SL Klusterraren argitalpenak

"Gure nazio-hizkuntza berriro Euskal Herriaren mintzabide eta oinarri bihurtuko bada, beraz, bi gauza lortu behar ditugu; eta lorpen horretan laguntzekotan sortu da eskuetan duzun aldizkari hau. Bata, hizkuntzaren alorreko fenomenoak ahalik eta ongienik ezagutzea. Lehendabizi jakin egin behar da, egia ezagutu behar da albait zehazkienik; beste herrietako saioak, arrakastak eta porrotak aztertu behar dira. Bestea, berriz, hizkuntza pizkundean herria bera interesatu gabe, soluziorik ez dagoela sinetsi eta sinestarazi behar dugu. Herriak ez badu nahi, herriak ez badu nazio-.hizkuntzaren arazoa bere gain hartzen, jai dago."
Iturria: BAT aldizkaria. 1. Zenbakia. 1990eko otsaila J.L. Alvarez Enparantza "Txillardegi" Aldizkariaren zuzendaria
Aldizkariaren helburu nagusia euskararen berreskurapen eta normalizazio lanetan diharduten eragileak soziolinguistikan eta glotopolitikan janztea da. Horretarako Euskal Herriko nahiz atzerriko (bereziki Europako) ekarpen esanguratsuak biltzen ditu.
BAT aldizkaria soziolinguistikan nahiz glotopolitikan espezializatutako aldizkaria da eta 1989an sortu zen Donostian. Bere sorreraz geroztik, urtero batez beste lau zenbaki eman ditu argitara, soziolinguistikaren eremuan Euskal Herrian zein atzerrian landutako eredu teorikoak, esperientziak eta erreferentziak eskainiz.
Soziolinguistika alor aski disziplinartekoa denez aldizkariak ahalegin berezia egiten du aniztasun horri bide ematen, bai gaiei dagokionez, bai egileei dagokionez. Honela, aldizkariaren orrietan jurilinguistikan katedradun denaren gogoeta sakonak edo normalizazio ekimen bat burutu duen eragile baten azalpen xehea topatuko dituzu.
Aldizkariaren helburua euskararen berreskurapen bidean eragile direnei oinarri teoriko espezializatua eskaintzea izan da, horregatik, besteak beste, honako edukiak lantzen eta argitaratzen ditu:
Aldizkariak arreta berezia jarri nahi du, beraz, Euskal Herriko mugetatik kanpo, Europan bereziki, gertatzen denari eta burutzen ari diren esperientziei. Honela, aldizkariaren zenbaki askotan Euskal Herriari buruzko lanez gain atzerrikoak ere topatuko dituzu, dossierreko gaiaren inguruan atzerriko herri baten errealitateari.
Aldizkariak unibertsitate mailako lanak argitaratzen ditu, maila zientifiko jasoa dutenak eta oinarrizko kalitate nahiz zorroztasun maila betetzen dutenak.
Aldizkari espezialdua den arren, bere baitan irakurle mota askori zuzendutako edukiak topatuko dituzu. Euskaltzale eta euskalarien artean jakingarriak diren lan dibulgatiboak biltzen ditu oro har.
Labur esanda, aldizkariak topaleku izan nahi du; euskararekin konprometituta lanean diharduten iritzi, jarrera eta eremu desberdinetako eragileen topaleku.
Aldizkariaren zenbakiek, oinarrizko atal hauek dituzte:
Argitalpen batzordea 1989an sortu zenetik euskalgintza eta unibertsitate munduan aski ezagunak diren lagunek osatu izan dute.
Gaur egun honako hauek biltzen ditu:
BATZORDEKIDEAK:
KOORDINATZAILEA: Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterreko kidea)
Hauen aurretik argitalpen batzordeko kide izan ditugu: Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” (Zuzendaria 1989eta 2001 bitartean), Jon Abril, Paulo Agirrebaltzategi, Brixi Arrue, Imanol Esnaola, Xabier Falcon, Joxe Jabier Iñigo, Xabier Isasi, Juan Inazio Marko Juanikorena, Joxe Manuel Odriozola, Joseba Zinkunegi, Pablo Suberbiola eta Carlos Vilches.
BAT soziolinguistika aldizkarian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, irakurle. Bi modu dituzu horretarako:
Jean-Claude Hiriart
2004an Euskararen Erakunde Publikoaren sortzeak euskarazko irakaskuntza arloan esku hartze zabalago batera eraman ditu tokiko hautetsiak, ordura arte osoki Estatuaren eskumenetan zelarik gai hori. Esku hartzearen banaketa berri hori modu honetan gauzatu da: lurralde osoko irakaskuntza-eskaintzaren garapena eta ikasgela berrien irekitzeko prozedurak Euskararen Erakunde Publikoak animatzen ditu, haren baitan biltzen baitira Hezkuntza Nazionalaren Ministerioa eta tokiko hautetsiak. Hiru urte iragan ondoren, dispositibo berriaren bilduma egin nahi dugu artikulu honetan, obratze-lanak deskribatuz eta politika horren ebaluaketa iraunkor baten oinarriak pausatuz.
Azken 30 urte hauetan, hizkuntza antolaketaren bideetan ibili direnek, testu nagusi batzuk idatzi eta erabili dituzte. Quebeceko 101. legeak (1977) tokiko hizkuntza-egoera osoki aldatu du eta zeharkako eragina izan du herri askotan. Euskararen legeak (1982) euskara indartu du, ez bakarrik Euskal Autonomi Erkidegoan, bai eta ere beste herrialdetan, molde askotako laguntzen bidez. Adibidez, Euskara biziberritzeko plan nagusia (1999) tresna eraginkorra eta bateratzailea gertatu da. Ipar Euskal Herrian euskalgintza mugimenduak Europako hizkuntza zuzenbidea erreferentziatzat hartzen du, eta, bereziki, Kuijpers ebazpena (1987), eta Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen Europako gutuna (1992). Gaur egun, hitzarmen bitartez (EKE 2003, EEP 2007) mugaz gaineko hizkuntza antolaketak Euskal Herri osoa estaltzen du.
Azken hamar-hamabost urteetan Ipar Euskal Herrian soziolinguisitikaren inguruan eginiko zenbait bilakaera ekartzen ditu artikulu honetan Jean-Baptiste Battitu Coyos-ek, beti ere, Erramun Baxok eginiko ekarpena kontuan hartuz ipar aldeko sozilinguisten aitzindari gisa. Bertan, J.W. Berryren Integrazio modeloari, Txepetxen triptikoari eta Fishmanen Reversing Language Shift-tari gainbegirada emanez, iparraldeko euskalgintzari begiratzen dio, legeria, eta hura aldatzeko eginiko ekimenak kontuan hartuz. Aldi berean, irakaskuntzaren betebeharrez eta Euskararen Erakunde Publikoaren eginbeharrez ikuspegi orokorra eskaintzen du artikulu honetan. Azkenik, hizkuntza-politikaren partaide diren elkarte eta erakundeek, botere publikoek eta gizarteak elkarren artean izan beharko luketen engaiamenduaren beharraz deia plazaratzen du.
Euskararen etorkizuna bermatzeko, belaunez belauneko familia bidezko transmisioa oinarrizko urratsa da. Hori horrela, artikulu honetan, Euskal Autonomi Erkidegoan (EAEn) guraso biekin bizi diren 2 eta 29 urte bitarteko seme-alabek gurasoengandik jasotako hizkuntzari edo hizkuntzei buruzko azterketa egiten saiatu da egilea. Beraz, analisiaren oinarrizko unitateak seme-alabak dira.
Kontseiluak EAEko Kontsumitzaileen Eskubideen Dekretua aztertu du; hain zuzen ere, Dekretuaren alde positiboak azaltzeaz gainera, zuzendu beharrekoak ere aipatu ditu. Hiru ekarpen nagusi nabarmendu dituzte bozeramaileek beren ohar, prentsaurreko eta jardunetan: hizkuntza-eskubideak bermatzeko xedez sorturiko arauak udalerri guztietan aplikatu behar direla, enpresen tamaina-irizpideak ez duela muga izan behar, jardun ekonomiko guztiei eragin behar diela eta ez zaiela lehentasun berezia eskaintzen gai arriskutsuei eta botikei, eta hori bermatzea ezinbestekoa dela, erabilera desegokiak ondorio larriak izan baititzake erabiltzailearentzat.
NUPko eta Ikastolen Elkarteko adituek egindako Nafarroa Oinez 2007ko jai egunean parte hartu dutenen profila aztertu dute zenbait alderdi kontuan hartuz: sexua, adina, ikasketa-maila, jatorria, euskaraz jakitea, adiskide arteko edo familiarteko parte-hartzea, motibazioa, balorazioa eta hurrengo deialdira joateko asmoa. Emaitza modura lortzen den argazkia positiboa dela dirudi, gehienbat aukerako aldagaiak kontuan hartzen baditugu, aukerakoak direlako hain zuzen ere. Adibidez, parte-hartzea nahiko kolektiboa da, adiskide artekoa edo familiartekoa, eta motibazioaren aldagaia kontuan hartuz, azpimarratzekoa da euskara eta ikastolak dibertsioarekin lotzen direla. Azkenik, gehiengoak egunean zehar izan duen parte-hartze luzeari buruzko datuak eskaintzen dira, eta hurrengo deialdian gehiengo handiaren parte-hartzeko asmoa edo fideltasun-neurriari buruzkoak ere bai.
Identitate Etnolinguistikoaz (IELa) eta euskal identitateaz mintzatzen da Mari-Jose Azurmendi artikulu honetan; EAEko populazio unibertsitarioan, 2004. urtean, eginiko ikerketa baten zenbait emaitza ekartzen ditu. Ikuspegi psikologikoari eta psikosozialari jarraituz, IELaren tipologia proposatzen du, hor kokatuz aztergai diren prototipoak (euskalduna, espainiarra+euskalduna eta espainiarra, identitate globalari lotuak), eta tipoak (euskalduna+gaztelania, eta espainiarra +euskal kultura, hizkuntza eta kultura osagarriei loturikoak). Lan-ildo kognitiboa eta afektiboa aztertuz, IELaren prozesuan eragile nagusien inguruko hipotesiak proposatzen ditu, eta emaitzen inguruko eztabaidagaiak ekartzen.
Hizkuntzaren talde-bizindarrari buruzko ikuspegia eta teoria azaltzen dute egileek artikulu honetan: bizindar objektiboa eta subjektiboa uztartuz, eta Landryren kultura autonomiaren eredua aztertuz, non osagai nagusiak kontrol instituzionala, hurbiltasun soziala eta legitimitate ideologikoa kokatzen diren. Bide horretatik zehazten saiatzen dira zer esku-hartze diren garrantzitsuak hizkuntza-gutxiengoek kultura-autonomia eta babes instituzional handiagoa lortzeko. Amaitzeko, Europako eta Kanadako zenbait hizkuntza-gutxiengoen ongizatea aztertzen dute, arreta berezia jarriz Montreal eta Qebeceko eskualdeetan kokatutako komunitate anglofonoen kasuari.
Hausnartu deitutako sariak antolatu ditu Soziolinguistika Klusterrak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) laguntzarekin. Sari horien helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. 5 sari emango ditu Soziolinguistika Klusterrak 2008an.
BAT Soziolinguistika aldizkariak urtero lau zenbaki argitaratzen ditu. Oro har soziolinguistikan eta zehazki euskararen soziolinguistikan jantziago egon nahi baduzu, jaso ezazu aldizkaria etxean.
Urte osoko harpidetzaren prezioa 35 € da.
Harpidetza egiteko, bete ezazu azpian duzun fitxa.
Aldizkariaren zenbaki jakinen bat edo batzuk lortu nahi izanez gero, merkeago eskuratzeko aukera duzu. Horretarako jar zaitez gurekin harremanetan web-etik edo posta elektroniko bidez.
Informazio gehiago edo zenbaki zaharrak eskatu
Andoaingo, Arrasateko, Bergarako, Hernaniko eta Lasarte-Oriako udalerriak.
EGILEAK: Ibon Usarralde eta Iñaki Martinez de LunaARGITARATZAILEA: Soziolinguistika KlusterraBABESLEAK: Andoaingo, Arrasateko, Bergarako, Hernaniko eta Lasarte-Oriako Udalak
Soziolinguistika Klusterrak argitaratzen duen lehen liburua da, Andoaingo Arrasateko, Bergarako, Hernaniko, eta Lasarte-Oriako Udalen laguntzarekin, eta soziolinguistikaren esparruarekin eta euskararen normalkuntzarekin estuki lotua dagoena.
Ibon Usarralde eta Iñaki Martinez de Luna izan dira liburu honen egileak. Soziologian lizentziatua lehena, eta soziologian doktorea bigarrena, beste hainbat merituren artean.
Ikerketa honen abiapuntuan hausnarketa, kezka, edo ezinegon batzuk aurkitu daitezke. Hausnarketa guztien oinarrian bat: erabilera dela euskararen normalizazioaren adierazle adierazgarriena eta erabileran zeresana duten faktoreak identifikatu, bakoitzaren garrantzia zehaztu, eta neurtu beharra dagoela eskuartze ekimen eraginkorrak bideratu nahi badira.
Euskaraz hitz egiteko gaitasunaren eta erabileraren artean zulo handia dago; gero eta jauzi handiagoa, hain zuzen: oro har, euskarazko gaitasuna lortzen duten gizabanakoen kopurua azkarrago hazten da, euskaraz hitz egiten duten gizabanakoen kopuruarena baino; joera nagusi hori, alabaina, ez da kasu guztietan betetzen.
Hori horrela izanik, kezka eta helburu nagusia hau izan da: zergatik dakienak ez du erabiltzen? Ikerketa hau galdera horri erantzuteko ahaleginean koka dezakegu. Egileak faktore edo elementu batzuetara mugatu dira, eta ezin, beraz, aipaturiko galdera horri erantzun erabateko bat eman. Aitzitik, partzialki bada ere, ahalik eta erantzun osoena ematen saiatu dira.
Lau helburu izan ditu ikerketak:
Bizindar etnolinguistikoa izeneko eredu teorikoaren baitan hizkuntza portaeran eragiten duten faktore guztiak bilduz gero, emaitza neurri bereko euskararen erabilera litzateke: gizarte baldintzak zelakoak, bizindarra nolakoa, erabilera halakoa.
Zergati, helburu eta lan-hipotesi horiei ahalik eta modu osoenean erantzun nahian, ikerketa oinarritu eta koherente bihurtuko zuen eredu teoriko bat aurkitzea beharrezkoa zen. Eredu teorikoak ikerketaren ezaugarrietara egokitu behar zuen; besteak beste, euskal hizkuntza komunitatearen barne nahiz kanpo osagai guztiak barneratu eta horiek ulergarri bihurtzeko modukoa izan behar zuen. Horrela, Ikerketa “bizindar etnolinguistikoa” kontzeptuaren atzean dagoen eredu teorikoan oinarritzea egokia izan zitekeela erabaki zuten ikertzaileek, eta, beraz, kontzeptu honen atzean dagoen eredu teorikoa da ikerketaren euskarri.
Atal oso bat eskaini zaio liburuaren eredu teorikoaren gaiari, eta bertan, kontzeptua bera modu argigarri batez azaltzeaz gain, bizindar etnolinguistikoaren jatorrizko formulazioa gauzatu zutenetik hasi eta denborarekin batera irabazi dituen ñabarduren berri ematen zaigu
Ikerketaren emaitza orokorrak honako grafikoan bildu ditugu:

Itxuraz, neurtu ditugun bizindar etnolinguistikoaren eta euskararen erabileraren artean badago nolabaiteko loturaren bat. Bi aldagaiek grafikoan marrazten duten ibilbidea antzekoa da: herri batean bizindar etnolinguistikoak gora eginez gero, euskararen erabilerak ere gora egiten du. Herri guztietan hori gertatzeak gure ikerketaren oinarrian egon den hipotesia neurri batean baieztatzeko nahikoa arrazoi ematen digula deritzogu: “euskal hizkuntz komunitatearen bizindar etnolinguistikoa nolakoa, euskararen erabilera halakoa”.
Salbuespenak salbuespen, beraz, ikerketaren azalpen logika honako bi esaldi hauetan laburtu daiteke:
Etorkizunean tresna honen garapenean eman beharreko urratsak azaltzen saiatu dira egileak, eta hiru norabide eduki beharko lituzkete, beraien iritziz:
Ikerketa honetan jaso diren emaitza guztiak dituzu datu-base honetan. Batetik, datu guztiekin osatutako taula ageri da bertan, eta bestetik, emaitzekin osaturiko grafikoak, herriz herri banatuta lehenengo eta emaitza orokorrak bilduz ondoren.