Euskararen erabileraren normalizazioa Gipuzkoako Foru Aldundian

Joxean Amundarain
Aipamenak
Izan ere, ezaguna da euskararen erabilera gertatzeko oinarrizkoak direla bi faktore: langileen euskara maila eta hiztunen dentsitatea. Urte haietan eskas geunden batetik eta bestetik. Egoera horretan eragiteko eta 24/1989 Dekretuak xedatutakoarekin bat egiteko, lehendabiziko normalizazio plana onetsi zuen Diputazioak 1992ko otsailean: hizkuntza eskakizunak onartu, hizkuntza prestakuntzako plana egin, eta euskara zerbitzu hizkuntza gisa bermatzeko neurri batzuk hartu ziren.

Ahalegin horrek eman ditu fruituak barne-kanpo harremanetan, hizkuntza irizpideen aplikazioan, lan-jardunetako hizkuntzan,... Adierazle bat ematearren, 2003ko amaieran eta 2004ko hasieran arestiko alor horietako 58 lan-jardun edo prozesu ebaluatu ziren. Prozesu horietan 638 azpiprozesu edo lan urrats identifikatu genituen; horietatik 118 (% 18,49) euskara hutsean egiten ziren, hau da, eginkizun horietako laneko hizkuntza euskara zen, eta 248 elebitan (% 38,87), euskaraz eta gaztelaniaz.

behar-beharrezkoa ikusten dugu zehar-lerroko ikuspegi berritzaile bat txertatzea, hau da, departamentu guztietarako baliozkoak izango diren irizpide eta neurri orokor batzuk definitzea. Gure iritziz, hizkuntza ofizialen erabileraren esparruan, erakundeko eragile guzti-guztiek dute erantzukizuna eta zeregina, beren jardunean, eguneroko lanean, hizkuntzak erabiltzen dituzten aldetik. Euskararen erabilerak aurrera egiteko departamentu guztien lankidetza eta adostasuna behar dira.

Oinarri horiekin, hizkuntza ofizialen kudeaketa plan koordinatua eta bateratua egitea proposatu genuen, departamentu guztien jarduera eremuan adostasunez txertatzeko helburuaz. Kudeaketa plan hori egiteko prozesua baliatu behar zen irizpideak bateratzeko, guztion ekimenak elkartzeko eta gai horretan izandako esperientziaren arabera ondorio positiboak ateratzeko.

Hurrena, Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak bi dekreturen lehen zirriborroa idatzi zuen. Zuzendaritza nagusiek aztertu eta ekarpenak egin zituzten. Behin betiko idazkuntza 2004ko martxoaren 8an onartu zuen Diputatuen Kontseiluak. Hizkuntza ofizialen erabilera kudeatzeko plana bi dekreturen bidez onetsi zen:

2004ko martxoaren 8ko 21/04 Foru Dekretua, hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duena Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera esparruan (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 52. zk., 2004ko martxoaren 17koa). 2004ko martxoaren 8ko 20/04 Foru Dekretua, Gipuzkoako Foru Aldundian Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartzen duena (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 52. zk., 2004ko martxoaren 17koa).

5.- 2004KO MARTXOAREN 8KO 21/04 FORU DEKRETUA, HIZKUNTZA OFIZIALEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN JARDUERA ESPARRUAN

5.1 Edukiak

Dekretu horretan alor hauek arautzen dira:

21/04 Dekretuaren edukiak
Zerbitzu hizkuntzak Lan hizkuntzak Gipuzkoako Foru Aldundiaren barruko komunikazio administratiboak Herritarrekiko eta beste herri administrazioekiko harremanak. Hizkuntza ofizialen erabilerarako jarraibideen itzulpen irizpideak Langileen etengabeko prestakuntza Erregistroa Diru laguntzak Argitalpenak Tresna edo aplikazio informatikoak Internet eta Intranet sareak Errotulazioa Iragarpenak, publizitatea eta kanpainak Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako jende aurreko ekitaldiak Kontratazio administratiboak Baimen edo lagapen administratiboak

Eduki guztiek eragina badute ere euskararen erabileran, hauek azpimarratu nahi genituzke:


(2. artikulua)

Beste herri administrazioetatik jasotako idatzien erantzuna, oro har, jatorrizko idatziaren hizkuntza berean egingo da. Berariaz harremana hizkuntza ofizial batean izan nahi dutela adierazten duten herri administrazioekiko edo haien atalekiko harremanetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bidaltzen dituen idatziak hizkuntza horretan idatzi behar dira. (4. artikulua)

Administrazio prozeduraz kanpo diren hedakuntza, sustapen, eta informazio idatzi edo agirietan, bi hizkuntzen trataera orekatuaren alde, itzulpen sistematikoa erabili ordez lehentasunezkoa izango da hizkuntza ofizial bakoitzean zuzenean eta jatorriz idatzitako ekarpenak sortzen ahalegintzea. (5. artikulua) Gipuzkoako Foru Aldundiko langileentzat urtero antolatzen den prestakuntza planeko ikastaroen artean, euskaraz egingo diren ikastaroen eskaintza bat prestatuko du eginkizun horren ardura duen departamentuak. (6. artikulua) Foru Aldundiko bulegoetako erregistro administratiboetan dokumentuen inskribapena egingo da dokumentuak idatzita dauden hizkuntzan edo hizkuntzetan (7. artikulua) Foru Aldundiaren diru-laguntzaren bat jasotzen duten elkarteek eta entitateek, pertsona fisikoek nahiz entitate juridikoek, diruz lagundutako beren jardunaren bitartez sortutako agerpen publiko orotan euskara erabili beharko dute. (8. artikulua) Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzuetan erabiltzeko berariaz sortzen diren programak edo tresna informatikoak bi hizkuntza ofizialetan berdin lan egin ahal izateko prestaturik egon behar dira. Xede horri begira, programa informatikoaren moldaera sortzerakoan bertsio elebidun bat egiteko egon ohi diren hizkuntza baldintzapenak kontuan hartu beharko dira. Bereziki saihestu beharko da programa osorik gaztelaniaz egin eta guztiz bukatu ostean ekitea euskarazko bertsioari, jokabide horrek sarritan zailtasun gaindiezinak ezartzen ahal baitizkio euskarazko moldaera txukunari eta erabilgarriari. (10. artikulua) Kontratu bidez emandako jarduerak edo zerbitzuak Foru Aldundiak berak emanak izango balira bezala jasotzeko eskubidea aitortzen zaie herritarrei. Kontratuaren helburua laguntza edo aholkularitza zerbitzu bat eskuratzea denean, esleipendunak bi hizkuntza ofizialetan aurkeztu beharko ditu lanak, kontratua egiten duen organoak zehazki besterik adierazten ez badu. (16. artikulua)

5.2 Jarraipena eta ebaluazioa


Urtearen amaieran departamentu bakoitzak bere planaren ebaluaketa egingo du. Urteroko planak eta ebaluaketak Diputatuen Kontseiluak onartuko ditu. Plana eta ebaluaketa egiteko, aplikazio informatiko bat prestatu du Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak.

Hizkuntza ofizialen erabilera kudeatzeko batzordea (HIZBAT) eratu da, Foru Dekretu honetan xedatutako gaietan koordinazio eta bateratze zereginetarako. Batzordea departamentu bakoitzak izendatutako ordezkari arduradunek eta ordezkaritza sindikaleko bi kidek osatzen dute.

Batzordearen zereginak izango dira:

a) Hizkuntza ofizialen erabilera kudeatzeko urteko plana informatu eta proposatzea, departamentu bakoitzak aurrez prestatutako proiektuetan oinarri hartuta, Diputatuen Kontseiluak onar dezan. b) Plan horren garabidea zaintzea eta gainbegiratzea. c) Planaren ebaluaketa egitea, departamentu bakoitzak aurkeztutako datuetan oinarri hartuta. d) Diputatuen Kontseiluari urteko plan bakoitzaren ebaluaketa aurkeztea, haren berri izan dezan.

HIZBAT batzordearen lanaren osagarri, Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiari prozesuaren koordinazio eta gainbegiratze lanak dagozkio. Azken horren argigarri, 2005ean gai hauei buruzko txostenak aurkeztuko dizkio Diputatuen Kontseiluari.

Kontratazioa Diru laguntzak Internet orriak Prestakuntza

6.- 2004KO MARTXOAREN 8KO 20/04 FORU DEKRETUA, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAN EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATZEKO PLANA ONARTZEN DUENA

6.1 Edukia

Dekretu honen bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko administrazio atalen izaera eta lan giroan euskararen erabilera sustatzeko planak ezartzeko lehentasunak zehaztu ziren. Administrazio atalen berariazko erabilera planak egiteko jarraitu beharreko metodologia ere onartu zen; lehen esan bezala, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako AEBE metodologia erabiliko dugu. Azken finean, 21/04 Dekretuaren arabera onartutako plan orokorretik abiatuta, Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak eta departamentuek agiri bat adostuko dute, euskararen normalizazioan sakontzeko bide zehatzekin, bai lan-jardunetan, bai alorrean.

Zehatz esateko, Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzuak hiru lehentasun mailen arabera sailkatu dira:



, hizkuntz helburuak betetzeko bitartekoak, prozedurak eta epeak zehaztuko dituena. Hirugarren plangintzaldiaren barruan (2003-2007 epean alegia) L1 lehentasun maila duten administrazio ataletan euskara ere bertako lan hizkuntza normala izango da. Administrazio atal guztien % 33,01 daude maila honetan.

1.- SARRERA

Artikulu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusian, alderdi teknikotik, euskararen erabileraren normalizazioari begira zer ikuspegi dugun eta zer lan ari garen egiten azalduko dugu. Aldi berean, egokiera hau aprobetxatuko dugu hausnarketa bat egiteko administrazioetako euskararen erabileraren normalizazioaren auzi honen gainean, beti ere gure eskarmentutik abiatuta eta erakunde honen barruan egindako lana eta gainerako erakundeekin eta eragileekin izandako harremanak kontuan izanik.

2.- AURKEZPEN GISA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Erabileraren Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusia 1991n sortu zen, lehendik ere euskaraz arduratzen zen atal bat bazegoen ere. Zuzendaritza berri horren eginkizunen artean, erakundearen barruko normalizazio lana zuzentzea zegoen, Eusko Jaurlaritzaren 24/1989 Dekretuak, Euskal Autonomi Elkarteko Herri-Administrazioetan euskararen erabilera normaltzeko plangintza arautzen duenak, agindutakoaren arabera.

Garai hartan Diputazioan 1800 bat langile zeuden, asko eta asko Estatuko administraziotik transferitutakoak. Urte haietako datu guztiak ezin izan ditugu eskuratu, baina zegoen egoeraren erakusgarri hemen dituzue 1991n Ogasuneko Departamentuan egindako diagnostikoan azaltzen ziren kopuruak. Ikusiko duzuenez bost langiletik lauk ez zekien euskaraz.

Ogasuneko langileen euskara maila 1991n (%)

Ezer ez (euskaltegiko 100 ) 82,37
HE 1 1,6
HE 2 12,5
HE 3 3,52
HE 4 0

Esan beharrik ez dago garai hartan gaztelania zela laneko hizkuntza bakarra. Izan ere, ezaguna da euskararen erabilera gertatzeko oinarrizkoak direla bi faktore: langileen euskara maila eta hiztunen dentsitatea. Urte haietan eskas geunden batetik eta bestetik. Egoera horretan eragiteko eta 24/1989 Dekretuak xedatutakoarekin bat egiteko, lehendabiziko normalizazio plana onetsi zuen Diputazioak 1992ko otsailean: hizkuntza eskakizunak onartu, hizkuntza prestakuntzako plana egin, eta euskara zerbitzu hizkuntza gisa bermatzeko neurri batzuk hartu ziren.

Baina denbora ez da alferrik pasatzen. Gaur egun Aldundiko plantilan 1680 langile daude 11 departamentutan eta hizkuntza prestakuntzaren eta hautaketa politikaren ondorioz egoera hau geneukan 2004ko abuztuan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko langileen euskara maila 2004an (%)

Ezer ez (euskaltegiko 100 ) 22,48

HE 1 16,52

HE 2 27,33

HE 3 26,31

HE 4 6,94

Bistan da erabileran interbenitzeko gutxieneko baldintzak eskuratzen joan garela azken urte hauetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurkezpen honekin amaitzeko eskumen nagusiak zein arlotan dituen azalduko dugu:

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumen nagusiak

Ekonomiaren sustapena Errepideak Garraioak Gazteria Gizarte Zerbitzuak Hirigintza Ingurumena Kirolak Kulturaren sustapena eta hedapena Nekazaritza Obra Hidraulikoak Suhiltzaileak Zergen kudeaketa, zerga bilketa eta ikuskatzailetza

3.- LEHENDABIZIKO ERABILERA PROGRAMAK: 1994-2003

3.1. Abiapuntua

Euskararen ezagutzak aurrera egin ahala, lan giroan euskararen erabilera sustatu beharra planteatu zen.

Hasieran gure kasa landutako metodologia batekin egin bagenuen ere lan, segituan Eusko Jaurlaritzarekin batera, AEBE metodologia oinarri hartuta hasi ginen. Herri-administrazioetan euskararen erabilera era mailakatuan sustatzeko eta normalizatzeko metodologia da AEBE programa

AEBE programan hiru aldi nagusi aurreikusten dira, erabilera-planak martxan jartzeko:

1) Erabakia hartu eta bideragarritasun txostena lantzea.

2) Datu bilketa egin eta erabilera planaren proposamena osatzea. Bi adierazle motaren arabera egiten dira datu bilketak eta jartzen dira helburuak.

2.1. Lan-jardunen arabera: lanpostuen zereginak edo prozesuak aztertzen dira: zein diren egindako lan-jardunak edo espedienteak, nork egiten dituen, nori zuzentzen zaizkion eta zein hizkuntzatan gauzatzen diren. 2.2. Alorren arabera: Bigarren maila honetan erakundearen egoera alorka dago zatituta: hizkuntza prestakuntza eta trebakuntza, barne-harremanak, kanpo harremanak, barne eta kanpoko hizkuntza paisaia, hizkuntza-irizpideak, programa informatikoak eta teknologia berriak ... 3) Jarraipena eta ebaluazioa.

Behin departamentuetako erabilera planak onartu eta gero, dinamizazio eta ALET izeneko lan giroko trebakuntza lanak egin izan ditu Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak.

Urte horietan alor hauetan kudeatu ditugu lan giroan euskararen erabilera sustatzeko planak:

· Gazteria · Gizarte Zerbitzuak · Ingurumena · Kirolak · Kultura · Nekazaritza · Suhiltzaileak

3.2 Emaitzak

Arestian aipatu dugu, duela 14 urte gaztelera zela laneko hizkuntza bakarra. Orain egin behar den galdera hau da: izan al da aurrerapenik urteotan?

Alde batetik, baietz esan beharra dago. Ahalegin horrek eman ditu fruituak barne-kanpo harremanetan, hizkuntza irizpideen aplikazioan, lan-jardunetako hizkuntzan,... Adierazle bat ematearren, 2003ko amaieran eta 2004ko hasieran arestiko alor horietako 58 lan-jardun edo prozesu ebaluatu ziren. Prozesu horietan 638 azpiprozesu edo lan urrats identifikatu genituen; horietatik 118 (% 18,49) euskara hutsean egiten ziren, hau da, eginkizun horietako laneko hizkuntza euskara zen, eta 248 elebitan (% 38,87), euskaraz eta gaztelaniaz. Bataz bestekoak diren aldetik, aldeak zeuden zerbitzu batzuetatik besteetara noski, alor batzuetan neurtutako lan urratsen % 37 euskara hutsean egiten zen bitartean, beste batzuetan ez zegoen oraindik euskara hutsezko jardunik. Kontuan izan ezazue, denbora guztian laneko hizkuntzaz ari garela, alegia, txostenak zein hizkuntzatan idazten diren, bilerak zein hizkuntzatan egiten diren ... ez zerbitzu hizkuntzaz; hau da, txosten horiek gero nola argitaratzen diren.

Prozesu horren gazi-gozoez aurrerago jardungo badugu ere, iruditzen zaigu une honetan bizpahiru kontu izan behar ditugula gogoan datu horiek zuzen ulertzeko: batetik, neurketa horiek euskara gehien erabiltzen den zerbitzuetan egin ziren langileek eurek emandako datuen arabera; beste hizkuntza azterketarik ez badugu ere, pentsatzekoa da, salbuespenak salbuespen, gainerakoetan lan giroko euskararen erabilera nahikoa baxua dela oraindik. Bestetik, konstatazio bat, urte horietan guztietan ez dugu lortu, salbuespenak salbuespen, departamentuetako arduradun politiko eta teknikoek euskararen erabilera beraiei zegokien politika bezala onartzea, beti kanpoko zerbait bailitzan ikusi izan dute.

4.- 2004TIK AURRERAKO PLANTEAMENDUA

2003ko udazkenean, legealdi berriarekin batera, euskararen erabileraren inguruko planteamenduan aldaketa batzuk proposatu zituen Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak. Aukera egokia ikusi genuen horretarako. Izan ere, gogoan izan behar da, legez, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen 86/1997 Dekretuaren arabera, 2003ko abenduaren 31 baino lehenago plan bat egitera behartuta zegoela Gipuzkoako Foru Aldundia. Bestetik, indarrean dagoen EBPNk, VI.3.2.a puntuan, erabilera normalizatzeko plangintzak gauzatu beharra azpimarratzen du. Azkenik, agintari berriek borondate politiko argia agertu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiaren barnean hizkuntza ofizialen erabilera arautzeko.

Egoera horretan, bilera sorta bati ekin zion Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak Aldundiko hamaika departamentuetako arduradunekin, Euskara Zerbitzuaren ikuspegiaren berri emateko.

Hitz gutxitan laburtuta, hau da azaldu zitzaiena. Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak baditu programa sektorialak (diru-laguntza deialdiak, kasu). Egitasmo horien xedea euskararen erabileraren normalkuntzaren alde lanean ari diren gizarte eragileen sustatzaile izatea da eta, egokitzen zaizkigun eskumenen barruan, gizartean euskararen aldeko jarrerak eta erabilera bultzatzea.

Baina politika sektorial horrekin batera, eta lan-giroko euskararen erabilerari eta normalizazio politiken inplementazioari begira, behar-beharrezkoa ikusten dugu zehar-lerroko ikuspegi berritzaile bat txertatzea, hau da, departamentu guztietarako baliozkoak izango diren irizpide eta neurri orokor batzuk definitzea. Gure iritziz, hizkuntza ofizialen erabileraren esparruan, erakundeko eragile guzti-guztiek dute erantzukizuna eta zeregina, beren jardunean, eguneroko lanean, hizkuntzak erabiltzen dituzten aldetik. Euskararen erabilerak aurrera egiteko departamentu guztien lankidetza eta adostasuna behar dira.

Oinarri horiekin, hizkuntza ofizialen kudeaketa plan koordinatua eta bateratua egitea proposatu genuen, departamentu guztien jarduera eremuan adostasunez txertatzeko helburuaz. Kudeaketa plan hori egiteko prozesua baliatu behar zen irizpideak bateratzeko, guztion ekimenak elkartzeko eta gai horretan izandako esperientziaren arabera ondorio positiboak ateratzeko.

Hurrena, Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak bi dekreturen lehen zirriborroa idatzi zuen. Zuzendaritza nagusiek aztertu eta ekarpenak egin zituzten. Behin betiko idazkuntza 2004ko martxoaren 8an onartu zuen Diputatuen Kontseiluak. Hizkuntza ofizialen erabilera kudeatzeko plana bi dekreturen bidez onetsi zen:

2004ko martxoaren 8ko 21/04 Foru Dekretua, hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duena Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera esparruan (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 52. zk., 2004ko martxoaren 17koa). 2004ko martxoaren 8ko 20/04 Foru Dekretua, Gipuzkoako Foru Aldundian Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartzen duena (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 52. zk., 2004ko martxoaren 17koa).

5.- 2004KO MARTXOAREN 8KO 21/04 FORU DEKRETUA, HIZKUNTZA OFIZIALEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN JARDUERA ESPARRUAN

5.1 Edukiak

Dekretu horretan alor hauek arautzen dira:

21/04 Dekretuaren edukiak
Zerbitzu hizkuntzak Lan hizkuntzak Gipuzkoako Foru Aldundiaren barruko komunikazio administratiboak Herritarrekiko eta beste herri administrazioekiko harremanak. Hizkuntza ofizialen erabilerarako jarraibideen itzulpen irizpideak Langileen etengabeko prestakuntza Erregistroa Diru laguntzak Argitalpenak Tresna edo aplikazio informatikoak Internet eta Intranet sareak Errotulazioa Iragarpenak, publizitatea eta kanpainak Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako jende aurreko ekitaldiak Kontratazio administratiboak Baimen edo lagapen administratiboak

Eduki guztiek eragina badute ere euskararen erabileran, hauek azpimarratu nahi genituzke:

Dokumentu bakoitzaren ezaugarrien eta zabalkundearen arabera erabakiko dute departamentuek, kasu bakoitzean, zein hizkuntzatan sortu eta bideratu dokumentua. Derrigorrezko hizkuntza eskakizuna egiaztatuta daukaten langileei bi hizkuntza ofizialetan jarduteko gaitasuna aitortzen zaie, eta hizkuntza batean zein bestean erantzungo diote lanari, kasu bakoitzean, lan beharkizunen arabera. (2. artikulua)

Beste herri administrazioetatik jasotako idatzien erantzuna, oro har, jatorrizko idatziaren hizkuntza berean egingo da. Berariaz harremana hizkuntza ofizial batean izan nahi dutela adierazten duten herri administrazioekiko edo haien atalekiko harremanetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bidaltzen dituen idatziak hizkuntza horretan idatzi behar dira. (4. artikulua)

Administrazio prozeduraz kanpo diren hedakuntza, sustapen, eta informazio idatzi edo agirietan, bi hizkuntzen trataera orekatuaren alde, itzulpen sistematikoa erabili ordez lehentasunezkoa izango da hizkuntza ofizial bakoitzean zuzenean eta jatorriz idatzitako ekarpenak sortzen ahalegintzea. (5. artikulua) Gipuzkoako Foru Aldundiko langileentzat urtero antolatzen den prestakuntza planeko ikastaroen artean, euskaraz egingo diren ikastaroen eskaintza bat prestatuko du eginkizun horren ardura duen departamentuak. (6. artikulua) Foru Aldundiko bulegoetako erregistro administratiboetan dokumentuen inskribapena egingo da dokumentuak idatzita dauden hizkuntzan edo hizkuntzetan (7. artikulua) Foru Aldundiaren diru-laguntzaren bat jasotzen duten elkarteek eta entitateek, pertsona fisikoek nahiz entitate juridikoek, diruz lagundutako beren jardunaren bitartez sortutako agerpen publiko orotan euskara erabili beharko dute. (8. artikulua) Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzuetan erabiltzeko berariaz sortzen diren programak edo tresna informatikoak bi hizkuntza ofizialetan berdin lan egin ahal izateko prestaturik egon behar dira. Xede horri begira, programa informatikoaren moldaera sortzerakoan bertsio elebidun bat egiteko egon ohi diren hizkuntza baldintzapenak kontuan hartu beharko dira. Bereziki saihestu beharko da programa osorik gaztelaniaz egin eta guztiz bukatu ostean ekitea euskarazko bertsioari, jokabide horrek sarritan zailtasun gaindiezinak ezartzen ahal baitizkio euskarazko moldaera txukunari eta erabilgarriari. (10. artikulua) Kontratu bidez emandako jarduerak edo zerbitzuak Foru Aldundiak berak emanak izango balira bezala jasotzeko eskubidea aitortzen zaie herritarrei. Kontratuaren helburua laguntza edo aholkularitza zerbitzu bat eskuratzea denean, esleipendunak bi hizkuntza ofizialetan aurkeztu beharko ditu lanak, kontratua egiten duen organoak zehazki besterik adierazten ez badu. (16. artikulua)

5.2 Jarraipena eta ebaluazioa

Departamentu bakoitzak ordezkari arduradun bat (A edo B sailkapen taldeko teknikari bat) izendatu du, Foru Dekretu honetan xedatutako gai guztietarako. Departamentu bakoitzak hizkuntza ofizialen erabilera kudeatzeko plan bat egin beharko du urtero, Foru Dekretu honek xedatutako gai eta alderdi guztietan izango dituen helburuak eta egingo dituen ekintzak zehaztuta. Urtearen amaieran departamentu bakoitzak bere planaren ebaluaketa egingo du. Urteroko planak eta ebaluaketak Diputatuen Kontseiluak onartuko ditu. Plana eta ebaluaketa egiteko, aplikazio informatiko bat prestatu du Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak.

Hizkuntza ofizialen erabilera kudeatzeko batzordea (HIZBAT) eratu da, Foru Dekretu honetan xedatutako gaietan koordinazio eta bateratze zereginetarako. Batzordea departamentu bakoitzak izendatutako ordezkari arduradunek eta ordezkaritza sindikaleko bi kidek osatzen dute.

Batzordearen zereginak izango dira:

a) Hizkuntza ofizialen erabilera kudeatzeko urteko plana informatu eta proposatzea, departamentu bakoitzak aurrez prestatutako proiektuetan oinarri hartuta, Diputatuen Kontseiluak onar dezan. b) Plan horren garabidea zaintzea eta gainbegiratzea. c) Planaren ebaluaketa egitea, departamentu bakoitzak aurkeztutako datuetan oinarri hartuta. d) Diputatuen Kontseiluari urteko plan bakoitzaren ebaluaketa aurkeztea, haren berri izan dezan.

HIZBAT batzordearen lanaren osagarri, Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiari prozesuaren koordinazio eta gainbegiratze lanak dagozkio. Azken horren argigarri, 2005ean gai hauei buruzko txostenak aurkeztuko dizkio Diputatuen Kontseiluari.

Kontratazioa Diru laguntzak Internet orriak Prestakuntza

6.- 2004KO MARTXOAREN 8KO 20/04 FORU DEKRETUA, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAN EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATZEKO PLANA ONARTZEN DUENA

6.1 Edukia

Dekretu honen bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko administrazio atalen izaera eta lan giroan euskararen erabilera sustatzeko planak ezartzeko lehentasunak zehaztu ziren. Administrazio atalen berariazko erabilera planak egiteko jarraitu beharreko metodologia ere onartu zen; lehen esan bezala, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako AEBE metodologia erabiliko dugu. Azken finean, 21/04 Dekretuaren arabera onartutako plan orokorretik abiatuta, Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak eta departamentuek agiri bat adostuko dute, euskararen normalizazioan sakontzeko bide zehatzekin, bai lan-jardunetan, bai alorrean.

Zehatz esateko, Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzuak hiru lehentasun mailen arabera sailkatu dira:

L1 lehentasun mailako administrazio atalak. Euskararen erabilera normalizatzeko ahaleginetan lehentasun osoa izango dute maila honetan izendatzen diren administrazio atalek, bai bertako langileen hizkuntz prestakuntza antolatzeko, bai lan giroko trebakuntza egiteko, bai sortutako dokumentuen itzulpen beharrak asetzeko bitartekoetan. Halako administrazio atal guztiek euskararen erabilera sustatzeko berariazko programa bat izango dute 2005eko abenduaren 31 baino lehen, hizkuntz helburuak betetzeko bitartekoak, prozedurak eta epeak zehaztuko dituena. Hirugarren plangintzaldiaren barruan (2003-2007 epean alegia) L1 lehentasun maila duten administrazio ataletan euskara ere bertako lan hizkuntza normala izango da. Administrazio atal guztien % 33,01 daude maila honetan.