Parte hartu!

BAT ALDIZKARIAN PARTE HARTZEKO AUKERA

BAT soziolinguistika aldizkarian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, irakurle. Bi modu dituzu horretarako:

  1. Aldizkariaren inguruan duzun iritzia ematea. Horretarako, galdetegi bat prestatu dugu lagungarri gerta dakizun; bertan idatziz bidal diezagukezu zure iritzia. Gustura jasoko dugu!
  2. Era berean, BAT aldizkariko irakurleontzat ekarpen mamitsuren bat duen edonori gonbidapena luzatu nahi diogu bertan parte hartzeko. Aldizkarian idazteko argibideak zehazkiago ezagutzeko, klikatu hemen. Jasotzen ditugun artikuluak argitaratzeko oniritzia ematea aldizkariaren argitalpen batzordearen esku geratzen da.
2006KO DOSSIERRETAKO GAIAK:
  • · Martxoa (58. zenbakia): Euskararen egoera Nafarroa Garaian.
  • · Ekaina (59. zenbakia): Euskararen egoera Ipar Euskal Herrian.
  • · Iraila (60. zenbakia): Unibertsitate aurreko hezkuntza-ereduen balorazioa eta proposamenak
  • · Abendua (61. zenbakia): Unibertsitate mailako soziolinguistikaren irakaskuntza eta ikerkuntza-lerroak
  • IRAKURLEENTZAT GALDETEGIA

    1. BAT aldizkariak jorratzen dituen gaiak interesekoak iruditzen al zaizkizu?:
    2. Gaiak lantzerakoan erabiltzen den modua informatzailea iruditzen al zaizu?
    3. Gaiak lantzeko parte hartzen duten egileak, oro har, egokiak eta soziolinguistikaren arloan zer esana dutenak direla uste duzu?
    4. Aldizkariaren egitura, artikuluen luzera, ... gustukoak dituzu?
    5. Esan iezaguzu zein diren, zure ustez, BAT aldizkariak hobetu beharko lituzkeen alderdiak (gai aldetik, egileen aldetik, formatu aldetik, etab.)
    Nork bidalia:
    Helbide elektronikoa