Murgiltze astea
| Izenburua | Murgiltze astea |
|---|---|
| Egilea | BIZKAIKO IKASTOLEN ELKARTEA |
| Urtea | 2003 |
| SL Klusterreko proiektua |
» Gazteen erabilera perspektiba eta prospektiba (AMAITUA) |
| Azalpena | Opor bueltako lehenengo asteetan burutzen den euskararen sentzibilizazioan eragiteko ekimena da. Ohiko eskola orduak aste batez eteten dira eta begirale baten laguntzaz erabilera eta motibazioan urrats berriak ematen saiatu. |
| Helburuak | Gazteak gustora sentitzea, komunikaziorako euskara erabiliz. Horretarako euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea, irakasle eta ikasleen arteko harremanak euskaraz soilik izatea bultzatzea, ikasleen arteko harremanetan euskara erabiltzea, hizkuntza lantzea, euskaraz ondo pasatzea, hizkuntza ahalik eta ondoen erabiltzea, euskara jakiteak Euskal Herrian bizi eta berau ulertzeko eskaintzen duen aberastasunaz ohartaraztea, gazteen artean euskaraz komunikatzeko ohitura sendotzea, hizkuntza maila hobetu daitekeela ohartaraztea eta euskal kulturaren ezagupenak sendotzea, ahozkotasunari lekua emanez eta erregistro ez formalaren erabilera bultzatuz. |
| Eduki mota | Esperientziak, plangintzak |
| Gaia | Hizkuntza eta gazteak |
| Kokapen geografikoa | Bizkaia |
| Hizkuntza | Euskara |
Egizu login komentarioak eransteko
