Ikerketaren helburuak
Lau helburu izan ditu ikerketak:
- Quebec-en
sortutako “Bizindar Etnolinguistikoa”ren (Ethno-linguistic Vitality)
eredu teorikoa Euskal Herriko egoera soziolinguistikora modu aplikatuan
doitzea eta garatzea.
- Euskararen erabileran eragiten duten
faktoreak identifikatu, bakoitzaren garrantzia zehaztu eta neurtzea,
eta ahalegin hori teorikoki hornitzea.
- Andoain, Arrasate, Bergara, Hernani eta Lasarte-Oriako euskal hizkuntza komunitateen azterketa konparatibo bat egitea.
- Aurreko hiru puntuen bidez, ibilbide luze baten lehen urrats xume baina sendoa ematea.