaile egin nahi dutenentzat bete beharrekoak diren dokumentuak.