Akulturazio estrategiak: Espainiatik etorritako etorkinen estrategiak harrera-gizartera egokitzeko hainbat autonomi elebidunet
Akulturazioaren gaiari buruzko interesa ez da gaurkoa. Schumann-ek (1978) "akulturazio eredua" planteatzen du bigarren hizkuntzaren jabekuntza "naturalean" eragiten duten aldagai kausalak identifikatzerakoan: sozialak eta afektuzkoak. Autore honen ustez, akulturazioa beste hizkuntza taldean ikasten duenaren integrazio sozial eta psikologikoa da.
Ikerketa honetan bost erkidego autonomo elebidunetan Espainiatik etorritako etorkinen seme-alabek (bigarren belaunaldiko etorkinak gaizki deituak) abian jartzen dituzten akulturazio estrategiak aztertzen dira eta hauen eragina subjektuek lortzen duten tokian tokiko hizkuntzaren ezagutza eta erabilpen mailan.
Immigrazio tasa neurtzeko lagineko subjektuen gurasoen jatorri geografikoa neurtu da. 3. taulan ikusten denez, Katalunia da immigrazio-tasa altuen daukan erkidego autonomoa, eta EAEn ere subjektuen % 50ek baino gehiagok gutxienez gurasoetako bat kanpotarra du. Bestalde, Galizia da etorkin gutxien duen erkidegoa, eta kopurua hain txikia izanik datu-analisietarako arazoak sortzen dizkigunez, alde batera uztea erabaki dugu.
EAEn oso parekatuta daude estrategia ezberdinak: subjektuen laurdena baino gehiago ukipen egoeran dauden bi kulturekin (integrazioa) identifikatzen bada ere (% 27), % 25,2 kultura espainolarekin identifikatzen da (banantzea), % 23,3 euskaldunarekin (asimilazioa) eta, azkenik, % 22,7k dekulturazio estrategia garatzen du (identifikazio eza).
Laburbilduz, erkidego autonomo ezberdinetan nagusitzen diren estrategiak ondorengoak dira: Katalunian integrazioa eta banatzea batik bat, EAEn guztiak nahiko parekaturik, Nafarroan banantzea eta neurri txikiagoan dekulturazioa eta Valentzian banantzea eta integrazioa.
Erkidego autonomo guztietan antzeko emaitzak jaso ditugu. Honela, asimilazio- eta integrazio-estrategiak erabiltzen dituztenek tokian tokiko hizkuntzaren ezagutza mailarik altuena izaten dute. Erkidego autonomo guztietan egindako bariantza analisiak esanguratsuak izan ziren
Lan honetan, talde arteko harremanetan testuinguru aldaketa baten aurrean (kultura batetik bestera igarotzean) etorkinen egokitzapena harrera-gizartera nola gertatzen den azaltzen duen eredu teorikoa aztertzen da: akulturazio eredua hain zuzen ere (Berry, 1980, 1989). Akulturazioaren fenomenoa norabide bikoitzekoa bada ere, hau da etorkin nahiz harrera-gizartearen aldetik eskatzen ditu egokitzapenak, lan honetan etorkinek harrera-gizartera egokitzeko abian jartzen dituzten estrategiak aztertzen ditugu soilik.
Horrela, gizabanako batzuek edo gizabanako talde batek bere testuinguru kulturala beste batera joateko uzten duenean, harrera-gizarteko kideekin ukipen egoeran jartzen da, eta kulturarteko ukipen honek talde eta gizabanakoengan aldaketak eta egokitzapenak sortaraziko dituen akulturazio-prozesua abiarazten du. Aldaketa hauek maila askotan dute eragina: jarreretan, identitatean, taldearteko jokabideetan, hizkuntza portaeretan eta abar.
Redfield, Linton eta Herskovits-en (1936) arabera akulturazioa bi kultur talde ezberdin eta autonomoren arteko ukipenaren ondorioz sortzen den aldaketa besterik ez da. Beste autore batzuek (Azurmendi, Romay eta Valencia, 1996), berriz, akulturazio hitzari har dakiokeen zentzu negatiboa saihestearren kulturazio hitza erabiltzen dute fenomeno bera adierazteko.
Akulturazioaren gaiari buruzko interesa ez da gaurkoa. Schumann-ek (1978) "akulturazio eredua" planteatzen du bigarren hizkuntzaren jabekuntza "naturalean" eragiten duten aldagai kausalak identifikatzerakoan: sozialak eta afektuzkoak. Autore honen ustez, akulturazioa beste hizkuntza taldean ikasten duenaren integrazio sozial eta psikologikoa da. Bi akulturazio mota bereizten ditu:
- gizabanakoa sozialki beste komunitatean integratua dago eta beste hizkuntzarekiko psikologikoki irekia, eta
- gizabanakoak beste komunitatea erreferentzia talde modura ikusten du eta talde horren bizimodu eta baloreak kontziente nahiz inkontzienteki hartzeko desioa du. Bestalde hiru integrazio estrategia aipatzen ditu:
a) asimilazioa: exotaldean (norberarena ez den taldea) integratzea endotaldea (norberaren jatorrizko taldea) erreferentzia izateari utzita;
b) adaptazioa: exotaldean integrazio ona lortu baina endotaldearen ezaugarri eta baloreak gordeta eta
c) preserbazioa: endotaldearen arauak eta baloreak mantendu eta exotaldea baztertu.
Clément-ek (1980) ere garrantzi handia ematen dio ingurune kulturalari eta hizkuntza-komunitateen bizitasun erlatiboari "kontestu sozialaren ereduan". Bigarren hizkuntzaren jabekuntzan hizkuntza ikasteaz gain hizkuntza-komunitatearekiko jokabide ereduak garrantzitsuak dira. Horrela, interdependentzia kulturalaren hipotesiaren arabera endotaldean integrazio ona eta taldearen balorazio positiboa izateak, exotaldearen hizkuntzara hurbiltzeko egoera psikologiko egokia baldintzatzen du, norberaren identitate kulturalean mehatxurik gertatu gabe.
Akulturazioak eguneroko giza harremanetan portaera berriak dakartza, eta "akulturazio psikologikoak" egokitzapen horretarako portaera eta estrategia berriei egiten die erreferentzia (Graves, 1967). Berryren ustez (1989) estrategia hauek hiru elementuz osatuak daude: akulturazio jarrerak, portaera aldaketak eta akulturazio estresa (norbanakoak egoera berriei aurre egiteko dituen zailtasunak). Akulturazioa egokitzapen progresibo modura ulertzen du: norbanakoak jatorriko taldetik bereizten dira harrera-gizartera hurbiltzeko. Horrela, jatorrizko taldea eta harrera-gizartea continuum batetako bi muturrak lirateke, eta egokitzapena neurtzeko kontuan hartzen diren adierazleetako batzuk harrera-gizartearekiko harremana edota talde horren baloreak hartzea dira.
Norbanakoaren posizioa zein den jakiteko modurik pragmatikoena bi aspektu hauek kontuan hartzea da (Sabatier eta Berry, 1996): 1) norbanako eta taldeek erabakitzea beraien identitate kulturala eta ohiturak mantentzea balore garrantzitsua den ala ez, eta zein neurritan mantendu behar diren eta 2) norbanako eta taldeentzat beste taldeekiko harremanak garrantzitsuak diren ala ez eta zenbateraino bultzatu behar diren. Ondorioz Berryk (1980, 1989) lau akulturazio estrategia bereizten du:
- Integrazioa: jatorrizko zein harrera-taldearen kulturarekin identifikatzen direnak.
- Asimilazioa: jatorrizko kultura harrera-taldearen kulturarekin ordezkatzen dutenak.
- Banantzea edo segregazioa: beren kulturari eusten diotenak, segregazioaren kasuan talde menperatzailearen kontrolak bultzatuta eta banatzearen kasuan menpeko taldearen borondatez
- Dekulturazioa: identifikazio kulturalik egiten ez dutenak.
1. Taula: Akulturazio estrategiak (Berry eta laguntzaileak, 1989).
|
Jatorrizko taldearen identitate eta ezaugarri kulturalak mantentzen al ditu? |
|||
|
Bai |
Ez |
||
|
Etorkinak harrera taldearen identitatea eta ezaugarri kulturalak bereganatzen al ditu? |
Bai |
Integrazioa |
Asimilazioa |
|
Ez |
Banantzea/ Segregazioa |
Dekulturazioa |
|
Akulturazio jarrera hauek akulturazio portaerekin koerlazionatzen dira hainbat ikerketetan (Berry eta laguntzaileak, 1989), hizkuntza portaera ezberdinak edota talde etniko bateko kide sentitzean islatzen direlarik portaera hauek. Dena den, ez dugu ahaztu behar jarrera eta portaeraren arteko koerlazioa ez dela beti lineala, arazo zaharra dugu portaera eta jarreraren arteko inkonsistentzia (Fishbein eta Ajzen, 1975).
Akulturazio estrategia ezberdinen arteko inkonsistentzia eta gatazkek zailtasunak dakartzate askotan banakoentzat. Sarritan, akulturazio egoerari atxikirik estres egoerak agertzen dira, akulturazio estresa deitu izan dena. Hasiera batean kulturen arteko kontaktuak nahitaez estres egoera zekarrela pentsatu izan bazen ere, gaur egun arrisku faktore modura hartzen da soilik. Akulturazio estresa hiru faktoreren menpe dago: 1) Testuinguruaren efektua, harrera taldearen estrategia (aurreiritziak), etorkin taldearen izaera (estatus altua/baxua) eta une historikoaren ezaugarriak. 2) Egoerarekin lotutako faktorea, nola hautematen den egoera berria (batzuentzako egoera traumatikoa da, beste batzuentzako aukera ona bizi-kalitatea eta beste arlo batzuetan hobetzeko). 3) Estresa toleratzeko gaitasuna eta ezaugarri pertsonalak, norbanakoek honen arabera estres maila ezberdina izango dute.
Testuinguru ezberdinetan egindako ikerketetan frogatu da integrazio estrategia hartzen dutenek estres maila baxuagoa dutela (Berry, 1992).
Berryren akulturazio-eredua beste autore batzuek birmoldatu egin dute (Bourhis, Moïse, Perreault eta Senecal, 1995), kontzeptualizazio berri hauetan harrera taldearen aldaketak kontuan hartzen direlarik. Lan honetan Berryren akulturazio-eredua erabiltzen dugu, gure interesgunea etorkinak direlako eta beste ereduak baino ulerterrazagoa iruditzen zaigulako.
Ikerketa honetan bost erkidego autonomo elebidunetan Espainiatik etorritako etorkinen seme-alabek (bigarren belaunaldiko etorkinak gaizki deituak) abian jartzen dituzten akulturazio estrategiak aztertzen dira eta hauen eragina subjektuek lortzen duten tokian tokiko hizkuntzaren ezagutza eta erabilpen mailan.
METODOA:
Lagina:
Datu bilketa bost erkidego autonomo elebidunetan egin zen. Lagina 2.446 subjektu unibertsitarik osatzen dute, era honetara banaturik: Katalunian 500, Euskal Autonomi Erkidegoan 500, Galizian 480, Nafarroan 471 eta Valentzian 495. Subjektuen adinaren batez bestekoa 20,8 urtekoa da. Laginaren % 69.3 emakumezkoak dira eta gainontzeko % 30.7 gizonezkoak. Subjektu guztiek gazteleraz erantzun dute.
Prozedura:
Jatorrizko laginetik bi gurasoak autonomia erkidegotik kanpo jaioak dituzten subjektuak aukeratu dira, subjektu hauen akulturazio estrategiak aztertzeko. Garatzen diren estrategi ezberdinak identifikatzeko bi item erabili dira, hauetan zera galdetzen zaielarik: 1)"Globalmente hasta que punto se identifica usted como vasco" eta 2) "Globalmente hasta que punto se identifica usted como español", beste erkidegoetan prozedura bera erabili da, catalan/español Katalunian, valenciano/español Valentzian, gallego/español Galizian eta vasco/español Nafarroan (aipatu behar da kasu honetan nafar identifikazioaz galdetu beharrean euskal identifikazioaz galdetzen dela). Subjektuen erantzuna neurtzeko bost puntuko Likert eskalak erabili dira (1 nada, 2 un poco, 3 moderadamente, 4 muy, 5 completamente). Horrela, lau akulturazio estrategia bereiztu dira: banantzea, "vasco/catalan/gallego/valenciano" itemean 4 baino gutxiago eta "español" itemean 4 edo gehiago puntuatzen dutenak; integrazioa bi itemetan 4 edo gehiago puntuatzen dutenak; asimilizazioa "español" itemean 4 baino gutxiago eta "vasco/catalan/gallego/valenciano" itemean 4 edo gehiago puntuatzen dutenak, eta dekulturazioa bi itemetan 4 baino gutxiago puntuatzen dutenak.
2. Taula: Akulturazio estrategiak.
|
Identifikazio espainola? |
|||
|
Bai (4,5) |
Ez (1, 2, 3) |
||
|
Identifikazio euskalduna/katalana /valentziarra/galegoa? |
Bai (4, 5) |
Integrazioa |
Asimilazioa |
|
Ez (1, 2, 3) |
Banantzea/ Segregazioa |
Dekulturazioa |
|
EMAITZAK:
Immigrazioa erkidego autonomo ezberdinetan:
Immigrazio tasa neurtzeko lagineko subjektuen gurasoen jatorri geografikoa neurtu da. 3. taulan ikusten denez, Katalunia da immigrazio-tasa altuen daukan erkidego autonomoa, eta EAEn ere subjektuen % 50ek baino gehiagok gutxienez gurasoetako bat kanpotarra du. Bestalde, Galizia da etorkin gutxien duen erkidegoa, eta kopurua hain txikia izanik datu-analisietarako arazoak sortzen dizkigunez, alde batera uztea erabaki dugu. Beraz, ondorengo analisietan Katalunia, EAE, Nafarroa, eta Valentzia bakarrik erabiliko dira.
3 Taula: Gurasoen jatorri geografikoa komunitateen arabera (portzentaiak).
|
Gurasoen jatorri geografikoa |
|||
|
Biak bertakoak |
Bata bertakoa bestea kanpokoa |
Biak kanpokoak |
|
|
Katalunia |
30.5 |
24 |
45.5 |
|
Euskal A. E. |
43.3 |
24 |
32.7 |
|
Galizia |
85.7 |
9.4 |
4.9 |
|
Nafarroa |
63.9 |
18.4 |
17.7 |
|
Valentzia |
55.6 |
19.2 |
24.6 |
1. Irudia: Gurasoen jatorri geografikoa komunitateen arabera (portzentaiak).

Akulturazio estrategiak erkidego autonomoetan
Erkidego autonomoen arabera akulturazio estrategien banaketa aldatu egiten da. Katalunian gehien ematen den estrategia bi kulturekiko identifikazioa da, hau da, integrazioarena (subjektuen % 36,4); bigarrenik, subjektuen % 28 espainol kulturarekin identifikatzen da (banantze estrategia), eta neurri txikiagoan hautatzen dituzte subjektuek asimilazio eta dekulturazio estrategiak, identitate katalanarekiko identifikazioa eta identifikaziorik eza (% 16,9k bi kasuetan), alegia.
4 Taula: Akulturazio estrategiak (portzentaiak)
|
Akulturazio estrategiak |
||||
|
Dekulturazioa |
Banantzea |
Asimilazioa |
Integrazioa |
|
|
Katalunia |
16.9 |
28 |
16.9 |
36.4 |
|
Euskal A. E. |
22.7 |
25.2 |
23.3 |
27.0 |
|
Nafarroa |
30.1 |
47.0 |
13.3 |
2.4 |
|
Valentzia |
5.0 |
50.4 |
5.0 |
35.5 |
EAEn oso parekatuta daude estrategia ezberdinak: subjektuen laurdena baino gehiago ukipen egoeran dauden bi kulturekin (integrazioa) identifikatzen bada ere (% 27), % 25,2 kultura espainolarekin identifikatzen da (banantzea), % 23,3 euskaldunarekin (asimilazioa) eta, azkenik, % 22,7k dekulturazio estrategia garatzen du (identifikazio eza).
Nafarroako Erkidegoan gehiengoa (% 47) kultura espainolarekin identifikatzen da (banantzea), eta beste portzentaia altu batek dekulturazio estrategia garatzen du (% 30,1). Euskal kulturarekin (asimilazioa) eta bi kulturekin identifikatzen direnak (integrazioa) % 15 inguru besterik ez dira guztira (% 13,3 eta % 2,4, hurrenez hurren).
2. Irudia: Akulturazio estrategiak (portzentaiak)

Valentzian banantzea da gehien erabiltzen den estrategia (% 50,4, subjektuen erdia baino gehiago), bi kulturekiko identifikazioak (integrazioa) jarraitzen dio (% 35,5), eta dekulturazio- eta asimilazio-estrategiak oso subjektu gutxik garatzen dituzte.
Laburbilduz, erkidego autonomo ezberdinetan nagusitzen diren estrategiak ondorengoak dira: Katalunian integrazioa eta banatzea batik bat, EAEn guztiak nahiko parekaturik, Nafarroan banantzea eta neurri txikiagoan dekulturazioa eta Valentzian banantzea eta integrazioa.
Akulturazioa eta tokian tokiko hizkuntzaren ezagutza
Erkidego autonomo guztietan antzeko emaitzak jaso ditugu. Honela, asimilazio- eta integrazio-estrategiak erabiltzen dituztenek tokian tokiko hizkuntzaren ezagutza mailarik altuena izaten dute. Erkidego autonomo guztietan egindako bariantza analisiak esanguratsuak izan ziren: Katalunian F (3,215) = 7.975; p





