Toki Ona Institutua: Lanbide Heziketan euskararen egoera

Toki Ona Institutua
Aipamenak
Material didaktikoei

dagokionez gazteleraz daude gehienak eta, gainera, modulu espezifikoetan argitalpenak mugatuak daude bai euskaraz bai erdaraz ere. Euskarazko materiala EAEtik eskuratuko ez bagenu, Nafarroa mailan ez genuke deus lortuko. Beraz, EAEn egindako esfortzuari esker badugu baduguna.

Lerro hauetan, Berako Toki Ona Institutuan Lanbide Heziketan euskarak duen egoera zein den azaltzen saiatuko gara:

 

 

1)       Toki Ona Institutuan, DBHko A, B eta D ereduez eta batxilergoaz gain, bi Lanbide Heziketa ziklo egiten ahal dira, bata erdi mailakoa eta bestea goi mailakoa. Biak industria munduko mantenuan ikasleak formatzeaz arduratzen dira. Erdi mailako zikloa Makineria eta linea-eroanbideen instalazio eta mantenimendu elektromekanikoa da, eta Goi mailakoa, berriz, Industri Ekipoen Mantenimendua.

 

2)       Ziklo hauek euskaraz soilik eskaini dira aurten, ikasle guztiak euskaldunak izan direlako. Erdi mailan 23 ikasle dabiltza, eta Goi mailan 12 ikasle.

 

3)       Zikloek hizkuntza eredu guztietatik datozen ikasleei erantzuna eman behar die (gehiengoa D eredukoak dira). Azken boladan etorkinak direla eta, A ereduko matrikulak gora egin du eta etorkizunean beraz, A eredutik datozen ikasle potentzial gehiago izango dela uste dugu.

 

4)       Ikasle hauek hezteaz Toki Ona Institutuko Lanbide Heziketako Departamendua arduratzen da. 11 irakasle gaude osotara eta hauetatik 8 elebidunak dira. Gainontzeko 3ak, Institutua sortu zenetik daude eta erdaraz solasten dira ikasleekin. Irakaslegoa birziklatzeko aukerak izan dira eta baten bat saiatu da euskara ikasten.

 

5)       Hala ere, ordezkapenak egin behar direnean, Nafar Gobernuko euskarazko ordezkapen zerrendetatik irakasleak hartzen dira eta plaza berriak sortzen direnean, hauek euskarazkoak dira beti. Beraz, poliki-poliki irakasle guztiak euskaldunak izanen direla dirudi (dauden erdaldunei nahiko gutti falta baitzaie jubilazioa hartzeko).

 

6)       Material didaktikoei dagokionez gazteleraz daude gehienak eta, gainera, modulu espezifikoetan argitalpenak mugatuak daude bai euskaraz bai erdaraz ere. Euskarazko materiala EAEtik eskuratuko ez bagenu, Nafarroa mailan ez genuke deus lortuko. Beraz, EAEn egindako esfortzuari esker badugu baduguna.

 

7)       Terminologia teknikoari dagokionez, onartu beharra dago bai Institutuan bai ikasleak inguruko enpresetara joan ohi diren enpresetan erdal terminologia dela nagusi. Honi dagokionez zerotik hasi behar dela ikusten dugu ez baitago inongo ohiturarik euskarazko terminologia teknikoa erabiltzeko.

 

 

8)       Idealtasuna:

 

v   %100 irakasle elebidunak izatea.

v   Materiala: material didaktiko guztia euskaraz izatea.

v   Industria munduan euskara teknikoa erabiltzeko ohitura eta normalizazioa bultzatzea.