- Euskal Herriko kale erabileraren neurketa. Ikerketaren nondik norakoak
- 2006ko hizkuntzen kale-erabileraren neurketa: aurreikuspenak eta emaitzak
- Euskararen kale erabilera Bizkaian
- Euskararen kale erabilera Araban: 1989-2006
- Euskararen kale erabilera Gipuzkoan
- Euskara Nafarroako karriketan 2006ko kale neurketaren emaitzen azterketa
- Euskararen kale erabileraren V. neurketaren emaitzez Ipar Euskal Herrian
- Iritziak
Euskal Herriko kale erabileraren neurketa. Ikerketaren nondik norakoak
Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketak 17 urteko ibilbide luzea du dagoeneko. 1989an lehenengo aldiz egin zenetik, lau edo bost urteren tartearekin errepikatu da. Esku artean dugun hau V. edizioa da, eta artikulu honetan azalduko ditugu ikerketaren ezaugarri nagusiak eta berrikuntzak.
V. Kale Neurketan 62 udalerrietan egin dira behaketak, eta guztira 185.316 lagun behatu dira. Behatutako pertsonek erabilitako hizkuntzarekin batera, pertsona horien zenbait ezaugarri ere jaso da. Orotara, lau aldagai izan dira: adina, sexua, taldearen osaera eta haurren presentzia.



