Euskararen erabilera areagotzeko, ikastetxeen eta udalen arteko lankidetzaz
2004-05 ikasturtean 8.089 gela, 12.133 irakasle, eta 173.913 ikasle biltzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko 370 ikastetxek, euskararen erabilera areagotzeko asmoz, maila desberdinetako plangintzak abian dituzte. Halaber, Nafarroan, Lapurdin, Nafarroa Beherean, eta Zuberoan, askotariko ikastetxeak eta ikastolak dabiltza era horretako ahaleginean. Era berean, geroz eta udal eta mankomunitate gehiagotan, besteak beste, euskararen erabilera areagotzeko planak egituratu eta martxan jarri dituzte. Horietatik ezagunena, egituratuena, eta hedapenik zabalena daukana udaletara egokitutako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) da, ezbairik gabe.
Gauzak horrela, Euskararen Aholku Batzordeko Geroratzearen Jarraipenerako Batzorde-atalaren 2003. urteko jarduketa-plangintzan, ikastetxeetako eta udaletako planen uztarketa ahalbideratzeko proposamena egituratzea erabaki zen, eztabaidara eramango zen txostena prestatzearen erantzukizuna Iñaki Arrutiri eta niri eskainiz. Geroztik, ekarpenak-eta jaso, eztabaida burutu eta Ikastetxeetan euskararen erabilera indartzeko planak eta EBPN udal-ereduekin uztartzea izeneko dokumentua onartu eta publikatu da (Euskararen Aholku Batzordea (2005), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz).
HEZKUNTZAREN EGITEKOA
EBPNk eta berorren garapena den Udal-Ereduen Araberako Hedapenak (Eusko Jaurlaritza, 2001) hiru eremu estrategikoren inguruan biltzen dituzte proposamenak:
- Euskara ondorengoetaratzea: “Euskara, belaunez belaun eta etenik gabe, ondorengoetaratzea. Euskararen geroratzea, familiaren, eskolaren eta helduen euskalduntze-alfabetatzearen bidez eta hizkuntza bera osatuz, aberastuz eta hobetuz lortzen da, batez ere” (5. orrialdea).
- Euskararen erabilera: Euskararen aldeko auzogintza eta zerbitzugintza. “(...) Datozen hamar urteotako erronka nagusia, belaunaldi berrietako euskaldunentzat euskara helduaroko erabilera-eremu berezi eta garrantzizkoetarako atsegin eta gaztelania bezain baliozko egitea da, esaterako, enpresa-mundurako, aisiarako, kirolerako eta komunikabideetako, produktuen kontsumorako, bai eta funtzio sinboliko eta afektiboetarako ere, hala nola, familiako harremanetarako, lagunarterako, gizarteko bizitzarako, kulturarako, eta norberaren burua euskal hiritar jotzeko. Horretarako, euskarazko zerbitzuen “eskaintza” eskolatik harantzago eraman eta beste erabilera-eremu garrantzizkoetara zabaldu behar da. Euskararen aldeko auzogintza, zerbitzugintza da, hurrengo hamar urteotan, bai herri-aginteek bai euskararen aldeko taldeek egin beharreko ahalegin garrantzitsuena: euskarak bizi-indar osoa edo ohargarria duen bizi-inguru hurbiletan osasun-, hezkuntza-, kirol, aisia- eta abarreko zerbitzuak euskaraz edo ele bietan eskaintzea” (5.-6. orrialdeak).
- Euskararen elikadura: “Hizkuntza eroso eta erraz egin eta erabiliko bada, elikatu egin behar da, liburu, irrati, aldizkari, egunkari, telebista, eta abarren bidez. Euskara, bigarren hizkuntza gisa, eskolan ikasi duen euskaldun berriari dituen hizkuntza-ezagupenak sendotzen, euskal kulturaren aberastasunaz jabetzen, eta bere harreman-sare euskalduna zabaltzen lagundu behar zaio” (6. orrialdea).
Plan estrategiko honetan, irakaskuntza euskara ondorengoetaratzeari dagokion multzoan kokatzen da. Alabaina, hizkuntzak, haiek guztiak, gauzak egiteko baliatzen –erabiltzen– diren neurrian eskuratzen direla kontuan hartzen badugu, hots, hizkuntzaren erabilera, ezagutza zein motibazioa bezalako terminoak bereizi ezinezko aldi tai gabeak direla (Elorza, I. eta Osa, E. (2002), Ikastolen Hizkuntz Proiektua definitzeko oinarriak. Euskararen erabilera, XI. Jardunaldi Pedagogikoak. Ikastolen Elkartea) kontuan hartzen badugu, irakaskuntzak haurren eta gazteen artean euskararen erabilera areagotzeko berebiziko erantzukizuna daukala bistan da.
Baina, ikastetxeek hizkuntza-ezagupenak sendotzen, euskal kulturaren aberastasunaz jabetzen eta hiztunari harreman-sare euskaldunak zabaltzen ere lagun dezakete –lagundu behar dute, hobeto esan–, euskararen elikaduran eraginez. Horretarako, inguruan dituen elkarte zein erakundeekin lankidetzan aritzea ezinbestekoa da. Lankidetza hori egituratu zein sistematizatu ahal izateko, orain arte, ikastetxeetako jardun esparruak zeintzuk diren kontuan hartzea komeni da.
IKASTETXEETAKO JARDUN ESPARRUAK
Honakoak aurreikusi litezke:
|
Jardun esparru horiek kontuan hartzen baditugu, ikastetxeetan euskararen erabilera indartzeko asmoz abian diren planen interbentzio eremuak ikasgelatik kanpokoak eta eremu instituzionalarekin lotutakoak dira, batez ere (Osa, E. (2003), Bat, 49. zenbakia). Alabaina, EBPNk ikasgelan ere eragiten duten jarduerak ere aurreikusten ditu, bada, ikastetxeetako zenbait jarduera eremu, nola baita ikasleak, irakasleak, gurasoak eta pertsonal ez-dozentea kontuan hartzen baditugu, gurutzaketa egitea posiblea da, horren arabera, udaletako planetan zein ikastetxeetako jardueretan egokitzapenak egin ahal izateko markoa eskainiz.
JARDUERA-EREMUEN GURUTZAKETA
| IKASTETXEETAKO ZENBAIT JARDUN-EREMU | |||||||||||||||
ESPARRUAK |
Ikastetxearen antolaketa |
Irkasleak |
Iksleak |
Familia |
Ez dozenteak |
Euskararen inguruko erabakiak |
Gelaz kanpoko ekintzak |
Gizartearekiko harremanak |
|||||||
| EBPN. UDAL-EREDUAK |
Irakaskuntza |
x |
X |
x |
x |
x |
x |
x |
x |
||||||
|
Helduen Euskalduntze-alfabetatzea |
X |
x |
x |
x |
x |
||||||||||
|
Familia |
x |
x |
x |
x |
|||||||||||
|
Administrazioa |
x |
x |
x |
x |
x |
||||||||||
|
Teknologia berriak |
x |
X |
x |
x |
x |
x |
|||||||||
|
Enpresa mundua |
x |
x |
x |
||||||||||||
|
Aisia |
x |
x |
x |
x |
x |
x |
|||||||||
|
Kirola |
x |
x |
x |
x |
x |
||||||||||
|
Erlijioa |
x |
x |
x |
x |
x |
||||||||||
|
Corpus-plangintza |
X |
x |
x |
x |
x |
||||||||||
|
Liburugintza |
x |
X |
x |
x |
x |
||||||||||
|
Publizitatea |
x |
x |
x |
||||||||||||
|
Kulturgintza |
X |
x |
x |
x |
x |
||||||||||
|
Hedabideak |
X |
x |
x |
x |
|||||||||||
Burutu berri dugun ariketak, beraz, lankidetza sistematizatzeko zein iraunkor bihurtzeko aukerak eskaintzen dizkigu. Baina, udalen nola baita ikastetxeen arteko lankidetza hori eragingarri bihurtzeko, gutxieneko baldintzak ere proposatu ditu Euskararen Aholku Batzordeak.
BI PLANAK UZTARTU AHAL IZATEKO ZENBAIT PROPOSAMEN
- Udalei dagokienez, EBPNren udal-ereduak garatu ahal izateko, berariaz hartutako erabakiari EBPN garatu ahal izateko baliabide nahikoak gaineratzea ezinbestekoa da. Baliabideei dagokienez, besteak beste, segidan zehaztutakoak dirateke kontuan eduki beharrekoak, gutxienez: antolamendu egokia (Euskara Batzordea eta beste), giza baliabideak (udal-ereduari egokitutako lehentasunei erantzun ahal izateko, berariazko prestakuntza jaso duten eta neurrikoak diren zerbitzuak) eta baliabide ekonomikoak (plangintza erabat garatu ahal izateko, aurrekontu osoaren % 2 bideratzea)
- Ikastetxeen eta udalen arteko lankidetzarako, berriz, ikastetxeetako euskararen erabilera indartzeko jarduketa-planak eta udaletan EBPN garatzekoak uztartu ahal izateko, koordinazio gune iraunkorra sortzea ezinbestekoa da, hartarako, Euskara Batzordea baliatu ahal da edota berariaz antolatutako batzorde iraunkorra eratzea komenigarria izan daiteke, herriaren tamainaren arabera. Halaber, egitasmo komunak abian jartzeko ez ezik esperientziak elkarri trukatzeko ere, eskualde mailako egiturak eratzea garrantzi handikoa da. Eskualde mailako egitura horietan, besteak beste, halako plangintzak abian dituzten ikastetxetako teknikarien, berritzeguneetako hizkuntza normalkuntza adituen eta udaletako teknikarien esku hartze normalizatua ahalbideratu beharko litzateke.
- Egun bi planak garatzeko fitxak zein bestelako euskarriak baliatzen dira. Alabaina, planifikazioan kontuan hartu beharreko esparruei dagokienez, ez dago planen artean harreman eta metodologia komunik, beraz, batean egiten diren ahaleginak ez dira bestean txertatzen. Hori bideratu ahal izateko lankidetzarako markoa eraiki behar da. Era berean, ikastetxeetan, udaletan zein berritzeguneetan euskara indartzeko egitasmoetan ari diren hizkuntza-normalkuntza teknikarien (HNT) prestakuntza komunerako egitasmoak zehazteko premia larria da, bada, horretarako, egitasmoak zehaztu daitezen eskaria egiten zaio Hizkuntza Politikarako Sailordetzari zein Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari.
Bukatzeko, artikulu honen hasierari tira egiten segituz amaitu nahi dut, ezen, esan bezala, hezkuntza munduan egiten ari garen ahaleginak hedadura eta garrantzia handia du, baina, hezkuntza munduak mugak ere baditu. Udaletan abian diren egitasmoek ere geroz eta hedapen eta eragin zabalagoa dute. Ahalegin horiek uztartzeko urratsak eginez, bateko zein besteko ahaleginetan eragitea eta helburuetara aiseago iristeko modua badezakegu. Batean zein bestean lanean ari direnek eskertuko dute, abian direnak indartzeko moduak izango baitituzte, baina, gehien eskertuko dutenak, hiztunak dira, euskara baliatzeko aukera ugariagoekin eta antolatuagoekin egingo baitute topo, euskararen indarberritzean eraginez.
[1] Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko Euskaraz Biziren eta Hizkuntza Proiektuaren arduraduna. Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Bat





