Eralan proiektua

Saila ARLO SOZIOEKONOMIKOA
Jatorria Egitasmoa
Zuzendaria
Koordinatzailea oihana
Egoera Abian
Azalpena

EraLan izenak adierazten duena, “laneko
erabilera” da; lan munduko euskararen erabilera. Eta horren atzean, bi lan
nagusi egon dira: Laneko esparruan euskararen erabileran eragiten duten
aldagaien identifikazioa eta aldagai horietan eragiteko interbentzioak diseinatzeko
metodologia zehaztea eta aplikatzea
.
2006tik 2008ra bitartean garatu da ikerketa-proiektu hau eta lan nagusi hauek
aurrera eramaten EraLan-eko Garapen Taldea aritu da. Soziolinguistika Klusterrak
koordinatu eta gidatuta, hainbat arlotako eragilek osatu du talde hori: Unibertsitateko,
administrazioko, euskara planen aholkularitzetako eta sindikatuetako kideek:

J.Inazio Marko (UPV-EHU), Jon Ajuria, Fermin
Perez
(Bizkaiko Foru Aldundia, Joxean Amundarain,
Nekane Jauregi (Gipuzkoako Foru Aldundia), Eñaut
Apaolaza
(Emun Koop. E.), Aitziber Madrazo (Lab Sindikatua)
eta Elixabet Almandoz (Eusko Ikaskuntza).
EraLan-ek, ekarpen teorikoez gain, lan munduan eragiteko metodologia ere proposatzen
du. Egindakoa biltzen duen argitalpen
bat osatu dugu emaitza gisa eta topaketa bat ere
burutu dugu 2008ko azaroaren 13an. Topaketari buruzko informazio gehiago, gure
webgunean duzue: www.soziolinguistika.org/eralan
Honekin, EraLan-en lehen fasea bukatu da. Hori abiapuntu hartuta, EraLan-en
jarraipena lantzen ari gara. Hain zuzen, euskararen erabileran eragiten duten
aldagaiak banaka lantzea da jorratu nahi dugun bidea. 2008-2010 urteetan
lidergoa ikertuko dugu
, modu honetan: Hizkuntza normalizaziorako planak
onartuta dituzten lan munduko erakundeetan –publiko zein pribatuetan–
euskararen erabileran eragiteko lidergoa aldagaia lantzeko metodologia diseinatu
eta probatuko dugu.

Etekina 1) ­Gaiaren inguruko erreferentzien oinarrizko datu-basea (Erreferentzien Bilgunean udazkenean ikusgai). 2) Aldagaien analisi-matriza. 3) Arloko esperientzia praktikoen bilduma (hasiera). 4) Ikerketa-interbentzioetatik ateratako emaitza eta ondorioak. 5) ERALAN 2005-2007 proiektuaren emaitzak erakutsiko dituen argitalpena. 6) Topaketak (3). 7) Landutako metodologia bera. Hemen aipatutako etekinak publiko izango dira. Beraz, bazkide, kanpo eragile eta gizartearen eskura egongo dira.
Oharrak
Noizkoa 2009-01-08
EranskinaTamaina
AbiatzeTxostena[azkena].doc31.5 KB
Diseinu_Txostena[6].doc1.17 MB
DiseinuTxostena[3]2008-2010.doc331.5 KB