NETeLE (Nafarroako Udal Euskara Zerbitzuak)

IzenburuaNETeLE (Nafarroako Udal Euskara Zerbitzuak)
EgileaKOSTALDEKO UDALEKUAK
Urtea1996
SL Klusterreko proiektua » Gazteen erabilera perspektiba eta prospektiba (AMAITUA)
AzalpenaHiru txanda antolatzen dira eta, bakoitzean, gutxi gora behera 48 partehartzaile egoten dira, Nafarroako hainbat herritakoak. Egonaldia kostaldeko aterpetxe batean egin ohi da, erakargarriagoa izan dadin. Udalekuetan egiten diren ekintzez gain honako hauek antolatzen dira: bela, surfa, hondartza, sukaldaritza tailerra, piropo lehiaketa...
HelburuakHelburu nagusia DBHko 1. eta 2. mailako gaztetxoei udan euskarazko egonaldia eskaintzea da, eskolaz kanpo euskaraz egin dezaten. Beste helburu hauek baita ere: eguneroko eginbehar arruntetan euskaraz aritzeko aukera eskaintzea, eguneroko ekintzetan euskaraz aritzea, euskara egonaldian sortzen diren harremanetarako hizkuntza izatea, euskara aisialdirako komunikazio tresna gisa ulertu eta erabiltzea, gaztetxoen arteko hizkuntza ohiturak aldatzea, ahozko hizkuntzaren jarioa indartzea, euskararekiko jarrera positiboak sustatzea, euskal kultura eta tradizioetara hurbiltzea.
Eduki motaEsperientziak, plangintzak
GaiaHizkuntza eta gazteak
Kokapen geografikoaNafarroa
HizkuntzaEuskara