Ahozkotasuna eta bertsolaritza
| Izenburua | Ahozkotasuna eta bertsolaritza |
|---|---|
| Egilea | ELGOIBARKO UDALA |
| Urtea | 2004 |
| Harremanetarako | 943 744366, euskara.abildua.elgoibar.org |
| SL Klusterreko proiektua |
» Gazteen erabilera perspektiba eta prospektiba (AMAITUA) |
| Azalpena | Bertsolaritzan “espezialistak” direnek, hau da, bertsolari gazte talde batek bertsolaritzari sarbidea ematen dio eskola curriculumean. Bertsolariak eskolatik kanpokoak eta gazteak direnez, jarduera berezi eta erakargarritzat har dezakete proiektu hori. Gune bakoitzeko arduradun batek osatzen du ikastetxeko bertsolaritza komisioa, proiektuaren helburuak bermatu ahal izateko. |
| Helburuak | Helburu nagusia ahozko komunikazioa lantzea da, horretarako, bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiliz. Bertsolaritza lagungarri izan daiteke euskararen normalizaziorako, izan ere, hizkuntza haur eta gaztetxoen artean prestigiatzeko eta erabiltzeko motibagarri izan daiteke. Gainera, ahozko komunikazioa hobetzeko baliabideak eskain ditzake(jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditu, ideiak ordenatzen lagundu, komunikatzaile onak hezten lagundu…). |
| Eduki mota | Esperientziak, plangintzak |
| Gaia | Hizkuntza eta gazteak · Hizkuntza eta hezkuntza · Hizkuntza gaitasuna, kalitatea |
| Kokapen geografikoa | Gipuzkoa |
| Hizkuntza | Euskara |
Egizu login komentarioak eransteko
